{"id":447,"date":"2011-06-19T12:16:47","date_gmt":"2011-06-19T10:16:47","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=447"},"modified":"2011-06-19T12:16:47","modified_gmt":"2011-06-19T10:16:47","slug":"fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/","title":{"rendered":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai"},"content":{"rendered":"<p>Arnie Gundersen energia atomikoan aditu eta aholkulariak grafikoki  esplikatu du egoera: Fukushima Daiichiko lau erreaktore eta piszinetako  batean, gutxienez, txingarrak gori daude eta tarteka sutzen dira.  Hasieran jaurtitako kutsadura barreiatuz doa munduan, kutsadura gehiago  isurtzen da&#8230; baina, batez ere, ongi erreparatu 4. unitateari.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nEstrontzioa aurkitu omen dute Fukushima inguruetan\u201d, argitaratu dute  egunkariek ekainaren 13an eta beste lauzpabost egunez ez duzu hango  berri gehiago izanen. Hedabide handietako zuzendariek arrazoi dute:  estrontzioak ez du ematen ez irudi deigarririk, ez mahai-inguru  trumoitsuak antolatzeko mamirik.<\/p>\n<p>Txernobylekoa bezala Fukushimakoa benetan gertakizun historikoa dela  sinetsirik honen jarraipena egin nahi duenak Interneten dauzka iturriak.  Ez eguneroko anekdotak, hori baita errazena gaur hainbeste Twitter eta  ixtoriorekin, informazioa ondo murtxikatuta eskaintzen duten galbaheen  emaria baizik.<\/p>\n<p>Hauetako bat da <em>Greenaction <\/em>erakundeak Japoniakoaren jarraipena egiteko sortu duen zerbitzua (<a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/fukushima.greenaction-japan.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">fukushima.greenaction-japan.org<\/a>),  ingelesez bertako militanteek elikatua, sarritan japonierazko  dokumentuak itzuliz. Iturri ezin hobea da lekuan bertan  erradioaktibitatearekin borrokan bizi den gizarte baten tenperatura  neurtzeko: erradiazioen neurketak egiten dituzten pertsona eta talde  independenteak, haurren osasuna defendatzeko mobilizatzen diren  gurasoak&#8230;<\/p>\n<p>Frantsesez irakurtzeko gai denak ondo egingo du Kokopelli elkartearen bloga (<a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.kokopelli-blog.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">www.kokopelli-blog.org<\/a>)  egunero ikuskatuta. Bioaniztasuna eta ortuetako baratzeen hazi  patenterik gabeak defendatzen dituen elkarte frantses honetako  militanteek serio hartu dute Fukushimakoak sortu informazioa biltzea,  albiste nagusiak, iturriak, analisiak eta erreferentziak.<\/p>\n<p>Krisi atomikoak ezagutarazi dizkigun jakitunen artean balio du aipatzea  Arnie Gundersen, emazte Margaret Maggierekin batera Fairewinds  Associates aholku agentzia kudeatzen duena. 25 urtez egin zuen lan  zentral nuklearretan, harik eta kanporatu zuten arte salatu zituelako  ikusitako segurtasun arazoak. Geroztik, erakundeei eta talde  antinuklearrei aholkuak emateaz gain, Fisika eta Matematikak irakatsi  ditu.<\/p>\n<p>Zerbait izatekotan Gundersen, jakintsuaz gain, komunikatzaile ona da.  www.fairewinds.com blogean idazteko ordez bideoz eskaintzen ditu  hitzaldi laburrak, oso xehe azalduz zentral nuklearren gorabehera  teknikoak. Webgunean eskaintzen dituzten agirietan azkenetakoa da Chris  Martenson-ek, hau ere aholkularia, egin dion elkarrizketa, entzun eta  irakur daitekeena.<\/p>\n<p>\u201cFukushimakoaren arriskuak uste duguna baino larriagoak dira eta  luzaroago iraunen dute\u201d titulua daraman elkarrizketan Gundersenek  laburbildu du egoera, eta gomendio oso praktikoak eman erradiazioak  eragindako jendeei.<\/p>\n<p>Hona lau erreaktoreen gaurko egoera. 1. eta 2. erreaktoreek 70 zulo  inguru dauzkate. Barnean dituzten erregai urtuak urez hozten saiatu  dira, baina hala ere barruan 2.700 \u00ba ko beroa eduki behar dute. \u201cHoriek  ez dira erreaktoreak, presioko eltzeak dira\u201d. Goitik ura bota ahala  azpitik ateratzen zaie, barruan dauden uranioa, plutonioa, zesioa eta  estrontzioa ukituta, erradioaktibitatea inguruan zabalduz.<\/p>\n<p><strong>Txernobylgoa baino okerragoa<\/strong><\/p>\n<p>3. unitateko erregaia ez dakigu ziur urtu den ala ez, agian zati bat  osorik dago. Baina bada seinale txar bat: inguruetan behin eta berriro  iodo asko aurkitzen denez, pentsatu behar da edo 3. unitatean edo  erregai usatua dagoen lau piszinetakoren batean tarteka erreakzioa  \u201cberpiztu\u201d egiten dela; edozein suteren ondoren errautsen azpiko  pindarrekin gertatzen den gisan. Gundersenen aburuz, 3. unitateko  erreaktorean erregaiaren hamarrena ari da \u201carnaska\u201d, orain sutu, orain  amatatu.<\/p>\n<p>Arriskua badago, ez estatistikoki handia baina, 3. unitatearen  azpialdea erabat hondoratu eta lehen gertatu zitzaion bezala berriro  hidrogenozko leherketa eragiteko. Horrez gain, kezkarik handiena 4.  unitateak ematen dio. Tsunamia jazo zenean geldialdi teknikoan zegoen,  baina bere erregai guztia gaineko piszinan ipini berria zeukaten; beraz,  inolako babesik gabe. Hori da orain lanjerrik handiena  Gundersenentzako, piszinako erregai horrek su hartuko balu airera  jaurtiko lukeelako plutonioa, uranioa, zesioa eta estrontzioa.<\/p>\n<p>Gundersenek eta beste zenbait jakitunek uste dute Fukushimakoa  dagoenekoz Txernobylgoa baino okerragoa dela. Lehen bi-hiru asteetan  sekulako erradiazio pila aireratu zuen, haizeak itsasotik lehorrera jo  izan balu Japonia belauniko ipiniko zuena. Geroztik haizeak aldatu dira  eta \u201czientzia inoiz heldu ez den eremu batean gabiltz, erregai nuklearra  zoruan eta berotzen, hau inoiz inork kalkulatu gabeko egoera zen\u201d.  Horregatik garbi gomendatu die Tokion dituen lagunei: 4. unitatea  hondoratzen dela ikusten baduzue, egin ihes azkar. Denek ezingo dute.<\/p>\n<p>Lehen asteetako kopuruetan ez izanik ere, Fukushimako zentrala oraindik  erradiazioa isurtzen ari da, batik bat zesioa eta estrontzioa. Hozteko  ahaleginean usatutako ehundaka mila tona ur erradioaktibo daude,  filtratzen oso zailak. Barruan langileak baldintza ikaragarrietan ari  dira lanean. AEBetan langile bati bost urterako onartzen zaion  gehienezko erradiazioa Fukushiman 10 minututan hartzen dute. Horietako  askok edukiko dute minbizia.<\/p>\n<p>Inguruan barreiatutako kutsadurari dagokionez, Gundersen nagusiki  partikulez dago kezkatua. Erradiazioaz egiten diren neurketek zenbatzen  dituzte ingurumenean diren alfa, beta eta gamma izpiak. Baina gizakiak  arnasarekin barneratu dituen 10 mikrometroko [mikrometroa = 0,001  milimetroa] partikulak ez dira kontrolatzen eta horiek biriketan,  gibelean, hezurretan edo giharretan instalatuta egin ditzaketen kalteak  izugarriak dira.<\/p>\n<p>Japoniako herritarrei, \u2013AEBetako Itsas Barearen ertzean bizi direnei  ere bai, 4. unitatea sutzen bada\u2013 gomendio zehatzak eman dizkie  Gundersenek: oinetakoak etxera ez sartu, etxeetan haizea garbitzeko HEPA  filtroak erosi (hegazkinetan-eta usatzen direnak), aire egokituaren  filtroak sarri aldatu, etxe edo bulegoetakoak bezala autoetakoak&#8230; Ez  ireki leihoak etxeko airea berritzeko, kanpoan partikulak dabiltza.<\/p>\n<p>Japoniarrek erne jokatu behar omen lukete esnekiekin, behiek iodina  pilatzen dutelako, hasierako hiru hilabeteetan. Barazkiak ondo garbitu,  noski. Baina batik bat kasu eman arrainari, jatekotan Japoniako  itsasokoa bai (Txina aldera daukatena) baina ez Itsas Barekoa, ez  behintzat Fukushimatik 100 mila baino urrutiago harrapatua ez bada.<\/p>\n<p>Arrainek barreiatuko dute Fukushimako erradioaktibitatea nagusiki,  pixkanaka: arrain txikiz elikatzen diren handiagoek partikulak pilatzeko  denbora behar dute. Zesioa mamian, estrontzioa hezurretan. Atunak joko  digu alarma nonbait, beranduago, 2013 aldean, migrazioz AEBetako kostara  hurbildu ahala.<\/p>\n<p>Hori dena gutxi balitz, martxoko lurrikarak oihartzuna eduki lezake  laster. Oraindik askotan hitz egin behar dugu Fukushimakoaz.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.kokopelli-blog.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Kokopelli elkartearen bloga, informazioen eguneroko bilduma ona Fukushimaz<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/fukushima.greenaction-japan.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Green Action &#8211; Japan elkartearen bloga hondamendiari buruzko aktualitateaz<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.fairewinds.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Arnie eta Maggi Gundersenen Firewinds elkartearen gune aberatsa<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.fairewinds.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Chris Maartensonek Gunderseni egindako elkarrizketaren\u00a0 testua eta audioa<\/a><\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Blogera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/blog.alexanderhiggins.com\/2011\/06\/16\/scientific-experts-fukushima-potentially-worse-20-chernobyl-governments-hiding-truth-28221\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Alexander Higgins-en blogean Gundersenen eta beste zenbaiten informazioak, Fukushimako istripuaren tamaina itzelaz<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arnie Gundersen energia atomikoan aditu eta aholkulariak grafikoki esplikatu du egoera: Fukushima Daiichiko lau erreaktore eta piszinetako batean, gutxienez, txingarrak gori daude eta tarteka sutzen dira. Hasieran jaurtitako kutsadura barreiatuz doa munduan, kutsadura gehiago isurtzen da&#8230; baina, batez ere, ongi erreparatu 4. unitateari.<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-447","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arnie Gundersen energia atomikoan aditu eta aholkulariak grafikoki esplikatu du egoera: Fukushima Daiichiko lau erreaktore eta piszinetako batean, gutxienez, txingarrak gori daude eta tarteka sutzen dira. Hasieran jaurtitako kutsadura barreiatuz doa munduan, kutsadura gehiago isurtzen da&#8230; baina, batez ere, ongi erreparatu 4. unitateari.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-06-19T10:16:47+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai\",\"datePublished\":\"2011-06-19T10:16:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/\"},\"wordCount\":889,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/\",\"name\":\"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-06-19T10:16:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/06\\\/19\\\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe","og_description":"Arnie Gundersen energia atomikoan aditu eta aholkulariak grafikoki esplikatu du egoera: Fukushima Daiichiko lau erreaktore eta piszinetako batean, gutxienez, txingarrak gori daude eta tarteka sutzen dira. Hasieran jaurtitako kutsadura barreiatuz doa munduan, kutsadura gehiago isurtzen da&#8230; baina, batez ere, ongi erreparatu 4. unitateari.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-06-19T10:16:47+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai","datePublished":"2011-06-19T10:16:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/"},"wordCount":889,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/","name":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-06-19T10:16:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/06\/19\/fukushimak-100-egun-beranduago-irakiten-darrai\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/447","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=447"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/447\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=447"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=447"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=447"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}