ADAGIO I
Ametsik gabe bizitzea ametsak zu aurkitzea amesten aurkitzea ametsek bizitzen ez uztea galbidea esnatzearen ezina II iragan 1 bi orainetan eratorria; aukeren garaia. non gorde zenuen gidoia? III lokatzean oinatzak, alfonfra gorririetan errekonozimendu bila dabiltzan buztinezko izpiritu baldarrak. IV Alferra izateko eskubidea onartzen dugu, hura erabili nahi duenak besteen laguntzarik gabe bizitzeko prest badago. V Agian ez da udaberria seguraski...
Read Moreastelehen goiza
pausoan uso bat hilik ikusi dut, nire auzoa bere hilerri. garbitzaileak lurretik jaso beharko du. … egunero antzeko pertsonek antzeko lekutan, antzeko gauzak hartu eta botatzen dituzte… behar ez den tokietara,… garbitzaileak buruz ezagutzen dituen horietara batzuentzako zaborra den hori jaso eta bereizi. naturaren heriotza motela kutsadura hiriaren soinu arrotzak astelehenak usainak prekaritatea euri herria bakardadea… gainditu...
Read More“GUTXIREKIN POZTEN GARA”
esan zion izarrak begira zuen gazteari begietan baizuen irribarrea “Jada lagunak gara ez al zinen akordatzen” erantzun zion gazteak, azkeneko aldiz ikusi zuen aldia gogoratzen saiatzen zen bitartean. “Asko datoz nigana izarren atzera joateko kapaz diren horietako bat ere zu zara, beste norbaiten aurrean ahul ez agertzeko bakarrik hizt egiten duen, askoren arteko bat, nirekin hitz egitera zatoz, nirekin hitz egitera datoz, baina ez datoz nirekin hitz...
Read MoreIRAK
(gorrilunek idazten dute,… beste gauza askoren artean), beste batzuk ez dira bereizten burdin eta hautsen artean Isila Arraroa Eta hildakoak Ez naiz ezer besteen artean Ez ginen ezer hildakoak bizirik zeudenean. Irakiarra izango banintz zure kotxea erreko nuke, distantziak moztu egiten dira gasolina bidoiak eskuetan,… (ontziak bueltan) Isila Azkarra Eta hiltzailea Ezer ez, esaten duen hori. Inoiz iraken ongietorria izango ez den hori. Argi bero eta itzal...
Read MoreSYRIA
Bizimodu fededun kapitalista periferikoa, familia nuklearra, lan neketsuak, bero anestesikoa, Syria. Ia bizi baldintzarik gabe, hortxe genuen garatze fase amaigabean, beste herri bat. Gerlari atzerritarrez dugu egun josia, eta hala ere, Al Assad ezin da defendatu. Aukeratu ezazu, azkar. Gaueko bederatziak dira; afaria egiten zaude, bihar egin beharreko lanaz nazkatua eta ez dago denborarik aldizkaririk irakurtzeko. Aukeratu zazu, minutu bat duzu hurrengo berrira pasa...
Read MoreIdazlearen gela txiki ilunean,
itsaso zabalen aurreko hondartzetan, ardien arteko otsoen begietan, orrietan izkutatzen diren hitzetan, lan gogorren atsedenetan, pausoek sortarazten dituzten zauritean, belarrean etzanik dauden ardien odolean,… dabiltza sentipenak forma hartzen. II Basoetan dabiltza mendietan dabiltza nortzuk? sentipenak? agian… Ulertu ezin dutenen ezinean jaioak, denboraren ezinegona. Kolore biziko ile horiak begirada handiak, kanpoan aske sentitzearen argitasuna. Eta otxoak ez du...
Read More2
Denborak ez du inporta antza, zer egiten du jendeak dantzan? belarrietara esaten dira kantak hostoen gainean mugitzen diren tantak Ibili egiten ditugun gau hauetan zer dugu esku artean? norekin hitz egin eta norekin ez norekin izateko erabitzeko prest? Izen asko abizen gutxi… gauak konpartitzeko dira norbait benetan ezagutzeko ikara eta lotu egiten gaituen begiradak, nahiak azalaren bila korrika ohera izarren azpian etzatera azkar hasi nahi eta poliki...
Read MoreKaleko katuak
Olerki batek etxeko argia piztuta ikusi eta kanpoan geratzea erabakitzen du. Inguruan geratzen da itsasoa bezela, Lasai, baina geldiezin, kantuan olerkia ere bada katu ilun argal begi gose bat. Keinu baten estimuan, jarrera intimoa azalduz kale ilunetan egitekoa argi duen begirada. bakarrik eta ziur sentitzea zaila, kanpoan itsaroten egotea zaila, katu/olerki bakarti eskertua ikutzean, bizirik gaude eta behar larrienak aseturik kanpoan jarraitzen dugu gauza asko ulertu...
Read Moredantzan hasi baino lehen…
Jarrera politikoa, bizitza publikoa. Aukerak asko dira, eta olerkilaria alferrak bidegurutze etengabeak sortzen ditu, aukerak biderkatuz, aukeratzea atzeratuz? Bizitza publikoa, zuk ezagutzen nauzu? ez? eta orain? hitz bakoitzak hurbiltzan gaitu. Nire bizitza publikoan parte hartu nahiko zenuke? Gidoilari bila nabil… Laguntzaile bat, idazkari bat, antzerkiko zuzendaria,… nik zer edo zer, noizbait, idatzi ahal dut, baina nireak, hasierak baino ez dira, ikuskizuna...
Read More
Iruzkin berriak