Bortz liburu eta bi gehiago
Dakit argitaldari bixiak bortz berritasun dakartza udaberri, primadera edo bedatse honetan. Bertze bi ere jarri ditugu, lehenagokoak izan arren. Liburutik libururako jauzian, Juan Luis Aizpuru Beristainen argazkiak aurkituko dituzue. Zuihitsua Idazlumari jarraiki Josu Jimenez Maia Zuihitsua. Zui, japonieraz, segitzea, jarritzea; hitsu, pintzela, idazluma; zuihitsu (随筆) japonierazko hitz bat da, arinki lotutako paragrafoz eta askotariko ideiez sortutako entsegu edo saiakera, egilearen...
Read MoreRené de Obaldia idazlearen sekretua
Panamako unibertsitateko blogetik atera dugu honako berri hau idazleaz, bizi zelarik berari buruz idatzi zutena hain zuzen: Duela bost urte, Pariseko Literatura Hispanoamerikarraren Topaketaren lehenengo ekitaldirako ohorezko lehendakaririk onenaren bila, René de Obaldia izena sortu zen. Bi aldiz pentsatu gabe, mezu bat bidali zitzaion Frantses Akademiari, ez zegoen harekin komunikatzeko beste modurik. Jose Clémente de Obaldía diplomatiko panamarraren eta Madeleine Peuvrel frantziarraren...
Read MoreAxular-en hiztegia
Luis Villasantek, Axularren lanaren aditurik handienetakoak, 1973an argitaratutako Axular-en hiztegia liburuaren berrargitalpena da edizio faksimilean. Euskaltzainburuak, liburuan, Axularren lanaren hustuketa lexikografiko zehatza egin zuen, eta egilearen ekarpenaren garrantzia neurtu zuen. Horregatik esan izan da, maiz, ondoren argitaratutako hiztegi askoren oinarrizko ekarpena izan zela liburua. AZALPENAK ETA ADIBIDEAK. Hiztegian, hitz bakoitzari buruz adibideak edo esaldi batzuk aipatzen...
Read MoreHolodomor: miseria gorria eta gosete beltza
Ez, ez da fikzioa. Gerra-garaia da eta gerran ez dago berriketarik, ez dago fikziorik. Jendea hiltzen da, haurrak, agureak, eta dena da tristea eta etsigarria. Goibela, negargarria. Ukraina aldeko hainbat herri eta hiri gernika bat eginda daude, eta ukrainarrak 10-1 galtzen ari dira partida hau. Ukrainarren presidentea deika ari da batera eta bertzera babes eske, laguntza eske. Herritarrak ihesean asko, bertze batzuk etxepeko sotoan gorderik, eta bertze batzuk abangoardian errusiarrei aurre...
Read MoreTxomin Garmendiaren denbora-pasa
Txomin Garmendia Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea. Autodidakta izan da ikasketei dagokionean. Nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Bere kasa zaletu, eta lagunek bultza zuten plazara. 50. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an bideko istripuz eritu zen. Harrezkero idazteari ekin zion. Bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu. 1988an ezkondu zen. (Xenpelar...
Read MorePlaya Honda
Han, non haize leuna sorgin-fereka bihurtzen den. Hantxe zaude, bai, ur-uhin isilak lehertzen diren gunetik hamar bat metrora, kresalaren usainak bilduta, harean etzanda, begiak itxita, goxo-goxo, paleomusker bat bezala gorputza alferturik, atseginaren atseginez… Itsasoa bare dago… eta entzumenera iristen zaizun musika ere bake-baketsua da, inguratzailea, umetan kiribil baten aterpean entzuten zenuenaren antzekoa, munduko itsaso ororen musika entzungai, kiribilak...
Read MoreKoiteretzia edo Segurolaren konfitamendua
Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak. Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, «bizitzatik», 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta...
Read MoreJainkoak guarda emakume nafarren mendekutik…
Beste udaberri bat hasi berria da, baina andreak ez du udaberri onik izan orain dela zortzi urte luze Nafarroatik atera zenez geroztik. Nekatua daukate Anjouko lasaitasun latzak eta Poitierseko noble baztar-nahastaileek, baina, oroz gain, senarrak dauka nardaturik, Lehoi-bihotzak, hiriz hiri ibilarazten baitu pasatzen ikusten duten guztien esamesen artean. Lehoi-bihotzak ez zuen sekula maitatu, eta berari berandu gabe lausotu zitzaion haren zaldun xaloaren irudia, bere amaginarreba...
Read MoreOihalen hizkuntza
Oihalen hizkuntza Orain denbora asko ez dela, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, ‘ Ehunen lengoaia. Ehungintza mendebaldeko Afrikan ‘ erakusketa egon da ikusgai. Erakusketak Kim Manresaren argazkiak eta Maica de la Carreraren moda-fusio sorkuntzak bildu ditu, bai eta hari lotutako zenbait objektu ere. Artisten lanak janzkera du ardatz, zeinaren jatorria, gizakiena bezala, Afrikan baitago, hain zuzen. Janzkera, oinarrizko beharrizanetik haratago, norbanakoaren nortasunaren...
Read MoreAuhergogozkatü
Batzuetan hitz bitxiak aurkitzen ditugu hiztegietan edo testuetan. Horixe gertatu zait neuri ere, auhergogozkatü hitzarekin edo elearekin. Ezezagun batekin egin dut topo, uhin edo olatu handi batekin, eta ezagutzeko bidean abiatu nauzue. auher = alfer gogozkatu = gogoeta egin gogozkatu. (orotariko euskal hiztegia) (S ap. A ; Gèze, Dv (S), H). “Meditar” A. gogozka. (orotariko euskal hiztegia) (S ap. A ; Gèze, Dv). Pensamiento. “Réflexion” Dv. v....
Read More
Iruzkin berriak