{"id":1810,"date":"2014-02-13T10:00:18","date_gmt":"2014-02-13T10:00:18","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=1810"},"modified":"2014-02-13T10:00:18","modified_gmt":"2014-02-13T10:00:18","slug":"dopina-espainian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/","title":{"rendered":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean"},"content":{"rendered":"<p>Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek <em>Jot Down<\/em> webgunean: <a href=\"http:\/\/www.jotdown.es\/2014\/01\/el-dopaje-en-espana-una-historia-de-amor-y-muerte\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>El dopaje en Espa\u00f1a: una historia de amor y muerte<\/em><\/a> (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak.<!--more--><\/p>\n<p>Dopinaz eta hark eragindako kalteez ari da artikulua. Hainbat adituren hitzak bildu ditu Ortizek, eta haietako batzuk ekarri ditugu hona, adar guztiei heltzen dietelakoan. Interesa baduzue, erreportajea osorik irakurtzea gomendatzen dizuet, eta agertzen diren loturetan saltseatzea.<\/p>\n<p><strong>ARRISKUAREN KONTZIENTZIARIK EZ<\/strong><\/p>\n<div id=\"attachment_1837\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1837\" class=\"size-full wp-image-1837\" alt=\"\u201cAnabolizatzaileek depresioa eragin dezakete, eta askok kokainarekin eta Prozac-arekin egiten diote aurre&quot;.\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg\" width=\"600\" height=\"391\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1837\" class=\"wp-caption-text\">\u201cAnabolizatzaileek depresioa eragin dezakete, eta askok kokainarekin eta Prozac-arekin egiten diote aurre&#8221;.<\/p><\/div>\n<p><strong>Sergio (<em>Ciclismo 2005<\/em> agerkariko kazetaria)<\/strong>: &#8220;Italian [substantzia edota sendagai legalen] ondorioak serio hartzen dituzte kirolariek. Espainian ez&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Guillermo Ortiz (<em>Jot Down<\/em>)<\/strong>: &#8220;Neurri batean egia da hori, nahiz eta herrialde horretako lehen ministroa [Berlusconi] gai den esateko <a href=\"http:\/\/ricerca.repubblica.it\/repubblica\/archivio\/repubblica\/2001\/03\/09\/berlusconi-lo-scandalo-doping-unaltra-invenzione-della.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dopina ezkerraren asmakizuna<\/a> dela. (&#8230;) Egia al da espainiar kirolariak ez direla dopinaren arriskuen jabe? <a href=\"http:\/\/bloga.tropela.net\/tag\/puerto-operazioa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Puerto Operazioak<\/a> hori pentsatzera garamatza&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Carlos Arribas (<em>El Pa\u00eds<\/em>)<\/strong>: &#8220;Ez dago arriskuaren kontzientziarik, gazteak direlako eta gazte orok pentsatzen duelako hilezkorra dela&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Agian, kirolari espainiarrak ez dira ondorioen beldur, ondoriorik ikusten ez dutelako&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Jose Andres Ezquerro (<em>As<\/em>)<\/strong>: &#8220;Espainian ez da ezagutzen osasun arazo serioek kolpatutako kirolari ohien kasurik. Ez dakigu ezer. Inork ez du hitz egiten droga sozial deitutakoen adikziotik harago doazen kontuez&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Orratzak orratzari dei. Adikzio kasu asko dago kirolari ohien artean. Heriotza edo suizidio batzuen eragile izan da, eta ez soilik txirrindulari edo futbolarien artean&#8221;.<\/p>\n<p><strong>C. Arribas<\/strong>: &#8220;Anabolizatzaileek depresioa eragin dezakete, eta askok kokainarekin eta Prozac-arekin egiten diote aurre, bigarren hori dopina antolatzen duten medikuek eurek errezetaturik. (&#8230;) 90. eta 2000. hamarkadetan ohikoak ziren hemokromatosis kasuak, odolean burdin gehiegi izatea, etengabeko transfusioen ondorioz. Lehenago ere, 60. eta 70. hamarkadetan ohikoa zen kirolariek hepatitisa izatea, xiringak partekatzeagatik&#8221;.<\/p>\n<p><strong>E. G\u00f3mez Bastida, V. Ley eta J. Mu\u00f1oz Guerra (Dopinaren aurkako agentzia \u2013orain <a href=\"http:\/\/www.lamoncloa.gob.es\/ConsejodeMinistros\/Enlaces\/080313-enlacedopaje.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEPSAD<\/a>\u2013)<\/strong>: &#8220;Substantzia ugari heltzen da zuzenean merkatu beltzetik kirolarien edo haien ingurukoen eskuetara, laborategietan probatuak izan gabe; <a href=\"http:\/\/deportes.elpais.com\/deportes\/2012\/03\/18\/actualidad\/1332104476_479044.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AICAR<\/a> substantzia endogenoa adibidez, zeina oso kantzerigenoa den&#8221;.<\/p>\n<p>[<a href=\"http:\/\/es.globedia.com\/dopaje-genetico-reto-deporte-siglo-xxi\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Dopin genetikoaz<\/a> ari gara AICAR substantziari buruz mintzatzean. Ariketa fisikoak metabolismoan dituen efektuak imitatzen ditu, organismoa engainatzen du sinetsaraziz ariketa fisikoa egiten ari dela, alegia, sofatik altxa gabe kirola egin dezakegu, eta atseden orduetan &#8220;entrenatzen&#8221; jarraitu.]<\/p>\n<div id=\"attachment_1839\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/behobia.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1839\" class=\"size-full wp-image-1839\" alt=\"&quot;Benetako arazoa amateur mailan dago, piramidearen azpian dagoen eta apenas kontrola dezakegun esparruan&quot;. (Argazkia: Metropoli.com)\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/behobia.jpg\" width=\"601\" height=\"355\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1839\" class=\"wp-caption-text\">&#8220;Benetako arazoa amateur mailan dago, piramidearen azpian dagoen eta apenas kontrola dezakegun esparruan&#8221;. (Argazkia: Metropoli.com)<\/p><\/div>\n<p><strong>Mu\u00f1oz Guerra: <\/strong>&#8220;Arazoa ez dago kirol profesionalean, mediku on eta kontrol zorrotzak dituen heinean. Benetako arazoa amateur mailan dago, piramidearen azpian dagoen eta apenas kontrola dezakegun esparruan. (&#8230;) Hazkunde hormonek eta haien deribatuek, esaterako, merkatu klandestino zabala daukate&#8221;.<\/p>\n<p><strong>V. Ley<\/strong>: &#8220;<em>Amateur<\/em> adineko haurrak dituzten gurasoek gauzak kontatzen dizkigute, aitorpen anonimoak egin, hau edo hura ikertzeko eskatu&#8230; Baina ez da erraza jakitea filtrazio horietako zeintzuk diren interesatuak eta zeintzuk ez&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Gehiegikeriak ekiditeko UCIk <a href=\"http:\/\/zientzia.net\/artikuluak\/londres-2012rako-pasaportea-biologikoa-da\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&#8216;pasaporte biologikoa&#8217;<\/a> ezarri zuen duela urte batzuk. AEPSADek dio monitorizatze-erraminta ona dela, baina iruzurren aurka ez duela nahi bezain zorrotz borrokatzen. (&#8230;) &#8216;Baina&#8217; guztiak aintzat hartuta ere, neurri batean txirrindularitza profesionalaren irudia garbitzeko baliagarria izan da. Orduan, zergatik ez da beste kiroletan ezarri? (&#8230;) 2012an lehiaz kanpoko 63 odol analisi egin ziren tenisean, eta 5.218 txirrindularitzan, kirolari profesionalen kopurua paretsua izan arren, eta txirrindulariek lehia-egun gehiago dituzten arren&#8221;.<\/p>\n<p><strong>DOPINA FUTBOLEAN<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><strong>Eufemiano Fuentes (Puerto operazioan nahastutako mediku ezaguna)<\/strong>: &#8220;Diziplina guztietako goi mailako kirolariekin lan egin dut, tenislari eta futbolariekin tartean&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Stephane Manard <em>Le Monde<\/em> egunkariko kazetari frantziarrak Fuentes elkarrizketatu zuen 2006an. Artikuluan zioen futbolarekin zeukan harremana baieztatzeaz gain, mediku espainiarrak Real Madril eta\u00a0 Bartzelona aipatu zituela, lehen eta bigarren mailako beste talde batzuekin batera&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Javier Tebas (Futbol Federazioko presidentea):<\/strong> &#8220;Futbolean dopina ez da arazo larria. Ez da izango &#8216;Armstrong auzia&#8217; bezalakorik. Baina dopina egon badagoela ez onartzea absurdua litzateke. Dirua dagoen leku guztietan daude azeriak. Hori bai, iruzurraren aurkako borrokaren ikur bihurtu gara (&#8230;) Iraganean jokalari batzuek <a href=\"http:\/\/elpais.com\/diario\/1998\/10\/25\/deportes\/909266401_850215.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zentramina<\/a> kontsumitzen zuten, baina ez zuten iruzurtzat hartzen, baloreak zirenak zirelako. Esklabotza gaur egungo baloreen arabera epaitzen badugu, nazka emango digu, baina XVI. mendean gauza normala zen&#8221;.<\/p>\n<p>&#8220;Zaila da dopinaz edo amarruez hitz egingo digun jendea aurkitzea. Inork ez du salatzaile izan nahi. Futbol partida batean iruzur egitea banku bat lapurtzea bezain delitu larria da&#8221;.<\/p>\n<p><strong>DAMUTUAK, BEHARREZKO<\/strong><\/p>\n<div id=\"attachment_1835\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/dopin1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1835\" class=\"size-full wp-image-1835\" alt=\"Manzano, Landis eta Sinkewitz. 'Damutuaren' figura ezinbestekoa dela dio hainbat adituk, isilpean dagoena azaleratzen duten heinean.\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/dopin1.jpg\" width=\"600\" height=\"272\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1835\" class=\"wp-caption-text\">Manzano, Landis eta Sinkewitz. &#8216;Damutuaren&#8217; figura ezinbestekoa dela dio hainbat adituk, isilpean dagoena azaleratzen duten heinean.<\/p><\/div>\n<p><strong>Sergio:<\/strong> &#8220;[Damutuak] funtsezkoak dira. Kontuan izan lege eta zigor propioak dituen elkarte sekretu bati buruz hitz egiten ari garela, eta aurkako ahotsek gure ezagutza handitzen dutela. Gehiago ikasi dugu Manzano, Landis, Frei eta Sinkewitzekin, Mu\u00f1oz Merino, UCI, WADA edo Izpiritu Santuarekin baino&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Damutuak desberdin tratatzen dira Espainian eta, esaterako, Britainia Handian. <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/2012\/11\/15\/david-millar\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">David Millarrek dopatu izana publikoki onartu zuenean<\/a> heroi nazional bilakatu zen ia&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Bastida<\/strong>: &#8220;Lanik gabe geratzeaz gain, umiliatu egiten dituzte, zanpatu, dena galtzen dute. Inork ez du salatzaile izan nahi horrela amaituko badu&#8221;.<\/p>\n<p><strong>C. Arribas<\/strong>: &#8220;Auzi kulturala da agian. Espainia tradizio katolikoko herrialdea da, aitorpen publikoa oso txarto ikusia dago, desohorea balitz bezala&#8221;.<\/p>\n<p><strong>J. Mu\u00f1oz<\/strong>: &#8220;Isiltasunaren legea dago indarrean, eta ezin dira hortik irten. (&#8230;) Soilik Virginia Berasategi triatleta euskaldunak aitortu digu dopatu egin zela. Makilada ugari jaso ditu alde guztietatik: prentsak, kirolariek&#8230; Isilik mantendu eta guztia jazarpen baten fruitu zela esan izan balu, handikiro erretiratuko litzateke&#8221;.<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Guardia Zibilek &#8216;gameluak&#8217; harrapatzen dituzte, baina produktuak nori zuzendurik dauden sarri ez da jakiten&#8221;.<\/p>\n<p><strong>LEHEN BAINO DOPIN GUTXIAGO?<\/strong><\/p>\n<p><strong>G. Ortiz<\/strong>: &#8220;Gaur egun dopin gehiago ala gutxiago dagoen ez dakigu. Argi dagoena da positibo gutxiago daudela&#8221;.<\/p>\n<p><strong>J.A.\u00a0 Ezquerro: <\/strong>&#8220;Ez da deus aldatuko bigarren geratu den kirolari batek esan arte: &#8216;Aizue, lehenengoa lepo zihoan eta ez zuen irabaztea merezi&#8217; (&#8230;) Tropelean ohikoak dira irribarre bihurriak eta honelako komentarioak: &#8216;Nola dabilen hura, estralurtarra dirudi!&#8217;, baina sekula ez da zuzenean inor akusatzen&#8221;.<strong><br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><strong>J. Mu\u00f1oz<\/strong>: &#8220;Mediku batek lauzpabost kirolarirekin lan egiten badu, eta desberdin kobratzen badie, esan nahi du ematen diena desberdina dela? Esan nahi du, baldintza berdinetan, nork irabaziko duen berak erabakitzen duela?&#8221;<\/p>\n<p><strong>G. Ortiz:<\/strong> &#8220;Legea eskuetan, Espainian dopina ez da soilik iruzurra, baita delitua ere. Jazarri behar dira bai trafikantea, bai medikua baita kirolaria ere. Benetan jazartzen dira, ala kokaina trafikoa kontrolatzen den moduan kontrolatzera mugatzen gara? Hori da zaleek egiten duten galdera nagusia eta, ohartuko zineten moduan, oso konplexua dena. Carlo Petrini futbolariak bota zuena bezalakoa. Hortxe darrai, airean hegan&#8221;:<\/p>\n<blockquote><p>Nik jokatzen nuenean, urtean 40-45 partida jokatzen genituen eta gure erritmoa Fiat 500 batena zen. Gaur egun, gazte askok 60-70 partida jokatzen dituzte Formula 1eko Ferrari baten erritmoan. Nola eutsi diezaiokete? Ez, esaidazu zuk. Nola egiten dute? Hiru egunetik behin jokatzen dute. Eta ez gara desberdinak. Fisikoki ni bezalakoak dira. Ez dituzte bi bihotz, bi gibel eta sei birika. Azaldu iezadazu zergatik lortzen duten egiten dutena egitea, eta ondoren erantzungo dizut dopinik badagoen ala ez. (Carlo Petrini)<\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Informazio gehiago blogean:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/2013\/02\/07\/futbolarien-errendimendua-hobetu-dezake-dopinak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Futbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak<\/a> (2013-02-07)<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/category\/dopina-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ikusi &#8220;Dopina&#8221; ataleko artikulu guztiak<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en Espa\u00f1a: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak.<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[12,27,39],"tags":[92,140,270,285],"class_list":["post-1810","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-dopina-2","category-kirola","category-osasuna","tag-aicar","tag-david-millar","tag-pasaporte-biologikoa","tag-puerto-operazioa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en Espa\u00f1a: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-02-13T10:00:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean\",\"datePublished\":\"2014-02-13T10:00:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/\"},\"wordCount\":1121,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2014\\\/02\\\/prozac.jpg\",\"keywords\":[\"AICAR\",\"David Millar\",\"pasaporte biologikoa\",\"Puerto operazioa\"],\"articleSection\":[\"Dopina\",\"Kirola\",\"Osasuna\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/\",\"name\":\"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2014\\\/02\\\/prozac.jpg\",\"datePublished\":\"2014-02-13T10:00:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2014\\\/02\\\/prozac.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2014\\\/02\\\/prozac.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/02\\\/13\\\/dopina-espainian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en Espa\u00f1a: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2014-02-13T10:00:18+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean","datePublished":"2014-02-13T10:00:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/"},"wordCount":1121,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg","keywords":["AICAR","David Millar","pasaporte biologikoa","Puerto operazioa"],"articleSection":["Dopina","Kirola","Osasuna"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/","name":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg","datePublished":"2014-02-13T10:00:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2014\/02\/prozac.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/02\/13\/dopina-espainian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1810","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1810"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1810\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1810"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1810"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1810"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}