{"id":224,"date":"2013-09-16T16:03:06","date_gmt":"2013-09-16T15:03:06","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/julen-leuza\/?p=224"},"modified":"2013-09-16T16:03:06","modified_gmt":"2013-09-16T15:03:06","slug":"en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/","title":{"rendered":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez"},"content":{"rendered":"<p>Bigarren egun honetan ere nahiko berandu joan ginen, eta aurrekoan aipatutako autobus zerbitzuak ez zuen gehiegi lagundu. <em>Reincidentes<\/em>en amaierara heldu ginen, <i>Vicio<\/i>\u00a0izan zen entzun genuen kanta bakarra. Pena handia hartu genuen, lehenago joateko intentzioa baikenuen. 40 minutu kostatu zitzaigun ETBren atzekaldetik kontzertu eremuetara heltzea. Aurreikuspen falta gure aldetik, antolakuntza falta haiengandik.<\/p>\n<p><em>Reincidentes<\/em> galduta, hobe genuen beranduago joatea, ordubete, zehatzago. <em>Rulo &amp; la Contrabanda<\/em> urrunetik ikusi genuen, izan ere, bagenekien gutxi gora behera zer nolako musika zen. <em>La Fuga<\/em>ko abeslari ohia da Rulo. Talde pop-rockeroa. Hamaikatan esan zuen Rulo delakoak \u201cViva el Rocanrol!\u201d baina hori pop hutsa zen. Nesken ahotsak entzuten ziren bereziki publikoan, <em>La Fuga-<\/em>ren kanta mitikoak eskatzen. <em>Fito<\/em>ren itzala luzea zen; antzeko proiektua eta antzeko emaitza. Rock-etik pop-era pasa den abeslaria, musikari hobeak kontratatuz. Endiosatu xamarra ikusi genuen tipoa, eszenatokiaren maisua, nahiz eta guk bagenekien eszenatokiko musikari kaxkarrena bera zela. Frontman-aren aktitudearekin nazkatuta, <em>SA<\/em>-ren soinu froga ikustea nahiago izan genuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-229\" title=\"Soziedad Alkoholika taldeko abeslaria\" alt=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg\" width=\"300\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-150x150.jpg 150w, https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3.jpg 750w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Hasieratik txunditu gintuen<em> SA<\/em>-k. Soinu frogatik, hain zuzen ere. Pipak ere onak dituen\u00a0talde batekin zer espero daiteke? <i>Palomas y Buitres <\/i>kantarekin hasi ziren. Horren ondotik <i>Ratas, Cuando nada vale nada, Piedra contra tijera <\/i>(Euskal kulturaren alde, Urquijo gobernu ordezkariaren aurka), <i>Pauso bat, <\/i>eta, beti bezala, amaitzeko, <i>Nos Vimos en Berl\u00edn. <\/i>Soinu brutala, saltoak, indarra, oihuak \u2026 argi itsugarriek lagunduta. Bateria berria daukate aurten arabarrek. Julenek noizbait esan duen moduan: \u201cOso ondo dago lagunekin talde bat egitea, baina <i>mertzenario <\/i>bat kontratatzea kolpe guztiak asmatu eta huts egin gabe jotzeko ez dago batere gaizki!\u201d.\u00a0Jakin izan dudanez, <a href=\"http:\/\/www.alfredberengena.com\/home\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Alfred Berengena<\/em><\/a> da bateriajole berria, bonbo bikoitzaren teknikan aditua omen dena. Lezio bikaina eman zuen Bilbon. Eguneko talderik hoberena, dudarik gabe.<\/p>\n<p><em>El Drogas<\/em>-en txanda zen bigarren eszenatokian, estalitakoan. Klasikoetan oinarritu zen banda <em>Txarrena<\/em>rekin, Iru\u00f1erriko talderik gorrotatuena, <em>Barricada<\/em> eta <em>Koma<\/em> hil omen dituen taldea. (Gure) <i>Barrio<\/i> <i>conflictivo, Balas Blancas, Todos Mirando, P\u00e9talos\u00a0<\/i>(<em>La Tierra est\u00e1 Sorda<\/em> diskakoa, gerrate zibileko 13 Larrosen omenez),\u00a0<i>V\u00edctima<\/i>\u2026 <em>Barricada<\/em>rekin jotzen zituen kantak, beste talde batekin (hori da hori aldaketa!). <em>Txarrena<\/em>ren <i>Todos los gatos<\/i> eta <i>Azulejo frio<\/i> bakarrik jo zituzten, baina kontzertu berezia izan zen, izan ere, <em>Drogas<\/em>en urtebetetzea zen, eta <i>zorionak zuri<\/i> kantatu zioten. Bikain aritu ziren iruindarrak. Ez dakit <em>Barricada<\/em>ren edo <em>Drogas<\/em>en alde kokatu haien bereizketan, baina bitxia iruditzen zait talde bat uztea talde horren kantak egiten jarraitzeko. Norberak atera ditzala bere ondorioak.<\/p>\n<p>Talde nagusia hastear zegoen eszenatoki nagusian:<em> The Offspring<\/em>. Gutxi ezagutzen nuela uste nuen, baina 90. Hamarkadako kanta mitiko batzuk haienak zirela konturatu nintzen, entzun bezain laster. Antzekoak dira haien artean, baina bakoitzak badauka zerbait berezia: <i>The Kids Aren\u2019t alright, Original Prankster, Hit that, Why don\u2019t you get a job; You\u2019re gonna go far, Kid; <\/i>eta, nola ez, <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=nzY2Qcu5i2A\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>Pretty fly<\/i><\/a>. Aurregrabaturiko intro dexente erabili zituzten, eta orokorrean, diska baten modura entzuten zen. Ondo aritu baziren ere, soinu teknikariak ez zuen bere lana behar bezala egin, eta baxua eta ahotsa batzuetan bateriaren eta gitarraren atzean ezkutatuta geratzen ziren. Ez ziren SA-ren mailan egon, baina aurreko egunean ez bezala, ongi merezita izan ziren kartel buru.<\/p>\n<p>Nostalgiaz beterik, Heavy-an sartu ninduen taldea ikustera joan ginen. <em>M\u00e4go de Oz<\/em>-en txanda zen eszenatoki estalian. Lotsatuta sentitzen naiz bere garaian jarraitzaile sutsua izateagatik, gaurko perspektibatik ikusita. Afruxa\u00a0xamarrak badira ere, musika nahiko entzungarria egiten dute, soinu zeltekin elkartuta. Abeslari berriak (Zeta) zaharra (Jose Andrea) patata frijituekin jaten du, eta Txus, bateriajolea eta taldearen sortzailea, lehen diskan bezain kaskarra da. Ezin zaie ukatu irudi estereotipikoa primeran zaintzen dutela: larru estu beltza, begi margotuak, zapiak buruan, eta dantza tontoak gitarrekin. Hala ere gustura egon ginen, <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Zh1eJ1vN0Lo\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nicko McBrain (Iron Maiden-en bateria) bezala dantzan<\/a>, kanta gehienak 6\/8-an baitzeuden. On Kixoteren panpin puzgarri baten begiradapean jo zituzten <i>Molinos de Viento, Xanadria<\/i>, eta amaitzeko <i>Fiesta Pagana<\/i> mitikoa, beste gutxiren artean. Gutxi, zeren zazpi bat minutuko kantak eginik, ordubetean ez dute kanta asko jotzeko betarik. Ikusteko moduko kontzertua izan zen, nahiz eta taldea gehiegi ez gustatu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/the-Toy-dolls-2013.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-232\" title=\"The Toy Dolls\" alt=\"the-Toy-dolls-2013\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/the-Toy-dolls-2013-300x210.jpg\" width=\"300\" height=\"210\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/the-Toy-dolls-2013-300x210.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/the-Toy-dolls-2013-768x538.jpg 768w, https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/the-Toy-dolls-2013.jpg 1000w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Eta ikusi genuen azken taldea the Toy Dolls izan zen. Kasu handirik ez genien egin, gutxi ezagutzen baikenuen, baina ikusi genuena gustatu zitzaigun. Ganberro hutsak dira hiru ingelesak.<em> Wipe Out<\/em> kanta bertsionatu zuten gitarra bizkar atzetik eta hanka azpitik jotzen. Eta, noski, haien kantarik ezagunena jo zuten, publikoaren laguntzaz: <i><a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=9m7tPikH0UA\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nelly the Elephant<\/a>.<\/i><i>\u00a0<\/i>Gustora egon ginen, emanaldi ona eman zuten, baina nekatuta geunden, beraz amaitutzat eman genuen jaialdia.<\/p>\n<p>Balantzea oso ona izan zen. Kartel bikaina, emanaldi oso onak eta antolaketa zuzena,\u00a0taberna zerbitzua pixka bat motz geratu bazen ere (bai eta autobusak, noski). Kontuan izanik\u00a0 Bilbon ez zela inoiz egin En Vivo jaialdia, eta azken momentuko erabakia izan zela, pentsatu nahi dugu datorren urterako hobetuko dutela.\u00a0 Eta hala bada, bertan egonen gara berriro ere!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bigarren egun honetan ere nahiko berandu joan ginen, eta aurrekoan aipatutako autobus zerbitzuak ez zuen gehiegi lagundu. Reincidentesen amaierara heldu ginen, Vicio\u00a0izan zen entzun genuen kanta bakarra. Pena handia hartu genuen, lehenago joateko intentzioa baikenuen. 40 minutu kostatu zitzaigun ETBren atzekaldetik kontzertu eremuetara heltzea. Aurreikuspen falta gure aldetik, antolakuntza falta haiengandik. Reincidentes galduta, hobe genuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":88,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-224","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.9 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bigarren egun honetan ere nahiko berandu joan ginen, eta aurrekoan aipatutako autobus zerbitzuak ez zuen gehiegi lagundu. Reincidentesen amaierara heldu ginen, Vicio\u00a0izan zen entzun genuen kanta bakarra. Pena handia hartu genuen, lehenago joateko intentzioa baikenuen. 40 minutu kostatu zitzaigun ETBren atzekaldetik kontzertu eremuetara heltzea. Aurreikuspen falta gure aldetik, antolakuntza falta haiengandik. Reincidentes galduta, hobe genuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zenonen larraindantza\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-09-16T15:03:06+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Julen Leuza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Julen Leuza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Julen Leuza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e\"},\"headline\":\"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez\",\"datePublished\":\"2013-09-16T15:03:06+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/\"},\"wordCount\":762,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/86\\\/2013\\\/09\\\/3-300x300.jpg\",\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/\",\"name\":\"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/86\\\/2013\\\/09\\\/3-300x300.jpg\",\"datePublished\":\"2013-09-16T15:03:06+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/86\\\/2013\\\/09\\\/3-300x300.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/86\\\/2013\\\/09\\\/3-300x300.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/2013\\\/09\\\/16\\\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/\",\"name\":\"Zenonen larraindantza\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e\",\"name\":\"Julen Leuza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Julen Leuza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/julen-leuza\\\/author\\\/julen-leuza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza","og_description":"Bigarren egun honetan ere nahiko berandu joan ginen, eta aurrekoan aipatutako autobus zerbitzuak ez zuen gehiegi lagundu. Reincidentesen amaierara heldu ginen, Vicio\u00a0izan zen entzun genuen kanta bakarra. Pena handia hartu genuen, lehenago joateko intentzioa baikenuen. 40 minutu kostatu zitzaigun ETBren atzekaldetik kontzertu eremuetara heltzea. Aurreikuspen falta gure aldetik, antolakuntza falta haiengandik. Reincidentes galduta, hobe genuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/","og_site_name":"Zenonen larraindantza","article_published_time":"2013-09-16T15:03:06+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Julen Leuza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Julen Leuza","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/"},"author":{"name":"Julen Leuza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/#\/schema\/person\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e"},"headline":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez","datePublished":"2013-09-16T15:03:06+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/"},"wordCount":762,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg","articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/","name":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez - Zenonen larraindantza","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg","datePublished":"2013-09-16T15:03:06+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/#\/schema\/person\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-content\/uploads\/sites\/86\/2013\/09\/3-300x300.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/2013\/09\/16\/en-vivo-2013-ii-by-benat-lopez\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"En Vivo 2013 (II) by Be\u00f1at Lopez"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/","name":"Zenonen larraindantza","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/#\/schema\/person\/b245a4e17653fb513d6d933230a3179e","name":"Julen Leuza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","caption":"Julen Leuza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/author\/julen-leuza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/224","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/88"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=224"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/224\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/julen-leuza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}