{"id":2694,"date":"2016-09-25T09:35:55","date_gmt":"2016-09-25T07:35:55","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/?p=2694"},"modified":"2016-09-25T09:35:55","modified_gmt":"2016-09-25T07:35:55","slug":"babarrun-lata-bat-publikoaren-saria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/","title":{"rendered":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria]"},"content":{"rendered":"<p>Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, bete-betean Ken Loach zuzendari britainiarraren zigilua daraman <strong><em>I, Daniel Blake<\/em><\/strong> saritu du publikoak, Loachen formula ezaguna zaigun arren, ongi funtzionatzen duen formula delako. Dramatismo merkean erori gabe, gizarte babesari loturiko burokrazia zenbateraino den kafkianoa, bihozgabea eta, areago, hiltzailea salatu du oraingoan zuzendari ezagunak. Demagogikoa eta panfleteroa dela esango du baten batek, baina guri oso errealista eta sinesgarria iruditu zaigu irudikatu duen sistema burokratikoa, pertsonak Gizarte Segurantzako zenbaki huts gisa tratatzen dituena, beharra duen jendea dela sinestea baino nahiago duena iruzur egitera datozela pentsatzea, Estatuaren kontura bizitzera. Beste aldean, biktima ahulen ordez pertsonaia indartsuak eraiki ditu zuzendariak, bizimodu duina lortzeko eta euren eskubideak defendatzeko borrokarako prest, erori ostean berriz altxatzeko eta elkarri laguntzeko prest, eta eraikuntza publikoaren aurrean \u2013eszena bikain batean\u2013 graffiti bidez administrazioaren hipokresia salatzeko prest.<a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2695\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg\" alt=\"daniel blake\" width=\"600\" height=\"335\" \/><\/a><!--more--><\/p>\n<p>Europako film onena ere, publikoaren aburuz, zine soziala da: Claude Barras zuzendariaren <strong><em>Ma vie de Courgette<\/em><\/strong> animazio lana. Harrera-etxe batean bukatu duten umeen istorio apur bat naif, apur bat estereotipatua da, baina mimo handiz egina.<\/p>\n<p>Publikoaren Sarirako parte hartu duten pelikulen sailean, Donostiako Zinemaldian behin baino gehiagotan izan ditugun zuzendarien urtea izan da, eta ez digute huts egin, gehienek pelikula zoragarriak utzi baitizkigute. Horren erakusgarri, hiru adibide:<\/p>\n<p>Pablo Larrain Txileko zuzendari aipagarrienetakoak <strong><em>Neruda<\/em> <\/strong>aurkeztu du, Pablo Neruda poetari buruzko filma: Alderdi Komunistako kide izateagatik poeta atxilotzeko agindua eman zuten garaian girotua, Neruda lurtarrena erakutsiko digu filmak, bere kontraesan guztiekin. Pelikula biografikoen ohiko arauetatik aldendu eta istorio bitxia, originala sortu du Larrainek: poliziaren pertsonaia asmatu eta errealitatearekin eta fikzioarekin jolastu du, espazioekin, narrazioarekin, generoen uztarketarekin\u2026 Ederra da emaitza, irudietan, gidoian, kontatzeko moduan, poetaren unibertsoa harrapatzeraino.<\/p>\n<p>Fran\u00e7ois Ozon frantziarra ere ez da berria Donostian, eta <strong><em>Frantz<\/em> <\/strong>paregabea du azken lana. Lehen Mundu Gerraren amaiera da, eta Frantzian guda-zelaian hildako senargai alemaniarraren hilobira bisitan joan da Anna. Baina ez da bakarra, gizon frantziar misteriotsu batek loreak eraman ditu Annaren senargaiaren hilobira. Abiapuntu horri tiraka, iraganari begira eta iragana berreskuratzeko ilusioz bizi den protagonistaren istorioa da <em>Frantz<\/em>, frustrazioz frustrazio aurrera egingo duen emakumearena. Bihurgunez jositako trama da, baina artifiziorik gabe, erritmo pausatuan kontatua, dotore eta fin, tonu klasikoan. Nahi duen lekuetatik eramango gaitu zuzendariak, guk sinestea nahi duena sinetsiko dugu, eta ederra izango da bidaia. Deskubrituko dugu egia konplikatua dela batzuetan, norberaren sufrimendua arintzeko balio duenak besteena areagotu dezakeelako, eta barkamenaz, sufrimenduaz, gerraren zentzugabekeriaz, hildakoen idealizazioaz\u2026 mintzatuko zaigu.<\/p>\n<p>Iazko Publikoaren Sariak ere bisitatu gaitu: Hirokazu Koreeda zuzendariak. Berriz ere familia eta familiarteko harremanak ditu oinarri <strong><em>After the storm<\/em><\/strong> filmean; berriz ere tonu eta erritmo pausatuan kontatu digu istorioa; eta berriz ere, harrapatu egin gaitu zuzendari japoniarraren unibertsoak. Klase ertaineko familia baten amaraun konplexua du aztergai \u2013ohiko legez\u2013, intimista eta hunkigarri batzuetan, umoretsu besteetan, gordinago hainbatetan. Ilusioak desilusio bilakatzen direnean ere, hutsegiteek atzera bueltarik ez dutenean, bizitzan aurrera jarraitu behar da, iragana ezin dugulako aldatu, baina oraina eta etorkizuna bai.<\/p>\n<p>Aipaturiko pelikulen eta gainerakoen kritikak, <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/zinemaldia-2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Zinemaldia 2016 kanalean<\/a> irakurgai.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, bete-betean Ken Loach zuzendari britainiarraren zigilua daraman I, Daniel Blake saritu du publikoak, Loachen formula ezaguna zaigun arren, ongi funtzionatzen duen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":21,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[57,62],"tags":[],"class_list":["post-2694","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zinema","category-zinemaldia-2016"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, bete-betean Ken Loach zuzendari britainiarraren zigilua daraman I, Daniel Blake saritu du publikoak, Loachen formula ezaguna zaigun arren, ongi funtzionatzen duen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Jendartean\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-09-25T07:35:55+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Mikel Garcia\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Garcia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Mikel Garcia\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\"},\"headline\":\"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria]\",\"datePublished\":\"2016-09-25T07:35:55+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/\"},\"wordCount\":509,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/09\\\/daniel-blake1.jpg\",\"articleSection\":[\"Zinema\",\"Zinemaldia 2016\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/\",\"name\":\"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/09\\\/daniel-blake1.jpg\",\"datePublished\":\"2016-09-25T07:35:55+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/09\\\/daniel-blake1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/23\\\/2016\\\/09\\\/daniel-blake1.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/2016\\\/09\\\/25\\\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria]\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/\",\"name\":\"Jendartean\",\"description\":\"gizarte gaiak, hezkuntza eta noizbehinka zinema\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33\",\"name\":\"Mikel Garcia\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Mikel Garcia\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/mikel-garcia\\\/author\\\/mikel-garcia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean","og_description":"Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, bete-betean Ken Loach zuzendari britainiarraren zigilua daraman I, Daniel Blake saritu du publikoak, Loachen formula ezaguna zaigun arren, ongi funtzionatzen duen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/","og_site_name":"Jendartean","article_published_time":"2016-09-25T07:35:55+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Mikel Garcia","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Mikel Garcia","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/"},"author":{"name":"Mikel Garcia","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33"},"headline":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria]","datePublished":"2016-09-25T07:35:55+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/"},"wordCount":509,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg","articleSection":["Zinema","Zinemaldia 2016"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/","name":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria] - Jendartean","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg","datePublished":"2016-09-25T07:35:55+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-content\/uploads\/sites\/23\/2016\/09\/daniel-blake1.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/2016\/09\/25\/babarrun-lata-bat-publikoaren-saria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Babarrun lata bat [Publikoaren Saria]"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/","name":"Jendartean","description":"gizarte gaiak, hezkuntza eta noizbehinka zinema","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/#\/schema\/person\/b83f08474a2e1521971e7c4474a34c33","name":"Mikel Garcia","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a28b343b99daf2a2a47920c0007aa84221ddd2653386f2b8515eae114f470239?s=96&d=mm&r=g","caption":"Mikel Garcia"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/author\/mikel-garcia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2694","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/21"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2694"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2694\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2694"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2694"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/mikel-garcia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2694"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}