Gerra garaiko ametsak
Gerra garaiko ametsak Poztu nintzen liburu hau liburu-dendan ikusi nuenean. Ngugi Wa Thiong’o idazle handia euskaraz. Gerra garaiko ametsak. Azala erakargarria, koloretsua. Liburua eskuan hartu eta kontrazala irakurtzera: “Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen Ngugi wa Thiong’o, Limurun (Kenya), 1938an. Haurtzaro xume bezain zoriontsua darama mutikoak, britainiarren koloniaren mendean bizi denik ia ohartu gabe. Pixkanaka, ordea, aldaketa ugari...
Read MoreMalê argitaletxe afro-brasildarra
Malê argitaletxe afro-brasildarra Rio de Janeiron, Brasilen, argitaletxe berria eratu zuten 2015ean: Malê Editora. Idazle beltzen lanak argitara emateko. Vagner Amaro eta Francisco Jorge dira arduradunak. Eta iaz aldizkari bat ere sortu dute: Mahin revista literaria. Mahin aldizkariak Elisa Lucinda-ri eskaini dio azala, Livro do avesso liburua atera baitu. Hemen liburuaren puska bat: Atzo ezin izan nuen jasan. Begiratu nion eta esan: alferrik galtzen nauzu, ez zara nitaz...
Read MoreZoriona
Zoriona Hiztegi Batuak bi adiera dakartza zorion hitzarentzat. zorion 1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. Ez zuen, beraz, izan martiri hiltzeko zoriona. Tormesko itsumutilaren bizitza eta zorion-zorigaitzak. Bilatzen du bere zoriona aurkitzen ez den tokian, eta ez du ateratzen nekea...
Read MoreZorigaitza
Zorigaitza “Sorte Avessa” [Zorigaitza, Zorigaiztoa, Dohakabetasuna, Asturugaitza] Ortik eta emendik (Mokoroa) =Aldiz joaten dire zorroak errotara= (Aldizka etortzen zoritxarrak, bein bateri, bein besteari.) (El infortunio visita hoy a uno, mañana a otro.) Naparroa-ko esaera zarrak. (Intza-r Damaso). 1974 – Bapez batetik sortuten dira sarritan zoritxar andiak…. De una nonada. Bigarren Ipuitxoak: (L. Ormaetxe) –Ormaetxe Leoncio Betozkigu nai-añeko ekaitz eta...
Read MoreGarraioa
Garraioa Bi kamion marraztu horiei para nahi nizkien hitz edo solas batzuk, garraiolarien lana aitortzeko eta onesteko. Hala, hasi nauzue “garraio” hitzaren xerka eta topatu dut honako testu hau. “Gathua eta bi garraioak”. Eta geratu naiz estonatua, zer arraio erran nahi ote du? Hiztegian begiratuta eta galdetuta jakin dut, “garraio” hitzak “txolarre” esan nahi duela, etxetxori, artatxori horietako. Oh, beti ikasten! Leonce Goietxe-ren Fableak edo Alegiak liburukoa da testua,...
Read MoreSapiens eta untxi fluoreszentea
Sapiens eta untxi fluoreszentea Yuval Noah Harari historialari israeldarraren lana da Sapiens liburua, azpititulutzat Gizadiaren historia labur bat duena. Munduan hizkuntza askotara itzuli den liburua dugu. Beti da tentagarria “guztia” jasotzen duen liburu bat irakurtzea, “Munduaren historia” erako bat eskuetan hartzea. Horietakoa dugu Sapiens izeneko hau. Zure senitartekoak ez dira agertuko, baina ikuspegi orokorra ez zaizu faltako. Laurehun orrialde pasatxokoa da. Liburu honek lau...
Read MoreNietzscheren arreba Elisabeth
Sarean youtubek aukera ematen digu hitzaldiak entzuteko. Horietako bat dugu Diego Sanchez Meca adituak Friedrich Nietzsche (Röcken, 1844-Weimar, 1900) pentsalariari buruz emandakoa, Juan March fundazioak antolatutako hitzaldietan. Filosofo alemaniarraren ekarpena eta balioa adierazi ondoren, hitzaldiaren amaieran, ohartzen zaio Nietscheren arrebak, Elizabethek, anaiaren obrarekiko izan zuen jarrera eta jokabideari. Elisabeth ezkondua zen Bernard Föster-ekin, mugimendu antisemita...
Read MoreEuskal pentsaera, oteiçaren arabera
Euskal pentsaera, oteiçaren arabera Jorge Oteiza Oteiza Hedapen kiribil hutsa (Expansión en espiral vacía, 1957) bere eskultura ondoan, São Pauloko IV. Bienalaren erakusketan. Web ggh. Duela hiru urte argitaratu zuen Jorge Oteizaren Mentalidad vasca liburua Pamiela etxeak, Oteiza fundazio-museoaren laguntzarekin. Hirurehun eta gehiago orrialde ditu, gehien-gehienak letraz beteak, irudi batzurekin. Oteizak idatzitako hausnarketak dira. Bi partetan bereizia da. Liburuaren hitzaurrean Jose...
Read MoreEtxaide Itharteren oin-oharrak
Jon Etxaide Ithartek leziatu gaitu, lezioa eman digu, gu hezi beharrik gabe. Eneko Agerroa izeneko eleberri historiko aberkoian honako oin-ohar hau egiten du Xahoren testu bat hitzez hitz aipatzen duenean. Akitaniar zaldunak beren leziakuntza* bukatzera eta… *Educacion. Leziatu=educar, hitz herrikoia dugu. Gure egunetan “hezi” eta “hezkuntza” erabiltzen dituzte “educar” eta “educación” aditzera emateko eta hori astakeria ikaragarri bat besterik ez da, “hezi” domar baita,...
Read More
Iruzkin berriak