{"id":109,"date":"2013-11-08T20:35:56","date_gmt":"2013-11-08T18:35:56","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/oier-lakuntza\/?p=109"},"modified":"2013-11-08T20:35:56","modified_gmt":"2013-11-08T18:35:56","slug":"argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/","title":{"rendered":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna"},"content":{"rendered":"<p>Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km\/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure esku. Esate baterako, duela gutxi Martera iritsi zen Curiosity espazio-ontzia, batazbeste 12000 km\/h ingurura joan zen, eta hori, argiaren abiadura baino 90000 aldiz txikiagoa da. <\/p>\n<p>Dena den, gure eguneroko behaketekin talka egiten duena, abiaduraren zenbatekoa baino, bere unibertsaltasuna da, behatzaile guztientzat argiaren abiadura berdina izatea alegia. Honek zer esan nahi duen hobeto ulertzeko, gatozen abiadura txikiagoetara.<\/p>\n<p>Kotxe bat 120 km\/h-ko abiadurara badoa, errepide bazterrean dagoen persona batek 120 km\/h-ra doala esango du. Aldiz, 100 km\/h-ra doan kotxe batentzat, 20 km\/h-ra doala esan daiteke, beregandik abiadura horretan urrunduko baita. Aldiz, kotxe horren ordez argia jartzen badugu, eta beste kotxea argiaren abiaduraren erdira joan daitekeen espazio-ontzi batez ordezkatzen badugu, bai espazio-ontziarentzat eta bai geldi dagoen behatzailearentzat argiaren abiadura 300000 km\/s-koa izango da. Nola da hau posible? Espazio-ontziarentzat, argiaren abiaduraren erdira doala kontuan hartuta, ez al litzateke 150000 km\/s-ko abiadan higitu behar argia?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg\" align=\"\u201dmiddle\u201d\"><\/p>\n<p>Ikus dezagun beste adibide bat paradoxa hau hobeto ulertzeko. Demagun trenean goazela, eta persona bat pasiloan aurrera doala. Guretzat, persona hori 2 km\/h inguruko abiaduraz higituko da. Aldiz, trenbide ondoan eserita dagoen persona batentzat pasilokoa zein abiaduratara doan jakiteko, trenaren abiadura ere kontuan hartu beharko da. Adibide horren arabera bestela behar bazukeen ere, trenak gauez argiak pizten dituenean, argiaren abiadura berdina izango da trenean doan pertsonarentzat eta trenbide ondoan eserita dagoenarentzat.<\/p>\n<p>Izan ere, lehenago aipatu bezala argiaren abiadura berdina da behatzaile guztientzat. Hau ulertzeko, argiaren abiadurara hurbildu ahala denbora dilatatu egiten dela kontuan hartu behar da. Lehenengo adibidera itzuliz, espazio-ontzia argiaren abiaduraren erdira doanean, argiak denbora tarte berean geldi dagoenari ateratzen dion distantziaren erdia aterako dio argiaren abiaduraren erdira doan espazio-ontziari. Denbora tarte hori ordea, ez da berdina izango geldi dagoenarentzat eta espazio-ontziarentzat, bigarren honentzat denbora motelago pasako baita. Hala, abiadura distantzia\/denbora dela kontuan hartuta, argiaren abiadura berdina izango da bi erreferentzi puntuentzat.<\/p>\n<p>Hau guztia islatzeko, Albert Einsteinek bi bixkien paradoxa proposatu zuen.Demagun bi bixki hartu eta horietako bat lurrean uzten dugun bitartean, bestea argiaren abiaduratik gertu bidaia dezakeen espazio-ontzi batean urruneko galaxia batera bidaltzen dugula. Galaxiak elkarrengandik oso urrun daude, eta espazio-ontziak Lurrera itzultzeko hogei urte beharko ditu (zerbait esatearren). Hala, bidaiaren ostean bi bixkiak elkartzen direnean, Lurrean geratu denak hogei urte izango lituzkeen bitartean, bidaiariak hogei urte baino gutxiago izango lituzke. Izan ere, argiaren abiaduratik gertu bidaiatzean, bigarrenarentzat denbora motelago pasako litzateke.<\/p>\n<p>Gaur egun ezinezkoa da era horretako esperimentuak egitea, ezinezkoa baita argiaren abiadurara mugitzen den ontzirik egitea. Hala ere, teoria hau asmakeria hutsa ez dela adieraziko zukeen esperimentuak egin izan dira. Behin batean, bi erloju momentu berean martxan jarri ziren: bat lurrean geldirik, eta bestea hegazkin baten barruan. Hegazkina beste erlojua zegoen lekura iritsi zenean, bi erlojuak batera gelditu zituzten, baina hegazkinekoak besteak baino mikrosegundu  (segundua baino miloi bat aldiz txikiagoa den unitatea) batzuk gutxiago markatzen zituen. Diferentzia hau oso oso txikia da, eta baliteke akats baten ondorio izatea, baina erlatibitatearen teoriak ere horrelako zerbait aurreikusten du. Kontua da argiaren abiadura (300000 km\/s) hegazkinarena (800 km\/h edo) baino askoz ere haundiagoa dela, eta beraz, abiadura horretan denbora ez da ia dilatatzen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/gps.jpg\" align=\"\u201dmiddle\u201d\"><\/p>\n<p>Hau guztia asmakeria hutsa ez dela argi uzten duen beste adierazle bat, gaur egungo hainbat aplikazio teknologikotan daukagu. Funtsean, baliabide teknologiko baten garapenak teoria honek dioena aplikatzea eskatzen badu, benetan azalpena zuzena dela esan dezakegu, bestela ezingo bailirateke baliabide horrek eskeintzen dituen emaitza onak lortu. Baliabide horietako bat GPSena da. Jakina den bezala, GPSak satelite batzuk bidalitako seinaleek hartzailera iristeko behar duten denboraren arabera, gorputz baten kokapen zehatza kalkulatzen dute. Sateliteen denborak eta lurreko denborak ordea, abiadura ezberdina duten gorputzei dagozkien heinean, ez datoz guztiz bat. Hala, erlatibitatearen teoriaren arabera denbora hauek bateratu ezean, ezinezkoa litzateke lurreko gorputzen kokapena gaur egun eskura ditugun tresnek eskeintzen diguten adinako zehaztasunarekin antzematea.<\/p>\n<p>Hortaz, sarrera honetan mintzagai izan dugun argiaren abiaduraren unibertsaltasuna ere zientziaren paradoxa gisa deskriba genezake, gure eguneroko behaketetan gorputz baten abiadura erreferentzi puntuaren araberakoa baita. Hau goian aipatu ditugun kotxeen eta trenaren adibideekin argi ikusten da. Kontua da gure behaketak baldintza edo egoera batzuetara mugaturik daudela, eta ez dugula argiaren abiaduratik gertuko erreferentzi punturik eskura. Muturreko abiadura horietan, gure eguneroko bizitzan agertzen ez den denboraren dilatazioa gertatzen da. Zientziak muturreko baldintza horiek aintzat hartzen ditu, honen antzeko ezustekoak iragarriz.<\/p>\n<p>Sarrera hau idaztez bukatzean, zientzia munduan ez dabilen jendearentzat agian zail xamarra atera zaidala iruditu zait. Egia esan, imaginazio pixka bat eskatzen duela uste dut, eguneroko bizitzan agertzen ez den kontzeptu bat aipatzen baitut bertan, denboraren dilatazioa alegia. Ez dakit, irakurtzez bukatzen duzuenean zaplasteko bat eman nahiko didazue agian. Bada, zuen iruzkina idatziz eman diezadakezue muturrekoa. Baina aurrena irakurri, eta gero gerokoak!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km\/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[9,11,21],"class_list":["post-109","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-paradoxak","tag-abiadura","tag-argia","tag-einstein"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km\/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zientziaren labirintoan kokatuz\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-11-08T18:35:56+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Oier Lakuntza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Oier Lakuntza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Oier Lakuntza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\"},\"headline\":\"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna\",\"datePublished\":\"2013-11-08T18:35:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/\"},\"wordCount\":803,\"commentCount\":11,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/77\\\/2013\\\/11\\\/trenagauez.jpg\",\"keywords\":[\"abiadura\",\"argia\",\"Einstein\"],\"articleSection\":[\"Zientziaren paradoxak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/\",\"name\":\"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/77\\\/2013\\\/11\\\/trenagauez.jpg\",\"datePublished\":\"2013-11-08T18:35:56+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/77\\\/2013\\\/11\\\/trenagauez.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/77\\\/2013\\\/11\\\/trenagauez.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/2013\\\/11\\\/08\\\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/\",\"name\":\"Zientziaren labirintoan kokatuz\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d\",\"name\":\"Oier Lakuntza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Oier Lakuntza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/oier-lakuntza\\\/author\\\/oier-lakuntza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz","og_description":"Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km\/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/","og_site_name":"Zientziaren labirintoan kokatuz","article_published_time":"2013-11-08T18:35:56+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Oier Lakuntza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Oier Lakuntza","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/"},"author":{"name":"Oier Lakuntza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d"},"headline":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna","datePublished":"2013-11-08T18:35:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/"},"wordCount":803,"commentCount":11,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg","keywords":["abiadura","argia","Einstein"],"articleSection":["Zientziaren paradoxak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/","name":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna - Zientziaren labirintoan kokatuz","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg","datePublished":"2013-11-08T18:35:56+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2013\/11\/trenagauez.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/2013\/11\/08\/argiaren-abiaduraren-unibertsaltasuna\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Argiaren abiaduraren unibertsaltasuna"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/","name":"Zientziaren labirintoan kokatuz","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/#\/schema\/person\/72c47d2c3406b0bacd1ddc838dc61a4d","name":"Oier Lakuntza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/23b31c2a04cd473d5df102c3402e789a62d27be48573233bb4b6802a77cac9cc?s=96&d=mm&r=g","caption":"Oier Lakuntza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/author\/oier-lakuntza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/109","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=109"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/109\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=109"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=109"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/oier-lakuntza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=109"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}