{"id":110,"date":"2020-04-04T09:40:01","date_gmt":"2020-04-04T08:40:01","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?p=110"},"modified":"2020-06-28T09:42:18","modified_gmt":"2020-06-28T08:42:18","slug":"vimalakirtiren-sutra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/","title":{"rendered":"Vimalakirtiren Sutra"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-111 alignleft\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg\" alt=\"\" width=\"310\" height=\"425\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg 219w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra.jpg 364w\" sizes=\"auto, (max-width: 310px) 100vw, 310px\" \/><\/p>\n<p><strong>Vimalakirtiren Sutra<\/strong><\/p>\n<p>Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu <strong>Vimalakirtiren Sutra<\/strong> izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, <em>Erlijioen jakinduria<\/em> sailean. Sail horretakoak dira honako hauek, besteak beste: <em>Korana; Budaren hitza; Dao De Jing; Analektak; Zen tradizioko idazki hautatuak; Ebanjelio Apokrifoak; Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi); Bhagavad-Gita; Hitz Ezkutuak &amp; Ziurtasunaren Liburua; Upanishad hautatuak; Erreforma protestanteetako idazkiak; Zoharreko idazki hautatuak; Patanjaliren sutra; Talmud, Midrash eta Mishnako idazki hautatuak,\u2026<\/em><\/p>\n<p>\u201cSutra\u201d hitzak <em>hitzaldi <\/em>esan nahi du, Budak edo honen gertuko dizipulu batek emana.<\/p>\n<p>Sutra\u00a0 honetan Buda agertzen bada ere, <strong>protagonista nagusia Vimalakirti da<\/strong>, Vaisali hiriko laiko bat. Mahayana-ren budista idealaren erakusgarria da. Hirian bertze edozein laiko bezala bizi den arren, guztiz emana dago Dharma (Budaren irakaspena) praktikatzera, mundu guztiaren onerako. <em>Bodhisattva<\/em> heroi espirituala da.<\/p>\n<p>Bosgarren kapitulutik, <em>Manjushriren bisita<\/em> izenekotik, pasarte batzuk ekarri ditugu hona. <strong>Beltzez<\/strong> markatu ditugu esaldi batzuk, irakurketa errazteko.<\/p>\n<p><strong><em>Gaixotasunaz<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>Vimalakirtik esan zion:<\/em><\/p>\n<p><em>\u201cOngi etorri, Manjushri! Etorri gabe zatoz, eta ikusi gabe ikusten zaitut\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Manjushrik erantzun zion:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cHorrela da, etxeko jaun zintzo. Datorrena ez dator jada. Doana ez doa jada. Zergatik? Datorrenak ez duelako nondik etorri, doanak ez duelako nora joan, eta ikusgaia ezin delako gehiago ikusi.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cUtz ditzagun, baina, kontu hauek alde batera eta esadazu, etxeko jaun zintzo: <strong>Nola sentitzen zara? Jasangarria egiten al zaizu zeure gaixotasuna?<\/strong> Hobera egiten al duzu? Ez al duzu okerrera egiten? Mundu Osoak Ohoratuak, bere arduratasun mugagabean, zure osasunagatik galdetzeko bidaltzen nau.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cEtxeko jaun zintzo hori, zein da zure gaixotasuna? Nondik dator? Zenbat gehiago iraungo du? Nola senda daiteke?\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Vimalakirtik esan zuen:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201c<strong>Nire gaixotasuna, izaki bizidunen ezjakintasunetik eta izateko desiotik dator<\/strong>, eta bi hauek irauten dutena irauten du. Gaixorik banago izaki guztiak gaixorik daudelako da; aitzitik, egongo ez balira, nire gaitza iraungita egongo litzateke dagoeneko.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cZergatik? Izaki bizidun guztien onurarako sartzen delako bodhisattva jaiotza eta heriotzaren eremuan; eta jaiotza eta heriotzaren eremuan gaixotasuna dago. Izaki bizidun guztiak gaixotasunetik askatuko balira, bodhisattvak gaixo egoteari utziko lioke.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cSeme\/alaba bakarra duen jaun gorena bezalakoa da: seme\/alaba gaixotzen bada, aita eta ama gaixotu egiten dira, eta semea\/alaba sendatzen bada, aita eta ama sendatu egiten dira. Horrelakoa da ere bodhissattva<strong>: izaki bizidun guztiak eta bakoitza bere semea\/alaba bakarra balira bezala maitatzeagatik, horiek gaixotzen direnean gaixotu egiten da, eta haiek sendatzen direnean, sendatu.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em>\u201cGaixotasunaren kausa zein den galdetzen didazu, Manjushri. Jakin ezazu bodhisattvaren gaixotasuna bere gupida handiak kausatua dagoela\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Hustasunaz<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Manjushrik galdetu zion:<\/p>\n<p>\u201cEtxeko jaun zintzo hori, <strong>zergatik dago hutsik eta zaintzailerik gabe egonleku hau?\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>Vimalakirtik erantzun zion:<\/p>\n<p>\u201cBudaren lurrak ere hutsik daude\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cZergatik daude hutsik?<\/p>\n<p>Vimalakirtik: \u201cHutsik daude hutsak direlako\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cHutsa dena hutsik egon al daiteke?\u201d.<\/p>\n<p>Vimalakirtik: \u201cHutsa da bereizketaz hutsik dagoelako\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cHutsaren bereizketa egon al daiteke?<\/p>\n<p>Vimalakirtik: \u201cBereizketa ere hutsa da\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cNon bila dezakegu, orduan, hutsa?\u201d.<\/p>\n<p>Vilamakirtik: \u201cHirurogeita bi ikusketa okerretan bila dezakegu\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cNon bila ditzakegu hirurogeita bi ikusketa okerrak?\u201d.<\/p>\n<p>Vimalakirtik: \u201cBuda guztien askapenean bila ditzakegu\u201d.<\/p>\n<p>Manjushrik: \u201cNon bila dezakegu buda guztien askapena?<\/p>\n<p>Vimalakirtik: \u201cIzaki guztien gogaketan aurkitu behar dugu\u201d.<\/p>\n<p>Vimalakirtik jarraitu zuen:<\/p>\n<p>\u201c<strong>Zergatik ez dagoen zaintzailerik<\/strong> ere galdetzen didazu, adiskide onbera. Hara, nire zaintzaileak Mara guztiak eta doktrina heterodoxoen sinesle guztiak dira. Izan ere, Marek bizitza eta heriotzaren eremuan hartzen dute atsegin, eta <em>bodhisattva<\/em>k ez du bizitza eta heriotza errefusatzen; eta doktrina heterodoxoen sinesleek ikusketa okerretan hartzen dute atsegin, eta <em>bodhisattva<\/em> ez da ikusketa okerretik aldentzen\u201d.<\/p>\n<p><strong><em>[ Izenaz eta formaz]<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Adore emateaz<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>Orduan Manjushrik galdetu zion: <\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>\u201cNola adoretu beharko luke <\/strong><\/em><strong>bodhisattva<em> osasuntsuak gaixorik erori den <\/em>bodhisattva<em>?\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eta Vimalakirtik erantzun:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/em><em>\u201c<strong>Esanez <\/strong>gorputza iraunezina dela, baina gorputza gorrotatzera eta bertan behera uztera eragin gabe; <strong>esanez<\/strong> gorputza sufrimendu-iturri dela, baina iraungitze lasaiaren zoriontasuna bilatzera eragin gabe; <strong>esanez<\/strong> gorputzak ez duela \u201cnirik\u201d, baina izakiei garatzen lagun diezaiela galdeginez; <strong>esanez<\/strong> gorputza hustasunaren lasaitasunean aurkitzen dela jada, baina lasaitasun gorenean iraungitzera eragin gabe; <strong>esanez <\/strong>bere iraganeko hutsegiteez damu izan behar duela, baina hutsegiteok iraganetik ezaba ditzala ere eskatuz; <strong>esanez<\/strong> bere gaixotasuna eredu gisa hartu eta hurkoaren gaixotasunez errukitzeko erabil dezala, baina eoi mugagabeetan zehar, besteak laguntzeko, iragan bizitzetan pairatu izan dituen sufrimendu guztien kontzientzia har dezala ere; <strong>esanez<\/strong> burutu izan dituen egintza on guztiak gogoan har ditzala, baita goibeltasunean eta samintasunean eror ez dadin eraman izan duen bizitza zuzena ere; eta <strong>esanez<\/strong> izaki bizidun guztien gorputzaren eta gogoaren eritasun guztiak osatzen dituen Medikuntzaren Errege handia izateko harturiko botoa betiere egunera dezala. Horrela adoretzen du <\/em>bodhisattva <em>osasuntsuak <\/em>bodhisattva<em> gaixoa, zoriontsu egiteko moduan adoretu ere\u201d.<\/em><\/p>\n<p><strong><em>Gaixotasunaren erroaz (I): \u201cnia\u201d eta \u201cnirea\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>Manjushrik galdetu zion:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cEtxeko jaun zintzo hori, zer egin behar du bodhisattva gaixoak bere gogoa gozatzeko eta menderatzeko?\u201d<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eta Vimalakirtik erantzun:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cGaixotasun hau hasierarik gabeko iragan denboretatik gertaturiko gaizki-ulertze batean zeharo nahasi izanetik sortua da. Hain zuzen ere, gaixotasun hau iraganeko bizitzetan zehar izandako lilurazko pentsamenduek jaregindako grina eta saminetatik sortua da. Baina haiek ez dute benetako existentziarik. <strong>Zergatik existitzen da orduan gaixotasuna?<\/strong> Existitzen da, gorputza \u2013eman izan diogun izen hitzartuari eustearren- lau elementuen bat-egitea delako; baina lau elementu hauetatik bat ere ez denez besteen jauna, gorputzean ez da \u201cni\u201d dei geniezaiokeen inongo jaunik. Hain zuzen ere, \u2018niari\u2019, gorputzaren jauna ez den zerbaiti, ideia bati atxikitzen gatzaizkiolako, sortzen da gaixotasuna. Hori ekiditeko, beraz, <strong>\u2018niari\u2019 atxikitzea ekidin behar da<\/strong>\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cGaixotasunaren erroa behin ulertuta, eta norberaren nahiz besteren \u2018niaren\u2019 ideia oro errotik aterata, gorputza nortasun gisa hartzeari utzi eta fenomeno ez-pertsonal gisa hartu beharko luke gogoan, berekiko honela hausnartuz:<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cGorputz hau fenomeno ezberdinen agregatua baino ez da; bere jaiotza fenomeno batzuen jaiotza baino ez da, eta bere iraungitzea fenomeno batzuen iraungitzea baino ez da; gainera fenomeno hauek ez dute bata bestearen existentziaren kontzientziarik, jaiotzen ari direnean ez baitiote elkarri iragartzen \u2018jaiotzen ari naiz,\u2019, ezta, iraungitzen ari direnean, \u2018iraungitzen ari naiz\u2019 ere\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cHorrela, bada, \u201cniaren\u201d ideia baztertzen den bezala, \u201cfenomeno\u201daren ideia hau ere gaizki-ulertutzat baztertu beharko luke gaixorik dagoen bodhisattvak, berekiko honela hausnartuz: <\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201c<strong>\u2019Fenomenoaren ideia hau errealitatearen itxuraldatzea da, eta errealitatearen itxuraldatzea gaixotasun larria da. Beraz, gaixotasun honetatik libratu behar dut. Izaki guztiak gaixotasun honetatik libratu behar ditut.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cNola libra naiteke, baina, gaixotasun honetatik? \u2018Nitik\u2019 eta bere proiekziotik libratuz.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cNola libra naiteke \u2018nitik\u2019 eta bere proiekziotik? \u2018Ni\u2019 eta \u2018nirearen\u2019 dualtasunetik libratuz.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cNola libra naiteke \u2018ni\u2019 eta \u2018nirearen\u2019 dualtasunetik? Fenomenoak barnekoak eta kanpokoak direlako ideiatik libratuz.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cNola libra naiteke fenomenoak barnekoak eta kanpokoak direlako ideiatik? Berdintasun printzipioari eutsiz.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cNola eutsi ahal diot berdintasun-printzipioari? \u2018Nitik\u2019 iraungitze lasairainoko fenomeno guztiak berdintzat joz.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cZergatik jo behar ditut berdintzat? \u2018Nitik\u2019 iraungitze lasairainoko fenomeno guztiak berdinak direlako beren hustasunean.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cZergatik dira hutsak? Izen hutsak baino ez direlako eta ez dutelako izaera finkorik.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u201cHorrela, bada, berdintasun-printzipioari eusten diodan bitartean, hustasunaren gaixotasuna baino ez da geldituko; eta hustasunaren gaixotasuna ere<\/em> hutsik dago\u201d.<\/p>\n<p><strong><em>Bodhisattvaren boto handiaz (I): gupida handia<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/em><\/strong><em>\u201cBaina gaixorik dagoen bodhisattvak, sentsazioa ez-sentsazio gisa atzemanez azken buruan, sentsazioaren hiru alderdietatik libratzen bada ere, ez du inolaz sentsazio oro iraungiarazi eta iraungitzearen lasaitasuna azkendu behar. Aitzitik, <strong>Budaren legea bete-betean konplitu arte, sentsazio guztiak nahita nozitu behar ditu, baita mingarriak ere, gupida handia azaltzea nahi baldin badu. <\/strong>Horrela, izaki bizidunen sufrimendu zenbatezinak bere sufrimenduan bertan atzemanez, gupida handiak eraginda, existentziaren beherengo patuetan aurkitzen diren izakiengan honela pentsatu behar du: <strong>\u201cNeure gaixotasuna azpiratu dudalarik, gainerako izaki bizidunen gaixotasuna ere azpiratuko dut\u201d.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><strong><em>\u00a0<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>Editorearen erreseinak honela dio liburu honi buruz:<\/strong><\/p>\n<p><em>Vimalakirtiren Irakaspenaren Sutra garraiobide handiko (mahayana) budismoaren altxor nagusietako bat da. Hustasuna (shunyata) edo bitasun-ezaren doktrina eta berau haragiztatzen duen argitzapenaren heroi espirituala (bodhisattva) ditu hizpide nagusi. K.o. II. eta III. mendeen bitartean, Indiatik Txinara sartu zen monje ibiltarien eskutik, bere eragina indartsu sentiaraziko zelarik garai guztietako ekialdeko zirkulu erlijioso, intelektual eta artistikoetan. Jorratzen dituen gaien sakontasunaz gain, kontaketaren estilo dramatiko erakargarria da sutraren arrakastaren arrazoietako bat. Beste bat, bere pertsonaia nagusiaren laikotasuna eta egundoko abilezia: ez da munduan Vimalakirtirekin topo egin eta, haren irakaspenak entzun orduko, bihotza goreneko argitzapen oso eta perfektura bideratuko ez dionik. <\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Liburuko pasarte horien bitartez dastaketa eginda, norberaren esku dago, liburua irakurtzea edo ez irakurtzea. Ongi ibili!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vimalakirtiren Sutra Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu Vimalakirtiren Sutra izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, Erlijioen jakinduria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-110","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bast"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Vimalakirtiren Sutra Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu Vimalakirtiren Sutra izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, Erlijioen jakinduria [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-04-04T08:40:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-06-28T08:42:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"lazzaretto\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"lazzaretto\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"lazzaretto\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"headline\":\"Vimalakirtiren Sutra\",\"datePublished\":\"2020-04-04T08:40:01+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:42:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/\"},\"wordCount\":1311,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg\",\"articleSection\":[\"bAst\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/\",\"name\":\"Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg\",\"datePublished\":\"2020-04-04T08:40:01+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:42:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/vimalakirtiren-sutra.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/vimalakirtiren-sutra.jpg\",\"width\":364,\"height\":499},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/04\\\/04\\\/vimalakirtiren-sutra\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Vimalakirtiren Sutra\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\",\"name\":\"Lazzaretto vecchio\",\"description\":\"Liburuak eta kontu zaharrak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\",\"name\":\"lazzaretto\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"lazzaretto\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/author\\\/lazzaretto\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio","og_description":"Vimalakirtiren Sutra Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu Vimalakirtiren Sutra izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, Erlijioen jakinduria [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/","og_site_name":"Lazzaretto vecchio","article_published_time":"2020-04-04T08:40:01+00:00","article_modified_time":"2020-06-28T08:42:18+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"lazzaretto","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"lazzaretto","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/"},"author":{"name":"lazzaretto","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"headline":"Vimalakirtiren Sutra","datePublished":"2020-04-04T08:40:01+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:42:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/"},"wordCount":1311,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg","articleSection":["bAst"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/","name":"Vimalakirtiren Sutra - Lazzaretto vecchio","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra-219x300.jpg","datePublished":"2020-04-04T08:40:01+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:42:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/vimalakirtiren-sutra.jpg","width":364,"height":499},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/04\/04\/vimalakirtiren-sutra\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Vimalakirtiren Sutra"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/","name":"Lazzaretto vecchio","description":"Liburuak eta kontu zaharrak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536","name":"lazzaretto","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","caption":"lazzaretto"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/author\/lazzaretto\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/110","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=110"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/110\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":112,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/110\/revisions\/112"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=110"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=110"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=110"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}