{"id":4817,"date":"2017-06-16T09:10:40","date_gmt":"2017-06-16T07:10:40","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/pello-zubiria\/?p=4817"},"modified":"2017-06-16T09:10:40","modified_gmt":"2017-06-16T07:10:40","slug":"gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/","title":{"rendered":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan"},"content":{"rendered":"<p>Atzo Paulin doktoreak erakutsi dizkigu errausketaren kalteak eta gaur Joxemari Irazustak kontatu nola martxan dagoen alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorrago bat. Hori horrela bada\u2026 zertan ari gara hemen?<\/p>\n<p><strong>01-. Zorionak eta mila esker Easo plazako gosetiok!<\/strong><br \/>\n2017ko ekainaren 15ean sei gipuzkoar daude baraualdian Donostiako plazan, salatzeko Gipuzkoan agintzen duen PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak erraustegi alferrikako eta kutsagarri bat eraiki nahi duela. Baina erotuta al daude sei zorook? Zertarako hainbeste zalaparta? Ezin liteke hain arriskutsua izan Zubietako Ingurumen Zentro moderno hori\u2026 ala bai?<\/p>\n<p>Gaurko egunez, 1977ko ekainaren 15ean, lehenbiziko hauteskunde \u201cdemokratikoak\u201d\u2026 (bakoitzak ipini bitza nahi dituen kakotx guztiak \u201cdemokratikoak\u201d horretan\u2026)\u2026 Gutako askok gogoan ditugu duela 40 urteko hauteskunde haiek. Denetik hitz egiten zen 1977an\u2026 demokraziaz, sozialismoaz, trantsizioaz, bakeaz, terrorismoaz, autodeterminazioaz\u2026 baina inork ez zuen aipatu Amiantoa.<\/p>\n<p>Imajinatzen dituzue sei zoro 1977ko ekainaren 15ean Donostian gose greba egiten Uralitaren debekua eskatzeko? Geuk jartzen genuen gure teilatuetan, rotaflexez moztuz, antigoaleko teilak baino praktikoagoa zen, isolamenduetarako ipintzen genuen, tren bagoietan, fabrika handietako hodietan\u2026 1906tik azalduta zegoen arren amiantoak minbizia eragiten zuela, gu \u2013espainolok- ez geunden jakinaren gainean. Beranduago jakin genuen Frantzian eta Europan ez erabiltzeko eskatzen zutela. Eta askoz beranduago, 2001ean, debekatu zuten Espainian.<\/p>\n<p>Arrazoi izango zuten ala ez 1977an Uralitaren debekua eskatzen zuten zoro haiek? Zenbat jende hil da geroztik amiantoaren eraginez? Zenbat daude oraintxe hiltzeko bidean? Zenbat gehiago hilko dira datozen urteetan? Eta zer diote urte guzti hauetan gure osasunaren eta segurtasunaren arduradun izan diren funtzionario eta politikariek?<\/p>\n<p><strong>02-. Natur baliabideak hondakin bihurtzen txapeldun<\/strong><br \/>\nAlfonso del Val aditu beterano erdi madrildar-erdi Pancorbotarrak kontatu zigun. \u201cImajinatu Martetik espedizio bat iritsi dela gure Lurrera. Ikusi dute nola bizi garen, zer egiten dugun. Itzuli da Martera eta agintariek galdetu diete \u2018aber, zer ikusi eta ikasi duzue Lurra planetan\u2019? Eta esploratzaileek erantzun: \u2018Lurra kolonizatuta dauka Gizakia izeneko espezieak, zeina berezituta baitago natur baliabideak hondakin bihurtzen\u201d.<\/p>\n<p>Horra zertan garen espezialistak: naturari kentzen diogun 10 unitatetik bakar 1 aprobetxatu eta gainerako 9ak hondakin bihurtzen ditugu.<\/p>\n<p><strong>03-. \u201cKendu begi bistatik kaka zahar hori\u201d<\/strong><br \/>\nGuregandik urruntzen ditugu hondakinak. Lekuz urrutiratzen ditugu, geografiaz. Etxetik aparte\u2026 kaleko kontainerretara. Ahal bada lurpeko kontainerretara. Kaletik aparte\u2026 hiritik baserrietara, Donostiatik Zarauzko Urtetara, Errenteriako San Markosera, Mutiloara, Kantabriara\u2026 Amiantoz betetako bapore zaharrak India eta Bangladesheko hondartzetara. Ordenagailu eta telefono moderno-zaharkituak Nigeria edo Kongoko txabolategietara.<\/p>\n<p>Ai\u2026 baina are efikazagoa da denboran urrutiratzea. Egur pintatuzko altzariak 15 urtez izango dira hondakin. Kontserba latak desegiteko 50 urte behar ditu naturak. Aluminiozko potoak desegiteko 200 urte. Gure ume eta zaharren pixoihalak desegiteko 500 urte. Plastikoa desegiteko beste 500. Kristalezko botila galdua desegiten ez dakigu zenbat urte beharko diren. Zentral nuklearretako hondakinen desegiteko epeak milaka urtetan neurtzen dira.<\/p>\n<p>Naturari 10 unitate hartu, gure probetxurako bakar bat erabili eta beste 9etaz ahaztu. Erantzukizuna pasatu horien kulparik ez duen auzokoari edo 10-100-1.000 urte barru gure ondoren etorriko direnei. Aberrazio horri deitzen diote fariseuek \u201carrazionalitatea\u201d, \u201cgobernanza\u201d, \u201cingurumena zaintzea\u201d, \u201chondakinen kudeaketa efikaza\u201d\u2026<\/p>\n<p><strong>04-. Krisiak ekarri zuen alternatiba\u2026 eta guk probatu dugu<\/strong><br \/>\nHorra Gipuzkoan eduki dugun zoriona 2009an Usurbilek Atez Atekoa antolatu zuenetik. Ez zen miraria, dena zegoen asmatuta, Katalunian, Mallorkan, Italian, San Frantziskon\u2026 Usurbildarrak ausartu ziren, kopiatu zuten, egokitu\u2026 eta erakutsi 300 kilo zabor nahasi kutsagarri biltzen dituen zakua 50-60 kilotan gera daitekeela, soilik etxean familia bakoitzak bere erantzukizuna bere gain hartuta eta Administrazioak horiek tratatzeko bitartekoak ondo antolatuta.<\/p>\n<p>Geroztik gaikako bilketa burutsua hedatu da Gipuzkoako udalen erdia baino gehiagotara, lau gipuzkoarretik batek egiteko moduan, modu ezberdinetan. Joxemari Irazustak erakutsi dizue nola funtzionatzen duen alternatibak. Aldiz, Markel Olanok eta Joseba Egibarrek bezala Denis Itxasok eta Ignacio Asensiok Gipuzkoa gobernatu nahiko lukete alternatiba martxan ez balego bezala. Horra nola iritsi zareten zuek, Amarako plazako baraulariok, zuen buruak sakrifikatu behar izatera: PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak estali nahiko lukeen errealitatea herritarren begien aurrean erakustera.<\/p>\n<p><strong>05-. \u201cNola endredatu zarete gipuzkoarrok hondakinen istorio horrekin?\u201d<\/strong><br \/>\nEsan digute behin eta berriro. Arazo bati soluzio hobea, merkeagoa eta osasuntsuagoa aurkitzea lotsaizuna balitz bezala.<\/p>\n<p>Eskuinetik esan zaigu. Erregimenetik herritarren beldur eta instinturik atzerakoienak xaxatu dituzte. \u201c<em>Qu\u00edtame esa mierda de la vista<\/em>\u201d. \u201cHondakinak bereiztea ezin da izan obligazioa\u201d. \u201cHorretarako pagatzen ditut zergak, nire sukaldea utzi dezatela bakean\u201d. Eta ikusi ditugu zabor poltsak balkoietan eskegita kutsatzeko eskubidea aldarrikatzen. Usainak, arratoiak, beldurrak\u2026 era guztietako gezurrak. Beren buruak demokratatzat dauzkaten politikariak, auzokoa kutsatzeko eskubidea aldarrikatzen\u2026 a zer espektakulu penagarria.<\/p>\n<p>Orain\u00a0 zalantzan ikusten ditugu ezkerreko buru batzuk ere, soluzioak antolatzean bekatu egin izan balute bezala. \u201cNork esan ote digu guri hondakinen saltsan sartzeko?\u201d. Akonplexatuta Gipuzkoan ezarri dituztelako Katalunian edo Italian edo Ameriketan ezkerreko bezala zentroko eta eskuineko agintariek ezartzen dituzten kudeaketa sistemak. Behar bada kalkulatzen dute ezkerraren izenean agintean segitzeko modu bakarra dela eskuinak bezalatsu agintzea. Seguruenik ez dira ohartu Erregimenak bezala agintzekotan, botoa eman behar duen herritarrak hor dauzkala Erregimenaren alderdi autentikoak.<\/p>\n<p>Eta Erabakitzeko Eskubidearen aldeko kontsentsu giroa lantzen duten batzuek ere esan digute: \u201cOraintxe denok bat egin behar genuenean, zerekin eta hondakinekin endredatu!\u201d. Ate joka omen daukagun Euskal Herriaren balizko Independentziaren aldamenean zaborren kudeaketa edo erraustegi kutsakorra bide bazterreko anekdota txiki bat balitz bezala. \u00bfGure diru publikoak 35 urterako sekuestratzeak ez du preso hartzen gure Erabakitzeko Eskubidea? \u00bfAkaso Osasun Eskubidea edo gure haurrek mundu txukun bat heredatzea ez dira oinarrizko eskubide demokratiko minimoak?<\/p>\n<p><strong>06-. Hondakinen kudeaketa dago gure gizartearentzako nahi ditugun eredu ezberdinen talkaren erdian<\/strong><br \/>\nAlternatiba ikusi eta probatu dugulako ohartzen gara ezarri nahi diguten erraustegia zenbateraino dagoen herritarren gehiengoa zanpatzen duen gizarte ereduaren muinean.<br \/>\n-a- Hemen lehian daude soluzio iraunkor merkeak versus kutsakor garestiak.<br \/>\n-b- Teknologia sinpleak versus teknologia konplexu zentralizatuak. Maialen Lujanbiok aspaldi esan zigunez: \u201cEskuak zenbat dezakeen\u201d. Aldiz, inposatzen dizkigute kontainer handiak, kamioi handiak, biltegi, labe, kutsadura, zabortegi, eskoria pila handiak\u2026 Korporazio handiek bakarrik egiteko modukoak.<br \/>\n-c- Inbertsio txikiekin enplegu asko versus inbertsio itzelekin lanpostu oso gutxi.<br \/>\n-d- Ekonomia zirkularra versus lehengaien eta energiaren xahuketa.<br \/>\n-e- Hondakinak sortu dituenaren erantzukizun versus auzokoak\/ondorengoak kutsatzeko eskubidea.<br \/>\n-d- Herritarren osasun ona zaintzeko prekauzio printzipioa versus herritarren gaixotasunak negozio aukera.<br \/>\n07-. Erraustegi bati lotu nahi gaituzte 35 urterako<br \/>\nHemen daukat [<em>eskuan<\/em>] Deloitteko aholkularien informea. Deloitte esatea da Cuatrecasas, PwC [PriceWaterhouseCoopers] , Idom, LKS-Mondragon\u2026 Zerbitzu publikoen kontratista pribatuen abokatu, estratega eta aholkulariak. Ez zaituztet nekatuko horren xehetasunekin.<\/p>\n<p>Hona laburpena: Gipuzkoako hondakinak eta diru publikoak (udalenak, mankomunitateenak, Diputazioarenak\u2026) bahitzen dituzte 35 urterako beraiek etekina aseguratzeko. Gipuzkoako jendeok kondenatzen gaituzte pagatzera eta soportatzera 2051. urtea arte urtero 200.000 tona erreko dituen labe garesti kutsakor bat\u2026 dakigunean gaur bertan lortu dezakegula zabor nahasiak 50.000 tonatara murriztea.<\/p>\n<p>Gure agintari ustelak egiten ari direna, Jose Afonso kantari portugaldarrak aspaldi abestu zuen Bertolt Brecht handiari letra hartuta <em>\u201cCoro dos Tribunais\u201d<\/em> hartan: <em>\u201cGuarda o teu robo \/ Guarda-o bem \/ Dentro de um papel a lei\u201d<\/em>. Lapurreta perfektua, testu legalez blindatua.<\/p>\n<p><strong>08-. Erraustegiak erakutsi digu Gipuzkoan Erregimena ustelduta dagoela<\/strong><br \/>\nBegira ezazue nork prestatu zuen 2002an Gipuzkoako Hondakinentzako PIGRUG plan orokorra. Bizkairako plana egin zuena bera da. Horregatik dira hain berdinak. Hondakinekin egin behar duguna planifikatu duen gizona izana da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde, zementu fabriken buru, kotxeen gurpilak zementu fabriketan erretzeko prestatzen dituen enpresa baten sortzaile, ingurumen aholkulari, Gipuzkoa eta Bizkaiko planen idazle, berriro Eusko Jaurlaritzako sailburuorde, etabar, etabar.<\/p>\n<p>Gipuzkoarrok \u201cgauza inportanteagoetan\u201d genbiltzan bitartean (euskara, autodeterminazioa, bake prozesua\u2026) PNV+PSOE+PP+DiarioVasco Erregimenak su batean jarraitu du lanean, esku batekin lagunduz zerbitzu publikoen kontratista handien negozioei eta bestearekin babestuz enpresatik-politikara eta politikatik-enpresara jauzika dabiltzan politikariak.<\/p>\n<p>Azkenean nork planifikatu du lurralde antolamendua, herritarron osasuna, gure zor publikoak, hondakinen kudeaketa, gizarte zerbitzuetarako zenbat diru egongo den? 2011ko Zubieta 1-eko Swapen auzian ikusi zen: politikari neoliberal salduak, banku handiak, zaborren kontratistak, zementuaren kontratistak, abokatu bufete potenteak\u2026 2017ko Zubieta-2 honetan nobedadea da Mondragon kooperatibek ere nahi dutela haginka egin pozoiaren industrian, horra zer bilakatzen ari duten <em>\u201cHumanity At Work\u201d<\/em> famatua.<\/p>\n<p><strong>09-. Ustelkeriaren erdian\u2026 non dago etika?<\/strong><br \/>\nEtika dago zuen erresistentzian Asko aipatu ditugu denok gure borrokaren oinarrian dauden osasunaren kalteak, kutsadura, zor ez-legitimoa, lapurreta, ingurumenaren kalteak. Ez dezagun ahaztu guztien oinarrian dagoena: etika.<\/p>\n<p>Inmorala da Joseba Egibar\/Markel Olano eta Denis Itxaso\/Ignacio Asensio gipuzkoarrokin egiten ari direna. Ondo egin daitekeena gaizki egitea inmorala da. Merke eta garbi konpon daitekeena garesti eta zikin egitea inmorala da. Inmorala da jendeei gezurra esatea, egiak ezkutatzea, herritarrak kaltetzen dituen erabakiak nahita hartzea.<\/p>\n<p>\u201cGose-pasatuak\u201d da hitz bat gogorra baserri munduko jendeak ezagutzen duguna. \u201cGose-pasatuak\u201d dira guretzako asko edukita ere sekula nahikoa ez duten diru-goseak, beraiek ondo bizitzeko nahikoa lur edukita ere kapaz direnak auzokoari gauaz mugarriak mugitzeko metro bete lur lapurtzeagatik, jende zekena, sekula nahikoa ez dutena.<\/p>\n<p>35 urterako gu eta gure ondorengoak kutsadurara eta zorretara kondenatu nahi gaituzten politikari, enpresario eta teknokrata gose-pasatuen aurrean\u2026 hona hemen Easo plazako baraulari eskuzabalok.<\/p>\n<p>Mila esker, Amarako gose grebalariok, zuen erresistentziagatik. Etika irakaspen handi hau emateagatik gipuzkoar guztioi. Garbi esan nahi dizuet: edozein arrazoirengatik gaur bertan batek edo denok etengo bazenute ere baraualdia, berdin-berdin maiteko zaituztegu. Zailena egin duzuelako: zuen barrenean erabakia hartuta urratsa ematea.<\/p>\n<p>Norbaiti entzun nion ez direla erresistentzia garaiak, garaipena lortzeko garaiak baino. Ez dakit zuek zer uste duzuen, itxaropen handia edo txikia duzuen Zubietako erraustegia gelditzeko. Baina eusten ikusi zaituztet, erresistentzian, iraultza ere baden irauntzan, atxikitzen.<\/p>\n<p>Gure eskerrik beroenak zuei erraustegi kriminal hori onartu ez eta aurre egiteagatik.<\/p>\n<p><em>[Donostiako Easo plazan gose grebalarien inguruan 2017-06-15ean emandako hitzaldia].<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo Paulin doktoreak erakutsi dizkigu errausketaren kalteak eta gaur Joxemari Irazustak kontatu nola martxan dagoen alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorrago bat. Hori horrela bada\u2026 zertan ari gara hemen? 01-. Zorionak eta mila esker Easo plazako gosetiok! 2017ko ekainaren 15ean sei gipuzkoar daude baraualdian Donostiako plazan, salatzeko Gipuzkoan agintzen duen PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak erraustegi alferrikako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[131,173],"class_list":["post-4817","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-iritzia","tag-erraustegia","tag-gose-greba"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Atzo Paulin doktoreak erakutsi dizkigu errausketaren kalteak eta gaur Joxemari Irazustak kontatu nola martxan dagoen alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorrago bat. Hori horrela bada\u2026 zertan ari gara hemen? 01-. Zorionak eta mila esker Easo plazako gosetiok! 2017ko ekainaren 15ean sei gipuzkoar daude baraualdian Donostiako plazan, salatzeko Gipuzkoan agintzen duen PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak erraustegi alferrikako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-06-16T07:10:40+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan\",\"datePublished\":\"2017-06-16T07:10:40+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/\"},\"wordCount\":1479,\"commentCount\":2,\"keywords\":[\"Erraustegia\",\"Gose greba\"],\"articleSection\":[\"Iritzia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/\",\"name\":\"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-06-16T07:10:40+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2017\\\/06\\\/16\\\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe","og_description":"Atzo Paulin doktoreak erakutsi dizkigu errausketaren kalteak eta gaur Joxemari Irazustak kontatu nola martxan dagoen alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorrago bat. Hori horrela bada\u2026 zertan ari gara hemen? 01-. Zorionak eta mila esker Easo plazako gosetiok! 2017ko ekainaren 15ean sei gipuzkoar daude baraualdian Donostiako plazan, salatzeko Gipuzkoan agintzen duen PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak erraustegi alferrikako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2017-06-16T07:10:40+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan","datePublished":"2017-06-16T07:10:40+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/"},"wordCount":1479,"commentCount":2,"keywords":["Erraustegia","Gose greba"],"articleSection":["Iritzia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/","name":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2017-06-16T07:10:40+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2017\/06\/16\/gipuzkoako-zaborren-gatazka-bederatzi-puntutan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4817","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4817"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4817\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4817"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4817"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4817"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}