Min/bizia
Bat-batean deia, bat-batean kontsulta, bat-batean negargura. Zure bizitzako azkenengo 5 urteak hospitalean pasatu dituzu. Nahigabean bigarren etxea, lagun berriak eta menu ezberdinak aurkitu dituzu. Euskarak baditu hitzak sentimendu ororako, erraietatik azaleraturiko guztiari forma emateko, eta zurea, min/bizia zuen izena. Arraroa izan daiteke mina eta bizia ele bakarrean topatzea, nahasketa homogeneoa bilakatzea. Baina arraroena niri behintzat minik gabe bizirik sentitzea dela iruditzen...
Read More(Des)ikasten
Itxi gabeko orbain horrek gaur egun ere, oihukatu egiten du. Gogoratu nahi ez dugun pasarte horrek min. Zaila da, atzera begiratzea, zaila ere, ubeldura berpiztea. (Hala ere) beharrezkoa dugu higadura sentitzea, eskuen zauria garbitzea eta infekzioan murgiltzea. (Des)ikasten jakitea, saminari erantzuna aurkitzea, alegia. Hitz...
Read MoreTxori libreen kanta
Kafe usaina dute zure irribarrak, tabako gustua zure istoriak. Auzoko kaleetan ezagututako katuak gara, bilera tarteetan elkartrukatutako begiradak. Belardiaren askatasuna zara, txori libreen kanta, haize kirrien goxotasuna eta harrien indarra. Ez ditut hitzik aurkitzen, anekdota guztiak berpizteko, ezta zarenagatik eskerrak emateko. “Sororitat és curar-nos les ales unes a les...
Read MoreBeldurra
Beldurra. Beldurra diogu aldaketari, beldurra desengorkortasunari, beldurra ezjakintasunari, beldurra, kaosari alegia. Lehenengo pausu horren norantza da askotan gure drama. Lehenengo pausu horren indarra gure zama. “Erosotasunarekin bukatu nahi dut” esaten diozu askotan zure buruari, baina errutinan erortzen zara sarri. Nola aldatu egoera? Nola aldatu afera? Mila erantzun, galdera batentzat, mila hitz, esaldi berarentzat, baina zuk, zurea sortu behar duzu, oztopoak gaindituz bidea ikusten...
Read MoreBidelagun
Ustekabean, atzean utzi ditugu galderak, hutsuneak, baldintzazko perpausak. Ustekabean, orain indartsuagoak gara. Nahi gabe, bilatu gabe. Ustekabean, klik egin genuen. ——————————- Orain, urtea ihes egiten duen modu berdinean, nik ere ihes egin nahiko nuke. 12 hilabete hauetan izandako bizipen zoriontsuetara, bidai guztietara, bide lagunen besarkadetara eta eman gabe utzi genituen musuetara. Mila esker, loratze...
Read MoreIlusioz bete dituzte kaleak
Errepresioari aurre eginez, ilusioz bete dituzte kaleak, zapalkuntzari aurre eginez, batasuna sortu dute herrian. Aste hauetako irudietan kolore anitzak ez ezik sexu, klase sozial eta belaunaldi ezberdinak ere topatu ditugu. Honako egunek, historian grabatuak geratuko dira, ez izan dudarik. Honako egunek, herrien arteko elkartasuna behar dute, atxikimendutik haratago doazen konpromezuak. Gaur haiek dira, bihar gu izan gaitezke.
Read MoreDenbora badoa
Orratzak kendu dizkiot erlojuari, ez dut denboraren berri izan nahi azkenaldian beta azkarregi doa ta. Konturatu gabe zenbaki berri bat, hilabete berri bat eta ilusioz bete beharko dugun urte berri batean murgildu gara. Aspaldi agur esan nizun arren gaur nirera bueltatu egin zara. Urtearen bukaera iristen den modu berdinean, abisatu gabe, zarata atera gabe. 7 dira katuen bizitzak, 12 urtearenak, Eta gu 10.nean geratu ginen. Ba al dago hutsune hori beteko duen erloju...
Read MoreSu bilakatuko gara berriro
Ohe ilunean botata, soinean mila hitz, mila istorio, mila liburu. Zure azalean berbak irakurtzeko gai naiz. Zure ninietan galderak. Nola, noiz eta non? Itaundurak ez dira isiltzen, Ez ditut mututu nahi, Ez ditut desagertarazi nahi. Batzuetan, bakarrik nagoen horietan. Galdera berdinak egiten dizkiot nire buruari, (hori bai) jokoa aldatuz, esanahiekin mutatuz. Bihar esnatzen zarenean, suz ernaldutako letrak irakurriko dituzu, zure izenean idatzi baitut, zure...
Read MoreBeharrezko hizketaldia.
Zerbait esan nahiko nizuke baina ez naiz ausartzen, zerbait aitortu nahiko nuke baina ez ditut hitzak aurkitzen. Zaila da erraiak azaleratzea, zaila, norbanakoaren segurtasuna kolokan jartzea. Beldurra, beldurra ematen du orbana berpiztea, zauria irekitzea eta gaitz guztiak berriro ere, sentitzea. Hala ere, beharrezkoa da. amesten jarraitzea, bulkadez eraikitako gaztelua apaintzea eta izuei ate-kolpea...
Read More
Iruzkin berriak