Auhergogozkatü
Batzuetan hitz bitxiak aurkitzen ditugu hiztegietan edo testuetan. Horixe gertatu zait neuri ere, auhergogozkatü hitzarekin edo elearekin. Ezezagun batekin egin dut topo, uhin edo olatu handi batekin, eta ezagutzeko bidean abiatu nauzue. auher = alfer gogozkatu = gogoeta egin gogozkatu. (orotariko euskal hiztegia) (S ap. A ; Gèze, Dv (S), H). “Meditar” A. gogozka. (orotariko euskal hiztegia) (S ap. A ; Gèze, Dv). Pensamiento. “Réflexion” Dv. v....
Read MoreBasurdetarako jaidura bizia
Bidaia bat basoko urdearen erresumara Basurde batekin egunez topo egitea mirariari dagokio: animalia hau funtsean gautarra da, betidanik ehizatua baita. Zorteak eta ehizak bakarrik ahalbidetzen dute hori, adrenalina igoera handia ziurtatuz. Basurde bizi baten irudia, lasterka edo, besterik gabe, lagunartean mugitzen dena, oroimenean gorderik geratzen da betiko. Serge Lardos-en argazki zoragarriek, azken urteetan animalia mitiko honen zelatan egon denak, plano guztietan erakutsiko dizue....
Read MoreMozkor bat sasirik-sasi
Amos Tutuola-ren Mozkor bat sasirik-sasi (Maria Garikanok euskaratua) […] Biharamunean, goizean goiz, batere palma-ardorik ez neukan edateko, eta egun guzti hartan ez nintzen lehenago bezain zoriontsu sentitu; nire salan eserita egon nintzen kopetilun, baina hirugarren egunean, batere palma-ardorik ez neukanez, adiskide bakar bat ez zen nire etxera etorri, bakar-bakarrik utzi ninduten palma-ardorik eskaini ezin nielako. Astebete pasa ondoren nire etxean batere palma-ardorik gabe, kanpora...
Read MoreAbeyeiro eta Fernando Fueyo
Abeyeiro eta Fernando Fueyo Erlezainaren herrialdea (ibilaldi bat zentzumenetan barna) Liburu honen zergatia Hiru naturagune babesturen artean bizi naiz, eta, ingurumen-balio handia izan arren, suteak izaten dituzte urtero. Suak gure paisaia eta gure kultura- eta ingurumen-ondarea suntsitzen ditu, eta horrekin gure iragana eta oraina galtzeaz gain, gure etorkizuna eta bizimodua ere galtzen ditugu. Basoa jendearengandik urrun bizi da. Gure herrixka, haran eta mendiek denboraren iragaitearen...
Read MoreBagoi Fabrika eta haren eragina
Hitzaurrea Liburu honetan xehetasunez ezagutu ahal izango ditugu Beasainen tren-industria nola abaiatu zen eta Maquinista Guipuzcoana, Sociedad Española de Construcciones Metálicas nahiz Beasaingo Bagoi Fabrika berria nola eratu ziren. Gainera, eraldaketa ezberdinetako protagonista izandako pertsonak ezagutuko ditugu. Sarrera Sociedad Española de Construcciones Metálicas-ek (antzinako Bagoi Fabrika modura) Beasain eta Ordiziaren bilakaeran izan duen eragina islatzeko liburu baten...
Read MoreAnselmiren ahantzerria
Ez dakit zergatik nekatzen garen liburuendako izen berriak asmatzen… Beti ari gara liburu bera idazten (Walt Whitman eta Luis Cernuda dira orain burura datozkidan kasurik nabarmenenak, baina zenbat halako!), beti bizitza bera bizitzen… Bidaia batean bezala, eguzki bera dugu lagun eta bidaide; ilargi eta izar berberak. Ber haizeak dabiltza ordokietan gaindi, euri xehe edota erauntsi berberak goian-behean. Ibai eta erreka guztiak bat dira, eta den-denek itsaso berean isurtzen dute...
Read MoreJosu Jimenez Maiaren gereziak eta margaritak
Egun Berriozarren bizi, eta lanbidez ingeles irakaslea den euskal idazle honek literatur-arlo ezberdinak jorratu ditu. Iruñean jaio zen 1967an. Narratiban Golf TDI beltza (Berminghan, 2006) argitaratu du. Ipuingintzan ere aritua da, eta lantegi horretan hainbat sari jasoa da: Iparragirre Saria (2000 eta 2006), Orixe Saria (2002), Tene Mujika lehiaketa (2004) eta Atarrabiako Petri Saria. Haur eta gazte literaturan liburu bat du plazaratua: Johanes, Bargotako...
Read MoreIker Amuchastegui-ren hitzak
Puber maitasuna Menderatuko dut zure amesgaiztoetako Golema Kosta ahala kosta, (piztiagoak dira ene play stationean maiz topatzen ditudan munstroak) Erauziko dut martirologia eta matxozentrismoa, Kaudillo misoginoa, bufoi gozoa, führer mediumikoa. Ene Juana de Arko miretsia Askatuko zaitut su falozentrikoaren laztasunetatik. Ene Anna Frank negartua, Paseatuko gara tankeei inmune zaien parkeetan. Ene Alizia ederretsia ispiluaren aurrean, Bentzutuko ditugu...
Read MoreIndioak ments edo ero?
Ments (orotariko euskal hiztegia) (L, BN, S, R-uzt; Dv), mens (Sal; VocBN). Ref.: A (mens, ments); Lh; Gte Erd 287 . (Adj.; aplicado a personas y cosas). Bobo, tonto, simple. “Faible d’esprit, imbécile” VocBN. ” Ments hortarik ez duk deusik atherako, tu ne tireras rien de cet imbécile” Lh. ” Ments-aide (S-saug), air hébété” Ib. v. BURUTIK MENTS, buruments. Nehork ez dezake sustenga gauza hori serioski, non ez den arras mentsa edo non ez duen...
Read MoreWole Soyinka-ren jende alaia
Wole Soyinka-ren jende alaia Seasons of anomy (la estación del caos/une saison d’anomie) liburutik: [Anabasa garaiak] or. Ahime makurtu egin zen semeordearengana eta xuxurlatu zion: -Mintzatu natzaizun garai hartan ez zegoen ehiztari-klanik jatorrizko komunitatean. Oinarrizko produktua arraina zen. Eta gure Fundatzaileak galdera hau egin zuen: “Nola babestuko gara esklabu-trafikatzaileak berriro agertzen badira?” Zuk galdetu zenuen zein zen gure erlijioa, eta nik erantzun nizun, egiaz...
Read More
Iruzkin berriak