{"id":25,"date":"2013-11-14T11:51:32","date_gmt":"2013-11-14T10:51:32","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/itsaso-zubiria\/?p=25"},"modified":"2013-11-14T11:51:32","modified_gmt":"2013-11-14T10:51:32","slug":"ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/","title":{"rendered":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d"},"content":{"rendered":"<p>Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, <a href=\"http:\/\/www.juristas-ruidos.org\/abogados\/userprofile\/Agust%C3%ADn%20Bocos%20Mu%C3%B1oz.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Soinuaren Kontrako Juristak elkartea<\/a>ren sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. <a href=\"http:\/\/www.lavanguardia.com\/lacontra\/20111010\/54228364832\/no-se-olvide-de-apagar-el-wi-fi-por-la-noche.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek<\/a> eta wi-fi-ari buruz galdegin dio.<\/p>\n<p>Hona hemen elkarrizketa euskaratuta:<\/p>\n<p><b>Zergatik kendu behar da wi-fia ikastetxeetan?<\/b><\/p>\n<p>Erradiazio elektromagnetikoak botatzen dituzte oso potentzia altuan; ondorioak kaltegarriak dira guztiontzat, baina bereziki haurrentzat, garapen adinean daudelako.<\/p>\n<p><b>Ingalaterran, Frantzian eta Suedian kentzen ari dira.<\/b><\/p>\n<p>Bai, ikastetxe, museo, liburutegi eta leku publikoetatik. Osasun zerbitzuak edo beste edozein erakundek ez du harigabeko teknologia berraztertu, eta ezin digu esan zein potentziatan botatzen den eta nola kontrolatzen den hori.<\/p>\n<p><b>Ikerketarik badago?<\/b><\/p>\n<p>Nazioarteko 2.000 ikerketa laburbiltzen dituen txosten publiko bat badago, Bioiniciative. Maiatzean Europako Kontseiluak hartutako erabakian biltze dira txosten horretako ondorioak: erradiazio elektromagnetikoak denbora luzez jasatea zenbait tumorerekin lotzen dute ikerketek.<\/p>\n<p><b>Erradiazio txarrak, baina beharrezkoak.<\/b><\/p>\n<p>Konektatzeko beste sistema batzuk badaude, sare elektrikoaren bidez internetez gozatzeko\u00a0aukera ematen dutenak.<\/p>\n<p><b>Zer dio Osasunerako Mundu Erakundeak (OME)?<\/b><\/p>\n<p>Mota honetako erradiazioak minbizi-eragile posible sailkatu ditu ofizialki.<\/p>\n<p><b>Eraikin bateko wi-fien erradiazioak gehitzen baditugu, guztiok kiskalita egon behar dugu.<\/b><\/p>\n<p>Nire gomendioa haria erabiltzea da. Dagoeneko badaude ikerketak, uhin hauek haurren hiperaktibitate, buruko min eta gaizki lo egitearekin lotzen dituztenak. Zergatik arriskatu, alternatiba teknologikoak baldin badaude?<\/p>\n<p><b>Garapena da.<\/b><\/p>\n<p>Dena dela, gauean itzali egin behar da, gutxienez.<\/p>\n<p><b>Zerk bultzatu zintuen gai hauek lantzera?<\/b><\/p>\n<p>Duela hamabi urte, katu eta txakurren aterpe baten ondoan, landan, telefono mugikorretarako antena jarri zuten. Animaliak urduri zeudela, beren burua zauritzen ari zirela eta alde egin nahian zebiltzala esanez deitu zidaten.<\/p>\n<p><b>Kasua irabazi zenuen?<\/b><\/p>\n<p>Bai, ez zeukaten baimenik. Hurrengo kasua, orain hamar urte, pertsonalki inplikatuta nengoen Valladolid-eko Garcia Quintana ikastetxekoa izan zen.<\/p>\n<p><b>Zure seme-alabak?<\/b><\/p>\n<p>Bai. Bost leuzemia kasu egon ziren. Eskolatik hurbil, teilatua telefono antenaz beteta zuen eraikin bat zegoen. Udaletxean idatzi bat aurkeztu genuen, azalduz bazeudela ikerketak erradiazio elektromagnetikoa haurren leuzemiarekin lotzen zutenak. Antena horien potentzia ezagutu nahi genuen.<\/p>\n<p><b>Alkatea arduratu egingo zen.<\/b><\/p>\n<p>Ukatu egin zigun bisita. \u201cGuraso histeriko\u201d batzuk omen ginen. \u00a0Prebarikazioagatik kereila jarri genuen eta operadoreen kontra ingurumen kutsaduragatik. Irabazi egin genuen, baina haur bat hil zen.<\/p>\n<p><b>Beste ikastetxe batzuetan gertatu da?<\/b><\/p>\n<p>Oraintxe Madrilgo Pinto ikastetxean zenbait kasu daude, eta Sevillako Dos Hermanas-en lau.<\/p>\n<p><b>Konponbide txarra dute, telefonoz hitz egin nahi badugu.<\/b><\/p>\n<p>Telefono mugikorretarako mikrouhinik gabeko teknologia alternatiboak aztertzen ari dira Japonian eta AEBetan. Bitartean, mugikorra kontu handiz ibili beharra dago, bozgorailuarekin edo erradiazioak ekiditen dituzten tresnekin; burmuinean jarriz gero zu zara antena.<\/p>\n<p><b>Uhin elektromagnetikoekiko hipersentsibilitate kasuak agertzen hasi dira.<\/b><\/p>\n<p>Eta ondorioz ezintasuna emateko sententzia badago. Gizarte Segurantzak bizi arteko pentsioa ordainduko dio pertsona horri. Lehenengo kasua da, baina tamalez uste dut askoz gehiago egongo\u00a0direla.<\/p>\n<p><b>Aparatu hauek botatzen duten potentzia kontrolatuta dago?<\/b><\/p>\n<p>Espainiak, zentimetro karratuko 400 mikrobatio onartzen ditu. Gaztela-Mantxan 0,1 mikrobatio; Katalunian, 200. Zelanda Berrian onartutako neurria 0,01ekoa da eta Australian, Hegoaldeko Gales Berrian 0,001ekoa. Leku batean 200 kilometro orduko eta beste batean 100.000ra joan ahal izatea bezala da.<\/p>\n<p><b>Eta ez al dute estaldura arazorik?<\/b><\/p>\n<p>Ez. Orduan, zergatik ezarri herritarrari behar ez duen potentzia? Espainiako araudiak ez du herritarra babesten, mailak oso altuak dira, eta zenbat erradiazio jasaten ari garen jakin nahi badugu, salaketa jarriz soilik lortuko genuke.<\/p>\n<p><b>Ufa.<\/b><\/p>\n<p>Ez dago jarraikortasun batez eta era fidagarrian herritarrek zenbat erradiazio jasaten duten adierazten duen kontrol sistemarik.<\/p>\n<p><b>Beharrezkoa litzateke.<\/b><\/p>\n<p>Kutsadura elektromagnetikoa denbora gutxian izugarri azkar handitzen ari da eta ez dakigu zer pasako den; seguru aski ondorioak konpon ezinak direnean jakingo dugu. Europar Batasuna bera ari da estatuei eskatzen mailak jaisteko. Gaur badirudi 0,1eko mailatik gorako neurria osasunerako arriskutsua dela.<\/p>\n<p><b>Herri ekimenik badago?<\/b><\/p>\n<p>Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak asmatu du sarrera librea eta jarraikortasuna duen kontrol sistema. Leganeseko herritar guztientzako izango da, eta internet bidez edo Udaletxean jarriko den pantaila handian ikusi ahal izango dute.<\/p>\n<p><b>Zein egoeratan dago?<\/b><\/p>\n<p>Operadoreek errekurtso bat jarri zuten, eta zuhurtziaz indargabe uztea erabaki zen. Nik defendatzen dut bizilagunen elkartea eta errekurtsoa jarri dugu. Ea horrelako sistemak orokortzen diren, herritarrok jakiteko eskubidea daukagu-eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz galdegin dio. Hona hemen elkarrizketa euskaratuta: Zergatik kendu behar da wi-fia ikastetxeetan? Erradiazio elektromagnetikoak botatzen dituzte oso potentzia altuan; ondorioak kaltegarriak dira guztiontzat, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":96,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-25","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz galdegin dio. Hona hemen elkarrizketa euskaratuta: Zergatik kendu behar da wi-fia ikastetxeetan? Erradiazio elektromagnetikoak botatzen dituzte oso potentzia altuan; ondorioak kaltegarriak dira guztiontzat, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Errekatik ibaira\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-11-14T10:51:32+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Itsaso Zubiria Etxeberria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Itsaso Zubiria Etxeberria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Itsaso Zubiria Etxeberria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4\"},\"headline\":\"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d\",\"datePublished\":\"2013-11-14T10:51:32+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/\"},\"wordCount\":633,\"commentCount\":4,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/\",\"name\":\"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-11-14T10:51:32+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/2013\\\/11\\\/14\\\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/\",\"name\":\"Errekatik ibaira\",\"description\":\"Gizarte gaiak, feminismoa eta historia ukitu batzuk gaurkotasunari erreparatzeko\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4\",\"name\":\"Itsaso Zubiria Etxeberria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Itsaso Zubiria Etxeberria\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/itsaso-zubiria\\\/author\\\/itsaso-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira","og_description":"Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz galdegin dio. Hona hemen elkarrizketa euskaratuta: Zergatik kendu behar da wi-fia ikastetxeetan? Erradiazio elektromagnetikoak botatzen dituzte oso potentzia altuan; ondorioak kaltegarriak dira guztiontzat, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/","og_site_name":"Errekatik ibaira","article_published_time":"2013-11-14T10:51:32+00:00","author":"Itsaso Zubiria Etxeberria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Itsaso Zubiria Etxeberria","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/"},"author":{"name":"Itsaso Zubiria Etxeberria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/#\/schema\/person\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4"},"headline":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d","datePublished":"2013-11-14T10:51:32+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/"},"wordCount":633,"commentCount":4,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/","name":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d - Errekatik ibaira","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/#website"},"datePublished":"2013-11-14T10:51:32+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/#\/schema\/person\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/2013\/11\/14\/ez-ahaztu-gauetan-wi-fia-itzaltzea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u201cEz ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea\u201d"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/","name":"Errekatik ibaira","description":"Gizarte gaiak, feminismoa eta historia ukitu batzuk gaurkotasunari erreparatzeko","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/#\/schema\/person\/a717496d26b85d0377fa16cf858f71b4","name":"Itsaso Zubiria Etxeberria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/31fb864c3d6d3691ecdd9de683e4f2e162f37776e552a79bf18a8af87472a60a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Itsaso Zubiria Etxeberria"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/author\/itsaso-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/96"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/itsaso-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}