Kaosean loratuak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: martxoa, 2021
Mar20 0

gaur gara

Posted in Sailkatu gabea

atzo iragan da biharra hipotetikoa da zalantzazkoa, irreala gaur gara atzo esan gabekoen damu atzoko akatsen eskarmentu atzoko plazerraren zoriontasun galdu genuen trena begirada baten oroitzapena atzo iragan da baina gaur gara atzoko hautabideen ezbai atzoko zaurien orbain atzo bizitakoaren emaitza eta aldakorrak gara atzoko hodeia gaurko tanta bada eta ziklikoak gara gaurko iluna argitzen duen ilargia atzoko berbera bada eta iragankorrak gara atzoko izar-iheskorra gaur ikusten ez...

Read More
Mar14 0

Posted in Sailkatu gabea

behar bada euria beharrezkoa da haziak loratzeko behar bada iluntasuna ezinbestekoa da argiaz gozatzeko behar bada hodeiak egun argitsuen parte izan daitezkeen era berean izpiak ere badaude lainoetan behar bada tanta eta errainuz lanbro eta ekiz eginak gaude behar bada orain eta hemen baino ez gara behar...

Read More

Naiara Perez

Pentsamenduz betetako itsaso zabala da nagusi, zeinaren olatuen zipriztinek olerki eran bustitzen duten kaia. Kantuz beteak dira zelaiak, haizearen konpasaren arabera dantzan. Ideiak daude landatuta mendietan, irudimenez ureztatu eta loratutako testuak konpartitzeko. Iritziak daude pilatuta errekako harrietan, batzuk lurrera gogor eutsiz, korrontea jarraituz besteak. Askatasun izpiz batzuetan; injustizia tantez besteetan. Edo gozo-gaziaren osteko ostadar koloretsuaren argiz. Polotik polora aurkitzen dira egungo gizartearen gora beherei dagozkien gaiak, izan hezkuntzaz, hizkuntzaz, lanaz. Puntu kardinalen batean, natura, besteren batean kirola edota aisialdia bezalako gaiekin egin daiteke topo. Maitasuna hemisferioan. Ez dakigu zein latitude eta zein longitudetan aurkituko den ondorengo gaia. Koordenadak asmatu nahi? Ongi etorri fantasiazko planetara

Azken bidalketak

  • gaur gara
  • (izenbururik ez)
  • MARTXOAK 8
  • Esperantza
  • Baldintza hipotetikoa

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2021(e)ko martxoa
    • 2020(e)ko martxoa
    • 2020(e)ko otsaila
    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria

    Kategoriak

    • Sailkatu gabea

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA