Herribakea (1988)

Ertzaintza 1982an berriz eratu zenean –aurretik Agirre lehendakariaren gobernuan ertzaña-k egon baitziren–, lehen araudiak zioen “herribakea eta segurantza” bermatzea zirela bere egitekoak. Ertzainaren jokabideak “zintzoa” eta “saldukeriarik” gabea behar zuen, eta “hilduraketa [tortura] eta gainotzeko jokabide anker eta lotsagarri guztiak” debekatuta zituen. 44 urte eta ur asko igaro da zubi horren azpitik.

Ertzaintzako lehen agenteak 1982an, Eusko Legebiltzarrean eta Ajuria Enean jarri ziren lehenbizi. "Herribakea eta segurantza" bermatzeko. Argazkia: Irekia

Ertzaintzako lehen agenteak 1982an, Eusko Legebiltzarrean eta Ajuria Enean jarri ziren lehenbizi. “Herribakea eta segurantza” bermatzeko. Argazkia: Irekia

Euskal Poliziaren hedapena promozioz promozio eta herriz herri egin zen. Eskorbutok Mucha Policía poca diversión (Polizia asko, dibertsio gutxi) abesten zuen garaiak ziren.

1988an Bilbon ziren jadanik, eta ordukoa da artikulua zabaltzeko erabili dugun irudia, zehazki maiatzaren 19koa. Egun horretan Euskaldunako langileek mobilizazio orokorra zuten deituta hirian –1984tik borroka mitiko oso gogorrean zebiltzan lanpostuen alde–, Deustuko zubia paralizatuta, ontziolaren azken hatsa zen. Enfrentamentuek hartu zuten itxura ikusita, Gobernu Zibilak agindu zuen espainiar polizien ordez ertzainak bidaltzea. Eusko Jaurlaritza kexu, baina bidali zituen, herribakea eta segurantza bermatzera.

ARGIAren azalean Euskalduna auzia 1988an. Ontziolako borrokaldi gogorrenak 1984an izan ziren, baina urte luzez jarraitu zuen gatazkak. Ondoan, Aitor Bayok ateratako beste argazki bat, 1988ko maiatzaren 19an.

Aitor Bayok harrapatu zuen agentea, pilotak botatzeko kartutxoaren zorroa ahoan, habano baten moduan. “Etzak enfokatu, sudurzulotik sartuko diat bestela”, dio begiradarekin. Punteriarik ez zitzaiola faltako ziur, ondo ikasi du herritar askok hori, lehen pilotekin bezala orain foam balekin.

 

Testua: Urko Apaolaza Avila
Argazkia: Aitor Bayo / ARGIA Fototeka

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude