{"id":854,"date":"2020-10-21T07:59:20","date_gmt":"2020-10-21T06:59:20","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?p=854"},"modified":"2020-10-04T11:23:06","modified_gmt":"2020-10-04T10:23:06","slug":"aireportuko-musika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/","title":{"rendered":"Aireportuko musika"},"content":{"rendered":"<p><strong>Aireportuko musika<\/strong><\/p>\n<p><strong>Luis Garde<\/strong> idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina <strong>eleberrietan<\/strong> ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria \u00a0<em>Aireportuko musika <\/em>da. Liburukote sendo mamitsua.<\/p>\n<p>Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-864\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"846\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg 610w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1-211x300.jpg 211w\" sizes=\"auto, (max-width: 596px) 100vw, 596px\" \/><\/p>\n<p><em>2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, bahitu du Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra eta eragin handiko familia baten azken belaunaldiko kidea.<\/em><\/p>\n<p><em>Ekintzaileek baimena eman diote Olcozi eskutitzak idazteko, hala Mireia Barros emazteari nola hainbat politikariri. Beraietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren lagunak dira. Bestetzuk gobernu zentralaren goi karguak, beren esku dutenak EHASekin elkarrizketari ekitea edo irmotasunaren ildoari eustea.<\/em><\/p>\n<p><em>2029an Koldo Lakarek jaso du bahiketaren inguruko agiritegi bat: telefono kontrolatu bidezko elkarrizketen transkripzioak, egunkari ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak, bahituak gatibualdian idatzi gutunen kopiak. Dokumentu horiek irakurri ahala gertakarien berreraiketari ekin dio.<\/em><\/p>\n<p><em>Bahiketak eraginiko interes kontrajarrien lehian talde eta gizaki orok dauka bere arrazoia, dela estatuarena, dela alderdiarena, dela afektuena. Hasieratik botereek, hedabideek, sareek heroi bilakatu dute bahituaren irudia. Gutunak dira Leyre Olcozek bere bizitzaren alde borrokatzeko daukan arma bakarra, gizartea heroi horren izenean heriotzaren alde lerratuz baitoa.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_863\" style=\"width: 595px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-863\" class=\" wp-image-863\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G2.jpg\" alt=\"\" width=\"585\" height=\"577\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G2.jpg 595w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G2-300x296.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 585px) 100vw, 585px\" \/><p id=\"caption-attachment-863\" class=\"wp-caption-text\">Brian Enok 1978an argitaratu zuen Ambient 1\/ Music for Airports diskoa da nobela honen soinu-banda.<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"39\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Hondar bi-hiru urtean <strong>Leyre Olcozek<\/strong> Yamaha FZ moto bat erabiltzen zuen eguneroko hiri-barneko joan-etorrietan. <strong>Motozale amorratua<\/strong> izaki, inoiz ez zeuzkan lau moto baino gutxiago etxeko garajean: pare bat Iru\u00f1eko zereginetarako, beste bat bidaia laburretarako eta laugarren bat ordurako oso bakanetan egiten zituen bidaia luzeetarako. Azken hura zeukan moto maitatuen artetik maiteena. Itzultze eperik gabeko bidaien ikur zen, Traveler GX hura, hamar edo hamabost urte lehenagoko munduan barnako zeharko bidaiena hain zuzen, zenbait urte geroago Europan barnako itzulaldi laburrak bilakatuak zirenak. Motoez gain, emazteak eta berak bazuten auto bana bahiketaren gertalekua izanen zen garajean, nahiz eta Leyre Olcozek, Mireia Barrosek ez bezala, ahalik eta gutxienik erabiltzen zuen auto txikia: bi seme-alabak ekartzeko nahiz eramateko, konparazione, edota emaztearekin zein lagunen edo alderdikideren batekin bidaia partekatu behar zuenetan. Sei urte lehenago, ezkondu ziren egunetan, erosi zuen bikoteak Ezkirotz inguruan kokaturiko familiabakarra, sareetako argazkietan \u00a0\u00a0ikusten denez \u00a0apaindura gutxi eta itxura inpertsonala zuena, olcoztar bati eransten zitzaion gustuaren oso bestelakoa.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-865\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G3.jpg\" alt=\"\" width=\"425\" height=\"254\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G3.jpg 425w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G3-300x179.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 425px) 100vw, 425px\" \/><\/p>\n<ol start=\"63\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Leyre Olcoz nor zen jakiteko <strong>Carlos Olcoz<\/strong> oroitu behar den era berean, azken hori nor zen ulertzeko beraren aitaren irudia ekarri behar da gogora.<\/p>\n<p><strong>Santiago Olcoz<\/strong> olcoztarren klanaren fundatzailea izan zen. Iru\u00f1ean 1909an jaio zen, aldirietako nekazari familia baten altzoan, arrakasta nabariaz industria txikiaren arloan abenturatu zena. Gazte-gazte hasi zen engaiatzen zenbait elkarte katoliko integristetan, erlijioso eta kultural soil-soilik hasieran, politikoagoak geroago. Madrilen zuzenbide ikasketak egin ondoren, Errepublika hasi zen egunetan Iru\u00f1era itzuli eta bere <strong>abokatu bulegoa ireki zuen.<\/strong> Haren denbora eta gogoaren gehiena politikari ematen zion, gurasoak bezala karlista sutsu izaki, baita areago, \u201c<strong>ekintza gizona<\/strong>\u201d aldarrikatzen zuen bere burua inguruko tradizionalista epelen aitzinean. Ez zen arrandiarik, goiz ekin baitzion erreketeen batailoi armatuak antolatzeari. Hartarako Mussoliniren Italian instrukzio militarra jaso zuen, beste alderdikide batzuekin batera.\u00a0 Olcoz eta haren lagun tradizionalistek Lizarra inguruko mendietan aurkitu zuten leku aproposena taldetxo karlistak guduan trebatzeko, betiere gobernu errepublikanoaren kontrako altxamendua buruan, betiere hogeita hamahiruko urriaren eta hogeita hamaseiko otsailaren arteko gobernu eskuindarren itsumen konplizea lagun. Sindikatu eta ezkerreko alderdietako kideren batekin Olcozek eraginiko istiluren bat ageri da garaiko prentsako ohar batzuetan, eztabaida politikoak tiroz bukatzea arrunta zen urteetan, areago <strong>Iru\u00f1e txiki hartan<\/strong> non katolizismoaren sekulako ahalmenak bortizki egiten zuen talka, azkar haziz zihoazen langile erakundeen kontra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"88\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>[Leyre Olcozek Mireia Barrosi. Eskutitza. Urtarrilak 27]<\/p>\n<p>Seguru asko kezkatuta utzi zintudan nire gutunean <strong>bonbilla zaharraren kontua<\/strong> aipatu nizunean. Barkatu nire baldarkeria, Mireia maitea, dudarik gabe nire egoeraren errealitatearekin adosten ez den irudia egin baituzu; irudi iluna, ia ile-lazgarri eta, hori gutxi balitz bezala, nire erruz egina, hain justu gutunaren asmoa alderantzizkoa zenean. Oraintxe ere bonbillatxo horren argitan idazten dizut, baina jakizu bonbilla hori nire egunak eta gauak bereizteko dagoela. Leku honetan daukadan argiztapena nahikoa da, egokia, garbia. Nire gogo-gorputzaren erritmo biologikoa zaintzeko jarri zidaten ditxosozko lanpara, benetako altxortzat jotzen dudana. Gutxienekoa da horrek ematen duen argi haria horren eskasa izatea. Piztuta dago. <strong>Gauean, nire hemengo gauetik, beraz, idazten ari natzaizu<\/strong>. Horixe zen, Mireia, esan nahi nizuna, hori besterik ez zen.<\/p>\n<div id=\"attachment_862\" style=\"width: 393px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-862\" class=\"size-full wp-image-862\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G4.jpg\" alt=\"\" width=\"383\" height=\"511\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G4.jpg 383w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G4-225x300.jpg 225w\" sizes=\"auto, (max-width: 383px) 100vw, 383px\" \/><p id=\"caption-attachment-862\" class=\"wp-caption-text\">bAst 2020<\/p><\/div>\n<p><strong>Ez dira<\/strong> <strong>falta zaindariekiko une onak<\/strong>, ez pentsa, egoera hau ez baitzaie haiei ere batere on eroso suertatzen, eta ahal duten neurrian nire bizi-baldintzak laxatzen saiatzen dira. Atzo gauean, afaltzeko zer kozinatu ez jakinki, <strong>piper bete plater bat ekarri zidaten<\/strong>, aldez aurretik esan gabe. Hurrengoa, heldu den asterako, lau eskuetara janen dugu horrelako bat, hitzematen dizut.<\/p>\n<p>Bada, ezin naiz gehiago luzatu. Goizean emanen diet mezu hau behatzaileei, ahalik eta lasterrena helaraz diezazuten. Gure logelako bakardadean irakurri eta estutu bularrean paper zati hau.<\/p>\n<p>Maite zaitut. Leyre.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"170\">\n<li>or.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Otsailaren 13an \u201cEl europeo\u201dk honako izenburua atera zuen lehenengo orrialdean: <strong>\u201cOlcoz, Stockolmeko sindromepean?\u201d<\/strong>. Azpititularra, letra txikiagoan: \u201cBahitua terroristei amore ematearen alde legoke\u201d. Ez dut sarean aurkitu; Cahorseko multzoarekin dator inprimaturik: \u201cEgunkari honek eskuratu ditu politikari nafarrak bahilekutik idatzi eta terroristek gobernukide batzuei bidali dizkien eskutitzen zenbait pasarte. Eskuizkribu horietan, <strong>Olcozek bere bahiketa konpon dezakeen elkarrizketaren alde egin du<\/strong>\u201d. \u201cIrakurri ditugun zenbait pasartetan, bahitzaileei eskertzen die gutunak idazteko baimena eman izana, baita espetxealdian dauzkan baldintza egokiak. Gobernuari eta alderdiei, aitzitik, bere askatasunari begirako pasibotasuna aurpegiratzen die.\u201d<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_861\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-861\" class=\"size-full wp-image-861\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G5.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"168\" \/><p id=\"caption-attachment-861\" class=\"wp-caption-text\">Jack Torrance<\/p><\/div>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-860\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G6.jpg\" alt=\"\" width=\"162\" height=\"245\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G6.jpg 331w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G6-199x300.jpg 199w\" sizes=\"auto, (max-width: 162px) 100vw, 162px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-859\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G7.jpg\" alt=\"\" width=\"591\" height=\"818\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G7.jpg 626w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G7-217x300.jpg 217w\" sizes=\"auto, (max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/p>\n<p><em>E<\/em><em>zkaba, 1938ko maiatzaren 22a.<br \/>\nPreso matxinatu talde batek Iru\u00f1ea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. <strong>Bi iheslari askatasunaren bila<\/strong> dabiltza inguruko haranetan barna.<\/em><\/p>\n<p>Donemartie, gaur egun.<br \/>\nHedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-858\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G8.jpg\" alt=\"\" width=\"530\" height=\"747\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G8.jpg 539w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G8-213x300.jpg 213w\" sizes=\"auto, (max-width: 530px) 100vw, 530px\" \/><\/p>\n<p><em>X<\/em><em>ABIER LETE II. Poesia Saria<\/em><\/p>\n<p><em>\u00abLiburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika. Hala, liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du <strong>egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa<\/strong>, apaindura hutsala izatetik aldenduta. Ondorioz, liburuko diskurtsoaren ausardia azpimarragarria suertatzen da gure garaiko eta gizarteko kezkez diharduenean, esaterako, lana galdu edota aurkitu ezinaren larriduraz mintzo denean, edota urbanizazio abandonatuen hondakin urbanoen paisaia prosaikoaz pentsatzera datorrenean. Hartara, mundu erreferentzial berritzailea sortu du. Gaur egungo komunikabideetako mezuen artean kokatzen du nortasun propioa duen ahots poetikoa, sentibera, konzientziaduna eta iradokiorra aldi berean, sarri, lerro gogoangarrietan mamitu dena.\u00bb\u00a0 (Epaimahaiaren aktatik)<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>S\u00c9CURIT\u00c9 SOCIALE<\/em><\/p>\n<p>Egurgile zaharrek bizi-agiria sartzen dute gutun-azalean.<\/p>\n<p><em>Hiruhilabetero bizirik gaudela jakin behar dute<\/em><\/p>\n<p><em>pentsioa kobratuko badugu.<\/em><\/p>\n<p>Mantso eta herrenka urruntzen dira hurrengora arte.<\/p>\n<p>Posta bulegotik kanpo tu egiten dute:<\/p>\n<p>altzairuzko ahoa enborrean kokatzeko<\/p>\n<p>jartzen zuten doitasunarekin<\/p>\n<p>jaurtitzen dituzte tanta gris batzuk espaloira.<\/p>\n<p>Oraindik erretxina eta egurrautsa<\/p>\n<p>atxikitzen dituzte listuan.<\/p>\n<p>Berriz tu, karriketan barna desagertu aitzin.<\/p>\n<p>Arretatsu nabil azerako karkaxak ez zapaltzeko.<\/p>\n<p>DNAzko globulu arre horiek<\/p>\n<p>gutun-azalen benetako edukiera izan beharko zuten<em>.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p>BITXIEK DISTIRA GALDU ZUTENETIK<\/p>\n<p>[\u2026]<\/p>\n<p>Kafetegian erretzea debekatu zutenetik<\/p>\n<p>ez dut ez adjektibo baten distira,<\/p>\n<p>ez irakurle baten harridura,<\/p>\n<p>ez kritikariaren onespenik bilatzen,<\/p>\n<p>nire zigarroaren laino urdinetik libre<\/p>\n<p>jendearen ingerada argiago dakusat,<\/p>\n<p>mahaira eserita idazten ari denaren eginez<\/p>\n<p>zirriborroz betetzen ditut orriak:<\/p>\n<p>inguruko mahaien solaskideen entzule<\/p>\n<p>ahotsen erritmoen bila ematen ditut orduak.<\/p>\n<p>Paperean marraztutako garabiek<\/p>\n<p>hitzen zamak banatzen dituzte,<\/p>\n<p>adjektiborik gabeko izenen barneko oinazeen pisuak<\/p>\n<p>lerroon artean antolatuz biratzen dira garabien besoak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IBAI ERTZEKO BIDEA<\/p>\n<p>Hainbestetan saiatu nintzen<\/p>\n<p>amets hartaz<\/p>\n<p>nire amets errepikaria egiten.<\/p>\n<p>Ustez behin amestu nuen ametsa<\/p>\n<p>benetan amestu nuen edo ez<\/p>\n<p>esaten ez nekike.<\/p>\n<p>Uhaldiak<\/p>\n<p>itxura guztietako piltzarrak eta plastikoak<\/p>\n<p>utzia zituen sastraka itsuetan;<\/p>\n<p>artean ekaitzaren amorruak erauzitako enbor lodiak<\/p>\n<p>jaisten ziren lasterrean behera;<\/p>\n<p>adar ilunek itxita zituzten zubiaren begiak;<\/p>\n<p>isil eta zuhur<\/p>\n<p>elkarren ondoan genbiltzan,<\/p>\n<p>zurekin ibiltzea<\/p>\n<p>salbu egotea zenean.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-857\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G9.jpg\" alt=\"\" width=\"564\" height=\"797\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G9.jpg 564w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G9-212x300.jpg 212w\" sizes=\"auto, (max-width: 564px) 100vw, 564px\" \/><\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><em>\u00a0<\/em><\/p>\n<p><em>Gizakiak gaur ez zukeen poesia asmatuko<\/em><em>, idatzi zuen Paul Val\u00e9ryk ohar batean. Azken tren motelean leihatilatik begira adierazpen bitxi hartaz hausnartzen du bidaiariak. Gure abiadura handiko trenen garaian oraindik posible dira paisaia eta begirada geldiak; idatz daiteke gaur poesia?<\/em><\/p>\n<p>Liburuaren bigarren atalean Veneziara egindako amodioranzko eta desamodioranzko bidaia oroitzen du bidaztiak, malenkoniaz baina ironiatsu, Mosku-Vladivostok tren transiberiarraren ibilbidea You Tuben dakusan bitartean. Erantzun dio olerki honek lehengo poemaren galderari?<\/p>\n<p><em> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-856\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G10.jpg\" alt=\"\" width=\"562\" height=\"853\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G10.jpg 918w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G10-198x300.jpg 198w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G10-674x1024.jpg 674w, https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G10-768x1166.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 562px) 100vw, 562px\" \/><\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aio eta hurren arte!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aireportuko musika Luis Garde idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina eleberrietan ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria \u00a0Aireportuko musika da. Liburukote sendo mamitsua. Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu. 2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-854","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bast"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aireportuko musika Luis Garde idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina eleberrietan ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria \u00a0Aireportuko musika da. Liburukote sendo mamitsua. Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu. 2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Lazzaretto vecchio\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-10-21T06:59:20+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"lazzaretto\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"lazzaretto\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"lazzaretto\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"headline\":\"Aireportuko musika\",\"datePublished\":\"2020-10-21T06:59:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/\"},\"wordCount\":1348,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/10\\\/G1.jpg\",\"articleSection\":[\"bAst\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/\",\"name\":\"Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/10\\\/G1.jpg\",\"datePublished\":\"2020-10-21T06:59:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/10\\\/G1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/8\\\/2020\\\/10\\\/G1.jpg\",\"width\":610,\"height\":866},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/2020\\\/10\\\/21\\\/aireportuko-musika\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Aireportuko musika\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/\",\"name\":\"Lazzaretto vecchio\",\"description\":\"Liburuak eta kontu zaharrak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536\",\"name\":\"lazzaretto\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"lazzaretto\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/lazzaretto\\\/author\\\/lazzaretto\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio","og_description":"Aireportuko musika Luis Garde idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina eleberrietan ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria \u00a0Aireportuko musika da. Liburukote sendo mamitsua. Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu. 2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/","og_site_name":"Lazzaretto vecchio","article_published_time":"2020-10-21T06:59:20+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"lazzaretto","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"lazzaretto","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/"},"author":{"name":"lazzaretto","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"headline":"Aireportuko musika","datePublished":"2020-10-21T06:59:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/"},"wordCount":1348,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg","articleSection":["bAst"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/","name":"Aireportuko musika - Lazzaretto vecchio","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg","datePublished":"2020-10-21T06:59:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-content\/uploads\/sites\/8\/2020\/10\/G1.jpg","width":610,"height":866},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/2020\/10\/21\/aireportuko-musika\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Aireportuko musika"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/","name":"Lazzaretto vecchio","description":"Liburuak eta kontu zaharrak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/#\/schema\/person\/656eaaf55318a309c7488fafadaa7536","name":"lazzaretto","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/22ae07919d52e94c2dcfe7ef4baf39b1a1e14689ae368efe5f325018361f8c02?s=96&d=mm&r=g","caption":"lazzaretto"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/author\/lazzaretto\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=854"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":868,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854\/revisions\/868"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=854"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=854"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/lazzaretto\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=854"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}