{"id":2727,"date":"2014-11-28T09:46:51","date_gmt":"2014-11-28T09:46:51","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=2727"},"modified":"2014-11-28T09:46:51","modified_gmt":"2014-11-28T09:46:51","slug":"velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/","title":{"rendered":"Velon: txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten aldeko apustuaren argi-ilunak"},"content":{"rendered":"<p>Negozio-lerro berria da <a href=\"http:\/\/www.velon.cc\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Velon<\/a>, ziklismoaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea xede duen proiektua. WorldTour kategoriako 11 egiturek (%60ak) jarri dute egitasmoa abian, adierazi duten arren zabalik dituztela ateak, bai gainerako taldeentzat, baita bestelako eragileentzat ere.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Belkin Pro Cycling, BMC Racing, Garmin-Sharp, Lampre-Merida, Lotto-Belisol, Omega Pharma-Quick-Step, Orica-GreenEDGE, Team Giant-Shimano, Team Sky, Tinkoff-Saxo eta Trek Factory Racing taldeek sortu dute Velon, txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten alde lan egiteko asmoarekin. Beste kirol batzuen finantza-eredua ekarri nahi du txirrindularitzara, teknologia berriez gehiago baliatu eta jende gehiagorengana iristea, zale eta taldeen interakzioa bultzatuz eta bizikletetan kamerak jarriz, besteren artean.<\/p>\n<p>Proiektuaren parte diren taldeen alde egingo du lan Velonek, negozio-ildo berriak sortzea helburu. Graham Barlett (UEFA, Nike eta beste kirol marka ezagun batzuetan lan egindakoa) izendatu dute zuzendari.<\/p>\n<p>Proiektuaren aurkezpen bideoa:<em><br \/>\n<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=4twfy9mUb00\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=4twfy9mUb00<\/a><\/p>\n<p>Egitasmoaren hiru printzipio nagusiak dira, <a href=\"http:\/\/www.biciciclismo.com\/es\/velon-apuesta-por-un-ciclismo-mas-emocionante-estable-y-creible-video-25-11-2014?loc=\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Biciciclismo.com-ek<\/a> laburbildu duen moduan:<\/p>\n<p>1. Kirol zirraragarriagoa: lasterketa entretenigarriagoak, historia luzeko karrerak oinarri dituen egutegi koherenteagoarekin.<\/p>\n<p>2. Teknologia berriak: lasterketak txirrindulariaren ikuspegitik erakustea, zaleek ikus dezaten bizikleta gainetik zer sentitzen den.<\/p>\n<p>3. Talde egonkor eta sinesgarriak egituratzea, epe motz zein luzera. Ekonomia berri eta hobea sortzea, ekintza kolektiboen bitartez eta taldeen eta gainerako eragileen arteko elkarlana bultzatuz.<\/p>\n<p><strong>Luis Ramon Mendoza: &#8220;Zakur bera&#8230; lepoko berarekin&#8221;<\/strong><\/p>\n<p>&#8220;Velon, txirrindularitza hobea eginez&#8221; du lelo proiektu berriak. &#8220;Hain da eskaera logikoa, alde guztiek egin beharko luketela euren&#8221;, idatzi du <a href=\"http:\/\/luisromanmendoza.blogspot.com.es\/2014\/11\/velon-el-mismo-perro-ciclista-incluso.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Luis Ramon Mendoza<\/a> kazetari eta Espainiako Txirrindularitza Federazioko komunikazio arduradunak bere blogean. &#8220;Baina, era berean, kolektibo zehatz batek sustatu duenez, hamaika bider zangotrabatuko dute, horretarako foro egokiak jada badaudela edo bilatzen den bakarra etekin propioa dela argudiatuta&#8221;.<\/p>\n<p>Hiru printzipioei heldu die Mendozak artikuluan:<\/p>\n<p>1. Kirol zirraragarriagoa. Mendozaren hitzetan argi dago World Tour egutegia ez dela jasangarria, baina kritiko agertu da egiten diren berrikuntza guztiek hura dutelako oinarri, &#8220;erabateko eraberritzea&#8221; behar denean.<\/p>\n<p>2. Teknologia berriak: Eragile guztiak bat datoz puntu horretan, baina kamerek hartutako irudien eskubide\/etekin ekonomikoen jabe nor izango den argi ez dagoela dio. Txirrindularia eta haren taldea? Lasterketa bera?<\/p>\n<p>3. Elkarlana: &#8220;UCIko presidente <a href=\"http:\/\/www.ciclo21.com\/el-cookson-mas-directo-en-ciclo21\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Brian Cooksonek esan du<\/a> pastelaren zati handiena nork eramango duen eztabaidan pasa direla urteak, eta egin beharrekoa pastel handiagoa sortzea dela. Batzuetan ahaztu egiten zaigu txirrindularitza ez dela 1 Formula bezalakoa, non eszenatokiak taldeen zerbitzura dauden. Gure kirolean, maila profesionalean bederen, antolatzaile eta taldeek pastelaren zati handiena eramateko borrokan aritu dira, ez hura handiagoa egiteko helburuarekin&#8230; Muturreko aldaketarik ezean, beldur gara horrela izaten jarraituko ez ote duen&#8221;.<\/p>\n<p>Mendozak dioen moduan, printzipio horiek praktikara eramango dituzten ikusteke dago. Bera ez da oso baikor agertzen: &#8220;Ea hau ez den ohiko aditu-batzorde horietako bat, zaldiak behar direnean gameluak sortzen dituena. Urratsik ematen ez den bitartean, beldur naiz Velon ez ote den izango zakur bera&#8230; lepoko berarekin&#8221;.<\/p>\n<p>Giant-Shimano taldeko John Degenkolb alemaniarraren bizikletan jarritako kamerak hartutako irudi ikusgarriak, aurtengo Kaliforniako Tourrean. Horrelako gehiago egin nahi ditu Velonek.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><iframe loading=\"lazy\" title=\"Hi-Res Footage of John Degenkolb&#039;s sprint in the Amgen Tour of California Stage 1\" src=\"https:\/\/player.vimeo.com\/video\/95181887?dnt=1&amp;app_id=122963\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" allow=\"autoplay; fullscreen; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p><strong>Sei talde, kanpoan<\/strong><\/p>\n<p>WorldTour kategoriako sei talde geratu dira, oraingoz, kanpoan: AG2R La Mondiale, FDJ, Team Europcar, Movistar Team, Katusha eta <a href=\"http:\/\/www.cyclingnews.com\/news\/fedosseyev-is-fifth-doping-case-for-astana-organisation\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">dopin zurrunbilo tristean<\/a> sartua dagoen Astana.<\/p>\n<p>Movistar taldeko manager nagusi <a href=\"http:\/\/www.biciciclismo.com\/es\/movistar-team-al-margen-de-velon-en-este-momento-26-11-2014\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eusebio Unzuek<\/a> adierazi du bat datozela Velonen hainbat printzipiorekin, baina oraingoz kanpoan mantenduko direla, Movistarren negozioaren parte batek telebista duenez oinarri, interes talka legokeelako haren eta enpresa berriaren artean.<\/p>\n<p>Bestalde, FDJ talde frantziarreko buru <a href=\"http:\/\/www.cyclingnews.com\/news\/astana-fdj-and-movistar-opt-to-wait-and-see-before-joining-velon?ns_campaign=news&amp;ns_mchannel=rss&amp;ns_source=cyclingnews&amp;ns_linkname=0&amp;ns_fee=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Marc Madiotek<\/a> esan du oraingoz nahiago dutela zain egon, eta gaineratu du, Unzueren ildotik, FDJ Frantziako Estatuak babesten duenez, enpresa atzerritar batean \u2013Velonen egoitza Erresuma Batuan dago\u2013 inbertitzeak arazoak ekarriko lituzkeela.<\/p>\n<p><strong>Velon: &#8220;Hau ez da liga zatitzaile bat, NBA izan daitekeen moduan&#8221;<\/strong><\/p>\n<p>Enpresa berriak sortu dituen erreakzio batzuei erantzunez, bere asmoak berretsi ditu Velonek <a href=\"https:\/\/twitter.com\/VelonCC\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Twitter bidez<\/a>:<\/p>\n<p>1. Hau ez da liga zatitzailea, NBA izan daitekeen bezala.<\/p>\n<p>2. Balioa eman nahi dugu, ez hartu.<\/p>\n<p>3. Talde egonkorragoak nahi ditugu, denon intereserako delakoan: zale, txirrindulari, babesle, antolatzaile eta bereziki UCIrentzat.<\/p>\n<p>4. Taldeek dute guztiok lasterketan sartzeko gakoa. Hori lortu nahi duen jendearekin elkarlanean aritu nahi dugu.<\/p>\n<p>5. Uste dugu txirrindularitza zoragarria dela. Hobea izaten lagundu nahi dugu.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>Proiektu berriaren helburuez <a href=\"http:\/\/velonews.competitor.com\/2014\/11\/news\/eleven-worldtour-teams-unite-velon-joint-commercial-venture_354129\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Velonews.com<\/a> webgune espezializatuan. Hainbat datu ematen du Neal Rogers kazetariak, Graham Barlett Veloneko zuzendari orokorraren azalpenetan oinarrituta, besteak beste taldeen aurrekontuaren %95 babesleek jartzen dutela, eta Velonek egoera hori irauli nahi duela.<\/p>\n<p>Graham Barletti elkarrizketa <a href=\"http:\/\/cyclingtips.com.au\/2014\/11\/velon-interview-part-i-how-ceo-bartlett-believes-group-can-transform-cycling\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Cyclingtips webgunean (1. zatia)<\/a>, egitasmoaren nondik norakoez.<\/p>\n<p>Graham Barletti elkarrizketa <a href=\"http:\/\/cyclingtips.com.au\/2014\/11\/velon-interview-part-ii-ceo-bartlett-on-ucis-restructuring-of-cycling-and-doping\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Cyclingtips webgunean (2. zatia<\/a>), txirrindularitzaren egoeraz oro har (UCI, dopina&#8230;).<\/p>\n<p><em>Negozioa handitzea helburu<\/em>, Fran Reyesen <a href=\"http:\/\/www.arueda.com\/competicion\/reportajes\/buscando-incrementar-el-negocio.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>A rueda<\/em><\/a> blogean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Negozio-lerro berria da Velon, ziklismoaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea xede duen proiektua. WorldTour kategoriako 11 egiturek (%60ak) jarri dute egitasmoa abian, adierazi duten arren zabalik dituztela ateak, bai gainerako taldeentzat, baita bestelako eragileentzat ere.<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-2727","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-txirrindularitza-2"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Velon: txirrindularitza &quot;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&quot; baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Velon: txirrindularitza &quot;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&quot; baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Negozio-lerro berria da Velon, ziklismoaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea xede duen proiektua. WorldTour kategoriako 11 egiturek (%60ak) jarri dute egitasmoa abian, adierazi duten arren zabalik dituztela ateak, bai gainerako taldeentzat, baita bestelako eragileentzat ere.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-11-28T09:46:51+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"Velon: txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten aldeko apustuaren argi-ilunak\",\"datePublished\":\"2014-11-28T09:46:51+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/\"},\"wordCount\":717,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Txirrindularitza\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/\",\"name\":\"Velon: txirrindularitza \\\"zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago\\\" baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-11-28T09:46:51+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2014\\\/11\\\/28\\\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Velon: txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten aldeko apustuaren argi-ilunak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Velon: txirrindularitza \"zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago\" baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Velon: txirrindularitza \"zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago\" baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"Negozio-lerro berria da Velon, ziklismoaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea xede duen proiektua. WorldTour kategoriako 11 egiturek (%60ak) jarri dute egitasmoa abian, adierazi duten arren zabalik dituztela ateak, bai gainerako taldeentzat, baita bestelako eragileentzat ere.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2014-11-28T09:46:51+00:00","author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"Velon: txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten aldeko apustuaren argi-ilunak","datePublished":"2014-11-28T09:46:51+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/"},"wordCount":717,"commentCount":0,"articleSection":["Txirrindularitza"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/","name":"Velon: txirrindularitza \"zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago\" baten aldeko apustuaren argi-ilunak - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"datePublished":"2014-11-28T09:46:51+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2014\/11\/28\/velon-txirrindularitza-zirraragarri-egonkor-eta-sinesgarriago-baten-aldeko-apustuaren-argi-ilunak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Velon: txirrindularitza &#8220;zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago&#8221; baten aldeko apustuaren argi-ilunak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2727","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2727"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2727\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2727"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2727"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2727"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}