{"id":387,"date":"2012-02-24T18:24:35","date_gmt":"2012-02-24T16:24:35","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/ez-gara-hutsaren-hurrengoak\/?p=387"},"modified":"2012-02-24T18:24:35","modified_gmt":"2012-02-24T16:24:35","slug":"petralic-nikolai-eta-ion","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/","title":{"rendered":"Petralic, Nikolai eta Ion"},"content":{"rendered":"<p>Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du\u00a0 Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako <a href=\"http:\/\/www.lahormigaatomica.net\/\">La hormigan<\/a> elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira.<!--more--><\/p>\n<p>Atzokoan liburu bat hartu zuten hizpide. Asier Barandiaranen <a href=\"http:\/\/www.ehu.es\/p200-content\/eu\/contenidos\/noticia\/20120130_gatazka\/eu_gatazka\/gatazka.html\">Gatazka Nafarroako euskal literaturan<\/a> irakurri berri dute eta ez ziren ados jartzen liburuaren balioaz ari zirelarik.<\/p>\n<div id=\"attachment_404\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-404\" class=\"size-medium wp-image-404\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\" alt=\"Asier Barandiaran\" width=\"300\" height=\"198\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-404\" class=\"wp-caption-text\">Asier Barandiaran<\/p><\/div>\n<p>Periferia kontzeptua iruzurra omen zen osabarendako, ustezko bazterketa dela medio lanturuka aritzea besterik ez dakitenen argudio merkea. Leonciok beste era batera ikusten du afera, tokian-tokiko egoerari erantzuteko moldetzat hartu du periferiarena, bestalde osabarendako bertsolaritza oso modu erredukzionistan aztertzen da, inoiz ere bideratuegia da azterketa, Leonciok ameto eman zion, bertsozalea izaki badu egungo aniztasunaren berri, baina ilobaren aburuz ezin diskutitua da aztertzen dena garai bateko jokamolde ohikoa zela. Inoiz pentsatu izan dut solaserako baino eztabaidarako bizi direla Koxme eta Leoncio.<\/p>\n<p>Sikiera bizpahiru kontuetan bat etorri ziren osaba-ilobak. Bien iritziz zeresana ematen duen lana da, haien tartarra lekuko, azterlanak frogatzen du Nafarroan asko eta ongi idatzi dela gaztazkaren inguruan euskaraz. Biek hala biek aurreiritzi etiko gehiegi kausitu dituzte ikerketan eta biei harrigarria iruditu zaie Jon Alonsoren <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuak.pl?lib=narr52\">Hodei Berdeak<\/a> aipatu ez izana.<\/p>\n<div id=\"attachment_407\" style=\"width: 210px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Jon-Alonsoren-Hodei-berdeak.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-407\" class=\"size-full wp-image-407\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Jon-Alonsoren-Hodei-berdeak.jpg\" alt=\"Jon Alonsoren Hodei berdeak\" width=\"200\" height=\"146\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-407\" class=\"wp-caption-text\">Jon Alonsoren Hodei berdeak<\/p><\/div>\n<p>Itxaro Borda edota E\u00f1aut Etxamendi bezalako idazle baxenafarrak ez aipatzea edota Pello Lizarralderen lanak aintzat hartu ez izana ulergarria izan daiteke, baina hiriburuzagiaren muinean erakunde armatuaren mamitzea kontatzen duen iruinseme baten eleberria ekarri ez izana ez dute entelegatu.<\/p>\n<p>Leonciok huts honen arrazoia Jon Alonsoren kontakizunean bilatu nahi izan zuen, izan ere, Hodei Berdeak nobelan ageri den Petralic pertsonaiak Nafarroako Unibertsitate pribatuan irakasle aritutako baten antz handia dauka. Bigarren mundu gerraren ondoren Francoren Espainian abaroa bilatu zutenetako bat duzue Petralic. <a href=\"https:\/\/www6.euskadi.net\/r52-pkpren00\/eu\/contenidos\/termino\/_c04778\/eu_p_0950\/p0950.html\">Usatxi<\/a> izandakoa, eta besteak beste espioitza aferetan usatua, nobelan iragan mendeko 60ko hamardakan amerikarrendako lanean ari dena.<\/p>\n<div id=\"attachment_401\" style=\"width: 194px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/ustatxen-propaganda.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-401\" class=\"size-full wp-image-401\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/ustatxen-propaganda.jpg\" alt=\"Ustatxien propaganda\" width=\"184\" height=\"273\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-401\" class=\"wp-caption-text\">Ustatxien propaganda<\/p><\/div>\n<p>Koxmek ez du Leoncioren teoria ezbaian jarri, are gehiago, gertagarria iruditu zaio eta Petralic ustatxiarenak Narrrika kaleko bizilagun bat ekarri dio gogora. Zuzen esateko bizilagun izandako bat.<\/p>\n<p>-Petralic EIAko kidea ere?<\/p>\n<p>Leonciok ez dio ulertu,<\/p>\n<p>&#8211;<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskal_Iraultzarako_Alderdia\">EIA <\/a>alderdiaz ari al zara?<\/p>\n<p>-Ez, motel, <a href=\"http:\/\/www.filosofia.org\/ave\/001\/a368.htm\">Europako EIAz<\/a> ari nauk. Baina ez duk posible, Petralicen alter egoa gazteegia huan EIAko sorreran egoteko. Igual ondoren harremanen bat izango zian.<\/p>\n<p>Nonbait, pasa den mendeko 20ko hamarkadan Entente Internationale Anticomunista sortu zen III. Internazionalari aurre egiteko xedea zuena. EIAn jatorri ezberdineko europar antikomunistak biltzen ziren, Primo de Rivera, Mola eta Franco EIAk Genevan zuen egoitzatik zabaltzen zuen propagandaren jasotzaileen artean ditugu, eta Genevan ari zirenen artean <a href=\"http:\/\/www.requetes.com\/rusos.html\">Nikolai Shinkarenko<\/a> Narrika kaleko osabaren bizilaguna.<\/p>\n<div id=\"attachment_396\" style=\"width: 186px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/nicolai.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-3\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-396\" class=\"size-medium wp-image-396\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/nicolai-176x300.jpg\" alt=\"Nikolai Shinkarenko\" width=\"176\" height=\"300\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-396\" class=\"wp-caption-text\">Nikolai Shinkarenko<\/p><\/div>\n<p>Shinkarenko errusiarra zen, <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Armada_Zuria\">Armada Zuriko<\/a> generala eta Espainiako Gerra Zibilean Zumalacarregi tertzioan borrokatu zena. Koxmek gogoan du errusiarra, idazlea, poeta zen eta nonbait bere <a href=\"http:\/\/books.google.es\/books?id=hEd-U36Wv30C&amp;pg=PA204&amp;lpg=PA204&amp;dq=shinkarenko+general&amp;source=bl&amp;ots=r2DsYDkFis&amp;sig=AVuhZBTH82IJp4jGurGXkAZst5s&amp;hl=es&amp;sa=X&amp;ei=azhGT84twreEB42X9K0O&amp;ved=0CDUQ6AEwAg#v=onepage&amp;q=shinkarenko%20general&amp;f=false\">bizitzako oroitzapenak<\/a> argitaratu zituen. Nikolai Espainiako gerrak iraun zuen bitartean errusiarrez osaturiko armada unitatea osatu nahi izan zuen, eta eginkizun horretan <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Juan_Yag%C3%BCe\">Yague<\/a>, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Jos%C3%A9_Enrique_Varela\">Varela<\/a>, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Alfredo_Kindel%C3%A1n\">Kindelan<\/a>, Sangroniz eta azkenik Francorengana jo zuen, alferrik. Shinkarenkoren oroitzapenak osoki irakurri ez baditu ere, Koxmek ustea badu errusiarrak eta espainiarren arteko harremanen zailtasunaz.<\/p>\n<p>-Mespretxua zioten elkarri.<\/p>\n<p>Gerra amaiturik Shinkarenkok pentsio bat jaso zuen Francoren alde borrokatu izanagatik, hura izan zen errusiar generalaren lorpen bakarra. Nikolai 1968an hil zen Donostian.<\/p>\n<p>Bada <a href=\"http:\/\/books.google.es\/books\/about\/Fighting_for_Franco.html?hl=es&amp;id=hEd-U36Wv30C\">lan bat<\/a> Francoren alde borrokatu zuten atzerritarren partehartzea aztertzen duena, bertan Shinkarenkoren inguruko informazio ugari aurki daiteke. Baina Koxmek bizilagunaren gerra ondorengo ibilbidea du xerka.<\/p>\n<p>-Petralic ezagutu al zian? Ion eta Vasilirekin harremanik izan al zian?<\/p>\n<p>Hasieran ez Leonciok ez nik ez dugu ulertu osabaren bigarren galdera. Koxmek azaldu digunez aipatu liburuan, besteak beste, Errumaniarrek Francoren alde eginikoak aztertzen dira, Espainiako gerran errumaniarrek osatu zuten soldadu multzorik handienetako bat eta multzo hartakoa genituen <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Ion_Mo%C5%A3a\">Ion Motza<\/a> eta <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Vasile_Marin\">Vasile Marin<\/a>, biak 1937an Majadahondako frontean hilak.<\/p>\n<div id=\"attachment_394\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/800px-Ion_Mota_si_Vasile_Marin.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-4\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-394\" class=\"size-medium wp-image-394\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/800px-Ion_Mota_si_Vasile_Marin-300x180.jpg\" alt=\"Ion Motza eta Vasile Marin\" width=\"300\" height=\"180\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-394\" class=\"wp-caption-text\">Ion Motza eta Vasile Marin<\/p><\/div>\n<p>Azken urteotan memoria historiakoa presente izan da komunikabideetan, eta antza denez, bada jendea Ion Motza ahaztu ez duena. Ikus bestela, duela bi aste eskas Majadahondan Motza eta Vasileri eginiko <a href=\"http:\/\/www.laredgualda.com\/web\/?p=2249\">omenaldia<\/a>.<\/p>\n<p>Koxmek mezua igorri zidan atzo gauean, Sanchez-Ostizen <a href=\"http:\/\/vivirdebuenagana.blogspot.com\/2010\/09\/cornejas-de-bucarest.html\">Cornejas de Bucarest<\/a> nobela irakurtzeari ekin dio, bertan inboluzioaren puzzlea osatzeko falta duen zatiren bat topatuko duen esperantzan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du\u00a0 Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira.<\/p>\n","protected":false},"author":77,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[],"class_list":["post-387","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ez-gara-hutsaren-hurrengoak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du\u00a0 Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ez gara hutsaren hurrengoak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-02-24T16:24:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Patxi Larrion\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Patxi Larrion\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Patxi Larrion\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\"},\"headline\":\"Petralic, Nikolai eta Ion\",\"datePublished\":\"2012-02-24T16:24:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/\"},\"wordCount\":706,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2012\\\/02\\\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\",\"articleSection\":[\"Ez gara hutsaren hurrengoak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/\",\"name\":\"Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2012\\\/02\\\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\",\"datePublished\":\"2012-02-24T16:24:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2012\\\/02\\\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2012\\\/02\\\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2012\\\/02\\\/24\\\/petralic-nikolai-eta-ion\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Petralic, Nikolai eta Ion\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/\",\"name\":\"Ez gara hutsaren hurrengoak\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\",\"name\":\"Patxi Larrion\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Patxi Larrion\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/author\\\/patxi-larrion\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak","og_description":"Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du\u00a0 Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/","og_site_name":"Ez gara hutsaren hurrengoak","article_published_time":"2012-02-24T16:24:35+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Patxi Larrion","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Patxi Larrion","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/"},"author":{"name":"Patxi Larrion","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6"},"headline":"Petralic, Nikolai eta Ion","datePublished":"2012-02-24T16:24:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/"},"wordCount":706,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg","articleSection":["Ez gara hutsaren hurrengoak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/","name":"Petralic, Nikolai eta Ion - Ez gara hutsaren hurrengoak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg","datePublished":"2012-02-24T16:24:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2012\/02\/Asier-Barandiaran_peq-300x198.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2012\/02\/24\/petralic-nikolai-eta-ion\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Petralic, Nikolai eta Ion"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/","name":"Ez gara hutsaren hurrengoak","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6","name":"Patxi Larrion","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","caption":"Patxi Larrion"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/author\/patxi-larrion\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/387","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/users\/77"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=387"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/387\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=387"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}