Gazte bulkadak uhinetan
“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak” esaten zuen abestiak, gure arbasoen iraultzetatik, debekatutako hitzetatik, ukabil hauskaitzetatik sortuak alegia. Norbaitek “zapalduon olerkia” deitu zion nik ordea, garaiezinen historia. Esparru mikrora ekarrita. Uhin libreetan murgiltzen garen ahotsak gara, irrati alternatiboen erraietan nabigatzen dugunak, Gasteizko aldezaharrean ezkutatzen garen katuak gara eta hiri honetako gazte desobedienteen bulkadak. Hona hemen gure...
Read MoreDenbora badoa
Orratzak kendu dizkiot erlojuari, ez dut denboraren berri izan nahi azkenaldian beta azkarregi doa ta. Konturatu gabe zenbaki berri bat, hilabete berri bat eta ilusioz bete beharko dugun urte berri batean murgildu gara. Aspaldi agur esan nizun arren gaur nirera bueltatu egin zara. Urtearen bukaera iristen den modu berdinean, abisatu gabe, zarata atera gabe. 7 dira katuen bizitzak, 12 urtearenak, Eta gu 10.nean geratu ginen. Ba al dago hutsune hori beteko duen erloju...
Read MoreSu bilakatuko gara berriro
Ohe ilunean botata, soinean mila hitz, mila istorio, mila liburu. Zure azalean berbak irakurtzeko gai naiz. Zure ninietan galderak. Nola, noiz eta non? Itaundurak ez dira isiltzen, Ez ditut mututu nahi, Ez ditut desagertarazi nahi. Batzuetan, bakarrik nagoen horietan. Galdera berdinak egiten dizkiot nire buruari, (hori bai) jokoa aldatuz, esanahiekin mutatuz. Bihar esnatzen zarenean, suz ernaldutako letrak irakurriko dituzu, zure izenean idatzi baitut, zure...
Read More42 urte. Oroimena, egia eta justizia.
Egunero galdetzen nion amari; Ama zer da trantsizioa? Ama zer da demokrazia? Berak hitz xumeen bitartez azaldu beharreko gauza ez zela, erantzuten zidan, egunero. Urteen joan etorrian, termino horien erantzunkizuna ikasi dut, termino horietara atxikituta dagoen sufrimendua, alegia. Gogorra izan da pairatutako patua, ugaria izan da jariotako odola. Ez da bakarrik martxoaren 3a, gure historioak dakarren oihua. Ez ziren “soilik” bost grebalari...
Read MoreMARTXOAK 3; Oroimena hizpide
Asteak daramatzat hunkituta, asteak nire hiriaz maiteminduta. Madriletik idazten dut, nostalgiaz bilduta, nostalgiaz atxikituta. Beste behin ere Gasteiz harrotasunez puztu da, kaleak elkartasunez betez, filmak oroimenez ernalduz. Odolez margotu zituzten eskolak, odolez, gure arimak. Baina berriro ere, loratu egin gara, gure hiria goratuz, berriro ere, herri borroka barneratuz. Martxoak 3 “Oroimena, justizia,...
Read More
Iruzkin berriak