{"id":2385,"date":"2016-04-11T08:27:29","date_gmt":"2016-04-11T06:27:29","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/?p=2385"},"modified":"2016-04-11T08:27:29","modified_gmt":"2016-04-11T06:27:29","slug":"ijito-eta-feminista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/","title":{"rendered":"Ijito eta feminista"},"content":{"rendered":"<p>Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez.<\/p>\n<div id=\"attachment_2386\" style=\"width: 602px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2386\" class=\"size-full wp-image-2386\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg\" alt=\"\u201cOrtzadarrean kolore asko daude, anitzak gara\u201d aldarrikatzen dute Gitanas Feministas por la Diversidad taldeko kideek.\" width=\"592\" height=\"275\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2386\" class=\"wp-caption-text\">\u201cOrtzadarrean kolore asko daude, anitzak gara\u201d aldarrikatzen dute Gitanas Feministas por la Diversidad taldeko kideek.<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Emakume izateagatik diskriminatuak eta ijito izateagatik diskriminatuak. Eta ijito komunitatearen barruan ere, ez da erraza emakume izatea, baina <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2468\/maria-jose-jimenez-gitanas-feministas-por-la-diversidad-elkarteko-zuzendaria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">argi dute<\/a>: \u201cIjito komunitatea matxista den? Orokorrean bai, baina baita gainerako gizartea ere\u201d. Gitanas Feministas por la Diversidad talde espainiarreko kideen hitzak jaso ditugu; kideen artean bada ijito euskaldunik ere.<\/p>\n<p>Batik bat hedabideek zabaltzen duten \u201cemakume ijitoaren irudia pertsona ezjakinarena da, ongi hitz egiten eta adierazten ez dakiena, fisiko jakin batekin, eta bizitzako helburutzat duena ezkontzea, seme-alabak izatea eta familia zaintzea. Eta horrek ez du zertan horrela izan, zati handi baten nahia ez da hori, eta ez gaude prest gure irudiarekin eta gurekin jolasten jarrai dezaten \u2013<a href=\"http:\/\/www.pikaramagazine.com\/2014\/10\/las-gitanas-feministas-nos-estamos-organizando-para-dejar-de-ser-islas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">diote taldekideek<\/a>\u2013. Gu geu konbentzitu gaituzte emakume ijitoa folklorikoa edo otzana dela, eta ez da erreala. Dena ez da zuri edo beltz, ortzadarrean kolore asko daude; anitzak gara\u201d.<\/p>\n<p>\u201cEzkondu eta seme-alabak izan nahi badituzu, izan itzazu \u2013gaineratzen dute\u2013; beste emakume batekin ezkondu nahi duen emakumea bazara ere, egin ezazu; eta haurrik izan nahi ez baduzu berdin. Aniztasuna errespetatzea eskatzen dugu, eta aniztasun hori ikusaraztea, aspertuta gaudelako ijito irudi jakin bat baino erakusten ez duten telebista saioez\u201d.<\/p>\n<p>Aurreiritziak apurtzen datoz belaunaldi berriak. Amasa-Villabonako 13-16 urte arteko neskato ijitoak <em>Tolosaldeko Ataria<\/em>ri <a href=\"http:\/\/ataria.info\/amasa-villabona\/1460020376873\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">kontatu dio<\/a>, adibidez, abokatu izan nahi duela, \u201cbesteak beste, ijitoek pairatzen dituzten eskubide urraketak defendatzeko\u201d.<\/p>\n<p>Lagundu nahi dituzten <em>payo<\/em>engandik sarri jarrera paternalista jasotzen dute, baina ez dute leziorik behar, euren borrokarekiko babesa erakustea baino ez. Ijito emakumeak eskubideetan urte batzuk atzerago daudela <a href=\"http:\/\/ssociologos.com\/2015\/08\/07\/entrevista-asociacion-gitanas-feministas-por-la-diversidad\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">diote<\/a>, baina pixkanaka ari direla egoera aldatzen: \u201cAhalduntzea eta boteretzea bultzatzea da gure helburu nagusia, emakume ijitoaren emantzipazio mental eta fisikoa. Gu ahaldunduta gaude, baina emakume ijito batzuk beste fase batean daude oraindik. Duela gutxira arte, halaxe zeuden emakume <em>payoa<\/em>k ere. Emakume ijitoak hezkuntzan eta lan munduan parte hartzeko ilaran azkenak gara, gizartean eta erakundeetan eragin oso urria dugu, eta horregatik berdintasunaren alde egiten dugu lan; bai ijitoen eta gizartearen gehiengoaren arteko berdintasuna, bai ijito emakume eta gizonen artekoa\u201d. Talde bat baino, herri mugimendu bat direla aldarrikatzen dute eta \u201cAskatasunari beldurrik ez\u201d da euren leloa.<\/p>\n<p><strong>Ijitofobia<\/strong><\/p>\n<p>\u201cEz naiz arrazista, baina ijitoak\u2026\u201d esaldia sarri egokitu zait entzutea. Bazenekien, hainbat ikerketaren arabera, hedabideetatik eta hirugarren pertsonek kontatutakotik osatzen dugula gehienbat ijitoez dugun irudia, eta ez haiekin izandako esperientzia zuzenetatik? Eta zer diote hedabideek? Duela gutxi Gitanas por la Diversidad taldeak ozen salatu duenez, estereotipoz eta aurreiritziz betetako saioa da <em>Gipsy Kings<\/em> (telebista kate espainiar batean ijitoez eskaintzen den realitya), eta emakume ijitoak gutxiesten ditu.<\/p>\n<p>Ijitoen artean gutxiengoa bizi dira txaboletan, gutxiengoa dira <em>cantaor<\/em> edo dantzari, baina prototipoa iltzatuta dugu buruan. Alferrak eta lapurrak, horiexek erraz atxikitzen dizkiegun adjektiboak. Tolosaldeko gaztetxoak berak esana da: \u201cFestan gaude, bat-batean zerbait falta da\u2026 eta beti da ijitoen errua\u201d. Eta horrek, jakina, amorrua ematen dio. Elkar ezagutzea da, azken finean, aurreiritziei aurre egiteko modu onena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez.<\/p>\n","protected":false},"author":21,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[16],"tags":[91,225,259,308,416,554,741],"class_list":["post-2385","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gizartea","tag-ahalduntze","tag-boteretze","tag-diskriminazio","tag-emakume","tag-feminista","tag-ijito","tag-matxismo"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ijito eta feminista - Jendartean<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ijito eta feminista - Jendartean\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Jendartean\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-04-11T06:27:29+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Mikel Garcia\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Garcia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Mikel Garcia\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\"},\"headline\":\"Ijito eta feminista\",\"datePublished\":\"2016-04-11T06:27:29+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/\"},\"wordCount\":511,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/04\\\/gitanas.jpg\",\"keywords\":[\"ahalduntze\",\"boteretze\",\"diskriminazio\",\"emakume\",\"feminista\",\"ijito\",\"matxismo\"],\"articleSection\":[\"Gizartea\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/\",\"name\":\"Ijito eta feminista - Jendartean\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/04\\\/gitanas.jpg\",\"datePublished\":\"2016-04-11T06:27:29+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/04\\\/gitanas.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/04\\\/gitanas.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/04\\\/11\\\/ijito-eta-feminista\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ijito eta feminista\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/\",\"name\":\"Jendartean\",\"description\":\"gizarte gaiak, hezkuntza eta noizbehinka zinema\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\",\"name\":\"Mikel Garcia\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Mikel Garcia\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/author\\\/mikel-garcia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ijito eta feminista - Jendartean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Ijito eta feminista - Jendartean","og_description":"Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/","og_site_name":"Jendartean","article_published_time":"2016-04-11T06:27:29+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Mikel Garcia","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Mikel Garcia","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/"},"author":{"name":"Mikel Garcia","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33"},"headline":"Ijito eta feminista","datePublished":"2016-04-11T06:27:29+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/"},"wordCount":511,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg","keywords":["ahalduntze","boteretze","diskriminazio","emakume","feminista","ijito","matxismo"],"articleSection":["Gizartea"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/","name":"Ijito eta feminista - Jendartean","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg","datePublished":"2016-04-11T06:27:29+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/04\/gitanas.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/04\/11\/ijito-eta-feminista\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ijito eta feminista"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/","name":"Jendartean","description":"gizarte gaiak, hezkuntza eta noizbehinka zinema","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33","name":"Mikel Garcia","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","caption":"Mikel Garcia"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/author\/mikel-garcia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2385","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/21"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2385"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2385\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2385"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2385"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2385"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}