{"id":503,"date":"2011-07-25T10:13:49","date_gmt":"2011-07-25T08:13:49","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=503"},"modified":"2011-07-25T10:13:49","modified_gmt":"2011-07-25T08:13:49","slug":"abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/","title":{"rendered":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo"},"content":{"rendered":"<p>Telebistaren eta egunkarien isiltasunari sinestekotan, Japoniako krisi nuklearra gaindituta dago. \u201cEz zen hain larria izango, berriro opor egin die errealitateak alarmazaleei\u201d, pentsa lezake euskaldun sentiberak&#8230; baldin eta Internetik ez balego. Baina lobby nuklearrak lortu du orain arte hondamendia blogen muga estuetan hesitzea.<br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p>Zentral nuklearra uholdeak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 harrapatuta AEBetako Nebraskan, bonba atomikoak ekoiztu dituen Los Alamoseko laborategi erraldoia suteak inguraturik&#8230; ikusi al duzu horien irudirik inon,\u2008Euskal Herrian? Hemengo telebistetan katastrofe eske ari diren editoreek Fort Calhouneko zentral Missourik itoa \u201cahaztu\u201d dutela? Ikusleen malkoak bilatzen dituzten kazetariei oharkabean pasatu Fukushimatik etorritako bideo zirraragarriak? Nola liteke?<\/p>\n<p>Trikimailua Londrestik azaleratu du The Guardian egunkariak: \u201cGobernu britainiarraren planak Fukushimakoari garrantzia kentzeko\u201d, titulatu zuen ekainaren 30ean. Lurrikararen eta tsunamiaren poderioz Fukushima Daiichiko zentrala lehertu eta bi egunera, Londresko gobernuak lobby nuklearrarekin adostu zuen marketin kanpaina bat, istripuaren itxura lausotzeko. Horra Europako hedabideek zorrotz darabilten omert\u00e1 esplikaturik.<\/p>\n<p>Frogak erakutsi ditu The Guardianek, 80 elektroposta gobernuko funtzionarien, EDF Energy konpainiaren, Arevaren eta Westinghouseren artean. EDF da Frantzian jatorria duen elektrizitateko multinazional erraldoia. Areva munduko nuklearrek daukaten hornitzaile nagusietakoa, frantsesa hau ere; planetako erreaktoreen herenak Arevaren uranioa usatzen du, uranioz eta plutonioz osatutako MOX erregai berriaren sustatzaile nagusia ere bera da, Afrikatik Ingalaterrara. Westinghouse amerikarra da, etxeko tresnen ekoizlez gain, erreaktoreak fabrikatzen dituen konpainia nagusia.<\/p>\n<p>\u201cEgoera honek atzerakada handia ekar diezaioke industria nuklearrari\u201d, zioen Londresko gobernuaren arduradunetako batek eragile pribatuoi bidalitako emailetako batean. \u201cNola edo hala lortu behar dugu guri aurrea ez hartzea antinuklear jendeak. Eremua okupatu behar dugu eta atxiki. Nuklearrak seguruak direla erakutsi behar dugu\u201d.\u2008\u2008Beste mezu batean: \u201cAntinuklearrek Europan lortu dute guzti hau Txernobylekin lotzea. (&#8230;)Txernobylekoarekin egindako konparazio horiek zanpatu behar ditugu\u201d. Horrelaxe, hitzez hitz.<\/p>\n<p>Orain, Londresko egunkariak \u2013Murdochen hedabideek antolatu kospirazioak erakutsiz eskandalo berria piztu duenak berak\u2013 publikatuari esker dakigu martxotik aurrera Britainia Handiko gobernuak eta nuklearretako enpresa nagusiek kaleratzen zituzten iritziak oro aurrez elkarren artean adostuta etorri zirela. Beste elektroposta batean funtzionari batek zioenez, \u201cguztiok material bera erabili behar dugu komunikabideen eta jendearen aurrean azaltzeko\u201d.<\/p>\n<p>Egunkarian Ingurumen saileko\u00a0 arduraduna den John Vidalen iritzian \u201cpozik egon behar dute antzerki honetako jokalariek orain arte lortu dutenarekin, ikusirik nuklearren inguruko eztabaida nola joan den Britainia Handian\u201d. Londresko Gobernuak ekain bukaeran eman baitu baimena zortzi zentral berri eraikitzeko, eta inork gutxik egin du garrasi.<\/p>\n<p><strong>Fukushimaren aldeko auzolana<\/strong><br \/>\nZentral nuklearren jabeek daukaten indarraren beste adibide bat Frantzian ikusi da berrikitan. Noizbait ezker erradikalaren eta gauchismoaren ikono izandako Lib\u00e9ration egunkarian zuzendaritza batzordeko buru izendatu dute&#8230; 15 egun lehenago arte Arevako zuzendari izandako Anne Lauvergeon. Nuklearzaleen artean gabiroi gogorra Lauvergeon. Jakina zen Lib\u00e9 Rothschild familiak bereganatua zuela, baina disimulu pittin bat ere ez erabiltzea&#8230;<\/p>\n<p>Beraz, gure komunikabide gehienek \u2013handiek agenda markatu, txikiek hari segi\u2013 Fukushima isilpera kondenatu dute. Alabaina, Japonian erradioaktibitatea ez da desagertu, aitzitik, haren oihartzunak gero eta ozenago ikusi eta entzuten dira Interneteko blog eta agerkarietan.\u2008Bakan batzuk laburbilduko ditugu, ingelesez eta frantsesez Fukushimakoaren jarraipena egiten duten serioenetatik hartuak.<\/p>\n<p>Gehiegizko erradiaktibitatea gero eta janari gehiagotan azaltzen da. Lerrok idatzi aurretik azkena, estalpean hazitako shiitake perretxikuetan,\u2008Tokyon aurkiturik. Aurretik, 26\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0probintziatara zabaldu da Fukushimatik erradiazioz banatutako behi haragia. Behikia, txerrikia, esnea, barazkiak, tea, aziendentzako belar ondua&#8230; zerrenda luzatuz doa.<\/p>\n<p>Erradioaktibitatea gero eta leku gehiagotan aurkitzen da. Hondakinen errauskailuetan, esaterako, kopuru handietan azaldu da. Baina autoen haize egokitu sistemetan ere nabarmendu dira erradioaktibitate arrastoak. Orobat Fukushimatik aparte, Tokyo barne, euri gehien biltzen duten guneetan, parkeetan, estolderian, eta beste.<br \/>\nFukushiman bertan eskoletan-eta hasi dira kutsatutako lurrazala kendu eta lurperatzeko obrak. Harrigarria dirudien arren, eskola-umeak bertan direla.\u00a0 Hain zuzen, Fukushimako herritarren mugimendu gero eta handiagoa da beste albistea. Disziplina handiz jokatzen dute japoniarrek, beren artean bezala agintariekiko, baina gero eta gehiagok salatzen dute buruzagiek engainatu egin dituztela, laborategiko akuritzat erabiliz.<\/p>\n<p>Herritar batzuek kexuz eta mobilizazioz erantzuten duten moduan, ez dira gutxi etsipenezko erabakiak hartzen dituztenak. Tantaka iristen dira beren burua hiltzen dutenen berriak, lurra eta bizimodua pozoitu dizkioten baserritar bat hemen, familia urruti joanik etxetik alde egin nahi ez duen 93 urteko amandrea han&#8230;<br \/>\nAgintari japoniarrek mezu kontraesankorrak zabaltzen dituzte. Berrikitan Naoto Kan lehen ministroak zalaparta eragin du deklaratu duelarik ikusita zer nolako arriskuak dakartzaten zentral nuklearrik gabeko gizarte bateruntz joateko urratsak eman behar direla. Baina beste eskuarekin erradioaktibitatearen inguruko informazioak larri manipulatzen darraite.<\/p>\n<p>Uztailera arte ezkutuan eduki dituzte martxoan bertan Fukushimako 1.050 haurri egindako neurketen emaitzak: ia erdiaren tiroideek erradiazio arrasto nabarmenak zituzten.\u2008Baina gainera, agintariek jarraitzen dute herritarrek nozitu beharreko gehienezko erradiazio kopuruen topeak manipulatzen, bai jendeak hartu ditzakeen milisiervet eta bai lurrean bezala janarietan pilatutako becquerel kopuruak handituz.<br \/>\nJaponian bertan herritar ugari talde zahar eta berrietan bilduz doaz. Batzuek elkarren laguntza antolatzeko, etxetik alde egitera bortxatuei esaterako. Beste batzuek erradiazioen kontrola auzolanean abiatzeko, agintariek ematen dituzten datu eta informazioak fidagarri ez zaizkielako.<br \/>\nEta mundu osoan ekintzaileak ugarituz doaz. CRIIRAD eta Greenpeace bezalako klasikoak japoniarrekin el\u00a0\u00a0\u00a0 karlanean.\u2008Berri pila bat ere bai, ezezagunagoak, informazioak bildu, laburtu, sailkatu, itzuli, landu eta zabaltzen. Opor egin gabe.<\/p>\n<p><strong>Argazki ondokoa<\/strong><br \/>\nIrudi handiak abuztuko oporrak bururatzen dizkio herritar arruntari, halako ekililiak topatuko baitutu Europako edozein lenda eremutan, egun bero argitsuen iragarle. Japonian, aldiz -argazkia Education in Japan Communityk dauka webean- , eskoletan haurrei irakasten zaie ekiloreok erabili izan direla Txernobylez geroztik erradioaktibitatez kutsatutako lurretan, zorua garbitzen laguntzen duten landareak direlakoan. Foto txikikoa da Nakate San, Fukushimako Haurrak Erradioaktibitatetik Babesteko Elkarteko burua, gure artean ere ezaguna egin dena hizkuntza askotan azpititulatuta -euskaraz ere bai- Interneten zabaldu duen mezua dela eta. Une honetan Fukushiman pilatuta dutena bain erradioaktibitate gutxiagorekin Txernobyl inguruko eremu osoak ebakuatu zituztela salatu dute Nakatek eta beste hainbat ekintzailek.<\/p>\n<p>Informazioa osatzeko<br \/>\n&#8211; <em>The Guardian<\/em> egunkarian &#8220;<a href=\"http:\/\/www.guardian.co.uk\/environment\/2011\/jun\/30\/british-government-plan-play-down-fukushima\">Revealed: British government&#8217;s plan to play  down Fukushima<\/a>&#8220;.<br \/>\n&#8211; <a href=\"http:\/\/www.guardian.co.uk\/environment\/interactive\/2011\/jun\/30\/email-nuclear-uk-government-fukushima?intcmp=239\">Londresko gobernuaren eta industria atomikoaren arteko elektropostak<\/a> <em>The Guardian<\/em>ek azalduta<br \/>\n&#8211; <a href=\"http:\/\/www.guardian.co.uk\/commentisfree\/2011\/jul\/01\/fukushima-emails-government-nuclear-industry?intcmp=239\">John Vidal kazetaria<\/a> eskandalo honen izaera orwelldarraz.<br \/>\n&#8211; Areva multinazional atomikoaren <a href=\"http:\/\/www.reuters.com\/article\/2011\/07\/13\/lauvergeon-idUSLDE76C0ME20110713\">Anne Lauvergeon<\/a> burua Liberation egunkariko  zuzendaritzan buru.<br \/>\n&#8211; <a href=\"http:\/\/houseoffoust.com\/group\/\">The Fukushima Project<\/a>, ingelesez hango krisiaren jarraipen zorrotza  egunero.<br \/>\n&#8211; <a href=\"http:\/\/fukushima.over-blog.fr\/\">Fukushima-over-blog<\/a>, krisiaren jarraipen oso ona frantsesez.<br \/>\n&#8211; <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=7n-VZKZf2f4&amp;feature=player_embedded\">Mezua laguntza eske Fukushimatik<\/a>, Haurrak Erradiazioetatik Babesteko Elkarteko  kideek egina, euskarazko azpitituluekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Telebistaren eta egunkarien isiltasunari sinestekotan, Japoniako krisi nuklearra gaindituta dago. \u201cEz zen hain larria izango, berriro opor egin die errealitateak alarmazaleei\u201d, pentsa lezake euskaldun sentiberak&#8230; baldin eta Internetik ez balego. Baina lobby nuklearrak lortu du orain arte hondamendia blogen muga estuetan hesitzea.<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-503","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Telebistaren eta egunkarien isiltasunari sinestekotan, Japoniako krisi nuklearra gaindituta dago. \u201cEz zen hain larria izango, berriro opor egin die errealitateak alarmazaleei\u201d, pentsa lezake euskaldun sentiberak&#8230; baldin eta Internetik ez balego. Baina lobby nuklearrak lortu du orain arte hondamendia blogen muga estuetan hesitzea.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-07-25T08:13:49+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo\",\"datePublished\":\"2011-07-25T08:13:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/\"},\"wordCount\":970,\"commentCount\":1,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/\",\"name\":\"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-07-25T08:13:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/07\\\/25\\\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe","og_description":"Telebistaren eta egunkarien isiltasunari sinestekotan, Japoniako krisi nuklearra gaindituta dago. \u201cEz zen hain larria izango, berriro opor egin die errealitateak alarmazaleei\u201d, pentsa lezake euskaldun sentiberak&#8230; baldin eta Internetik ez balego. Baina lobby nuklearrak lortu du orain arte hondamendia blogen muga estuetan hesitzea.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-07-25T08:13:49+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo","datePublished":"2011-07-25T08:13:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/"},"wordCount":970,"commentCount":1,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/","name":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-07-25T08:13:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/07\/25\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/503","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=503"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/503\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=503"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=503"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=503"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}