{"id":4705,"date":"2017-11-16T10:15:35","date_gmt":"2017-11-16T09:15:35","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=4705"},"modified":"2017-11-16T10:15:35","modified_gmt":"2017-11-16T09:15:35","slug":"futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/","title":{"rendered":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?"},"content":{"rendered":"<p>Makina bat bider, gehitxotan, esan digute futbola eta politika ez direla nahasi behar. Esaldi hori entzuteak eragiten didan amorruaz ez dut berriro hitz egingo (<a href=\"http:\/\/www.eldiario.es\/galicia\/mayoria-mezcle-futbol-politica-derechas_0_141735930.html\">Quique Peinado kazetariak<\/a> dioen bezala, futbola eta kirola ez direla nahasi behar esaten duen jende gehiena eskuinekoa da). Politika kontuez baino erlijioaz hitz egingo dugu oraingoan, futbolaren eta erlijioaren arteko harremanaz, aitzakia gisa baliatuta azaroaren 9an Andre Mariaren basilikan Realak egindako <a href=\"http:\/\/www.mundodeportivo.com\/futbol\/real-sociedad\/20171109\/432742819565\/el-tio-de-asier-illarramendi-bendice-a-la-real.html\">urteroko meza<\/a>.<\/p>\n<div id=\"attachment_4723\" style=\"width: 612px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4723\" class=\" wp-image-4723\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\" alt=\"\" width=\"602\" height=\"340\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-4723\" class=\"wp-caption-text\">Realeko agintari, teknikari eta futbolariak, Andre Mariaren basilikan (Luis M. Unciti \/ El Mundo Deportivo)<\/p><\/div>\n<p>Ez baita urtean meza bat egiten duen euskal talde bakarra. Athleticeko jokalariek Bego\u00f1ako Amari egiten dizkiote eskaintza eta eskertzeak, Alavesekoek Ama Zuriari, Eibarrekoek Arrateko Amari, Osasunakoek Frantzisko Xabierkoari \u2013beittu, hura da gizonezko bakarra\u2013 eta abar. Espainiako Ligako lehen mailako talde guztiek egiten dituzte, oker ez bagaude, gisa honetako eskaintzak. Halaber, besteak beste <a href=\"http:\/\/www.sport.es\/es\/noticias\/barca\/historia-capilla-barcelona-6209605\">Bartzelona<\/a>, Betis eta Valentziaren estadioek, kapera bana dute barruan.<\/p>\n<p>Gauza bat da futbola erlijio bilakatu ote den eztabaidatzea, jende ugarik baieztatzen duen moduan, erlijioek bezala futbolak baitauzka Vatikano propioa (FIFA), bere kultuzko lekuak (estadioak; &#8220;katedrala&#8221; Athleticen kasuan), bere jainkoak (futbolariak), bere kongregazioak (klubak), bere fededunak (zaleak), bere joko-arau mugiezin, erritual eta sinboloak eta bere aberastasun eta <a href=\"https:\/\/sports.vice.com\/es_mx\/article\/d7n4kj\/infantino-la-fifa-se-parece-al-vaticano\">kontu zikin guztiak<\/a>.<\/p>\n<div id=\"attachment_4725\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/infantino.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4725\" class=\" wp-image-4725\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/infantino.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"500\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-4725\" class=\"wp-caption-text\">Gianni Infantino FIFAko presidentea eta Frantzisko Aita Santua, iaz Vatikanoan (AP \/ Daily Mail)<\/p><\/div>\n<p>Beste gauza bat da erlijioak futbolean duen presentzia. Kluben lore eta trofeo eskaintzak, estadioetako kaperak (<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Iglesia_maradoniana\">Eliza Maradonianoak<\/a> aparteko aipamena merezi du), zenbait selekzioren ereserkiak (Ingalaterrarena esaterako orazio bat da), zelaira irten aurretik aitaren egiten duten eta gola sartzean hatza zerurantz zuzentzen duten futbolariak, sinbolo erlijiosoak tatuaturik dauzkatenak, euren taldekideei <a href=\"http:\/\/www.marca.com\/blogs\/la-liga-hecha-un-cromo\/2012\/12\/20\/baltazar-biblias-a-cambio-de-goles.html\">bibliak oparitzen<\/a> dizkietenak (Argentinan jaio zen <a href=\"http:\/\/atletasdecristo.net\/institucional\/\">&#8220;Atletas de Cristo&#8221;<\/a> mugimenduko kirolariek egin ohi duten moduan), partiden atarikoan edo amaieran erritual modukoak egiten dituztenak (Afrikako zenbaitzuk edota Brasilgo selekzioak nonoiz egin duten bezala)&#8230; Tantaka heltzen badira ere, etengabeak dira adibideak, erakusten dutenak futbola eta erlijioa harmonian-edo bizi direla, nolabaiteko normaltasunez.<strong><br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p>Brasil aipatu dugula-eta, <a href=\"http:\/\/www.atletasdecristo.org\/\">Atletas de Cristo<\/a> mugimenduak indar berezia du han (Kak\u00e1 futbolaria da kideetako bat), eta <a href=\"http:\/\/www.bbc.com\/mundo\/noticias\/2011\/12\/111212_deportes_brasil_futbol_religion\">erlijioaren presentzia<\/a> agerikoa da futbol estadioetan. Eta hori polemika-iturri izan da zenbaitetan; zentzu horretan, ezin ahaztu 2009ko Konfederazio Kopako finala irabazi eta gero futbolari brasildarrak zelai erdian belaunikatu eta errezatzen hasi zirenekoa, zeinak eragin zuen <a href=\"http:\/\/www.noticiacristiana.com\/entretenimiento\/deportes\/2010\/06\/fifa-el-decimosegundo-jugador-de-brasil-dios-tendra-que-quedarse-en-el-banquillo-durante-el-mundial-de-sudafrica.html\">FIFAko agintarien haserrea<\/a> (beste hainbat sinbolorekin gertatzen den bezala, estadiotan <a href=\"http:\/\/www.bbc.com\/sport\/football\/37867436\">ikur erlijiosoak erakustea<\/a> debekaturik du FIFAk \u2013<a href=\"http:\/\/resources.fifa.com\/mm\/Document\/AFSocial\/Anti-Racism\/02\/70\/94\/34\/goodpracticeguide_Spanish.pdf\">&#8220;diskriminazioa&#8221;<\/a> eragiten duenean bederen\u2013, nahiz eta <a href=\"http:\/\/www.catholicherald.co.uk\/news\/2016\/06\/01\/bring-order-and-honesty-back-to-football-pope-tells-fifa-president\/\">Vatikanoarekin loturak<\/a> mantendu). FIFAk<a href=\"http:\/\/www.iuscanonicum.org\/index.php\/eventos-y-noticias\/articulos-y-comunicados\/280-la-fifa-el-futbol-y-la-religion.html\"> erlijio-askatasunaren aurka<\/a> egiten duela dio hainbat kolektibok, eta nabarmentzen dute futbol estadioetan ez dela gertatu ikur erlijiosoek eragindako liskarrik.<\/p>\n<div style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/s.libertaddigital.com\/fotos\/noticias\/brasil-rezar-070212.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"263\" \/><p class=\"wp-caption-text\">Brasilgo jokalariak biribilean, 2009ko Konfederazio Kopa irabazi ostean.<\/p><\/div>\n<p>Esango duzue, arrazoiarekin agian, urrunegi joan garela, Realaren mezak-eta ez dutela zerikusirik honekin guztiarekin, estadiotik kanpo jazotako kontu \u00f1imi\u00f1o eta isolatua den heinean, baina, konturatu gara, erlijioaren presentzia uste genuena baino normalizatuago dagoela futbolean, eta ez soilik zaleen artean (beste mota bateko adierazpenekin gertatzen den moduan), baita klub eta selekzioen baitan ere.<\/p>\n<p>Nindoan esatera horrek ez lukeela horrela izan behar, gurean ez behintzat, adierazpen erlijioso orok futboletik at beharko lukeela, Estatu laikoak direla Frantzia eta Espainiakoa (bigarren hau <a href=\"http:\/\/www.eldiario.es\/zonacritica\/pais-aconfesional_6_372072806.html\">akonfesionala<\/a> dela esatea egokiagoa da), baina hori ez litzateke &#8220;futbola eta politika mar mar mar&#8221; leloa gure egitea? Diada egunean Bartzelona futbol taldeak lore-sortak uzten baditu Rafael Casanovaren oinetan, zergatik ez ditu utziko Mesedetako Gure Amaren altzoan? Futbol taldeak ez al dira &#8220;nahi&#8221; dutena egin dezaketen erakunde pribatuak? (Diru-laguntza publikoak jaso izana ez dirudi nahikoa arrazoi bestelakoa pentsatzeko&#8230; ala bai?).<\/p>\n<p>Jo dezagun errugbira: Zeelanda Berriko selekzioak <em>Haka <\/em>errituala egin badezake, Brasilgo futbolariek zergatik ezin dute zelai erdian errezatu? Errituak dira biak, diren bezala futbol taldeen lore eskaintzak edota, kirolarekin lotutako beste bi adibide aipatzearren, arraun taldeek traineruak bedeinkatzea edo ziklistek Dorletako Amari <a href=\"http:\/\/archivoexvotos.revista-sanssoleil.com\/dorleta\/\">oroigarriak<\/a> uztea. Hein batean, jaunartze edota hileta elizkizunen parekoak dira, herriko festetan ama birjinaren omenez topa egitea bezala. Gizartearen isla dira, azken finean, futbolarekin loturikoak.<\/p>\n<p>Norbanakoen hautua den edo talde baten izenean egindakoa, espazio publiko edo pribatuan gauzatzen den, erlijio bat &#8220;goratzeak&#8221; besteak baztertzen ote dituen, zein asmorekin egiten den&#8230; hainbat gauza dira kontuan hartu beharrekoak, baina aitortu behar dut ez zaidala iruditzen futbol taldeen mezak-eta lekuz kanpo daudenik, ez behintzat gainerako erritual erlijiosoak baino kanporago. Hain justu erritual horiek guztiak direla ezbaian jarri beharrekoak? Uf, galderari erantzuten hastea ur handiegitan sartzea litzateke&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Makina bat bider, gehitxotan, esan digute futbola eta politika ez direla nahasi behar. Esaldi hori entzuteak eragiten didan amorruaz ez dut berriro hitz egingo (Quique Peinado kazetariak dioen bezala, futbola eta kirola ez direla nahasi behar esaten duen jende gehiena eskuinekoa da). Politika kontuez baino erlijioaz hitz egingo dugu oraingoan, futbolaren eta erlijioaren arteko harremanaz, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[18],"tags":[],"class_list":["post-4705","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-futbola-2"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Makina bat bider, gehitxotan, esan digute futbola eta politika ez direla nahasi behar. Esaldi hori entzuteak eragiten didan amorruaz ez dut berriro hitz egingo (Quique Peinado kazetariak dioen bezala, futbola eta kirola ez direla nahasi behar esaten duen jende gehiena eskuinekoa da). Politika kontuez baino erlijioaz hitz egingo dugu oraingoan, futbolaren eta erlijioaren arteko harremanaz, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-11-16T09:15:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?\",\"datePublished\":\"2017-11-16T09:15:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/\"},\"wordCount\":711,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\",\"articleSection\":[\"Futbola\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/\",\"name\":\"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\",\"datePublished\":\"2017-11-16T09:15:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2017\\\/11\\\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2017\\\/11\\\/16\\\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"Makina bat bider, gehitxotan, esan digute futbola eta politika ez direla nahasi behar. Esaldi hori entzuteak eragiten didan amorruaz ez dut berriro hitz egingo (Quique Peinado kazetariak dioen bezala, futbola eta kirola ez direla nahasi behar esaten duen jende gehiena eskuinekoa da). Politika kontuez baino erlijioaz hitz egingo dugu oraingoan, futbolaren eta erlijioaren arteko harremanaz, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2017-11-16T09:15:35+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?","datePublished":"2017-11-16T09:15:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/"},"wordCount":711,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg","articleSection":["Futbola"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/","name":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu? - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg","datePublished":"2017-11-16T09:15:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2017\/11\/LuisMUnciti-MundoDeportivo.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2017\/11\/16\/futbola-eta-erlijioa-banandurik-behar-duten-bi-erritu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4705","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4705"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4705\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4705"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4705"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4705"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}