{"id":25,"date":"2020-03-13T09:42:52","date_gmt":"2020-03-13T08:42:52","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?p=25"},"modified":"2020-06-28T09:37:34","modified_gmt":"2020-06-28T08:37:34","slug":"bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/","title":{"rendered":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana"},"content":{"rendered":"<p><strong>Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana<\/strong><\/p>\n<p>Bai badakit, Afrika ez da herrialde bat, kontinente bat baizik. Oraingoan bi liburu, bi idazle, bi herrialde. <strong><em>Bizitza eta erdi<\/em><\/strong> (idazlea: Sony Labou Tansi) Kongoko Errepublika Demokratikoa. <strong><em>Nur, 1947<\/em> <\/strong>(idazlea: Raharimanana) Madagaskar. Bi liburuak oso gomendagarriak, gaztelaniaz daude, eta frantsesez.\u00a0 Pasarte batzuk hautatu ditugu.<\/p>\n<p><em>Bizitza eta erdi<\/em> liburuan esaldi gogoangarri hau atzeman dugu:<\/p>\n<p>\u201cEz dezagun gehiago bila, aurkitu baitugu: gizakia infernua asmatzeko sortua izan da\u201d<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Bizitza eta erdi<\/strong><\/p>\n<p>Sony Labou Tansi<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-26\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg\" alt=\"\" width=\"160\" height=\"258\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"37\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Bakardadea. Bakardadea. Gizakiaren errealitaterik handiena bakardadea da. Egiten dena egiten dela. Simulakro sozialak. Maitasun simulakroak. Engainua. Bakarrik zaude zugan. Bakarrik heltzen zara, bakarrik mugitzen zara, bakarrik joango zara, eta\u2026<\/p>\n<ol start=\"116\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Abiatu bezperan, Enrique Bihotz Samur-ek jakinarazi zuen erabakia, unean uneko hitzaldi batean, Chaidana-ile handiko berekin eramateko Yurma-ra, eta bere emazte egitekoa, nahiz eta aholkulari pertsonalek esan Chaidana izena eraman zuela Marcial-en alaba demoniokoak, Gida Jainkozkoaren erreinaldian. Honek suntsiarazi zuen sorkari infernuko haren hilobia eta izendatu zuen herriaren etsi amorratu, desohorearen komendadore graduan, botarazi zituen haren hondakinak Yurmako kalerik jendetsuenetan, denek zapal zezaten eta hauts bihur zedin. Hilobiaren lekua leku madarikatu egina zuten eta han eraikia zuten traidoreei egindako monumentua, zementuzko zapo handi bat, letoizko hontz handi bat irentsi nahirik zegoena, hori guztia grisez margotua, adierazia baitzen demonioaren kolore zela grisa.<\/p>\n<ol start=\"144\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Honela bukatzen zuen jarduna: \u201cInfernua, infernua. Ba al daki jendeak infernua Bizitzaren heriotza dela, askatasunaren heriotza dela? Gurasoek infernua sortu zuten, seme-alabek beste nonbait bilatzen dutena. Aurkitu. Nork ez daki aurkitzea drama bat dela? Aurkitzea infernua da, utziguzu bilatzen, aita. Eta izanen da garai bat non gizon bakoitza gotorleku izanen den. Mende hau hasten ari gara. Gerra fisikoa kentzen dugu, eta ordez, odoleko esamesen gerra jartzen. Beharrezkoa da bizitzako heriotza garaitzea, gorrotagarriagoa baita, izatearen heriotza baino\u201d.<\/p>\n<p><strong>Laburpena :<\/strong><\/p>\n<p>Independentziaren ondoren, Katamalanasia, Afrikako beltzeko herrialde erraldoia, diktadura odoltsu zentzugabeenaren mendean dago, gobernari baitu Gida Jainkozkoa, tirano bat, zeinaren autokrazia eldarniotik gertu dabilen. Aurkaritza oro baztertzeko, lepoa mozten dio eta mila eratara hiltzen du Marcial, buruzagi errebeldea, baina honek, harrigarria, mintzatzen segitzen du. Ez dio bizitzeari utziko, ezta Gidaria \u2013eta honen ondorengoak- oinazetzeari ere, istorio honetan, zenbait belaunaldi dirauen honetan. Hori da hasiera, abentura berebiziko batzuena, diktadura-erregimen jarraituen burla-historiek harilkatua, alegia hau eratzeko, batera dena: satira gogorra, zientzia-fikzioko kontakizuna eta jakinduria-liburua, hori guztia, historia, Afrika eta mundua antzaldatuz.<\/p>\n<p><strong>Egilea:<\/strong><\/p>\n<p>Sony Labou Tansi poeta, nobelagilea eta antzerki-idazlea, Erdi Afrikako idazle handienetakotzat hartzen da, Kimwanza-n jaio zen (Kongoko Errepublika Demokratikoa) 1947an eta 47 urterekin hil zen hiesaz. <em>La vie et demie <\/em>(1979), <em>L\u2019etat honteux<\/em> (1981), <em>L\u2019Antepeuple <\/em>(1983), <em>Les sept solitudes de Lorsa Lopez<\/em> (1985) eta <em>Les yeux du volc\u00e1n<\/em> (1988) dira ingeles-irakasle honen lanik nagusienak. Frantsesa erabili zuen idazteko, eta maiz salatu zuen diktadura postkolonialistak eta ustelkeria. Kezka politikoak diputatu egin zuen, baina botereari egindako gaitzespenek zigorrak izan zituzten, esaterako herrialdetik atera ezina. Haren obra guztia kritika gogorra da, boterearen adarrei, despotei, neurrigabeko ankerkeriari, eta horien aurrean, beti herria nolabaiteko jokaeraren biktima. Errepresio zentzugabe eta indiskriminatuak jatorri bat du, liderraren, autokrataren kapritxoak.<\/p>\n<p>Literatur-bide laburra egin zuen arren, Tansi idazlerik oparoenetakoa da eta nazioartean ezagunenetakoa, \u201cNew writing afrikar\u201d deitzen den horretan.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong>Nur, 1947 <\/strong><\/p>\n<p>Raharimanana<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-27\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/raha-182x300.jpg\" alt=\"\" width=\"182\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/raha-182x300.jpg 182w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/raha.jpg 303w\" sizes=\"auto, (max-width: 182px) 100vw, 182px\" \/><\/p>\n<ol start=\"11\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p><em>Ambahy<\/em>&#8211; Argitasunen goiztirian urratu eta zauritzen den gaua, ametsetara ixten diren betazal batzuen gain. Isurtzen nau suabeki, harrien gain biluz irekitzen den itzal hotzean. Eguzkiak mundua eranzten du, eta ahalkeagatik, haizeak hareetan egiten du putz, begiak itsutzen ditu. Berriro hasten naiz urraska eta amiltzen ditut amaigabe ene harat-honat guztietan. Zein astiro doan itzala gu atzitzera\u2026 Jada ametsa besterik ez naiz, amets-irudietan listen diren denboren trazua. Tenkatzen eta luzatzen diren itzaletan eratorria. Ene hatsa trabatzen dut, ene birikak ixten dituzten hartxingadietan -Tu egin! Tu egin!-, ene pausoak behaztopatzen ditut, oraindik ilunez ernaldua dagoen hondartzan.<\/p>\n<p>Odola, ene odola hondar beltzean.<\/p>\n<p>Esazu:<\/p>\n<p>\u201cHaitzak zipriztintzen dituen odol honek zaurituaren aurpegia marrazten du\u201d.<\/p>\n<p>Esazu halaber:<\/p>\n<p>\u201cJaso genuen itzala harrian, jantzi ginen harekin eta gaua at egon zen\u201d.<\/p>\n<p>Zuhaitz astun batek zauritzen du goiztiria, mila itzal sakabanatzen dira ene ariman, mila orri ene azalean. Uharte hau, Ambahy, pesadunbre guztiena da. Ene ezpainetan eraman dut haren hondartzen gatza eta berriro ikusi dut ene begi harrituekin, argietatik jaio -omen- eta ozeanoari ematen zaion ama. Ireki zuen bere sabelaldea eta itzala harengan murgildu zen.<\/p>\n<p>Kondaira-gau batean bezala kantatzen du:<\/p>\n<p>\u201cItzalak amaren sabelaldea puztu zuen eta beltz sortu gintuen eta dohakabe\u201d.<\/p>\n<p>Segi kantuan:<\/p>\n<p>\u201cBeltzean, itzuliko gara. Beltzean, berreroriko gara. Sabelaldeko beltzean. Hilobiko beltzean\u201d.<\/p>\n<ol start=\"24\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Gaur, lur hori sutan da. Herrixkak hutsik daude, kontzesioak kiskaliak, elizak suntsituak. Kolonoak, gutxiegi lehen garaipena izanagatik, beren armen indarra eta hauek eragiten zuten ikara hor egon arren, hiriburua eskuratu\u00a0 zuten. Batzuek diote han ezkutatzen direla harrizko etxeetan, eta horietako asko beren sorterrietara bueltatu direla behin betiko. Baina badakit euforia hau iragankorra dela. Kolonialak etorriko dira berriro, are metraila gehiagorekin. Eta hemen lantzak astintzen dituztenak, beren idoloen indarra aldarrikatuz, oker dabiltza oso. Zer dira soldadu horien aurrean, zer dira alemaniarren kanoiei aurre egin berri dieten fusilari horien aurrean? Hemendik gutxira, harriei usain egin eta itsaslabarraren gailurretik jauzi egiten duten umeen antzerako izango dira. Hemendik gutxira olatuen kantua entzungo dute haien arimaren aurka: \u201cDziny, Dziny\u2026\u201d, entzungo dute. Ostertzaren gainetik jauzi egitera joango dira.<\/p>\n<ol start=\"40\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Haragi erre usaina. Herrixkak bere seme-alaben hiletak prestatzen ditu. Nur, Siva, Benja, Jao-renak. Trenbideak hautsiz eta kotxeak hondatuz kolonialak uzkaili uste izan zuten haienak.<\/p>\n<p>Kanta egizue, bada!<\/p>\n<p>Hilen hatsak azul ilunaren amaigabean pausatzeko. Hildakoen gorpuak lurrari eskaintzeko\u2026<\/p>\n<ol start=\"49\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p><em>Ambahy<\/em>&#8211; Berriro pentsatzen dut mendebaldea utzi zuten gizon horietaz, itxaron zutenak uharte honetan lehorreratzea honen gizartea berreraikitzeko. Inoiz pentsatu al zuten hemen bazela lehendik historia bat, amesten zuten gizartea \u2013Kristoren erreinua edo askatasun-lurra- historia honekin tupust egingo zuela? Historia honek haiek ez zituen barne hartzen, historia haien partaidetzarik gabe egina zen. Uharte hau ezin zen eraldatu, bat batean, utopia-lur, kristau nahiz merkatalgoko. Tupustekoak nahitaezkoak ziren besteen logika\u00a0 bildu nahi izan ez zuten neurrian\u2026<\/p>\n<p>Egiaz sustatzen nau, gauzen ikusmoldea, eurena, ororen gainetik inposatzeko gogo horrek: \u201cHaz eta ugal zaitezte eta zabal ene hitza Lur guztian\u2026\u201d.<\/p>\n<p>Kristoren hitza gure lurretara heldu zen eta gure jakintsuen hitzak lotu zituen. Baina gure jakintsuek ez zuten konkistatzailerik ondoan, ez beltz-tratularirik, ez kolonialik\u2026 Mosketeei aurka egin genien, soilik azagaiekin, kanoiei, tximistaren dantzarekin. Zalantzarik gabe primitiboak ginen, ozarrak, maltzurrak, doi onak kolonizatu izateko, zibilizatu izateko ahal bazen\u2026<\/p>\n<p>Gizaki ba ote ginen sikiera?<\/p>\n<ol start=\"54\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>\u201cUmea! Konantitra naiz, entzun?, Konantitra\u2026\u201d.<\/p>\n<p>Dantzaria, bateltzaina, hildakoen artean erortzen dena eta azalgabe itzultzen dena. Emakume hori hitza da, harrotasuna, garaipena edo erorikoa. Hildakoak hildakoen artera jaurtitzen dituena eta destino gisa bihurtzen dituena. Konantitra igarlea da\u2026 Konantitrak ulertzen du hildakoen hitza.<\/p>\n<p>Konantitrak xuxurla ene belarrira:<\/p>\n<p>-Nor zara?<\/p>\n<p>-Ozeanoaren erraietatik ateratzen den piztia naiz. Agintzen duen hura, erruki gabe segatzen duena, inork erauzi ezin dezakeena<\/p>\n<p>Konantitrak ttu egiten du ene masailetan-<\/p>\n<p>-\u2026bere zainekin errebolta-sorburu oro zaplaztatzen duena, bere bilisarekin edozein errebolta iturri zipriztintzen duena.<\/p>\n<p>Konantitra:<\/p>\n<p>-Nor zara?<\/p>\n<p>-Ene amarengan okaztatuko dut birsortu ninduen izerdia. Ene amarengan okaztatuko dut eratu ninduen ur guztia.<\/p>\n<p>-Bai, guztia okaztatuko duzu zure amarengan. Bai, okaztatuko\u2026<\/p>\n<p>Jainkoek ikara dioten umea zara, bere ama kaltetzen duen umea zara, kolonialek beldur dioten umea, matxinada eta errebolten umea. Balak zure gorputzean. Balak zure gorputzean ur-zurrusta bihurtzen dira. Zuri begira dauden fusilak zur heze baino ez dira: rano, rano, criestu\u2026 zure zainetan zure maitasunaren hatsa, gure hildakoen hatsa. Nor zara bada?<\/p>\n<p>Barre dagi, badoa herrenka. Barre dagi eta olatuen sentsualtasuna zauritzen du. Ene gorputzarengan uzkur-bildu. Eldarnioa dut. Nahasturaren usaina airean da oraindik.<\/p>\n<p>Nur..<\/p>\n<p>Neurekiko: \u201cHarea man ene ezpainetan oraindik itsatsia dagoen gonbito hondarrekin\u201d<\/p>\n<ol start=\"73\">\n<li><strong> or.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p><strong>Ambahy- Istorio aztoratzaile hau eskaintzen dizuet. Nur-en gorputza arrastan neramaneko sufrimendua eskaintzen dizuet. Gautua zen 1847ko ekaineko egun hura eta nik ez nukeen nahi sekula haren gorputzarengandik bereizi. Erauzi nituen haren haragiko balak, desagerrarazi nuen haren azaleko hautsa, garbitu nituen haren zauriak. Arrastan eraman nuen. Nahiko nukeen hura, emakume hura, betiko izan zedin, ez zedila ustel, ez zedila desegin. Neure eskuetan nahiko nukeen, artean malgu, irmo. Kantatu nuen: \u201cNen\u00e9, Nen\u00e9\u201d. Gogoratzen duzu istorio hau? Gogoratzen duzu emakume hori, Dziny, argietatik jaio omen zena, ostertzetik erne zena, uraren eta eguzkiaren alaba? Itzalak, lurraren eta sakonen sorkari, puztu zuen sabela eta sortu gintuen beltz eta dohakabe. Itzalak, diot, sabela bete zuen, uharte honetan bota zezan lehen gizona. Gogoratzen duzu haren sufrimendua, urte batzuen buruan, heriok haren semea erauzi zuenean? Gogoratzen duzu itzalari hura kentzeko egindako ahalegina? Arrastan eraman zuen semea dunetarantz, arrastan eraman zuen semea hondarretan zehar, hasi zen olatuak eskalatzen, ostertza iristen eta eguzkian arrailtzen. Nen\u00e9, nen\u00e9\u2026<\/strong><\/p>\n<ol start=\"94\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p><em>Ambahy-<\/em> Misioa. Zibilizazioa. Fedea eta Komertzioa. Zenbat aldiz entzungo nituen hitz horiek? Zenbat aldiz? Suak arbasoen posteetan: fedea eta Misioa. Bizkarrezurrak hautsita errailei bultzaka: Zibilizazioa. Behartutako lanen produktuak bideratzeko errailak. Metrailatiko gaituzten fusilariak desfilatzeko errailak: Zientzia, Argia eta Aurrerapena. Errailak\u2026 \u201cJaunak, zientziak garaitu egin du paraje honetako iluntasun basatia. Lan irmo bati esker, izadiak atzera egiten du eta bide uzten dio gizakiari; pertsuasio eta konbikzio bidez, lan horrekin indigenak asimilatu ahal izan ditugu\u201d. Zartailua eta esku ebakia! Gogoan dut errebelde bat negarrez. Bere muinoiarekin, ezin zuen gehiago katua sakatu.. Era erail, bakegileek bezala. Hargatik dantza egiten zuen Jaok, malkoek zorua busti zezaten eta kolonizatzaileak har zitzaten. Zorua eraldatuko da malko horien pean, irekiko da etsaien pausoen aurrean. Jaok dantza zegien. Sinestea, esango dute. Sinesteak besterik ez\u2026<\/p>\n<p>Baina zer alde egon daiteke fedearen eta sinestearen artean? Jao dantzatuko da eta pasiboki itxarongo du, zoruak jan ditzan arte kolonialak: sinestea? Kolonialek otoitz eginen dute eta ekingo. Erailko dute beren armen ahalarekin, ostuko dute, bortxatuko. Egingo baita eta kontsumatuko, esango dute orduan hori zela Ahalguztidunaren borondatea: Fedea!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Egilea:<\/strong><\/p>\n<p><strong>Raharimanana <\/strong>1967an jaio zen, Antananarivo-n, Madagaskar-en. Eleberrigilea, narratzailea, poeta, antzezlanak eta irratirako lanak ere egin ditu. Haren idatziek hainbat sari jaso dituzte, bereziki <em>Prix Tardivat<\/em>, RFI, ACCT, <em>Le Monde<\/em>, 1989an; <em>Th\u00e9\u00e2tre africain<\/em> saria 1990ean, eta <em>Grand Prix Litt\u00e9raire<\/em> Madacascar-en, ADELFek 1998an emana. Pariseko eskualdean bizi da.<\/p>\n<p><strong>Laburpena:<\/strong><\/p>\n<p>Madagaskar, 1947. Hildako maitasun baten bilaketa itsutuak eraginda, fusilari bat errebelatzen da eta Uharte Handiaren iraganean murgiltzen da. Raharimanana, egilea, malgatxeen mito eta memorian azterkatuz, jalgiarazten du bere herrialdeko historia mugarritzen duen bortxakeria; bortxakeria kolonialak sarraskitu zuen bere ziurtasun zibilizatzaileen izenean; eta bata bestearen atzetik etorri ziren erreinuen bateratze eta konkista-ametsek ere badakar bortxakeria. Idazkera ameslari, haluzinatu batekin egina, <em>Nur, 1947 <\/em>historia malgatxearen nobela beharrezko eta hunkitzailea da.<\/p>\n<p>Magikoa eta errealitatea harmonian bizi diren kontinentean, istorio honek erakusten digu nola berpizten den maitasun hil bat, herrialde bat berreraikitzen den bitartean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Coleccion Casa Africa bilduma<\/p>\n<p>Frantsesetik Manuel Serrat Crespo-k itzulia.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana Bai badakit, Afrika ez da herrialde bat, kontinente bat baizik. Oraingoan bi liburu, bi idazle, bi herrialde. Bizitza eta erdi (idazlea: Sony Labou Tansi) Kongoko Errepublika Demokratikoa. Nur, 1947 (idazlea: Raharimanana) Madagaskar. Bi liburuak oso gomendagarriak, gaztelaniaz daude, eta frantsesez.\u00a0 Pasarte batzuk hautatu ditugu. Bizitza eta erdi liburuan esaldi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-25","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bast"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana Bai badakit, Afrika ez da herrialde bat, kontinente bat baizik. Oraingoan bi liburu, bi idazle, bi herrialde. Bizitza eta erdi (idazlea: Sony Labou Tansi) Kongoko Errepublika Demokratikoa. Nur, 1947 (idazlea: Raharimanana) Madagaskar. Bi liburuak oso gomendagarriak, gaztelaniaz daude, eta frantsesez.\u00a0 Pasarte batzuk hautatu ditugu. Bizitza eta erdi liburuan esaldi [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-03-13T08:42:52+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-06-28T08:37:34+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"lazzaretto\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"lazzaretto\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"lazzaretto\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"headline\":\"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana\",\"datePublished\":\"2020-03-13T08:42:52+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:37:34+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/\"},\"wordCount\":1699,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/Labou.jpg\",\"articleSection\":[\"bAst\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/\",\"name\":\"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/Labou.jpg\",\"datePublished\":\"2020-03-13T08:42:52+00:00\",\"dateModified\":\"2020-06-28T08:37:34+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/Labou.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/03\\\/Labou.jpg\",\"width\":160,\"height\":258},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/03\\\/13\\\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\",\"name\":\"Lazzaretto vecchio\",\"description\":\"Liburuak eta kontu zaharrak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\",\"name\":\"lazzaretto\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"lazzaretto\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/author\\\/lazzaretto\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio","og_description":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana Bai badakit, Afrika ez da herrialde bat, kontinente bat baizik. Oraingoan bi liburu, bi idazle, bi herrialde. Bizitza eta erdi (idazlea: Sony Labou Tansi) Kongoko Errepublika Demokratikoa. Nur, 1947 (idazlea: Raharimanana) Madagaskar. Bi liburuak oso gomendagarriak, gaztelaniaz daude, eta frantsesez.\u00a0 Pasarte batzuk hautatu ditugu. Bizitza eta erdi liburuan esaldi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/","og_site_name":"Lazzaretto vecchio","article_published_time":"2020-03-13T08:42:52+00:00","article_modified_time":"2020-06-28T08:37:34+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"lazzaretto","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"lazzaretto","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/"},"author":{"name":"lazzaretto","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"headline":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana","datePublished":"2020-03-13T08:42:52+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:37:34+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/"},"wordCount":1699,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg","articleSection":["bAst"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/","name":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana - Lazzaretto vecchio","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg","datePublished":"2020-03-13T08:42:52+00:00","dateModified":"2020-06-28T08:37:34+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/03\/Labou.jpg","width":160,"height":258},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/03\/13\/bi-idazle-afrikako-tansi-eta-raharimanana\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bi idazle Afrikako: Tansi eta Raharimanana"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/","name":"Lazzaretto vecchio","description":"Liburuak eta kontu zaharrak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536","name":"lazzaretto","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","caption":"lazzaretto"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/author\/lazzaretto\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions\/28"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}