{"id":2424,"date":"2016-07-15T12:16:45","date_gmt":"2016-07-15T10:16:45","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/onintza-irureta\/?p=2424"},"modified":"2016-07-15T12:16:45","modified_gmt":"2016-07-15T10:16:45","slug":"idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/","title":{"rendered":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d"},"content":{"rendered":"<div id=\"attachment_2426\" style=\"width: 538px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2426\" class=\" wp-image-2426\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg\" alt=\"Gazteluko Plazako eta Udal plazako elkarretaratzeak historikoak izan dira. Argazkia: Euskalerria Irratia.\" width=\"528\" height=\"352\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2426\" class=\"wp-caption-text\">Gazteluko Plazako eta Udal plazako elkarretaratzeak historikoak izan dira. Argazkia: Euskalerria Irratia.<\/p><\/div>\n<p>Sanferminetan 17 sexu eraso salatu dituzte emakumeek eta 17 gizon atxilotu dituzte. Mugimendu feministen eta Iru\u00f1eko Udalaren lanak emaitza izan du. Eraso sexisten aurkako aldarria inoiz baino ozenago entzun da jai giro betean. Bilgune Feministako Idoia Arraizari balorazioa egiteko eskatu diogu.<!--more--><\/p>\n<p><strong>\u00a0Zer izan da positiboa aurtengo sanferminetan indarkeria matxistaren kontrako borrokan?<\/strong><\/p>\n<p>Indargune nagusia elkarlanean egin den lanketa izan da, bai aurretik, bai sanferminen bitartean, baita erasoen osteko erantzun sozial horretan ere. Zeintzuk dira lanketaren ondorioz lortu diren emaitzak? Udal Plazako eta Gazteluko Plazako argazkiak. Erantzun soziala masiboa izan da, baina horrelako irudiak ez dira egun batetik bestera lortzen. Beharrezkoa da jaien aurreko lanketa, protokoloa elkarlanean lantzea, baita erakundeen inplikazioa ere. Hori ez da soilik aurten egin den lanketari esker lortu. Urte asko daramatzagu Iru\u00f1ean erasoen inguruan lanketa eta kontzientziazioa egiten; bereziki Gora Iru\u00f1ea plataformak (eta bertan dagoen erasoen lantaldeak), baita Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako plataformak ere. Elkarlanean aritu dira beste eragile sozialekin, Iru\u00f1eko pe\u00f1a guztiekin, eta azken urteetan udalarekin. Guztion inplikazioari esker lortzen dira horrelako erantzun sozialak; prebentzioari esker, formazioari esker, adostutako protokoloei esker, erantzun irmoak eta azkarrak eman daitezke. Gero eta jende gehiagorengana iristen ari gara. Beraz, hori positibotzat jotzen dut.<\/p>\n<p><strong>Zer izan du negatiboa?<\/strong><\/p>\n<p>Oraindik eraso sexista asko ematen dira. Egia da gero eta gehiago ezagutzen ditugula, gero eta ikusgarriago egiten direlako. Iru\u00f1eko Udalak politika hori erabaki du: iristen diren kasu guztiak publiko egitea. Alabaina, ezin dira onartu ez kasu larrienak ezta sotilak ere. Kezkaz bizi dut ezberdintzea. Legalki gehiegikeriak eta erasoak ezberdintzen dira. Kontu handiz ibili behar dugu, zeren badirudi larrienei erantzun behar zaiela, bortxaketei, eta besteei garrantzia kentzen zaie. Horrelako titular bat atera da euskal komunikabide batean: \u201cEz dira erasoak izan, gehiegikeriak baizik\u201d. Titularra zehatz-mehatz horrela ez zen izango, baina esan nahi dudana da garrantzia kentzen ari zela kasu sotilagoei, esanez bezala horiek ez direla erasoak. Niretzat badira.<\/p>\n<p>Indarkeriarekin amaitu nahi badugu, jarrera txikienei ere mugak jarri behar dizkiegu. Bakoitza bere egunerokotasunetik, inguru hurbilenetatik, hasi behar da, parrandan dagoenean bere kuadrillatik. Ondokoak edozein jarrera matxista duenean konplizitateak zero izan behar du, eta guk daukagu jarrera horiek salatzeko ardura. Testuinguru honetan, jaietan eta parranda giroan bereziki, bortxaketak ematen dira hori baino lehen jarrera pilo bat daudelako oso normalizatuak eta naturalizatuak. Kontuz hierarkizazioarekin. Gauza txikietatik hasi behar dugu. Erronka hor dago. Zeren gaur egun mundu guztiak onartzen du oso gaizki dagoela emakumeak jotzea, erailtzea eta bortxatzea, baina ez dute gauza bera pentsatzen, adibidez, txiste matxistez. Edonon entzun ditzakegu, eta askotan oso justifikatuta daude umorearen aitzakiapean. Erronka da icebergaren punta horretatik beherantz jo eta egoera ez hain bortitzak edo sotilagoak ere erasotzat jo eta haiek saihesten saiatzea.<\/p>\n<div id=\"attachment_2428\" style=\"width: 323px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2428\" class=\" wp-image-2428\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-2.jpg\" alt=\"Erasotzaileen hamarretik bederatzi atxilotu dituzte. Argazkia: Euskalerria Irratia.\" width=\"313\" height=\"470\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2428\" class=\"wp-caption-text\">Erasotzaileen hamarretik bederatzi atxilotu dituzte. Argazkia: Euskalerria Irratia.<\/p><\/div>\n<p><strong>Saturazio mediatikoaren arriskurik ba al dago? Sexu erasoak ikusgai egiteak ondorio txarrik izan al dezake?<\/strong><\/p>\n<p>Bisibilizazioak balio du konturatzeko benetan zenbat eraso dauden eta zein larria den gai hau. Horretarako behintzat balio izaten ari da hedabideen lana. Hala ere, uste dut orain beldur gehiago sentitzen dutela emakumeek, neska batzuek hala esan didate, orain beldur gehiago sentitzen dutela. Lehen agian lasaiago ibiltzen ziren, eta ikusita eraso gehiago daudela (edo hobeto esan, gertatzen direnak ikusita, zeren gehiago ez dira gertatzen), beldur gehiago dute. Oso arriskutsua da. Albo-ondorioa da, kalterako da. Emakumearen biktima papera areagotzen da. Horregatik, oso inportantea da erasoak bisibilizatzearekin batera (alegia, orain egiten dena egiten jarraitu behar da), emakumeen ahalduntzearen aldeko mezuak bidaltzea, beldurra areagotzea saihesteko. Zein mezu bidal daitezke? Erasoetan emakumeek izan duten jarrera txalotu; txalotu salatu izana; txalotu eraso osteko shock egoeran erasotzaileak identifikatzeko gai izatea; askotan emakumeak bere kabuz ateratzen dira egoera horietatik eta ez da kontatzen, bada hori ere txalotu. Berriz diot, oso inportantea da fokua bortxaketetan soilik ez jartzea (nahiz eta epaileak frogak behar bortxaketa dela esateko), baizik eta baita bortxaketa saiakeretan, eta batzuetan abusu mailan geratzen diren egoera horietan ere. Egoera horietan emakumearen jarrera benetan erabakiorra da ez iristeko ezer larriagoa izatera. Emakumeak defendatu egiten dira edo ihes egitea lortzen dute. Kasu horiek kontatu behar dira, eta horrelako erreferenteak behar ditugu. Horrek balioko du emakumeok sinesteko gaitasun asko ditugula egoera horietatik ateratzeko edo egoera horiei aurre egiteko. Beraz, alde batetik, erasoetatik atera diren emakumeak bisibilizatu, baita jarrera aktiboa hartu duten ondokoak ere. Bestetik, beti indartu autodefentsa feministaren filosofia, edo defentsarako dugun eskubidea. Horrelako mezu positiboek emakumeen ahalduntzea bultzatuko dute.<\/p>\n<p>2015eko abenduan, LARRUN aldizkarian, uda hartako eraso sexisten eta erantzunen inguruko gogoeta sakona egin zuten Maria Viadero, Idoia Arraiza eta Maitena Monroyk. <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2489\/indarkeria-matxista\">Lotura honetan<\/a> duzue irakurtzeko moduan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sanferminetan 17 sexu eraso salatu dituzte emakumeek eta 17 gizon atxilotu dituzte. Mugimendu feministen eta Iru\u00f1eko Udalaren lanak emaitza izan du. Eraso sexisten aurkako aldarria inoiz baino ozenago entzun da jai giro betean. Bilgune Feministako Idoia Arraizari balorazioa egiteko eskatu diogu.<\/p>\n","protected":false},"author":27,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[205,309,392,594,606],"class_list":["post-2424","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gizartea","tag-eraso-sexista","tag-genero-indarkeria","tag-indarkeria-matxista","tag-sanferminak","tag-sexu-erasoak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Sanferminetan 17 sexu eraso salatu dituzte emakumeek eta 17 gizon atxilotu dituzte. Mugimendu feministen eta Iru\u00f1eko Udalaren lanak emaitza izan du. Eraso sexisten aurkako aldarria inoiz baino ozenago entzun da jai giro betean. Bilgune Feministako Idoia Arraizari balorazioa egiteko eskatu diogu.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Jalgi hadi plazara\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-07-15T10:16:45+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Onintza Irureta\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Onintza Irureta\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Onintza Irureta\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c\"},\"headline\":\"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d\",\"datePublished\":\"2016-07-15T10:16:45+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/\"},\"wordCount\":769,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/30\\\/2016\\\/07\\\/erasoak-ona-1-.jpg\",\"keywords\":[\"eraso sexista\",\"genero indarkeria\",\"indarkeria matxista\",\"sanferminak\",\"sexu erasoak\"],\"articleSection\":[\"Gizartea\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/\",\"name\":\"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/30\\\/2016\\\/07\\\/erasoak-ona-1-.jpg\",\"datePublished\":\"2016-07-15T10:16:45+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/30\\\/2016\\\/07\\\/erasoak-ona-1-.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/30\\\/2016\\\/07\\\/erasoak-ona-1-.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/2016\\\/07\\\/15\\\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/\",\"name\":\"Jalgi hadi plazara\",\"description\":\"Euskara eta genero berdintasuna\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c\",\"name\":\"Onintza Irureta\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Onintza Irureta\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/onintza-irureta\\\/author\\\/onintza-irureta\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara","og_description":"Sanferminetan 17 sexu eraso salatu dituzte emakumeek eta 17 gizon atxilotu dituzte. Mugimendu feministen eta Iru\u00f1eko Udalaren lanak emaitza izan du. Eraso sexisten aurkako aldarria inoiz baino ozenago entzun da jai giro betean. Bilgune Feministako Idoia Arraizari balorazioa egiteko eskatu diogu.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/","og_site_name":"Jalgi hadi plazara","article_published_time":"2016-07-15T10:16:45+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Onintza Irureta","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Onintza Irureta","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/"},"author":{"name":"Onintza Irureta","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/#\/schema\/person\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c"},"headline":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d","datePublished":"2016-07-15T10:16:45+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/"},"wordCount":769,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg","keywords":["eraso sexista","genero indarkeria","indarkeria matxista","sanferminak","sexu erasoak"],"articleSection":["Gizartea"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/","name":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d - Jalgi hadi plazara","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg","datePublished":"2016-07-15T10:16:45+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/#\/schema\/person\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-content\/uploads\/sites\/30\/2016\/07\/erasoak-ona-1-.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/2016\/07\/15\/idoia-arraiza-bortxaketa-baino-lehen-naturalizatutako-jarrera-pilo-bat-daude\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Idoia Arraiza: \u201cBortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude\u201d"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/","name":"Jalgi hadi plazara","description":"Euskara eta genero berdintasuna","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/#\/schema\/person\/40f0b0f5ad112f8d572ce1c26a0f372c","name":"Onintza Irureta","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a577faeef5b0c21652a259f0da99c4a518f17a9669558bc083b36776aa3f2735?s=96&d=mm&r=g","caption":"Onintza Irureta"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/author\/onintza-irureta\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2424","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/users\/27"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2424"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2424\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2424"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2424"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/onintza-irureta\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2424"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}