{"id":1747,"date":"2013-03-11T04:33:38","date_gmt":"2013-03-11T04:33:38","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/pello-zubiria\/?p=1747"},"modified":"2013-03-11T04:33:38","modified_gmt":"2013-03-11T04:33:38","slug":"201103112-fukushima-osteko-munduan-1","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/","title":{"rendered":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak"},"content":{"rendered":"<p>\u201cFukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du <em>offeko<\/em> ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?feature=player_embedded&amp;v=fI_pluAHwVk\"><em>Le Monde apres Fukushima<\/em><\/a> dokumentalean, 12. minutuan &#8211; gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta berandutze kate bat: gezurra, omisio, ezjakintasuna edo kalkuluak direla medio, arduradun politiko eta zientifiko gehienak ahaleginduko ziren gaiari garrantzia kentzen, arriskuak gutxitzen saiatzeko ordez\u201d.<\/p>\n<p>Watanabek berak dio 40. minutuan: \u201cEtsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin besterik harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea baizik\u201d.<\/p>\n<p>Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearra hasi zela bi urte betetzean, frantsesez eta alemanez hedatzen den Arte telebistak Kenichi Watanaberen <a href=\"http:\/\/www.enerzine.com\/2\/15279+le-monde-apres-fukushima-chronique-dun-desastre+.html\"><em>Le Monde apres Fukushima<\/em><\/a> dokumentala eskaini du. Baditu Watanaberen lanak gaur Fukushimak eta oro har Japoniak bizi duten egoera usaintzeko elementu ederrak. Guk hor esaten diren batzuk bilduko ditugu atalka euskaraturik. Ondoren datozenak zatien transkribapenak dira, bideoaren zein minututakoak diren garbi markatuta. Gaurko atalean, Fukushimako emakumeak.<!--more--><\/p>\n<a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=fI_pluAHwVk\">http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=fI_pluAHwVk<\/a>\n<p><em>16\u2019 Mikiko Sato emakume nekazaria, baratzean nartzisoak bilduz erradioaktibitatea neurtzen.<\/em><br \/>\n\u201cGorroto dut nuklearra, zinez. Ezin dut burutik kendu gauza ikaragarri bat asmatu dugula. Dena dauka txarra nuklearrak, desastrea da. Baina gizakiak sortutakoa. Ergela da gizakia. Hura kontrolatzeko batere ahalmenik gabe, munstro bat sortu du, aitzakiatzat erabiliz hura erabiltzeko gai zela. Segurtasun absolutua gezurra da\u201d. <em>Negarrez entzuten zaio. Paseatzen ari den artean barneratuko du zentral bateko langileari urtean baimentzen zaion adina erradioaktibitate.<\/em> \u201cDirua\u2026 Ez da dirua izango hau konponduko duena. Diruak ez du\u00a0 balio ezertarako, eta hala ere, zer eskatu behar duzu ez bada dirua? Guk nahi duguna da lehen ginen bezala bizitzea, lehengora itzultzea eta berehala\u2026 baina ezinezkoa da. Diruarekin ordezkatu ditzakezu gauza materialak, baina ez bihotzean daramazuna, ez guk galdu dugun guztia\u201d.<\/p>\n<p><em>22\u2019 Mikiko Sato Fukushima hiriko errefuxiatuen etxadian<\/em><br \/>\n\u201cUrte oso honetan errealitateari aurre egin behar izan diogu, baina ez da erreza onartzea. Zaila da esplikatzea. Azken finean, guk guztiok nahi duguna da gure sorlekutik ahalik eta hurbilen bizitzea. Aterpetzeko etxeen zerrendan izena eman dugunean, eremu debekatutik hurbilen dauden etxeek zeuzkaten eskari gehien. Ez dugu etxetik urrundu nahi. Ahal dugunetan itzultzen gara hura ikustera, ez gara ohartzen arriskuaz, halako herrimina daukagu, ez dugu nahi urrundu gaitzaten. Hori da sakoneko esplikazioa. Alabak proposatu dit Tokyora joatea berekin, baina ezingo nintzateke bizi hormigoi artean. Hori da, gu hemengoak gara, jendea ohartzen da arriskuez baina hau da herria, herria\u2026 gu gara!\u201d<em> (&#8230;)<\/em><br \/>\n\u201cTepco\u2026 denek aipatzen dute Tepco. Seguru, bera da erruduna, baina bere gainetik dago gobernua. Gobernuak eman die baimena nuklearrei, erabateko segurtasuna aldarrikatu dute arrazoirik gabe, diruagatik besterik ez, irabazien bila. Gobernuak ez du nahi izan zenbat bizi jartzen zituen arriskuan. Biziok bigarren mailakoak ziren. Gure biziak diruaren truke saldu ditu.\u00a0 Bizia saldu du. Ondorioa da gu sufritzen ari garela, eta oso luzaroan segituko dugula sufritzen\u201d.<\/p>\n<p><em>55\u2032 Michel Fernex, mediku ezaguna, 84 urte, erradioaktibitatean aditua<\/em><br \/>\n\u201cAsko hunkitu naute Japoniako emakumeek, haien ausardiak eta konpromisoak. Gizonak uzkurrago eta aparteago sentitu ditut honetan. Normala da. Gizartean pentsatzen baldin baduzu, emakumeak dute erantzukizuna batetik barruan eramango duten haurraren eta bestetik hezi beharko duten haurrarena. Emakumeok engaiatu egin dira, ez dute xehetasunik huts egiten. Ez dira futitzen gertatzen ari denaz. Asko miretsi ditut emakumeak, haien adorea, engaiamendua eta haien galdera egokiak pausatzeko ahalmena, arazo garrantzitsuez jakin nahia\u201d.<\/p>\n<p><em>57\u2032 Hiru emakume, izenik ez dakigunak, Fukushimako komertzio batean.<\/em><br \/>\n1 emakumea \u201cAukera aurkitzen dudanean, alde eginen dut. Gorabehera batzuengatik gelditu beharra daukat, eta gustura nago lanean inguruan dauzkadan jendeekin. Baina beti daukat buruan, abagunean egokitu bezain fite joango naizela hemendik\u201d.<br \/>\n2 emakumea \u201cItxaropen gutxi daukat. Baina hemen nagoenez, ezin naiz pasibo geratu. Nire haurrak babesteko ahalegin guztiak egiten ditut. Lortu behar dut\u00a0 [malkoak irensten ditu]. Bada urte eta erdi pasatu zela eta oraindik konpondu gabe dago. Aurrera egiten saiatzen naiz\u2026\u201d<br \/>\n3 emakumea \u201cNire bi semeetan pentsatzen dudanean, zalantzak ditut hemen gelditzeaz. Ez dut nire buruan pentsatzen, haurrean baizik. Eten gabe arduratzen naiz haien elikaduraz, berdurak, arroza, ura\u2026 Kezkatzen nau zer jaten duten. Eta kanpoan dabiltzanean, lurra, hautsa\u2026 Erregutzen diet ez makurtzeko, ez esertzeko lurrean. Hainbeste kezkatzearen eta eten gabe galdera berdinak egitearen poderioz, izugarri nekatuta sentitzen naiz. Urte eta erdi pasata, nahiko nuke hilabete\u00a0 pare batez hau guztia ahaztea, baina alde egin ezin dudanez\u2026 Semeek ez dute joan nahi, ez dute eskola utzi nahi, beren lagunak\u2026 Gelditzeko eskatzen didate. Horregatik ez dugu alde egin. Ordainetan, haien osasunak ikaratzen nau. Angustia batean bizi naiz, larri eta aldi berean zer egin ez dakidala\u201d.<br \/>\n1 emakumea \u201cEgun batean ekarri zuten Mikey Mouse, erakusteko Japonia osoari hemen dena ondo doala. Halako marketin kanpaina bat egiten ari ziren probintziarentzako. Zalantzak banituen, baina haurren irakasle naizenez nire haurrak eraman nituen. Haurrek eseri behar zuten lekuan erradioaktibitatea neurtu nuen eta 10,5 microsiervert ematen zuen. Nahi zuten guk parte hartzea administrazioak antolatutako jardueretan, baina administrazioak gure mesedetan ezer egin gabe! Eta gero\u2026 bi alaba dauzkat, 17 eta 24 urtekoak. [Malkoei eutsi nahi die] Eskatu behar diet ez dezatela haurrik ekarri. Lur jota gaude haiengatik. Zeren eta, dudarik gabe, haien osasuna beranduago kaltetua izanen da. Horregatik erabaki dut administrazioaren kontra borroka egitea. Egingo ez banu, nire burua are torturatuagoa sentituko nuke\u201d.<\/p>\n<blockquote>\n<p style=\"text-align: center\">\u00a0 <em>Izan ARGIAko bazkide:\u00a0<a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/harpidetza\">Astekariko harpidedun<\/a>\u00a0edo <a title=\"Piztu Ezazu&lt;\/p&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt;&lt;br \/&gt; &lt;p&gt;        Argiara lotura leiho berean\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/piztu-ezazu-argia\/\">webgunearen laguntzaile<\/a><\/em>.<\/p>\n<\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cFukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan &#8211; gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19],"tags":[],"class_list":["post-1747","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-fukushima"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u201cFukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan &#8211; gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-03-11T04:33:38+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak\",\"datePublished\":\"2013-03-11T04:33:38+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/\"},\"wordCount\":882,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Fukushima\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/\",\"name\":\"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-03-11T04:33:38+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2013\\\/03\\\/11\\\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe","og_description":"\u201cFukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan &#8211; gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2013-03-11T04:33:38+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak","datePublished":"2013-03-11T04:33:38+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/"},"wordCount":882,"commentCount":0,"articleSection":["Fukushima"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/","name":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2013-03-11T04:33:38+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2013\/03\/11\/201103112-fukushima-osteko-munduan-1\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1747","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1747"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1747\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1747"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1747"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1747"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}