Zeri ematen diogu garrantzia?
Sinbolismoan etzanda nago, sinbolismoa gutxi lantzen. Zerbitzariak bezeroa lasaitzen, klase elkartasuna dirua uzten badugu alde batera. Kontatzen ez dena, diruak sortzen duen guztia ez da guztiz erreala, Kasualitatearen zati ulergarria idazteko dudan askatasuna, edo baztertuari uzten zaion txoko iluna oso periferikoa dena. Lanpostuan hila? edo lanpostu bila? Ni naiz diruak sortzen ez duen beste guztia. 80 euroko billetea gainean, argumentazio isila. Bakarrik jolastu...
Read MoreWITTGENSTEIN AFORISMOAK. II.
Filosofo iaio eta hasiberriek uxo baten kaka arropan jaso eta onartzeko tresnak dituzte. Filosofo hasiberriak azkar garbituko du bere burua eta segituan bere arazo larriagoekin lanean jarraituko du. Adituak ordea epe batez, izandako lasaitasunaz harro geratuko da, erakutsitako gaitasunarekin gustora. Kapitalaren interesak borrokatu ahal dira edo ez. Kapitala ordea gure interesen aurka eraiki da. Ulermen orok sortzen du erreakzio bat. Ez ulertuek ere bai. Erreakzioen azterketan dago gure...
Read MoreWITTGENSTEIN AFORISMOAK.
1.Hartu hitz hauek (edo beste batzuk) nahi duzuna ulertu eta zure bizitzan nahi duzuna aldatu. Ondoren berriz berdina egin beste hitz batzuekin. 2.Begirada baten balioa handia da, begiratzen diogunari balioa ematen diogunean. 3.Hizkuntzak bere mugak ditu. Nire ezagutza hizkuntzarekiko mugatua da. Nire adimenak ere mugak ditu. Etortzen zaizkidan ideia asko horma horien artean errebotatzen geratzen dira. Hormak ez daude beti altuera berean eta errebote kopurua ere aldatzen doa. Batzuk amaieran...
Read MoreOPERTURA
Oholtza gainetik argiak oraindik itzalirik hauxe esaten zuen idazleak: Gau basatietako egurra, eszenatokira dator, …basoa… hemen gauez ezer… oholtzak irauten du, nork jaten du zura? nork jaten du egin zenuen hura? nor zara eta noiz arte? Piramideak eraikitzen langileak zortzi orduz, atsedena; arnasa eta ura egurraren gainean hitz harrotzak harri, lan ez kualifikatuak, kapitalismoaren oinarri erosketak eta ez hausnarketak, erosketa ez...
Read MoreILUNTASUNARI
Zereginak geratzen dira hemen barruan, zereginak egunero, lana, nekea, zarata, beroa, galdategia, meategia, fabrika,… soldata kaxkarrekin bizirautea, familia bat aurrera ateratzeko beharra euria egiten badu aterkia, eta inori begietara begiratu ez, hor ez dago diru iturria. zortzi, bederatzi,… orduz kobazuloan sartzen gara era konsziente batean, eta iluntasuna sartzen da gure barnean, gure hezurretan nekea, itzaltzen gara iluntasunean. egunero… Platonekin geratzen...
Read MoreLE FORGERON
plaza beterik zegoen eta herria bertan zegoen, ikasten eta behingoz erabakiak hartzen. esku ugari metala zorrozten aldaketa handiak, kaleetan poza. Luis XVI.-ak lehenengo lerrotik ikusi izan ahal zuen dena… zutik, txuriz jantzirik, bere hitzek ez zuen eraginik jada, barreak, ospakizunak,… etorkizunerako baldintzak sortzen… herri osoa goldatzearen saria zen iraultza, baina tamalez goldatzen jarraitu behar izan genuen … lur beltzak gorriz tapatzen ibili ginen...
Read MoreANTZERKIAK
Gutxitan hitzegiten dugu argi, beti gaudelako eszenatoki aurrean (antzezlanean) Lurra gogortu egiten da goldatu ezean… Gizaki argalak gosez eraikiak beldurrak, iragan ahaztuak. Begiratu ezazu segundu batez oihal gorri handien atzean, bada bizitza itzalean. Gorriz erabakiak, haizea oihal atzean, hemen gaude eta ez gera, eta lanean gabiltza. … ume langileak eta bideak gurutzatuz joan etorriak. Koreografiak. Hierarkiak agintari krudel edo...
Read Moreudako koplak
Udara edo…irribarrez beteriko argazkiak. hondarraren artean toailak, azalen dirdira. Nire ideia guztiak eguzkitan frigitzen. udara prekarioa edo…inperialismo turistikoa ez gara oporretara ohitzen, ez ditugu ulertzen uniformiatatearen ohiturak. Zu ere etorri zaitezke hiri hau erostera. Bidaiatuz…gauza gehienak ez dira konpontzen. udara edo… ur gainean mugitzen ez hondoratzeko. Umeak uretan jolasten, ezer ere ez ulertzeko. udara; atsedena? lan...
Read MoreADAGIO II.
I. Kablea miaztu zuen eta hil egin zen, min gozoa. II. Ez da idazten egunero, baina lasai dago idazlea, ez baitda bizitzen egunero. III. Ez ezazu inoiz idazle batengatik sufritu, baina ongi dagoela esaten badizu ez ezazu sinistu IV. Negozio onena, beti, lapurreta. V. Historian zehar izan dira pertsonaia interesgarri aunitz, haien lanak zuretzat inspirazio dira, askotan beraiekin bizi zerala amesten dezu. Batzuetan negar egiten duzu, ezin izan dituzulako...
Read MoreMEXIKO
Lurra falta zaigu, eskuak baino ez ditugu. Lurra falta zaigu eta ezin gara itsasoan bizi. Hemen geratzeko ideia babesten dugu, jabeen izenak esku orrietan idatziak, sarraskiak, legeek ez gaituzte eusten, …ez dute etorkizuna idazten… eskurik gabeko lurra izarren argian askatua, … eskuak lantzen geratuko gara bitartean… hemen, bitartean, hemen jaio daitezela izar gehiago Lurrari lotuak, lur azpian arbasoak, gertu, ez gara aldatu, ez gaituzte...
Read More
Iruzkin berriak