{"id":14,"date":"2020-03-11T19:01:44","date_gmt":"2020-03-11T18:01:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?p=14"},"modified":"2020-06-28T09:36:49","modified_gmt":"2020-06-28T08:36:49","slug":"auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/","title":{"rendered":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road"},"content":{"rendered":"<p>Heldu den urtean, 2021ean, beteko dira hirurogei urte Auspoa argitaletxea sortu zuela Antonio Zavalak. Izan ere, 1961ean eman zion hasiera lan erraldoi hari eta 2006an bukaera. Batetik, han eta hemen sakabanatuta zeuden bertso-paperak biltzeari ekin zion, eta beste alde batetik, bertsolari eta bertsozaleei liburuak idatzarazteari. Zavalak sekretario lana egiten zien, testuak orraztu, zuzendu, atalkatu eta makinaz jo, eta argitaratu. Eragile, idazkari eta argitaratzaile zen hortaz. Hirurehun eta gehiago liburu eginak utzi ditu, berebiziko lana alegia. Haren omenez, <strong>\u201cKarlisten bigarren gerrateko bertsoak\u201d<\/strong> liburukotea hartu dut, zortziehun orrialde dauzkana, eta datorren urterako, astiro-astiro, irakurtzen bukatua nahi nuke. Honela dio Zavalak sarreran: <em>Karlisten leenengo gerratea 1833 urtean piztu zan, Fernando VII erregea il bezin laster. Onek semerik etzuan, eta koroia beraren alaba Isabelentzat gelditu zan. Ala bear zuan liberalen edo beltzen ustez. Bai\u00f1a konforme etziranak baziran. Aien iritziz,erregeak semerik ez izanik, Ley s\u00e1lica izenekoak ala agintzen zuanez, koroia aren anai Karlosek bear zuan. Ori ziotenak karlistak ziran. Ala, nork bereari eutsiz, tiroka asi ziran. Koroia nork bear zuan izan zan su ikaragarri ura piztu zuan txingarra; bai\u00f1a etzan olakorik gertatuko, denbora berean beste gauza askori buruzko irizbideak tartean izan ez balira. <\/em>Bertso-sail bakoitzari esplikazioa ematen dio liburuaren egileak, bertsoetan kontatzen diren gertaerak historiako ingurugiroan kokatu nahian. <em>Garai artako jendeak, gertaeren berri ondo zekian ezkero, olako laguntzaren bearrik etzuan. Guk bai, ordea, bertsoak ezin ulertuan gelditu nai ez badegu. <\/em>Horixe.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Neu testuari azpimarra batzuk egiten hasi naiz, hitz batzuk aztertuz. Esate baterako, <em>naitasuna.<\/em> Naitasuna (17. or.): Orain gutxi, edo lehen baino gutxiago, erabiltzen da <em>naitasun<\/em> hitza.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Azkenengo orduban<\/p>\n<p>begiratu oni:<\/p>\n<p><u>naitasuna <\/u>erakusten<\/p>\n<p>Euskalerriyari,<\/p>\n<p>amorioz betea<\/p>\n<p>bere anaiari, anaiari,<\/p>\n<p>esaten zer modutan<\/p>\n<p>onrak egi\u00f1 ari.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Izan ere, liburu honetako bertso eta oharrei alde askotatik begira dakieke. (1868) &#8220;Alborotuak izan ditugu &#8230; &#8221; sailekoak dira hauek:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>1<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Milla zortzireun irurogei ta<\/p>\n<p>zortzigarrengo urtian,<\/p>\n<p>alborotuak izan ditugu<\/p>\n<p>espa\u00f1olaren artian;<\/p>\n<p>denbora askuan izandu degu<\/p>\n<p>do\u00f1a Isabela kortian,<\/p>\n<p>estimatua eduki dute<\/p>\n<p>aspertu diran artian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>2<\/p>\n<p>Urtian eta ogei ta zortzi<\/p>\n<p>urriko illak zituan,<\/p>\n<p>asko kostata zeukaten prenda<\/p>\n<p>bialdu zuten orduan;<\/p>\n<p>nagusi gabe arkitzen gera<\/p>\n<p>lotsagarrizko moduan,<\/p>\n<p>libertadea publikatuaz<\/p>\n<p>berak nai duten lekuan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>3<\/p>\n<p>Planta txarrian arkitu gera<\/p>\n<p>orain daukagun klasian,<\/p>\n<p>lasaikeriak aurreratzen ta<\/p>\n<p>errespetua atzian;<\/p>\n<p>pozoikeriai libertadea<\/p>\n<p>eman ezkero etxian,<\/p>\n<p>garbitasunak eztu iraungo<\/p>\n<p>agitz denbora luzian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>4<\/p>\n<p>Judio, ereje, protestantiak<\/p>\n<p>beti dabiltza artian,<\/p>\n<p>Jesu-Kristoren relijioa<\/p>\n<p>ezin sufrituz pakian;<\/p>\n<p>gurutzetxo bat eskribituta<\/p>\n<p>parako zaie atian,<\/p>\n<p>aginte gabe izan ditezen<\/p>\n<p>katolikuan oinpian.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Hamalau bertso dira guztira, guk lau bakarrik agertu arren hemen. Zavalak hau dio oharrean:<\/p>\n<p><em>Or aurrean esan degunez, Isabel II 1868-an bota zuten erregintzatik eta Espa\u00f1iatik. Ori adierazten du leenbiziko bertsoak. Matxinada ori sortu zanean, erregi\u00f1a Donostian zan udara pasatzen, eta Irundik barrena aldegin zuan Frantziara.(\u2026)<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Joxe Ramon Eraunskinen <strong>Aien garaia<\/strong> liburua ere oso gogoan dut. Auspoa sailean irakurri nuen lehenengoetakoa izan zen. Baserriko bizimodua agertzen zuen. <strong>Aien garaia<\/strong> liburutik pasarte hauek hautatu ditugu, adibide gisa:<\/p>\n<p>GARlA. (\u2026)<em>Atzen aldeko urteetan txoriak ematen zuten lanik asko, urtean ba\u00f1o urtean gari gutxiago ereiten baitzan, eta txoriak len bezela edo geiago izaten baitziran. Gari-sail aundiak eta asko ziran garaian, etzan ola ezagutzen oiek egiten zuten kaltea, askoren artean aixago pa-satzen zalako. Ba\u00f1a, gutxitu ziranean, txori-sail aundiak eta asko ikusten ziran zebiltzala gari-sail batetik bestera. Asko jaten zuten, eta beste asko lurrera bota, txoria, alea jateko, gari ga\u00f1ean gelditzen baitzan; eta, onek jaso ezin zuelako, bere kargarekin lurrera eroritzen zan. Beragatik, askotan ikusten zan, g\u00e1ri-saillak oritzen asten ziranean, nola ibiltzen ziran baserrietako ume koskorrak, marmita, kaldera edo orrelako zerbait artuta, danborraren gisa so\u00f1ua ateriaz gari-saillaren bueltan, txoriak izutu eta bialtzeagatik. Xaguak ere badaki bere azio koxkorrak egiten gari-sailIetan. <\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>AZTIAK, SALUTADOREAK ETA ERREZATZALLEAK. <em>Sorgi\u00f1ak etziran izaten gabez i\u00f1or ikaratzen, aurrai loa galerazten, ezkontzak galtzen eta famelien artean asarrea jartzen ibiltzen ziranak bakarrak; baita beste asko ere, naiz beste izen batekin ezagutu. Asko izaten ziran aztiak edo adibinadoreak, suertea asmatzen zutela eta pasatakoa eta etorkizuna ikusten zutenak, karta-botatzalleak, salutadoreak, eta bearbada gaitza\u00b7 sendatzen ere zekitenak errezo bat edo beste egi\u00f1az. Danengatik esango degu zerbait, eta asi gaitezen aztiagandik. Ezagutu genduen baserri batean andre apain eta dotore bat; esan oi dan bezela, se\u00f1ora bato Oso zartu ba\u00f1o len, alargundu eta bere bi semerekin bizi zan, nai zuena egi\u00f1az. Oso izkuntza zakarra erabiltzen zuen, bada oso mingain gogorrekoa zan. Beste asko bezela, au ere arrapatu zuen gaitz edo ondoez batek, eta, naiz len bezin itxura ederrekoa egon, etzan len bezela lanerako gauza. (\u2026)<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>ATSOLORRA<em> (\u2026) Baserri batean aur bat jaiotzen zanean, izaten zan oitura inguruko ezagun, auzo eta aideak ama berriari bixita edo ikustaldi bat egitea, bidez zer edo zer erregali eramanaz; eta auek joaten ziran, berak nai zuten edo ondoena zetorkioten egun batean. Modu orretan, aurra jaiotzen zan ondorengo egunetan, geienean izaten zan auzokoren bat edo beste bixitatzera joana; eta, nola orrela bat edo beste beti kanpokoa izaten baitzan, lan aundia eta nekosoa izan bear zuen aiei danai bear bezela kaso egiten. Orregatik-edo, beintzat geroago asi ziran bixita ortarako egun se\u00f1alatu bat jartzen. Au izaten zan, aurra jaiotzen zanetik, gutxi bat gora-bera, amabost bat egun ingurura tokatzen zan jai edo igande batean, eta orduan etorriko ziran aide eta ezagun oiek. <\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aipagarrien artean dauzkat, baita ere, <strong>Oi\u00f1ez eta jakin-mi\u00f1ez<\/strong> sailean atera zituenak, berak idatzitako artikuluak, askotan inguru batera egindako bidaiaren kronika zirenak. Hala dio Zavalak<em>: Ib\u00edltzalea betidan\u00edk \u00edzan na\u00edz, bai oi\u00f1ez eta bai kotxez. B\u00edde eta toki berr\u00edak ezagutzea atseg\u00edn aund\u00eda izan da egundai\u00f1ot\u00edk neretzat. Bidenabar, toki oietako istoriak edo leiendak ikasten saiatu naiz, bai l\u00edbururen batean irakurr\u00edz eta bai a\u00edtonen baten aotik entzunez ere. Tokiak, izan ere, pertsonak bezelaxe, zer kontatua beti izaten baitute. <\/em>Eta hitzaurre berean aurreraxeago: <em>Liburu onengandik bi frutu nai nituzke nik: bata, bera eskuan artzen duanari txolarte gozo batzuk pasa araztea; eta, bestea, toki oiek ezagutzeko gogoa jende artean piztutzea. Nik egun zoriontsu asko igaro ditut paraje oietan. Zuri ere berdin gertatuko zaizulakoan seguru nago, irakurle. <\/em><\/p>\n<p>Gaztelaniaz atera zuen <strong><em>Biblioteca de<\/em><\/strong> <strong><em>Narrativa Popular<\/em><\/strong> saileko ale batzuk ere oso maiteak ditut, esaterako Humbelino Ayape-ren <em>Las tardes de la Bardena<\/em> eta Justo Pe\u00f1a-ren <em>El pastor del p\u00e1ramo.<\/em> Artzain honek gauean amets egiten zuen, otsoa harrapatzen zuela eta jendeak zioela: \u201cBai ausarta gizon hau!\u201d. Eta kuttunenetan, Ata\u00f1oren <strong>Txantxangorri kantaria<\/strong> liburu gogoangarria. Eta hasiera zarraztatsua. Hasi, Ata\u00f1o: \u00a0<em>Zarrast! Zarrast! Etxe ga\u00f1eko aldapa arri-tsu batean segan ari zan. Ille moztu berriko gizon baten lepondoa bezin berdin ta txukun uzten zituan arkaitz-inguruak, almitz ximelak ere arruntean ebakiz. Lekurik erosoenak bukatu ondoren, segaren orpo-barrenarekin gainbera arri-ondoetako belar banakak mozten ari zan. Altzairu ta arri-ots ugari bazebilkin, ba\u00f1a segaren aoak etzuan arri-mutur txikienik ere ukuituko. Erremintaren berri, gutxik zekiten ark bezin ongi. Eguna ordurako gainbera zetorren, eta, artu zuan salla bukatu nairik noski, burua jasotzeko ere betik gabe an ari zan, jo ta jo, gerri makurka. Orrengatik, itz egin nion arte ez ni\u00f1un nabaitu ere. -Arratsalde on, Joxe! Ori da sasoia, ori! Ez al zerate zartzen edo &#8230; ? Burua jasaz nor nintzan ezagutu andaren, segaren esku-Iekua galtzarpean jarri ta atseden-puska bat artuz, erantzun zidan: -Baita iri ere, Ata\u00f1o! Ongi etorri! Larri ta arnaska abil! Apusturen bat egin al dek?<\/em><\/p>\n<p><strong>Arrantzaleen bizitza<\/strong> liburua ere maiz erabili nuen eskuartean, hango baleazaleen balentriak irakurtzeko. Zavalak hitzaurrean honela dio: <em>Bertso-liburu onetan, baleak, arrantzaleak, galernak, itoak, eguraldia eta beste zernai gauza agertzen da. Ba\u00ed\u00f1an, eg\u00eda esateko, ga\u00ed bakarra du: itxasoa. Obeto esateko, \u00edtxasoak eta gizo-nak alkarrekin darabilkiten burruka. Ortik \u00edzen-burua, Arrantzaleen b\u00edzitza, oiek egiten duten zera orrek, askotan \u00edzen ori merezi ez badu ere. Leen ere badegu gai onetako bertsor\u00edk Aus-poa&#8217;n argitaraturik. Ba\u00ed\u00f1an ora\u00edn artekoak egille ezaguna zuten. Auek, berriz, aita nor duten ez dakigu. Orretzaz gai\u00f1era, Gipuzkoa&#8217;ko ber-tsoak dira auek. Bizkai&#8217;koak eta Bidasoa&#8217;z beste aldekoak, beste aldi baterako utzi ditugu. Bertso auek kontatzen eta aitatzen dizkiguten gertaerak, erdal egunkarietan ere azaltzen dira batzutan. Mesede ederra guretzat, bertsoak obeto ulertzeko asko laguntzen baitute. Olakoetan, egunkari oiek dio tena onera aldatu eta bertsoen ondoren ezarri degu. Baita bes te zernai argibide bildu degunean ere. Do\u00f1u batzuk baditu liburu onek. Oiek, bat izan ezik, guk magnetofonoz jasoak dira, eta Manuel Yaben adiskideak solfeoz papereratuak. Eskerrak ematen dizkiogu Zarautz&#8217;ko Erriko Etxeari, zarauztarrak azken balea arrapaturik aurten eun urte zirala-ta liburu au argitaratzeko egin digun laguntzagatik. Euskal nekazaria, arrantzalea bai\u00f1o bertso-jartzalle oparoagoa izan da noski. Bai\u00f1an berau ere lo egon ez dala, liburu onek ederki erakutsiko du. <\/em>Liburuko lehen bertsoa hau da:<\/p>\n<p>Milla zortzireun da<\/p>\n<p>cincuenta y cuatruan,<\/p>\n<p>gure donost\u00edarrak<\/p>\n<p>baletara juan.<\/p>\n<p>Orrelango konturik<\/p>\n<p>ze\u00f1ek du goguan?<\/p>\n<p>Etzitzaigun aztuko<\/p>\n<p>denbora galduan.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Latxagaren <strong>Euskal sena<\/strong> liburuagatik bakarrik merezi zuen Auspoa sortzea, neure iritzian. Euskaldun jendearen jokaera eta izaera ezin hobeki agertzen ditu. Hemen atal bat, lekuko: <em>Esker gutxi eman<\/em> izenekoa<em>. Euskalduna esker gutxiko gizona dela, garbi asko ikusten dugun gauza da. Ortarako, naikoa begiak irikiak eukitzea. Larrain orretan ez euki gogoan baserritarrak bakarrik. Eredu batzuk agertzen ditugula, idazleen artean gertatutakoa esatea atsegin zait. Dakigun bezala, idazlea ez da nornai, gizon jaki\u00f1a baizik. Askotan euskaldun idazleen artean auxe ikusten dugu: berriak ematerakoan, emalleen izenik ez dute agertzen. (\u2026)<\/em><\/p>\n<p><strong>Odolaren mintzoa<\/strong> liburu mitikoa ere ezin aipatu gabe utzi. Xalbador bertsolariarena. Hemen urepeldarrak liburuan egiten duen eskaintza:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>1<\/p>\n<p>Nik liburu xume hau idazterakoan,<\/p>\n<p>emazte eta haurrak zaituztet gogoan;<\/p>\n<p>eskaintzen derautzuet maitasun osoan,<\/p>\n<p>bainan bizi naizeno ta ni hil ondoan,<\/p>\n<p>hunen lekua begi supazter xokoan.<\/p>\n<p>2<\/p>\n<p>Harmairu zokoetan ez gorde nehola,<\/p>\n<p>zikint beldurrez edo nik dakita nola;<\/p>\n<p>etzaio zikinduko dakarren eskola,<\/p>\n<p>kez beltzaturik ere ez izan axola.<\/p>\n<p>Sukaldeko solasen guardian dagola.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>3<\/p>\n<p>Seme edo alaba, jartzen zarenean<\/p>\n<p>neguko arratsetan suaren aldean,<\/p>\n<p>zure haurra harturik belaunen gainean,<\/p>\n<p>liburu hau bekizu beti hel menean,<\/p>\n<p>zabalik ezartzeko haren aintzinean.<\/p>\n<p>4<\/p>\n<p>Haurra badagokio beha lorietan,<\/p>\n<p>eta agertzen dena lerro horietan<\/p>\n<p>ez baldin bada arrotz haren begietan,<\/p>\n<p>enetzat ditaikela, diot egietan,<\/p>\n<p>saririk ederrena sari guztietan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bagoaz orain beste liburu bat aipatzera<strong>. Pello Errotaren bizitza, Mikaela Elizegi alabak kontatua. <\/strong>Auspoa saileko idazle gehienak gizonezkoak dira, baina hemen dugu Mikaela Elizegi. <em>Gure aiton-amonak<\/em> atalean honela dio: <em>Gure aitaren aitak Jose izena zuan. Errotaria zan; da gure aitari Pello Errota bezela, ari Jose Errota esaten zioten. Jaiotzez Larraulko semea zan, Larronbide-etxeberri baserrikoa; ba\u00f1an gero, gu danok jaio gi\u00f1an errota ortara etorri zan bizi izatera. Karta jokuan izugarri gustatzen zitzaiona zan; da gure aita, berriz, karta bat jokatzen etzekiena. Egun batean, Karidadeko bentan jokuan ari zala, zeuzkan diru guztiak galdu omen zituan. Gure aita, berriz, begira zegoan. Bere esan guzia \u00abMakabo!\u00bb omen zuan aitonak; eta, xoxik gabe gelditu zanean ere, ala esan omen zuan: -Makabo! Ta gure aitak: -Danak galdu ditu ta akabo! Beste egun batean, Karidadeko benta ortan bertan, jokuan asteko zeudela, gure aitak zer egin zuan? Aitonak dirua zuala antzematen ziotenean, enga\u00f1atu egiten zuten; da, bere aita postura artan ez ikusteagatik, kartak arrapatu ta balkoitik saltatu zan gure aita. <\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Beste emakumezko idazle bat, Sor Justina Aldalur dugu. <strong>Ama Birji\u00f1aren bizitza<\/strong> (Sor Maria de Jes\u00fas de Agredaren M\u00edstica Ciudad de Dios liburutik bertsotan moldatua) liburutik lehen bi bertsoak jarri ditugu hemen:<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Bertso berriak jartzera nua<\/p>\n<p>i\u00f1ork nai badu aditu,<\/p>\n<p>Ama Birji\u00f1ak Euskal Errian<\/p>\n<p>alai ikusi nai gaitu.<\/p>\n<p>Ama dalako nere burua<\/p>\n<p>berak dezala argitu,<\/p>\n<p>eta Jaunaren espiritua<\/p>\n<p>gugan dezala berritu.<\/p>\n<p>Birji\u00f1a, zera Jaunaren Ama<\/p>\n<p>ta gure Ama benetan,<\/p>\n<p>Erregi\u00f1a zu aingeruena<\/p>\n<p>bizi zera zeruetan.<\/p>\n<p>Lagun eiguzu orain da beti<\/p>\n<p>gure lurreko lanetan,<\/p>\n<p>zure bizitza kanta dezagun<\/p>\n<p>bakoitzaren doi\u00f1uetan.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Hitzaurrean honela dio Zavalak: <em>Sor Maria jaio eta irureun ta ogei urtera, 1922-ko azaroa-ren 27-an alegia, Gipuzkoako Aian nexka bat munduratu zan, amalau senideren famili baten barruan. Justina ezarri zioten izena. Berak onela idatziko zuan denborarekin: Gipuzkoako Aiakoa naiz,\/etxe Zialtzetakua,\/Esteban santuaren eleizan \/ni\u00f1uen bataiatua.\/Eleiza ontan asko alditan \/sakramentuak artua,\/oso maitea genduan danok\/Ama Doloretakua.<\/em><\/p>\n<p>Auspoa, zabala bezain aberatsa dugu. Xalbadorren hitzak datozkigu airez aire: <em>Harmairu zokoetan ez gorde nehola, zikint beldurrez edo nik dakita nola; etzaio zikinduko dakarren eskola, kez beltzaturik ere ez izan axola. <\/em>Badakigu, hortaz: Sutegiko auspoari eragin!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Bastarrika-Izagirre<\/strong><\/p>\n<p>kazetaria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Heldu den urtean, 2021ean, beteko dira hirurogei urte Auspoa argitaletxea sortu zuela Antonio Zavalak. Izan ere, 1961ean eman zion hasiera lan erraldoi hari eta 2006an bukaera. Batetik, han eta hemen sakabanatuta zeuden bertso-paperak biltzeari ekin zion, eta beste alde batetik, bertsolari eta bertsozaleei liburuak idatzarazteari. Zavalak sekretario lana egiten zien, testuak orraztu, zuzendu, atalkatu eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-14","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bast"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Heldu den urtean, 2021ean, beteko dira hirurogei urte Auspoa argitaletxea sortu zuela Antonio Zavalak. Izan ere, 1961ean eman zion hasiera lan erraldoi hari eta 2006an bukaera. Batetik, han eta hemen sakabanatuta zeuden bertso-paperak biltzeari ekin zion, eta beste alde batetik, bertsolari eta bertsozaleei liburuak idatzarazteari. Zavalak sekretario lana egiten zien, testuak orraztu, zuzendu, atalkatu eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-03-11T18:01:44+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-06-28T08:36:49+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"lazzaretto\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"lazzaretto\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"lazzaretto\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"headline\":\"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road\",\"datePublished\":\"2020-03-11T18:01:44+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:36:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/\"},\"wordCount\":2004,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"bAst\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/\",\"name\":\"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-03-11T18:01:44+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:36:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/11\\\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\",\"name\":\"Lazzaretto vecchio\",\"description\":\"Liburuak eta kontu zaharrak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\",\"name\":\"lazzaretto\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"lazzaretto\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/author\\\/lazzaretto\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio","og_description":"Heldu den urtean, 2021ean, beteko dira hirurogei urte Auspoa argitaletxea sortu zuela Antonio Zavalak. Izan ere, 1961ean eman zion hasiera lan erraldoi hari eta 2006an bukaera. Batetik, han eta hemen sakabanatuta zeuden bertso-paperak biltzeari ekin zion, eta beste alde batetik, bertsolari eta bertsozaleei liburuak idatzarazteari. Zavalak sekretario lana egiten zien, testuak orraztu, zuzendu, atalkatu eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/","og_site_name":"Lazzaretto vecchio","article_published_time":"2020-03-11T18:01:44+00:00","article_modified_time":"2020-06-28T08:36:49+00:00","author":"lazzaretto","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"lazzaretto","Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/"},"author":{"name":"lazzaretto","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"headline":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road","datePublished":"2020-03-11T18:01:44+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:36:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/"},"wordCount":2004,"commentCount":0,"articleSection":["bAst"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/","name":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road - Lazzaretto vecchio","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website"},"datePublished":"2020-03-11T18:01:44+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:36:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/11\/auspoa-jaio-zela-ia-hirurogei-urte-zavala-typewriter-on-the-road\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Auspoa jaio zela (ia) hirurogei urte: Zavala typewriter on the road"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/","name":"Lazzaretto vecchio","description":"Liburuak eta kontu zaharrak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536","name":"lazzaretto","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","caption":"lazzaretto"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/author\/lazzaretto\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14\/revisions\/15"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}