{"id":104,"date":"2013-11-02T20:17:40","date_gmt":"2013-11-02T18:17:40","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/oier-lakuntza\/?p=104"},"modified":"2013-11-02T20:17:40","modified_gmt":"2013-11-02T18:17:40","slug":"sarin-gasa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/","title":{"rendered":"Sarin gasa"},"content":{"rendered":"<p>Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak\u2026 Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan zurikeria haundia dagoela, eta mundu mailako potentzia askok, beren erabilera publikoki gaitzetsi arren, arma kimikoez baliatzen direla beren hegemonia ekonomikoa sostengatu eta sendotzeko. Hain zuzen ere, zurikeria horrek berak egiten ditu arma kimikoen hornitzaileak erabiltzaileak bezain errudun, legearen aurrean agian ez, baina munduan behingoz hedatu behar litzatekeen guztiontzako justiziaren aurrean bai.<\/p>\n<p>Hau esanda, natorren orain gaurko protagonista aurkeztera, Sarin gasa alegia. Aurtengo uda bukaeran, berriz ere bere berri izan genuen. Izan ere, abuztuaren 21ean bere erabileraren inguruko susmoak zabaldu ziren Sirian. Gerora, nazio batuen erakundeak egindako ikerketek Sarin gasa erabili zela baieztatu zuten. Gobernuaren indarrek edo oposiziokoek, nork? Hori ez omen zegoen oso argi, baina guztiak al \u2013Asadi begira jarri ziren. Dudarik gabe, honetan ere mundu mailako potentzien interesek zeresana izango zuten. Edonola ere, egia da Siriako gobernuak bere arma kimikoak desegiteko programa onartu izanak bertsio horri indarra ematen diola.<\/p>\n<p>Sustantzia hau hasiera batean pestizida gisa garatu zuten Alemanian bigarren mundu gerraren aitzinean. Hala ere, gerra hartan ez zen arma kimiko gisa erabili. Itxura guztien arabera, helburu horiekin lehenengoz 1980ko hamarkadan erabili zuten Iranen eta Iraken arteko gerran. Gerora, Japoniako metroan ere Sarin gasa erabili zuen Aum Shinrikyo sekta erlijiosoak, hamahiru heriotz eraginez.<\/p>\n<p>Sarin gasak organismoan eragiten duen efektua azaldu aurretik, arma kimikoen eta biologikoen arteko ezberdintasuna azaltzea komeni da. Bada, arma biologikoek gaixotasun jakin bat eragiten duten bakteria nahiz birusak erabiltzen dituzten bitartean, arma kimikoek berez ez dute modu zuzenean izaki bizidunik erabiltzen. Bigarren hauek, giza organismoan efektu jakin bat eragiten duten substantzia toxikoetara mugatzen dira. Bakteria edo birus jakin batek sorturiko toxinak erabiltzen dituztenak ere arma biologiko gisa sailkatzen dira, nahiz eta izaki bizidun horiek zuzenean arman ez aurkitu. Arma biologikoen adibide batzuk antraxa, botulismoa eta tularemia lirateke. Aldiz, arma kimikoen adibide aipagarri gisa Sarin gasa, tabuma kloroa eta fosgenoa leudeke.<\/p>\n<p>Sirian ustez erabili zuten Sarin gasa edo GB, nerbio sisteman eragiten duen arma kimiko mota bat da. Zehatz esanda, substantzia honek gorputzeko kolinesterasa entzimaren inhibizioa eragiten du. Kontuan hartuta entzimak gorputzeko erreakzio kimikoak ahalbidetzen dituzten konposatuak direla, kolinesterasaren inhibizio horrek funtzio jakin bat burutu ezin izatea dakar. Funtsean, Sarinak entzima horren gune aktiboarekin, hau da, katalizatzen duen erreakzioan parte hartzen duten atomoetako batzuekin lotura bat osatzen du, berauek blokeatuz, eta beraz, entzima horrek ahalbidetu behar zukeen erreakzio kimikoa gertatzea galeraziz.<\/p>\n<p>Erreakzio hori azetilkolina neurotransmisorea desegitea da. Biomolekula hori, nerbio sistemako neuronen artean edo neuronen eta uzkurtuko den giharreko zelulen artean (sinapsian) aurkitzen da, nerbio  kinadaren transmisioa ahalbidetuz. Baldintza normaletan, kolinesterasa entzimak azetilkolina desegiten du, giharraren uzkurtze\/erlaxatze zikloa ahalbidetuz. Sarinaren eraginpean ordea,  entzima horrek ezin du azetilkolinaren desegitearen erreakzioa katalizatu, eta honek neurotransmisorea pilatzea eragiten du, nerbio kinada uneoro transmititu eta giharrak etengabe uzkurtuz.  Hal Sarin gasa arnasteak, arnasketan parte hartzen duten muskuluen funtzionamendu egokia galeraz dezake, asfixiaren ondoriozko heriotza eraginez.<\/p>\n<p>Konposatu hau kolore eta usainik gabeko likido egoeran lortzen bada ere, oso hegazkorra da, eta berehala gas egoerara pasatzen da. Hori da arma kimiko gisa duen eraginkortasun haundiaren arrazoietako bat, jendea oharkabean bere eraginpean egon baitaiteke. Gasa arnasketa bidez jasotzen denean, bere sintomak segundu gutxiren buruan ager daitezke, bularreko presioa, buruko mina, eta bere eraginpean jarraituz gero, heriotza. Likido egoerarekin kontaktuan egotean aldiz, ordu batzuen buruan agertzen dira lehen sintomak. Konparaketa bat egitearren, Sarin gasa zianuro potasikoa baino hogei bat aldiz toxikoagoa da.<\/p>\n<p>Beno, honekin nahikoa izango da. Ikusten duzuenez, arma kimikoei buruz hizketan hasi naiz eta tartean biokimika apur bat ere agertu da. Ea hurrengorako zeozer gustagarriagoa aukeratzen dudan eta gerra kontuak albora uzten ditugun!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak\u2026 Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[25,56],"class_list":["post-104","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gaur","tag-entzimak","tag-militarrak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak\u2026 Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zientziaren labirintoan kokatuz\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-11-02T18:17:40+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Oier Lakuntza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Oier Lakuntza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Oier Lakuntza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\"},\"headline\":\"Sarin gasa\",\"datePublished\":\"2013-11-02T18:17:40+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/\"},\"wordCount\":627,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"entzimak\",\"militarrak\"],\"articleSection\":[\"Gaurkotasunekoak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/\",\"name\":\"Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-11-02T18:17:40+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/02\\\/sarin-gasa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Sarin gasa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/\",\"name\":\"Zientziaren labirintoan kokatuz\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\",\"name\":\"Oier Lakuntza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Oier Lakuntza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/author\\\/oier-lakuntza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz","og_description":"Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak\u2026 Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/","og_site_name":"Zientziaren labirintoan kokatuz","article_published_time":"2013-11-02T18:17:40+00:00","author":"Oier Lakuntza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Oier Lakuntza","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/"},"author":{"name":"Oier Lakuntza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d"},"headline":"Sarin gasa","datePublished":"2013-11-02T18:17:40+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/"},"wordCount":627,"commentCount":0,"keywords":["entzimak","militarrak"],"articleSection":["Gaurkotasunekoak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/","name":"Sarin gasa - Zientziaren labirintoan kokatuz","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#website"},"datePublished":"2013-11-02T18:17:40+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/02\/sarin-gasa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Sarin gasa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/","name":"Zientziaren labirintoan kokatuz","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d","name":"Oier Lakuntza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","caption":"Oier Lakuntza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/author\/oier-lakuntza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/104","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=104"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/104\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=104"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=104"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=104"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}