Urte berria, egunsenti desberdina.
Urte berria, amets berriak, pertsona berriak eta eskakizun berriak. Urtero lez galdera berdinak: Nora joan? Zer egin? Nor bisitatu? Eta nora bidaiatu? Urtero lez asmo berdinak: gymnasioan apuntatu, lagunekin geratu, gutxiago txiokatu, eta agian, tabakoa lagatu. Nik aurten, eskakizun berriak egin nahiko nituzke; Diana Quer gehiago ez egotea, Altsasukoak etxera bueltatzea, La Manada bezalako kasuak ez legitimatzea, adierazpen askatasuna ez kondenatzea, emakumeon gorputza...
Read MoreKondenak
Kondenak Espetxeak Urteak Bideak Kondena ugari izan ditugu gurean, barnean, injustiziaren azal gorenean. Esperantzaz bildutako etxeak, dira espetxeak. Ateratzeko zain, ama ikusteko zain, maitalea dastatzeko zain, eta zaindu nahi dugun herri hori usaintzeko irriketan. Baina zer dira urteak bahituta zaudenean? Zer dira urteak erbestean kokatzen zarenean? Bide ugari daude gure nahiak lortzeko, zuek guztiak aske bilakatzeko, gure familiak zoriontsu izateko, eta gabon...
Read MoreMARTXOAK 3; Oroimena hizpide
Asteak daramatzat hunkituta, asteak nire hiriaz maiteminduta. Madriletik idazten dut, nostalgiaz bilduta, nostalgiaz atxikituta. Beste behin ere Gasteiz harrotasunez puztu da, kaleak elkartasunez betez, filmak oroimenez ernalduz. Odolez margotu zituzten eskolak, odolez, gure arimak. Baina berriro ere, loratu egin gara, gure hiria goratuz, berriro ere, herri borroka barneratuz. Martxoak 3 “Oroimena, justizia,...
Read MoreIrribarrea galdu gabe.
Ez zait topikoen inguruan idaztea gustatzen, hala eta guztiz ere, atzokoak aipamen bikoitza behar duela uste dut; batetik, bai (nola ez) kaleak aldarriz bete behar ditugu eta bestetik, komunikabide guztiak hitz matxinoz bete. Aurreko orduetako irudiak zein testigantzak, barne guztiak irauli zizkigun askori eta ez naiz ari errepresioaz soilik. Hauetan nabarmena zen indarkeria (estatu autokrata batek erabiltzen duen erremienta errazena alegia), baina nik horren gainetik, irribarrea...
Read More
Iruzkin berriak