{"id":5181,"date":"2018-10-11T11:07:30","date_gmt":"2018-10-11T09:07:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/?p=5181"},"modified":"2018-10-11T11:07:30","modified_gmt":"2018-10-11T09:07:30","slug":"kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/","title":{"rendered":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?"},"content":{"rendered":"<p>Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio &#8220;ofizial&#8221; baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere <a href=\"http:\/\/esport.gencat.cat\/ca\/arees_dactuacio\/equipaments-esportius\/cens-dequipaments-esportius-de-catalunya-ceec\/\">webgunean<\/a>. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo\u00a0 beste erreferentziaren batena&#8230; Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere,\u00a0 Llu\u00eds Companys estadio olinpikoa adibidez. Bada, 150 horien artean, soilik bederatziri ematen diete izena emakumezkoek, <a href=\"http:\/\/fosbury.cat\/fosbudiary\/installacions-esportives-nom-dona\/\">Fosbury.cat webguneak<\/a> plazaratutako datuen arabera.<\/p>\n<div id=\"attachment_5209\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-5209\" class=\" wp-image-5209\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg\" alt=\"\" width=\"601\" height=\"231\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-5209\" class=\"wp-caption-text\">Carmen Sugra\u00f1es Blay, eta haren izena jarri dieten Vilanova i la Geltr\u00fa hiriko atletismo pistak.<\/p><\/div>\n<p>Bederatzi instalazio horiei, bakarren bati salbu, hamarkada honetan jarri diete orain daukaten izena. Vilanova i la Geltr\u00fa hiriko atletismo pistek, esaterako, maiatzean hartu zuten <a href=\"http:\/\/www.vilanova.cat\/jsp\/noticies\/detall.jsp?id=66588843#.W7xs6Xv7Sos\">Carme Sugra\u00f1es Blay<\/a> izena, 1930eko hamarkadan atleta, arraunlari eta saskibaloi jokalaria izan zenaren omenez. &#8220;Tantaka-tantaka, erreferenteak diren emakume kirolariak bistaratzea erabakitzen dute kirol instalazioek&#8221;, dio Roger Castillo kazetariak.<\/p>\n<p><strong>&#8220;Ez gara kontziente kirolean emakumeen diskriminazioa zein punturaino hautematen den zerbait naturala balitz bezala&#8221;<\/strong><\/p>\n<p>Aipua Helena Herrerarena da, Mallorcako (Balear Uharteak)\u00a0<em>Feministes en Acci\u00f3<\/em> elkarteko kidearena.<\/p>\n<p>Gobernuak izena aldatu nahi dio\u00a0<a href=\"http:\/\/www.palmaarena.es\/\">Palma Arena<\/a> belodromoari, eta herritarrei eskatu die euren proposamenak egiteko. Kirol Batzordeak bost izenen artean hautatu beharko du orain: generiko bat (Illes Balears), gizonezko bi ziklistarenak (Guillem Timoner eta Joan Llaneras<em>), <\/em>eta emakumezko beste birenak (Magdalena Rigo eta Mavi Garcia), azken hauek\u00a0<a href=\"https:\/\/www.diarijornada.coop\/actualitat\/20180929\/sense-noms-dona-equipaments-esportius-2\"><em>Feministes en Acci\u00f3 elkarteak<\/em> proposatuak<\/a>.<\/p>\n<div id=\"attachment_5196\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/mavigarcia.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-5196\" class=\" wp-image-5196\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/mavigarcia.jpg\" alt=\"\" width=\"601\" height=\"292\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-5196\" class=\"wp-caption-text\">Mavi Garc\u00eda txirrindulari mallorcarrak erlojuz kontrako Espainiako Txapelketa irabazi du aurten, eta hirugarrena izan da errepidekoan, Eider Merino bizkaitarrak irabazi zuen proban.<\/p><\/div>\n<p>Herrerak dio belodromoari emakumezko ziklista baten izena jartzea aukera ona litzatekeela bistaratzeko emakumeek bizi duten egoera kirolean, &#8220;Balear Uharteetan bereziki, gizonezkoek kontrolatua eta egitura patriarkal sakon batekin&#8221;. Ekintzaile feministak gogorarazi du jada badaudela udal kiroldegiak &#8220;Joan Llaneras&#8221; eta &#8220;Guillem Timoner&#8221; izenekoak.<\/p>\n<p><strong>Zein da Euskal Herriko panorama?<\/strong><\/p>\n<p>Nire inguruko herrietako (Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Ormaiztegi, Beasain eta Azkoitiko) instalazioak zerrendatuta, jabetu naiz Kataluniakoek bezala izen generikoak dituztela kiroldegi, pilotaleku eta futbol zelai gehienek:\u00a0Ispilla, Aldiri, Biku\u00f1a, Zubipe, Antzizar eta Zubi-aurre kiroldegiak; Beloki, Ederrena, Urbeltz eta Gurea pilotalekuak; Argixao, Loinaz eta Txerloia futbol zelaiak&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/instalazioak.euskalkirola.com\/\">Eusko Jaurlaritzaren webgunean<\/a> azaleko bilaketa egin eta gauza bera ikusi dut: izen generikoak dituzte kontsultatu ditudan guztiek.<\/p>\n<p>Aldiz, jende gehien biltzen duten Euskal Herriko instalazioak zerrendatuta, ondorioa bestelakoa da. Izen generikoak dauzkate gehienek, baina ez dira gutxi gizonezko bat omentzen\u00a0dutenak: San Mames futbol zelaia (<a href=\"https:\/\/visitsanmames.com\/eu\/blog\/zergatik-estadioak-san-mames-izena\/\">kristau martiria<\/a> izateak dakartzan &#8220;baina&#8221; guztiekin); Baionako <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jean_Dauger\">Jean Dauger<\/a> errugbi zelaia; Gasteizko <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Fernando_Buesa\">Fernando Buesa<\/a> Arena eta Donostiako <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jos%C3%A9_Antonio_Gasca\">Jos\u00e9 Antonio Gasca<\/a> saskibaloi pabilioiak; eta Donostiako <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mariano_Juaristi\">Atano III<\/a>, Gasteizko <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jose_Maria_Palacios\">Ogeta<\/a>, Hendaiako <a href=\"https:\/\/www.asegarce.com\/es\/frontones\/daniel-ugarte-745.html\">Daniel Ugarte<\/a> edota Iru\u00f1eko Labrit pilotalekuak. Azken horrek <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Casa_de_Albret\">Albret edo Labrit leinuari<\/a> egiten dio erreferentzia; pilotalekua, Joanes Albretekoa\/Juan de Labrit kalean dago zehazki,\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Joanes_III.a_Nafarroakoa\">Joanes III. erregearen<\/a> kalean alegia.<\/p>\n<div id=\"attachment_5195\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/ogeta.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-5195\" class=\"size-full wp-image-5195\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/ogeta.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"360\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-5195\" class=\"wp-caption-text\">Gasteizko pilotalekua.\u00a0Jose Maria Palacios Moraza pilotariaren goitizena da &#8220;Ogeta&#8221; \/ Kirol Expr\u00e9s<\/p><\/div>\n<p>Gainerakoan,\u00a0Mendizorrotza, Ipurua, Anoeta, Sadar, Donostia Arena, Maloste, Anaitasuna, Artaleku, Bidebieta, Lasesarre, Beotibar, Astelena&#8230; izen generikoak dituzte instalazio guztiek.<\/p>\n<p><strong>Memorialak: gizonezkoen izenak nagusi<\/strong><\/p>\n<p>Eraikinak alde batera utzita, bada esparru bat gizonezkoen izenak nabarmen direnak nagusi: &#8220;memorial&#8221; deitura daukaten lehiaketak. Izan pilota, atletismo, mendi lasterketa, futbol, saskibaloi edota txirrindularitza memorialak, hildako kirolari bat omentzen dutenak kasu ia guztietan: <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Diego_Gartzia\">Diego Gartzia<\/a>, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Juan_Mugertza\">Juan Mugertza<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.lasterketak.eus\/es\/event\/xliv-bolunburu-oroigarri-krossa-cross-memorial\/\">Luis Alejo Bolunburu<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.kirolprobak.com\/competicion_ficha.php?id=2233\">Josetxo Imaz<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/oarsoaldea\/errenteria\/suspendido-memorial-zuloaga-20180622004203-ntvo.html\">Jose Antonio Zuloaga<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.lasterketak.eus\/eu\/event\/xxxv-herrera-jaietako-krossa-memorial-iokin-intxausti-pipas\/\">Iokin Intxausti<\/a>, <a href=\"http:\/\/clubciclistaeibarres.org\/valenciaga\/?lang=eu\">Jose Luis Valentziaga<\/a>, <a href=\"https:\/\/fr.wikipedia.org\/wiki\/M%C3%A9morial_Etxaniz\">Juan Etxaniz<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.bizkaiabasket.com\/index.php\/2016\/09\/el-iii-memorial-javi-durango-el-aperitivo-perfecto-al-inicio-de-la-liga-femenina\/?lang=es\">Javi Durango<\/a>&#8230; dozenaka adibide aurki daitezke.<\/p>\n<p>Zerrenda horretan gehitu daitezke txirrindulari ezagunen izenak dauzkaten zikloturista martxak: <a href=\"https:\/\/www.laindurain.com\/\">Miguel Indurain<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.olanomartxa.bike\/\">Abraham Olano<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.rockthesport.com\/es\/evento\/marcha-ciclista-omar-fraile\">Omar Fraile<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/ciclistabalmaseda.com\/nuestras-pruebas\/la-samu-cicloturista\/\">Samu Sanchez<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.puntagalea.com\/puntagalea\/index.php\/organizaciones\/klasika-javier-otxoa\">Javier Otxoa<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/pages\/category\/Company\/Iban-Mayo-Martxa-Zikloturista-174115465941366\/\">Iban Mayo<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.lajuanmagarate.com\/recorridos.php\">Juanma Garate<\/a>&#8230;<\/p>\n<p>Emakume baten izena daramaten memorial eta bestelakoak aldiz&#8230; Bermeoko <a href=\"http:\/\/www.salomecampos.com\/index.php?idioma=eu\">Salome Campos<\/a> igeriketa-proba (<a href=\"https:\/\/www.clubcampos.com\/clubcampos\/en-marcha-la-vi-travesia-salome-campos-2018\">izen bereko kontserba-enpresak<\/a> babesten duena) da bat, baina hortik harago, nik dakidala, ezer gutxi. [Inork beste adibideren bat ezagutzen badu, eskertuko nioke jakinaraztea]<\/p>\n<p>Litekeena da urteak pasa ahala emakume kirolarien lorpenek oihartzun handiagoa izatea eta euren izenak normaltasunez txertatzea kirol instalazio eta gainerakoetan; bitartean, Kataluniako zein Euskal Herriko egoerak balio dezala gaiaz hausnartzeko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio &#8220;ofizial&#8221; baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo\u00a0 beste erreferentziaren batena&#8230; Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere,\u00a0 Llu\u00eds Companys estadio olinpikoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[72,27],"tags":[],"class_list":["post-5181","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-generoa","category-kirola"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio &#8220;ofizial&#8221; baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo\u00a0 beste erreferentziaren batena&#8230; Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere,\u00a0 Llu\u00eds Companys estadio olinpikoa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Slump doktorearen zaintiratua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2018-10-11T09:07:30+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Jon Torner\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Torner\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Jon Torner\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"headline\":\"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?\",\"datePublished\":\"2018-10-11T09:07:30+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/\"},\"wordCount\":647,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2018\\\/10\\\/carme.jpg\",\"articleSection\":[\"Generoa\",\"Kirola\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/\",\"name\":\"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2018\\\/10\\\/carme.jpg\",\"datePublished\":\"2018-10-11T09:07:30+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2018\\\/10\\\/carme.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/20\\\/2018\\\/10\\\/carme.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/2018\\\/10\\\/11\\\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/\",\"name\":\"Slump doktorearen zaintiratua\",\"description\":\"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd\",\"name\":\"Jon Torner\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Jon Torner\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/jon-torner\\\/author\\\/jon-torner\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua","og_description":"Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio &#8220;ofizial&#8221; baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo\u00a0 beste erreferentziaren batena&#8230; Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere,\u00a0 Llu\u00eds Companys estadio olinpikoa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/","og_site_name":"Slump doktorearen zaintiratua","article_published_time":"2018-10-11T09:07:30+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Jon Torner","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Jon Torner","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/"},"author":{"name":"Jon Torner","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"headline":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?","datePublished":"2018-10-11T09:07:30+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/"},"wordCount":647,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg","articleSection":["Generoa","Kirola"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/","name":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak? - Slump doktorearen zaintiratua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg","datePublished":"2018-10-11T09:07:30+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-content\/uploads\/sites\/20\/2018\/10\/carme.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/2018\/10\/11\/kirol-instalazioak-non-dira-emakumezkoen-izenak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/","name":"Slump doktorearen zaintiratua","description":"Komikiak, kirolak eta kontu ez hain serioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/#\/schema\/person\/8b44ffae02d542d57a373d21bee847cd","name":"Jon Torner","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d56e509490db2ed258b25cfad111ec06d091c773cd03f667f6d613d6bb726096?s=96&d=mm&r=g","caption":"Jon Torner"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/author\/jon-torner\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5181","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5181"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5181\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5181"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/jon-torner\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}