{"id":4573,"date":"2017-08-25T09:55:46","date_gmt":"2017-08-25T07:55:46","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=4573"},"modified":"2017-08-25T09:55:46","modified_gmt":"2017-08-25T07:55:46","slug":"amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/","title":{"rendered":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama"},"content":{"rendered":"<p>1968an teniseko &#8220;Open aroa&#8221; hasi zenetik, Grand Slam zirkuituko torneo bat irabazi duten emakume guztien artean, soilik hiru dira ama. Lau torneok osatzen dute <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Grand_Slam_(tenisa)\">Grand Slam zirkuitua<\/a>, beraz, 50 urteotan 200 bat torneo jokatu dira.<\/p>\n<p>Haurra izan ostean lau torneo handietako bat irabazi zuen lehenbiziko tenislaria Margaret Court da: Australiako eta AEBetako irekiak eta Roland Garros irabazi zituen 1973an. Zazpi urte geroago haren herrikide Evone Goolangong-ek Wimbledon txapelketa irabazi zuen, eta Kim Clijster belgikarrak AEBetako Irekia 2009an. Ikusteke dago haurdun dagoen Serena Williamsek aukerarik izango ote duen zerrenda luzatzeko, baina bitartean&#8230;<\/p>\n<div id=\"attachment_4592\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4592\" class=\" wp-image-4592\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg\" alt=\"\" width=\"601\" height=\"391\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-4592\" class=\"wp-caption-text\">Victoria Azarenkaren auziak lehen planora ekarri du kirolaren eta amatasunaren arteko harremana. (Glyn Kirk \/ AFP)<\/p><\/div>\n<p>Datua topatu dugu <a href=\"http:\/\/www.bbc.com\/mundo\/deportes-40974179\">Victoria Azarenkari buruzko artikulu batean<\/a>. &#8220;1 zenbakia&#8221; izandako tenislariak ez du AEBetako Irekian (New Yorken) jokatzerik izan, ez duelako bere zortzi hilabeteko semea Kalifornian utzi nahi. Umearen zaintzaren inguruko prozesu judizial batean murgildurik dagoenez, ez diote semearekin bidaiatzen uzten. &#8220;Inor ez litzateke bere semearen eta bere ibilbidearen artean hautatzera beharturik egon behar, gauza bietarako nahikoa indar daukagu&#8221;, adierazi du <a href=\"http:\/\/www.twitlonger.com\/show\/n_1sq4afp\">Twitter bidez zabaldutako oharrean<\/a>. &#8220;Umeen zaintza eta kirol ibilbidea uztartzea ez da erraza inorentzat, baina erronkari eusteko prest nago&#8221;. Aurten, Wimbledon torneoan, Azarenka kexu agertu zen denbora luzez itxaron behar izan zuelako bere semearengandik banandua, lehen txandako partida zein ordutan hasiko zuen jakinarazi zain.<\/p>\n<p>Haren esperientziak agerian uzten du zein izan daitekeen Grand Slam bat hain ama gutxik irabaztearen arrazoietako bat: Kontziliazioa, bizitzako beste hainbat esparrutan gertatzen den moduan; alegia, entrenatu eta lehiatzeko denbora gutxiago izatea. Bestalde, eta aurrekoarekin loturik, ez da harritzekoa, hainbat ikerketak dioen moduan, emakumezko kirolariek zailtasunak izatea haurdun noiz geratu erabakitzeko.<\/p>\n<p><strong>Ez du zertan errendimendua kaltetu, baina&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Ama izan den maila altuko kirolari bat itzuli al daiteke umea izan aurreko sasoi puntua izatera eta emaitza hobeak lortzera? Bai, ziurtasunez dioten moduan <a href=\"http:\/\/videos.marca.com\/v\/0_bl0i4zrb-maialen-chourrat-es-posible-practicar-deporte-de-alto-rendimiento-y-ser-madre?count=0\">Maialen Chourraut<\/a> piraguistak, <a href=\"http:\/\/www.consumer.es\/web\/es\/bebe\/ninos\/2-4-anos\/2013\/09\/30\/217952.php\">Nuria Fernandez<\/a> atletak, <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1908\/023\/001\/2015-06-26\/amatasuna_eta_puntako_kirola_bategarriak_dira.htm\">Naiara Gomez<\/a> piraguista ohiak edota Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako kirol arloko berdintasun teknikariak.<\/p>\n<p>Horrek ez du esan nahi amatasunak buruko-minik ematen ez duenik. Eusko Jaurlaritzak 2010ean plazaratutako <a href=\"http:\/\/www.euskara.euskadi.eus\/r59-738\/eu\/contenidos\/informe_estudio\/deportistas_alto_nivel\/eu_altoniv\/adjuntos\/informe_20101103_web%20orrirako.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Goi mailako emakumezko kirolarien egoeraren azterketa genero ikuspuntutik<\/em><\/a> txostenak jasotzen duenez, emakumeen %100ek uste dute amatasuna arazoa dela eliteko kirolarientzat.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/inkesta.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-4591\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/inkesta.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"413\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Hala irakurri daiteke txostenean (49-52 orrialdeak)<\/strong>:<\/p>\n<p>&#8220;Elkarrizketatutako emakume kirolariek, momentua noiz den ebaztea zaila dela adierazi dute. Ama izan den batentzat izan ezik, besteentzat zaila da pentsatzea, ez haurdunaldiagatik bakarrik, bidaiekin eta lehiaketekin uztartu ezinagatik ere bai. Hala eta guztiz ere, denek adierazi dute arautua egon beharko zela eta nahi duenak ama izateko aukera izan beharko lukeela. Badakite zaila dela, ezin zaitzakeela inork ordezkatu, beste lanpostuetan gertatzen den bezala, baina plangintza bat eginez gero aukera ikusten dute. Orokorrean, nahiz eta amatasunarekin zerikusia duen zerbait bezala agertzen den, berriro aurreko kirol maila lortzea ez da arrazoi esanguratsuena, antolaketarekin zerikusia duten beste kontu batzuk daude aurrerago (zainketarako elkar ulertzea)&#8221;.<\/p>\n<ul>\n<li><em>\u201cBederatzi hilabete dira, gehi osatzeko behar den denbora. Ia bi urteko galera&#8230; Nahi duenak ahal izan beharko luke, bai&#8230; ez dut neuretzat ikusten&#8230; baina ezagutzen ditut ama direnak&#8230; Bai, bai, posible da ama izatea eta berriro lehengo kirol maila lortzea. Erakundeek kontuan izan beharko lukete hau\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cNik ez dut inoiz izan argi momentua&#8230; Zelan gera ninteke urte betez?&#8230; Eta gero, zer? Hamabost egunero joan zoaz&#8230; nazioarteko jokalari izana da nire bikotea ere&#8230; nola planteatu? Hamabost egunik behin haurra zure amarekin utziz?\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cHaurrek behar duten arreta dela eta, ez dago ia haurtzaindegirik eta oso garestiak dira\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cBakoitzaren kontua da, baina arautu beharra dago&#8230; Ez da gaixotasun bat, kirolariak dira eta berehala errekuperatzen dira\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<div>\u00a0Batzuek ez dute ikusten, edo zail ikusten dute amatasuna eta goi-mailako kirolari izatea uztartzea.<\/div>\n<ul>\n<li><em>\u201cKontu biak uztartzea zaila da\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cErabaki itzela da, eta bakoitzaren araberakoa, bizimodu biren artean erabaki beharra izaten duzu\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cGehienetan, kirolari bizitza amaitu artean albo batera utzi behar izaten da\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cAmatasuna heltzean kirola utzi beharko dut\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<div>Amatasunak sor dezakeen ezegonkortasun ekonomikoak kirolariak arduratzen ditu.<\/div>\n<ul>\n<li><em>\u201cKirolari batek ama izateko erabakia hartzen badu laguntza ekonomiko guztiak galduko ditu, eta bide batez, baita behar bezala entrenatzeko aukerak ere\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cPentsatu beharra dago, noiz den egokien, gutxienez urte bete lehiatu gabe, eta beraz, laguntza ekonomikorik jaso gabe\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cHaurdunaldia eta gero zaila delako lehiaketetara bueltatzea, eta laguntzak emaitza ikusgarriren bat lortu duzunerako baino ez direlako. Goian zaudenean ezinezkoa da geratzea, eginez gero betiko izaten da\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<div>Elkarrizketatua izan den kirolarietako bat ama izan da, eta berarentzat esperientzia oso positiboa izan da:<\/div>\n<ul>\n<li><em>\u201cOso ondo, mesede ere egin zidan&#8230; Psikologikoki deskonektatzeko balio izan zidan, maila muskularra berreskuratzeko eta buru barruan gauzak birkokatzeko. Umea izan eta gero, berriro lehiaketetara bueltatzeko asmoa nuen \u2013uste nuena baino gehiago itxaron behar izan dut, astiro joaten da dena-, baina Fundazioa k lagundu egin\u00a0 zidan beka errespetatuz. Eta aurten programa barruan entrena nezake berriro&#8230; laguntza ekonomikoarekin entrena nezake\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<div>Gizonak eta emakumeak ez datoz bat amatasunaren ikuspuntuari dagokionez, baina batzuek onartzen dute oztopo bat izan daitekeela goi-mailako kirolarientzat.<\/div>\n<ul>\n<li><em>\u201cEntrenatzeko denbora gutxiago uzten dizulako\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cDenbora luzez geldi egon beharragatik, baina hobe haiei galdetzen badiezu\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cDenbora batez kirolik ezin eginda egon behar dutelako, eta gero<\/em><\/li>\n<li><em>haurra zaintzea dator\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cLehiaketatik gehiegi baztertuko zintuzke\u201d<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<div>Beste gizon batzuek, ordea, ez dute arazo bat denik uste.<\/div>\n<ul>\n<li><em>\u201cDena behar bezala uztartu daitekeelako\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cBeste aukera bat da\u201d.<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cEmakume bakoitzak ikusi behar du norbere buruarentzat ona zer den\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>&#8220;Haurdunaldia&#8221; izeneko dopina<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p>Naiara Gomez piraguista ohiak eta\u00a0 Dorleta Ugalde berdintasun teknikariak Emakundek antolatutako <em>Berdintasuna kirolean: erronka berriak<\/em> jardunaldietan parte hartu zuten 2015ean, Bilbon. Kontziliazioaren auzia albo batera utzita, halaxe mintzatu zen Ugalde, haurdunaldian entrenatzen jarraitzeak eragin ditzakeen balizko kalteen inguruan: &#8220;Gaur egun oraindik badira hala [haurdunaldian ariketa fisikoa egiteari uzteko] agintzen duten sendagileak. Baina zientziak eta azterketa medikuek kontrakoa esaten dute: mesedegarria dela. Kirolari eutsi behar zaio. Erritmoa aldatu behar da, noski. Ariketa unean uneko egoerara moldatu. Eta haurdunaldia bera joango da mugak ipiniz. Baina ez da inondik inora arriskutsua&#8221;. (Iturria: <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1908\/023\/001\/2015-06-26\/amatasuna_eta_puntako_kirola_bategarriak_dira.htm\">Berria<\/a>)<\/p>\n<div id=\"attachment_4597\" style=\"width: 613px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/Radcliffe.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4597\" class=\" wp-image-4597\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/Radcliffe-1024x610.jpg\" alt=\"\" width=\"603\" height=\"359\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-4597\" class=\"wp-caption-text\">Paula Radcliffe atletak New Yorkeko maratoia irabazi zuen 2007an, erditu eta hamar hilabetera \/ Fosbury.cat<\/p><\/div>\n<p>Haurdunaldiak izan ditzakeen ondorioen harira, erreportaje interesgarria plazaratu du Fosbury webgune katalanak: <a href=\"http:\/\/revista.fosbury.cat\/temporada-regular\/8879-un-dopatge-anomenat-embaras.html\"><em>Un &#8220;dopatge&#8221;\u201d anomenat embar\u00e0s<\/em><\/a> (&#8220;Haurdunaldia&#8221; izeneko dopina). Jordi Collell kazetariak dioen bezala, haurdunaldiak on egiten die emakume kirolariei, indarra, abiadura eta erresistentzia handitzen dituen heinean: &#8220;Frogaturik dago haurdunaldiak aldaketa hormonalak eragiten dituela, bolumen plasmatikoaren handitzea, globulu gorrien areagotzea eta arnas-edukiera zabaltzea; horrek guztiak mesede egiten du kirola praktikatzerakoan. Hain justu, uste da Ekialdeko Alemanian haurdunaldia baliatu zela dopin natural moduan&#8221;. Antza, eta frogaturik ez dagoen arren, lehiatu ostean abortatzera behartzen zituzten atletak, fetuek malformaziorik izan ez zitzaten, dopin ez naturalak kalteak eragin zitzakeelako.<em><br \/>\n<\/em><\/p>\n<p>Haurdun zeudenean edota ama izan ostean &#8220;emaitza ikusgarriak&#8221; lortu zituzten bost kirolariren (Diana Torres, Kristie Moore, Kim Clijsters, Paula Radcliffe eta Nuria Fernandez) esperientzietatik abiatuta, errendimendua hobetu daitekeela dio kazetariak, datu zientifikoetan oinarrituta: Haurdunaldiko lehen hilabeteetan emakumeak HCG hormona kanporatzen du, eta horrek testosterona-maila (eta ondorioz, indarra) handitzen du; plazentak hormona ugari sortzen laguntzen du; kaxa torazikoa zabaltzeak ere mesede egiten du, erresistentzia probetako atletei bereziki; haurdunaldian emakumearen bihotza aldatu egiten da&#8230;<\/p>\n<p><strong>Diskriminazioa kontratuetan<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Berdintasuna kirolean: erronka berriak<\/em> jardunaldietan, haurdun geratu direlako arazoak izan dituzten kirolari batzuen kasuak aipatu zituen Dorleta Ugalde berdintasun teknikariak. Esaterako, duela hamar bat urte Natalia Rodriguez atleta kataluniarrari beka kendu zioten ama izan zelako. Gauzak aldatu egin dira. &#8220;Guri esker, ama izatean jada ez dizkigute bekak izozten&#8221;, adierazi zuen <a href=\"http:\/\/www.elmundo.es\/sociedad\/2016\/05\/23\/573c52e046163f5e118b4622.html\"><em>El Mundo<\/em> egunkariak<\/a> iaz plazaratutako elkarrizketan.<\/p>\n<p>Kontziliazioa, haurdunaldia&#8230; eta, beken auziak agerian uzten duen diskriminazioa, Maria Jose Gonzalez abokatu eta COI Olinpiar Batzordeko kideak nabarmendu bezala <a href=\"http:\/\/www.tribunafeminista.org\/2016\/10\/discriminacion-de-la-deportista-por-ser-madre\/\">IUsport.com webgunean<\/a> plazaratutako artikuluan. Mintzo da, besteak beste, batez ere futbol eta saskibaloi taldeetako neskek sinatutako kontratuez eta, zehazki, haurdun geratuz gero kontratu horiek hutsaltzeko aldebakarreko klausulez, inolako kalte-ordainik jaso gabe.<\/p>\n<p>Ez da dudarik gaiak luzerako eman dezakeela&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1968an teniseko &#8220;Open aroa&#8221; hasi zenetik, Grand Slam zirkuituko torneo bat irabazi duten emakume guztien artean, soilik hiru dira ama. Lau torneok osatzen dute Grand Slam zirkuitua, beraz, 50 urteotan 200 bat torneo jokatu dira. Haurra izan ostean lau torneo handietako bat irabazi zuen lehenbiziko tenislaria Margaret Court da: Australiako eta AEBetako irekiak eta Roland [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[72,27],"tags":[],"class_list":["post-4573","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-generoa","category-kirola"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1968an teniseko &#8220;Open aroa&#8221; hasi zenetik, Grand Slam zirkuituko torneo bat irabazi duten emakume guztien artean, soilik hiru dira ama. Lau torneok osatzen dute Grand Slam zirkuitua, beraz, 50 urteotan 200 bat torneo jokatu dira. Haurra izan ostean lau torneo handietako bat irabazi zuen lehenbiziko tenislaria Margaret Court da: Australiako eta AEBetako irekiak eta Roland [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-08-25T07:55:46+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama\",\"datePublished\":\"2017-08-25T07:55:46+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/\"},\"wordCount\":1260,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/08\\\/azarenka-1024x666.jpg\",\"articleSection\":[\"Generoa\",\"Kirola\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/\",\"name\":\"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/08\\\/azarenka-1024x666.jpg\",\"datePublished\":\"2017-08-25T07:55:46+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/08\\\/azarenka-1024x666.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/08\\\/azarenka-1024x666.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/08\\\/25\\\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"1968an teniseko &#8220;Open aroa&#8221; hasi zenetik, Grand Slam zirkuituko torneo bat irabazi duten emakume guztien artean, soilik hiru dira ama. Lau torneok osatzen dute Grand Slam zirkuitua, beraz, 50 urteotan 200 bat torneo jokatu dira. Haurra izan ostean lau torneo handietako bat irabazi zuen lehenbiziko tenislaria Margaret Court da: Australiako eta AEBetako irekiak eta Roland [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2017-08-25T07:55:46+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama","datePublished":"2017-08-25T07:55:46+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/"},"wordCount":1260,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg","articleSection":["Generoa","Kirola"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/","name":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg","datePublished":"2017-08-25T07:55:46+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/08\/azarenka-1024x666.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/08\/25\/amatasuna-eta-kirola-50-urtean-grand-slam-bat-irabazi-duten-emakumeen-artean-soilik-hiru-ziren-ama\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Amatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4573","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4573"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4573\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4573"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4573"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4573"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}