{"id":699,"date":"2014-05-22T11:38:39","date_gmt":"2014-05-22T10:38:39","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/patxi-larrion\/?p=699"},"modified":"2014-05-22T11:38:39","modified_gmt":"2014-05-22T10:38:39","slug":"alemanen-ihesa-gauzatua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/","title":{"rendered":"Alemanen ihesa gauzatua"},"content":{"rendered":"<p>Ihesa Iru\u00f1ean hasi zen. 1916ko urriaren 3an Karl Koch Zitadelako erietxera hurbildu da, sekulako tripako mina omen du, artatu ondoren Salcedo Gobernadore Nagusiak kalean libre ibiltzeko baimen bat sinatuko dio. Agiri horren arabera, urriaren 3tik 8ra bitartean <a title=\"http:\/\/www.lekunberri.net\/\" href=\"http:\/\/www.lekunberri.net\/\">Lekunberrin<\/a> tratamendu hartzeko baimena eman diote. Koch <a title=\"http:\/\/www.larraun.com\/larraunEus\/portal\/index.asp\" href=\"http:\/\/www.larraun.com\/larraunEus\/portal\/index.asp\">Larraungo<\/a> hiriburura iritsi bezain pronto Meyer abizeneko aleman bati automobil bat alokatuko dio, eta urriaren 5eko goizeko hamarrak laurden gutxiagotan Iru\u00f1etik lau kilometro pasatxora Zitadelako gainerako lauekin elkartuko da. Nafarroa utzi dute Iru\u00f1eko bostek eta arratsalde partean heldu dira <a title=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Palentzia\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Palentzia\">Palentziara<\/a>, ilunabarrean, elkarri arrotzak bailiran, Vigorako trena hartu dute. Denak ez dira trenez iritsiko. Lohrmann eta Petersen Redondelako geltokian jaitsi dira, bertan Riedel izeneko agente bat dute zain, Vigorainoko tartea gurdi batean eginen dute landa-bideak ibiliz.<\/p>\n<div id=\"attachment_702\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-702\" class=\"size-medium wp-image-702\" alt=\"Lekunberriko Ayestaran hotela\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela.jpg 570w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-702\" class=\"wp-caption-text\">Lekunberriko Ayestaran hotela<\/p><\/div>\n<p>Urriaren 6a da, eta Alcalako zazpiak ere Vigora ailegatu dira. Hauen ibilbidea ez da ezusterik gabe igaro. Angelbeck izeneko agentearen telegrama jaso behar dute. Telegrama jaso eta nahaste bat gertatu da. Izan ere, Gr\u00e4utschussek ez du garbi <em>Pepita<\/em> heldu behar den ala ez (izen horrekin bataiatu dute Alcalakoek Palentziara eraman behar dituen automobila). Azkenean <em>Pepita<\/em> heldu da, Palentziaraino kotxez joan eta handik trenez Vigora. Egun berean, <em>Virgen del Socorro<\/em> arrantza-ontziak <a title=\"http:\/\/gl.wikipedia.org\/wiki\/Porto_de_Vigo?veaction=edit\" href=\"http:\/\/gl.wikipedia.org\/wiki\/Porto_de_Vigo?veaction=edit\">Vigoko portuan<\/a> sartzeko maniobra egin du eta <em>Werth<\/em> ontziaren alboan amarratua geratu da.<\/p>\n<p>Itsasaldia hasteko prest dira hogeiak. <em>Virgen del Socorro<\/em> patatxearen salerosketaren paperak eginak dira, 11.150 pezeta ordaindu dituzte eta kantitate horri hornigaien kostua gaineratzen badiogu hogeiren artean guztira 17.693 pezeta jarri dituzte. Espainiako agintariak nahaste aldera salerosketa agirietan urriaren 11ko data paratu dute.<\/p>\n<p>Hogeiak banan-banan edota taldeka <em>Werth<\/em> ontzian sartu dira eta hortik alboan den <em>Virgen del Socorro<\/em>-ra igaro. Urriaren 7an, goizaldeko ordu bi eta erdietan <em>Anduri\u00f1a<\/em> atoiontziak eramaten hasi eta lau ordu igarota <a title=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/C%C3%ADes_uharteak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/C%C3%ADes_uharteak\">C\u00edes uharteen<\/a> parean utziko du <em>Virgen del Socorro<\/em>. Hara iritsi baino lehen <em>Gaviota<\/em> gerra-ontzi espainiarra agurtzeko tenorea izan dute.<\/p>\n<div id=\"attachment_703\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Vigoko-portua-XX.-mendearen-hasieran.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-703\" class=\"size-medium wp-image-703\" alt=\"Vigoko portua XX. mendearen hasieran\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Vigoko-portua-XX.-mendearen-hasieran-300x169.jpg\" width=\"300\" height=\"169\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Vigoko-portua-XX.-mendearen-hasieran-300x169.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Vigoko-portua-XX.-mendearen-hasieran.jpg 562w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-703\" class=\"wp-caption-text\">Vigoko portua XX. mendearen hasieran<\/p><\/div>\n<p>Urriaren 24a da, hiru aste igaro dira itsasaldia hasi denetik, hiru asteren buruan erabat aldatu da hogei iheslarien plana, itsasaldia odisea bilakatu da. Denboraleak kalte nabarmenak egin dizkio <em>Virgen del Socorro<\/em>-ren kroskoari eta masteriari. Baldintza horietan ezinezkoa zaie Irlanda eta Eskoziako kostaldeak ingurutzea. Ordurako <a title=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mantxako_kanala\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mantxako_kanala\">Mantxako kanalaren <\/a>sarreran dira eta hortik jotzea erabaki dute. Azaroaren 6an eta 7an izkin egin diete destruktore ingelesei, Baina azaroaren 8an <em>Paramount<\/em> gerra-ontzi ingelesak begiztatuko du patatxea. Hasieran <em>Virgen del Socorro<\/em>-koek Holandako bandera erakutsi diete, baina ingelesek ez dute gezurra irentsi. Britainia Handiko <a title=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Ramsgate\" href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Ramsgate\">Ramsgatera<\/a> eramanen dituzte eta han izanen dira hogeiak Lehengo Mundu Gerra amaitu arte.<\/p>\n<p>Honaino helduta, aipamen berezia merezi dute 1917ko urtarrilaren 3ko zenbakian <em>El Liberal<\/em>-ko kazetariak kronikaren akaberan jaurkitzen dituen salaketa moldeko galderek. Nola da posible hogei ofizial aleman horiek telegrafoa erabili, autoz eta trenez ia Espainia osoa zeharkatu, itsasontzi espaniar bat erosi eta Galiziako portu handi batetik ihes egitea Espainiako agintariek ezer jakin gabe?<\/p>\n<p>Nonbait, bada Vigon ezer ikusi duenik eta berehala aliatueen informazio zerbitzuak martxan jarri dira. Frantziako kontsulak ihesa salatuko du Espainiako agintari militarren aurrean, baina azken hauek ez dute <em>Virgen del Socorro<\/em>-ren jazarpenik abiatuko. Bestalde, azaroaren 21ean, patatxea atxiki eta gero gobernu britaniarrak Madrilgo enbaxadorearen bitartez gaitzespen mezua helaraziko dio gobernu espainiarrari.<\/p>\n<div id=\"attachment_709\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Antrim-gerra-ontzi-ingelesa.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-709\" class=\"size-medium wp-image-709\" alt=\"Antrim gerra-ontzi britaniarra\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Antrim-gerra-ontzi-ingelesa-300x190.jpg\" width=\"300\" height=\"190\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Antrim-gerra-ontzi-ingelesa-300x190.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Antrim-gerra-ontzi-ingelesa-768x487.jpg 768w, https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Antrim-gerra-ontzi-ingelesa.jpg 807w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-709\" class=\"wp-caption-text\">Lehen Mundu Gerrako gerra-ontzi britaniar bat<\/p><\/div>\n<p>Bada gure atentzioa merezi duen beste afera bat. Lehen Mundu Gerrak iraun zuen bitartean Espainiako hedabideek jokatu zuten paperaz ari gara. Baina horretaz, hurrengo batean arituko gara. Orain itzul gaitezen Hiri Buruzagira. Nolakoa zen Iru\u00f1eko alemanen bizimodua hogeiren ihesak iraun zuen bitartean? Sumatu al zuten Zitadelan Koch, Schulz, Schauf, Lohrmann eta Petersenen falta? Berreskuratu al zuen alokatutako automobila Lekunberriko Meyerrek? Zer esan <a title=\"http:\/\/de.wikipedia.org\/wiki\/Hans_Reupke\" href=\"http:\/\/de.wikipedia.org\/wiki\/Hans_Reupke\">Hans Reupke<\/a> gaztearen ibilbideaz?<br \/>\nArestian aipatu dugun legez, azaroaren 21ean Alemaniako Gurutze Gorriaren aldeko festa antolatu zuten alemanek <a title=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskal_Jai_pilotalekua\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskal_Jai_pilotalekua\">Iru\u00f1eko Euskal Jai<\/a> pilotalekuan, garaiko hartako 3.629,15 pezeta bildu zituzten. Ordurako Ramsgateko kartzelan ziren hogei iheslariak eta 1917ko urtarrilaren 21ean, ihesaren nondik norakoak <em>vox populi<\/em> zirela, alemanek jai bat antolatu zuten Iru\u00f1eko <em>Parisien<\/em> antzokian. Hiri Buruzagia festa hutsa zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ihesa Iru\u00f1ean hasi zen. 1916ko urriaren 3an Karl Koch Zitadelako erietxera hurbildu da, sekulako tripako mina omen du, artatu ondoren Salcedo Gobernadore Nagusiak kalean libre ibiltzeko baimen bat sinatuko dio. Agiri horren arabera, urriaren 3tik 8ra bitartean Lekunberrin tratamendu hartzeko baimena eman diote. Koch Larraungo hiriburura iritsi bezain pronto Meyer abizeneko aleman bati automobil bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":77,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7,9],"tags":[],"class_list":["post-699","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hiri-buruzagian","category-lehen-mundu-gerra"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ihesa Iru\u00f1ean hasi zen. 1916ko urriaren 3an Karl Koch Zitadelako erietxera hurbildu da, sekulako tripako mina omen du, artatu ondoren Salcedo Gobernadore Nagusiak kalean libre ibiltzeko baimen bat sinatuko dio. Agiri horren arabera, urriaren 3tik 8ra bitartean Lekunberrin tratamendu hartzeko baimena eman diote. Koch Larraungo hiriburura iritsi bezain pronto Meyer abizeneko aleman bati automobil bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ez gara hutsaren hurrengoak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-22T10:38:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Patxi Larrion\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Patxi Larrion\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Patxi Larrion\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\"},\"headline\":\"Alemanen ihesa gauzatua\",\"datePublished\":\"2014-05-22T10:38:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/\"},\"wordCount\":660,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2014\\\/05\\\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\",\"articleSection\":[\"Hiri Buruzagian\",\"Lehen Mundu Gerra\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/\",\"name\":\"Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2014\\\/05\\\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\",\"datePublished\":\"2014-05-22T10:38:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2014\\\/05\\\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/75\\\/2014\\\/05\\\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/2014\\\/05\\\/22\\\/alemanen-ihesa-gauzatua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Alemanen ihesa gauzatua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/\",\"name\":\"Ez gara hutsaren hurrengoak\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6\",\"name\":\"Patxi Larrion\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Patxi Larrion\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/patxi-larrion\\\/author\\\/patxi-larrion\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak","og_description":"Ihesa Iru\u00f1ean hasi zen. 1916ko urriaren 3an Karl Koch Zitadelako erietxera hurbildu da, sekulako tripako mina omen du, artatu ondoren Salcedo Gobernadore Nagusiak kalean libre ibiltzeko baimen bat sinatuko dio. Agiri horren arabera, urriaren 3tik 8ra bitartean Lekunberrin tratamendu hartzeko baimena eman diote. Koch Larraungo hiriburura iritsi bezain pronto Meyer abizeneko aleman bati automobil bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/","og_site_name":"Ez gara hutsaren hurrengoak","article_published_time":"2014-05-22T10:38:39+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Patxi Larrion","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Patxi Larrion","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/"},"author":{"name":"Patxi Larrion","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6"},"headline":"Alemanen ihesa gauzatua","datePublished":"2014-05-22T10:38:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/"},"wordCount":660,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg","articleSection":["Hiri Buruzagian","Lehen Mundu Gerra"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/","name":"Alemanen ihesa gauzatua - Ez gara hutsaren hurrengoak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg","datePublished":"2014-05-22T10:38:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-content\/uploads\/sites\/75\/2014\/05\/Lekunberriko-Ayestaran-hotela-300x200.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/2014\/05\/22\/alemanen-ihesa-gauzatua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Alemanen ihesa gauzatua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/","name":"Ez gara hutsaren hurrengoak","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/#\/schema\/person\/228f51f76d2eb1ec7df171a8836dc2c6","name":"Patxi Larrion","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/523731e614cb2b1fa57041a6a4f22aff6450e4a7ff1063d79ac23a4b64979a02?s=96&d=mm&r=g","caption":"Patxi Larrion"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/author\/patxi-larrion\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/699","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/users\/77"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=699"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/699\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=699"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=699"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/patxi-larrion\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=699"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}