{"id":268,"date":"2011-03-14T14:30:23","date_gmt":"2011-03-14T12:30:23","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=268"},"modified":"2011-03-14T14:30:23","modified_gmt":"2011-03-14T12:30:23","slug":"china-syndromez-oroitu-gara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/","title":{"rendered":"&#8220;China Syndrome&#8221;z oroitu gara"},"content":{"rendered":"<p>Jende arruntok lurrikararen-tsunamiaren irudi latzak behin eta berriro ikusten eta berriago ezberdin agian ikaragarriagoen bila entretenituta genbiltzan bitartean gure etxeetako ekran ugarietan, joan den larunbatean bertan, bakan batzuek bazekiten non zer ari zen egosten: zapeatzen ari ginela telebista espainiarretako batean kazetariak aipatu zuen Madrilen Consejo de Seguridad Nuclear batzartuta zegoela. Madrilen CSNkoak lanean asteburuan zer eta Japoniako gertakizun batengatik? Larria behar du izan. Ordu gutxiren bueltan iadanik ez digute hainbeste axola tsunamiak hil dituen milaka japoniarrek, mundu osoaren arazo bihurtu diren zentral atomikoek baino.<br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p>Asteburuko bazkarian gazteei kontatu diegu gure gazte denboran izan zela film bat sekulako zirrara eragin zuena: China Syndrome, espainolez Sindrome de China eta frantsesez Syndrome Chinois ematen duena. Jane Fondak haragiztatzen zuen kazetaria AEBtako zentral nuklear batean bisitan zegoen erreportari lanetan Michael Duglassek jokatzen zuen kameralariarekin. Zentraleko arduradun lanak Jack Lemmonek egiten zituen. Eta Garo\u00f1a yanki haren barruan erreportajea egiten ari direla&#8230; lurrak dardara egin du&#8230; dardara?&#8230; zure irudipena izan da&#8230; ez, sentitu dut&#8230; zu, itzal ezazu kamera hori&#8230; Eta pelikulan tentsioa gora uranio kontrolezinak berotutako uraren presioarekin batera.<\/p>\n<p>Ilargia markatzen dizun behatzari begira, halakok esango dizu Sindrome Txinatarra bere horretan gertatzea ezinezkoa dela, alegia zentral atomiko baten nukleoa berotzearen berotzez urtu, hondoratzen\u00a0 hasi, lurrean barna gero eta sakonago joan eta bukaeran antipodetan azaltzea. Ezinezkoei begiratzen hasita, AEBen antipodak ez dira Txina.<\/p>\n<p>Baina Sindrome Txinatarra esanda mundutar askok ulertzen dugu zentral atomiko baten konbustio kontrol gabea, neurririk gabeko kutsadura, hekatonbea. Oker ez banago China Syndromeko arizaleen disputan norbaitek esan zuen zentral hura lehertzen bazen Pennsylvania osoan ezingo zela bizi. Alde horretatik, Chernobilen ikusi genuen geroago Sindrome Txinatarraren bestelako bertsio bat, oraindik ikara eman beharko ligukeena.<\/p>\n<p>1979an China Syndrome estreinatu eta hamabost egunera gertatu zen Harrisbourgeko Three-Mille-Islandeko zentraleko ixtripua. Haren antzekoa omen da oraingo Fukushimakoa, &#8220;lasai, Harrisbourgen bezala hau ere ontzi barruan geratuko da&#8221;. Herritar askori, aldiz, egunotan loa galarazi digu Chernobilen gertatutakoaren akorduak.<\/p>\n<p>Chernobileko izugarrikeriaren garaitsuan hasia da gaurdaino luzatu den marea neoliberala. Burbuila burbuilaren gainean, herritarrari gezurrak goxoki artean\u00a0 irentsaraziz. Akatsa izan omen zen Lemoizko zentrala ez martxan jartzea (bide batez, klikatu Lemoiz Googlen eta haren inguruko hogei kilometroko erradio barnean ikusi zer hartzen duen). Segi dezagun aurrera Garo\u00f1akoarekin. Marea bete neoliberalaren beroaldia lurrikara-tsunami frangotan lehertu da azkenean. Eta enperadoreei ipurdia hasi zaie ikusten. Lurrikarak, idorteak edo uholdeak bezala&#8230; gertatu beharra zeukan.<\/p>\n<p><em>P.S.1<\/em><em>.<\/em> 14:10 dira hemen eta agentziak ari dira zabaltzen Alemania eta Suitza hasi direla berrikusten energia nuklearrarekiko beren politikak, eta Austriak bere zentralei erresistentzia proba berriak ezarriko dizkiela.<br \/>\n<em><br \/>\nP.S.2.<\/em>: 22:30 dira hemen. Frantziako telebistek ilunabarreko albistegiak kasik erabat Japoniakoan zentratu dituzte. Lurrikararen eta tsunamiaren ondorengo egoeraz (lekuan bertan dauzkate kazetariak) baina batez ere krisi nuklearraz aritu dira. Zergatik ote zen galdetzen genion gure buruari, eta Madrilgo <em>El Pais<\/em> egunkariak eman digu arrapostua arrats honetan webgunean dauzkan lerroburuekin: &#8220;Frantziak uste du ixtripua larriagoa dela Japoniak aitortu duena baino&#8221;. Eta sarreraren lehenbiziko esaldiak dio: &#8220;Frantziako Segurtasun Nuklearraren Aginteak berretsi du gaiaren larritasuna &#8216;Three Mile Islandekoa baino okerragoa dela, Txernobilgoaren mailara iritsi gabe'&#8221;. Erreportaje frantsesetako batean bulego batzuetako hiru langile azaldu dira esanez &#8220;gauzak dauden bezala egon da, gure buruei galdetzen diegu ea merezi duen lanera etortzea&#8221;. Iparraizeak jotzen omen du orduotan Tokion jendea are gehiago beldurtzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jende arruntok lurrikararen-tsunamiaren irudi latzak behin eta berriro ikusten eta berriago ezberdin agian ikaragarriagoen bila entretenituta genbiltzan bitartean gure etxeetako ekran ugarietan, joan den larunbatean bertan, bakan batzuek bazekiten non zer ari zen egosten: zapeatzen ari ginela telebista espainiarretako batean kazetariak aipatu zuen Madrilen Consejo de Seguridad Nuclear batzartuta zegoela. Madrilen CSNkoak lanean asteburuan zer [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-268","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>&quot;China Syndrome&quot;z oroitu gara - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"&quot;China Syndrome&quot;z oroitu gara - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jende arruntok lurrikararen-tsunamiaren irudi latzak behin eta berriro ikusten eta berriago ezberdin agian ikaragarriagoen bila entretenituta genbiltzan bitartean gure etxeetako ekran ugarietan, joan den larunbatean bertan, bakan batzuek bazekiten non zer ari zen egosten: zapeatzen ari ginela telebista espainiarretako batean kazetariak aipatu zuen Madrilen Consejo de Seguridad Nuclear batzartuta zegoela. Madrilen CSNkoak lanean asteburuan zer [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-03-14T12:30:23+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"&#8220;China Syndrome&#8221;z oroitu gara\",\"datePublished\":\"2011-03-14T12:30:23+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/\"},\"wordCount\":528,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/\",\"name\":\"\\\"China Syndrome\\\"z oroitu gara - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-03-14T12:30:23+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/03\\\/14\\\/china-syndromez-oroitu-gara\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"&#8220;China Syndrome&#8221;z oroitu gara\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\"China Syndrome\"z oroitu gara - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"\"China Syndrome\"z oroitu gara - Xehe","og_description":"Jende arruntok lurrikararen-tsunamiaren irudi latzak behin eta berriro ikusten eta berriago ezberdin agian ikaragarriagoen bila entretenituta genbiltzan bitartean gure etxeetako ekran ugarietan, joan den larunbatean bertan, bakan batzuek bazekiten non zer ari zen egosten: zapeatzen ari ginela telebista espainiarretako batean kazetariak aipatu zuen Madrilen Consejo de Seguridad Nuclear batzartuta zegoela. Madrilen CSNkoak lanean asteburuan zer [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-03-14T12:30:23+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"&#8220;China Syndrome&#8221;z oroitu gara","datePublished":"2011-03-14T12:30:23+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/"},"wordCount":528,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/","name":"\"China Syndrome\"z oroitu gara - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-03-14T12:30:23+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/03\/14\/china-syndromez-oroitu-gara\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"&#8220;China Syndrome&#8221;z oroitu gara"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/268","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=268"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/268\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=268"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=268"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=268"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}