{"id":4683,"date":"2017-11-14T10:25:03","date_gmt":"2017-11-14T09:25:03","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=4683"},"modified":"2017-11-14T10:25:03","modified_gmt":"2017-11-14T09:25:03","slug":"eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/","title":{"rendered":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina&#8230;"},"content":{"rendered":"<div class=\"page-header\">\n<p>EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, &#8220;euskal selekzio ofizialak sustatzeko&#8221;. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei &#8220;babes osoa&#8221; emateko, &#8220;nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko&#8221;.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-4708\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg\" alt=\"\" width=\"602\" height=\"401\" \/><\/a><\/p>\n<\/div>\n<div>\n<p>&#8220;Euskal selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena herritarren artean ere zabaldu behar da, eta horretarako proposatu dugu Jaurlaritzak gestioak egitea 2018ko uda bukatu aurretik Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzeko&#8221;, dio koalizioak <a href=\"https:\/\/ehbildu.eus\/eu\/instituzioak\/gasteizko-legebiltzarra\/12234-eh-bilduk-estaturik-gabeko-nazioen-arteko-futbol-txapelketa-antolatzea-proposatu-du-euskal-selekzio-ofizialak-sustatzeko\">prentsa oharrean.<\/a> &#8220;Gizonezkoen futbolak duen ikusgarritasuna baliatu dezakegu euskal selekzioen ofizialtasunaren alde eta, zalantzarik gabe, Eskozia, Gales, Ipar Irlanda edota Katalunia bezalako selekzioekin lehiatzea urrats garrantzitsua litzateke\u201d. Hori baino lehen, urtea amaitu aurretik, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarrikapen festa antolatzea ere eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari.<\/p>\n<p>Halaber, gizonezkoen futbol selekzioak Gabonetako ohiko partida jokatuko ez duela-eta, EH Bilduk Euskadiko Federazioko presidente Luis Maria Elustondoren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, &#8220;azal dezan zein urrats eman duen nazioartean ofizialki aritzeko&#8221;.<\/p>\n<p>Egiari zor, proposamenak ez digu zirrara berezirik eragin. Selekzioaren ofizialtasunaren inguruko eztabaida hamaikagarrenez mahai-gaineratzeko balio badu, gaitzerdi, baina zalantzak ditugu aurrera egingo ote duen. Badugu horretarako arrazoirik:<\/p>\n<p><strong>Jada bada txapelketa &#8220;alternatibo&#8221; bat<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/ConIFA_World_Football_Cup\">ConIFA Kopa<\/a> du izena, eta bertan parte hartzen dute, batetik, FIFA nazioarteko futbol federazioak aitortzen ez dituen estatuek: &#8220;Estaturik gabeko herriek&#8221; (kurduek eta laponiarrek, esaterako) edota lurralde bat izan arren nazioarteak aitortzen ez dituen horiek, Abkhaziak, Hego Osetiak eta Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikak, esaterako. Halaber, munduan barreiaturik dauden talde etnikoek ere jokatzen dute, ijitoek adibidez, edota selekzio utopikoa osatzen duen Korea bakarrak. Orotara <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Confederation_of_Independent_Football_Associations\">47 kidek osatzen dute ConIFA<\/a> futbol elkarte independenteen konfederazioa, eta haietako 12 sailkatzen dira Munduko ConIFA Koparako. 2014an abiatutako txapelketa bi urtean behin jokatzen da. Nizak irabazi zuen estreinako edizioa eta Abkhaziak bigarrena. 2018an Somalian jokatuko da, Bar\u0101we hirian.<\/p>\n<p><strong>Kataluniak ConIFAri uko<\/strong><\/p>\n<p>ConIFA konfederazioaren kide izan zitekeen selekzioetako bat Kataluniakoa da. Aldiz, erakunde horretan ez sartzea erabaki zuen bere garaian, <a href=\"https:\/\/www.elconfidencial.com\/deportes\/futbol\/2014-06-02\/la-copa-del-mundo-de-conifa-el-otro-mundial-que-jugara-el-hermano-de-balotelli_139751\/\">El Confidencial webgunean<\/a> irakurri dugun moduan. ConIFAko zuzendari Alberto Rischioren hitzak jaso zituen agerkari espainiarrak: &#8220;Kataluniakoa da FIFAtik at dauden selekzioetatik hobekien antolaturik daudenetako bat. Guk antolatutako Munduko Txapelketa jokatu ahal izan zuten, baina ez zuten nahi izan. Ulertzen dut FIFAn sartu nahi izatea, mezu politiko argia helarazi dezaketelako horrela, baina futbolari ugarik ConIFAn jokatzeko parada izango lukete eta, horren ordez, ezin dezakete ezertxo ere egin. Kataluniak, FIFAn sartu nahi badu, Espainiari gerra deklaratu beharko dio. Bestelakoan jai dauka&#8221;. 2014ko hitz horiek indar berezia hartzen dute gaur egun&#8230;<\/p>\n<div id=\"attachment_4703\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/kat-eusk.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4703\" class=\" wp-image-4703\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/kat-eusk.jpg\" alt=\"Euskal eta katalan selekzioak, 2015ean jokatutako partida hasi baino lehen.\" width=\"600\" height=\"374\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-4703\" class=\"wp-caption-text\">Euskal eta katalan selekzioak, 2015ean jokatutako partida hasi baino lehen.<\/p><\/div>\n<p><strong>&#8220;Jai&#8221;, euskal selekzioak ere bai<\/strong><\/p>\n<p>Hala azaldu zigun Ekain Rojo Labaien ikerlariak 2014an, <em>Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian <\/em>liburuaren harira <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2420\/ekain-rojo-labaienehu-ko-nor-ikerketa-taldeko-kidea\">egin genion elkarrizketan<\/a>: &#8220;Espainiako Konstituzio Auzitegiak ebatzi du euskal selekzioek posible dutela nazioartean [ofizialki] lehiatzea, baldin eta Espainiakoak tartean ez badaude. Espainia ez dagoen kirolen bat aurkitzen baduzu, aurrera; bestela jai duzu&#8221;.<\/p>\n<p>&#8220;Ez da aukera handirik ikusten euskal selekzioak demagun 20 urteren buruan Munduko Kopan parte hartzeko&#8221;, zioen Rojok: &#8220;Eskozia, Irlanda Iparraldea, Gibraltar\u2026 badira bestelakoa pentsatzera eraman gaitzaketen adibideak, baina futbola estatuak ardatz dituela antolatu dela aintzat hartuta\u2026 Espainiak eta Frantziak ikusiko balute euskal selekzioak ofizialtasuna lortu eta nazioartean herrialde independente baten irudia ematerik izango zuela\u2026 Selekzio batek atzerrian ofizialki jokatzea independentziaren adierazgarri baita ia-ia. FIFAk dio Europako Futbol Federazioan (UEFA) sartu ahal izateko estatu bat ordezkatu behar dela; aukera ematen du hautagaitza aurkezteko, nahiz eta estatua ez izan, baina proposamenak aurrera egiteko gainetik dagoen estatuaren baimena behar da. Borondate politikoaren esku dago afera&#8221;. Eta, gaur gaurkoz, Espainiako Estatua argi asko ari da erakusten bere borondate politikoa zein den.<\/p>\n<p><strong>Erresuma Batua bat da, baina selekzioak lau<\/strong><\/p>\n<p>Badira FIFAk onartzen dituen selekzioak, NBE Nazio Batuen Erakundeak aitortu ez dituen estatuenak, Erresuma Batuaren baitakoak kasu. Ingalaterraren eta EH Bilduk hizpide dituen Gales, Eskozia eta Ipar Irlandaren kasuetan, norberak bere selekzioa du, nazioartean onartua. Ez gara orain hasiko FIFAren araudiaren ingurukoak xehatzen. Soilik nabarmendu nahi genuen selekzio horiek normal-normal jokatu ahal dutela Europa eta Munduko Kopetan.<\/p>\n<p>2018an jokatuko da Munduko Kopa, Errusian. Eskozia eta Gales lehen fasean kanporatu zituzten, eta Ipar Irlanda bigarrenean. Galdera da, zein interes izango lukete euskal selekzioarekin batera estaturik gabeko nazioen txapelketa batean aritzeko? Jaurlaritzari gestioak egin ditzan eskatzea zilegi da, baina&#8230;<\/p>\n<p>&#8230; eta horri guztiari gehitzen badizkiogu selekzioaren inguruko polemika-sorta (izenak berak eragindakoa kasu) edota Gabonetako partidaren gainbehera, halako apatia batek hartzen gaitu&#8230;<\/p>\n<p>Izugarri poztuko ginateke oker egon eta benetako aurrerapausoak ematea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #339966\"><strong>INFORMAZIO GEHIAGO<\/strong><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1834\/022\/001\/2017-02-07\/ofizialtasuna_eskatzen_lagun_dezakegu_baina_erabakia_federazioena_da.htm\"><strong>Jon Redondori elkarrizketa<\/strong><\/a> egin zion Imanol Magro kazetariak pasa den otsailean <em>Berria<\/em> egunkarian. Euskal selekzioen ofizialtasunaz mintzo zen, besteak beste: &#8220;Guri dagokigu gobernu gisa ofizialtasuna bultzatzea, ez dela erraza jakinda ere&#8221;, zioen Redondok. Ofizialtasunaren bidea hasteko Jaurlaritzak bere garaian eskaini zuen babes juridikoa zenbat federaziok eskatu duten galdetuta, hala erantzun zuen: &#8220;Sokatira izan da bakarra. Beste federazioek ez dute bide hori jorratu. Hori hor dago. Ez dakit esanguratsua den, edo jendea eroso sentitzen den egun dagoen egoeran eta aldaketa horrek dakarren arazorik ez duen nahi (&#8230;) Ofizialtasun eskaera lagun dezakegu: erremintak jarri, laguntza juridikoa eskaini&#8230; baina erabakia federazioek hartu behar dute&#8221;.<\/li>\n<li><strong>VIVA Munduko Kopa (2006-2012): <\/strong>2014a baino lehen bazen beste txapelketa bat, <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Viva_World_Cup\">VIVA<\/a> izenekoa, 2006tik 2014ra bitartean ospatu zena, <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/N.F.-Board\">NF-Board<\/a> (<i>Nouvelle F\u00e9d\u00e9ration-Board<\/i> edo <i>Non-FIFA Board<\/i>) nazioarteko federazioak antolaturik. Hura osatzen duten selekzioen asmoa da elkarren kontrako partidak antolatzea eta FIFArekin elkarlanean aritzea, nazioarteko federazioak kide gisa aitortzen dituen arte. Bost bider jokatu da jada desagertua dagoen VIVA txapelketa: Laponiak irabazi zuen lehenbiziko edizioa 2006an eta Kurdistanek azkena 2012an. Bi selekzio horiek ConIFAren baitan ari dira gaur egun.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, &#8220;euskal selekzio ofizialak sustatzeko&#8221;. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei &#8220;babes osoa&#8221; emateko, &#8220;nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko&#8221;. &#8220;Euskal selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena herritarren artean ere zabaldu behar da, eta horretarako proposatu dugu Jaurlaritzak gestioak egitea 2018ko uda [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[18],"tags":[],"class_list":["post-4683","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-futbola-2"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, &#8220;euskal selekzio ofizialak sustatzeko&#8221;. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei &#8220;babes osoa&#8221; emateko, &#8220;nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko&#8221;. &#8220;Euskal selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena herritarren artean ere zabaldu behar da, eta horretarako proposatu dugu Jaurlaritzak gestioak egitea 2018ko uda [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-11-14T09:25:03+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina&#8230;\",\"datePublished\":\"2017-11-14T09:25:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/\"},\"wordCount\":899,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/ofizialtasuna.jpg\",\"articleSection\":[\"Futbola\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/\",\"name\":\"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/ofizialtasuna.jpg\",\"datePublished\":\"2017-11-14T09:25:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/ofizialtasuna.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/ofizialtasuna.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/14\\\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina&#8230;\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, &#8220;euskal selekzio ofizialak sustatzeko&#8221;. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei &#8220;babes osoa&#8221; emateko, &#8220;nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko&#8221;. &#8220;Euskal selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena herritarren artean ere zabaldu behar da, eta horretarako proposatu dugu Jaurlaritzak gestioak egitea 2018ko uda [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2017-11-14T09:25:03+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina&#8230;","datePublished":"2017-11-14T09:25:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/"},"wordCount":899,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg","articleSection":["Futbola"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/","name":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina... - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg","datePublished":"2017-11-14T09:25:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/ofizialtasuna.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/14\/eh-bilduren-proposamena-euskal-selekzioaren-inguruan-bai-baina\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina&#8230;"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4683","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4683"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4683\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4683"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4683"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4683"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}