{"id":521,"date":"2011-09-05T10:51:36","date_gmt":"2011-09-05T08:51:36","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=521"},"modified":"2011-09-05T10:51:36","modified_gmt":"2011-09-05T08:51:36","slug":"japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/","title":{"rendered":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma"},"content":{"rendered":"<p>Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: <a href=\"http:\/\/fukushima.over-blog.fr\/\"><em>fukushima.over-blog.fr<\/em><\/a> Bertatik euskaratu dugu <a href=\"http:\/\/fukushima.over-blog.fr\/article-pluies-radioactives-sur-le-japon-81998571.html\"><em>Pluies radioactives sur le Japon<\/em><\/a> sarrera. abuztuaren 20koa.<\/p>\n<p><strong>Japonian euri erradiazioduna ari du<\/strong><\/p>\n<p>Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez dela kezkatzen. Orainaldian ari gara, bai. 2011ko abuztuan gaude, martxo-apiriletan hainbeste aipatu zen \u201cistripu\u201d nuklearretik bost hilabete pasata. Ez dira zuen irudipenak, ez. \u201cIstripua\u201d ez da istripu, katastrofea da, sekula jazo ez den adinakoa, gertatzen ari dena. Nola heldu gara egoera honetara?<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<span style=\"text-decoration: underline\"><em>Euri beltza, aspalditik datorren kontua<\/em><\/span><br \/>\nLehenbiziko euri beltzak Hiroshiman eta Nagasakin bizirik ateratakoek ikusi zituzten, bonbak lehertu eta minutu gutxira. Euriak kolore beltza zuen, leherketak eragindako errautsez nahastuta zetorrelako. Superbibienteek edan egin zuten jakin gabe kutsatuta zegoela. Horren ondorioz garatu zituzten aurretik bonbaren eraginak zuzenean kolpatutakoek jasandako sintoma berdinak.<br \/>\nGeroztik, 1945 eta 1980 bitartean, munduak euri beltz asko ezagutu ditu, 543 leherketa nuklear egin direnez gero atmosferan. Alabaina, justu erabaki berria zenean kutsadura erradiaktibo hori ez gehiago eragitea, orduan gertatu zen Txernobylgo hondamendia. 4. erreaktorea lehertu zenean, atmosferara jaurti zituen 50 tona hauts erradioaktibo gero lurrera erori zirenak, batik bat Europan, euriarekin batera. 1986ko maiatzaren 1ean sobietarrek zilar ioduroz \u201cureztatu\u201d zuten ortzia euria eraginez erradionukleidoak lurrean finkatzeko asmoz; horrek sortu zuen, lekukoek diotenez, euri beltz-kolorekoa. Baina gertakizun zehatz horretaz landa, Txernobylgo hautsek batik bat euri horiak eragin zituzten, beranduago Bielorrusiako Antonina Sergieff-ek ezagutarazi zuenez.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><em>Euri horia<\/em><\/span><br \/>\nFukushima Daiichiko zentralean gertatu leherketen ostean, euri hori bat jauzi zen Tokion martxoaren 23an. Bi egun zeramatzan euritan hiriburuak. Martxoaren 21etik aurrera atzeman zuten erradiazio dosietan igoera azkar bat, bat-batetan orduko 0,1tik 0,2 microsiervertera igoz. Martxoaren 23an, beraz, euri horiak kezka handia eragin zuen herritarrengan: Japoniako meteorologia agentziak ehunka telefono dei hartu zituen galdezka ez zein zen horren jatorria. Funtzionarioek erantzun zieten polena zela; 25 urte lehenago agintari sobietarrek erantzun berdina ematen zieten Txernobylgo biktimei. Dena dela, Tokioko udal gobernuko osasun funtzionario batek aitortu zuen bazitekeela euri hura erradioaktiboa izatea, baina ez osasunarentzako kaltegarria izateko adina.<\/p>\n<p>Horra arazoaren muina: jendeei sinetsarazi nahi zaie euri hori ez dela arriskutsua, nahiz eta partikula erradioaktibo bakar batek, larruazaletik sartzen bazaizu edo irensten baldin baduzu, kaltetu dezakeen zure osasuna. Izan ere, ipar-ekialdetiko haizeek ekarritako euri hori erradionukleidoz zamatua zetorren, besteren artean 131 iodoz, 137 zesioz, 90 estrontzioz eta 239 plutonioz. Hala ere, bere kolore horiak ez zuen derrigor izan behar hauts erradiaziodunak eragina, jakina baita udaberrian polena kopuru oso handitan sortzen dutela landareek.<\/p>\n<p>Beraz, euri horiak ikusi dira apirilean ere, eta ekaina iritsita ere Tokioko eskoletan haurrei patioan jostatzea debekatzen zieten, lurrak erradiazio gehiegi zeukalako. Arazo honen ondorioz, Japoniako agintariek honako erabakia hartu zuten: erradiazioak neurtzea baina ez lurrean, teilatu gainetan baizik. Ez, ez zaudete ametsetan, horrela lortu dute erradioaktibitatea gutxitzea Tokion, neurtzeko aparatuak kutsadura iturrietatik urrunduz, erradiazioz betetako hautsetatik alegia.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><em>Euri beroak<\/em><\/span><br \/>\nEuriok izanagatik beltz, hori edo kolorerik gabeko, zentral matxuratutik baldin badatoz beroak izaten dira. Hau da, partikula erradioaktiboak dakartzate. Eta ez dugu euriez fidatu behar, nahiz eta Frantziako IRSN institutuak [gogoratu blog honen egilea Frantziatik ari dela] esaten duen jadanik Fukushima Daiichik ez duela erradiaktibitaterik isurtzen atmosferara.<\/p>\n<p>Hain zuzen, 2011ko abuztuaren 19an kanto eskualdean erori den euria nabarmena izan da. Eurite horrek eragin du, esterako, Saitama hirian erradioaktibitatea igotzea orduko 0,04 microsiervertez. <a href=\"http:\/\/img.over-blog.com\/580x543\/4\/37\/62\/00\/pluies\/pluie-kanto.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\">Irudi honetan<\/a> lerro beltza Saitamari dagokio, horia Tokiori eta urdina Shinjuko Hyakunincho-ri.<\/p>\n<p>Dosi hau zinez txikia da, egia da, baina horretatik atera ditzakegu bi ikasgai garrantzizko:<\/p>\n<p>1)\u00a0\u00a0\u00a0 Honek gezurtatzen du Frantziaren jarrera ofiziala, alegia Fukushima Daiichik ez duela gehiago erradioaktibitaterik jaurtitzen atmosferara.<br \/>\n2)\u00a0\u00a0\u00a0 Erradiazio hori aireak daukanean neurtu da. Baina dakartzan partikula beroak lurrera eroritakoak gehitzen zaizkie lehendik bertan pilatu direnei.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><em>Neurketak gurutzatuta<\/em><\/span><br \/>\nKEK elkarteak Tsukuban eten gabe neurtzen du Tokioko airearen erradioaktibitatea. 2011ko abuztuaren 19an salatu duena osorik egokitzen da Osasun Publikoaren Instituarenarekin, honek ere aurkitu baitu igoera bat orduko 0,04-tik 0,05 microsiervertera. Gainera, nahiz eta oso gauza pittina izateko itxura duen arren, <a href=\"http:\/\/img.over-blog.com\/580x746\/4\/37\/62\/00\/pluies\/pluie-kek.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\">ikus daitezke neurketa batzuk<\/a> orduko 0,17 microsierverterainokoak, ohikoak diren 0,10ak askogatik gaindituta.<\/p>\n<p>Beraz, esan dezakegu albistea hortxe dagoela: oraindik batera eta bestera dabiltza partikula erradioaktiboz zamatutako haizeak, eta erradiazio hori euriak lurrera jaitsiarazten duela.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><em>Zerk eragiten du kutsadura hori?<\/em><\/span><br \/>\nErradiazio igoerak eragin dituzten lainoak ipar-ekialdetiko haizeek ekarri dituzte Tokiora. Norabide hartan hiru zentral nuklear daude: Tokai, Fukushima Daini eta Fukushima Daiichi. Kutsadura eragin dezakeen bakarra azken hau da; hala ez izatekotan, beste biez hasi beharko genuke kezkatzen! Fukushima Daiichikoaren zuzendariak jendea lasaitu nahi duen arren, ziurrenik kutsadura bere zentraletik dator. Hain zuzen, abuztuaren lehenean zentralak jakinarazi zuen orduko 10 siervert isuri zuela eta geroztik lurrina isurtzen ikusten da eten gabe. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Corium_%28nuclear_reactor%29\">Coriuma<\/a> \u201clanean\u201d ari dela pentsatu behar ote dugu? Eta coriuma, irensten dituen produktuez kutsatuta, are aktiboagoa dela lurrikarak gertatzen diren aldioro?<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><em>Japoniako kutsadura<\/em><\/span><br \/>\nEdonola ere, kutsadura honek luzaz irauten baldin badu, jakin behar da lurrera eroritako partikulak erradioaktiboak izango direla ondoko hamarka eta milaka urteetan, segun eta zein elementuz ari garen. Partikula bakoitza gehitzen zaie aurretik eroritakoei \u2013ez baitira desagertzen- eta pixkanaka Japonia kutsatzen ari dira, elikadura katean sartuta. Pozoiketak ez du ez usainik eta ez kolorerik, ikusezina da. Horra hilketa perfektua. Baina nor da krimenaren onuradun?<\/p>\n<p>Japoniako herritarrei jakinarazi behar zaie barruko kontaminazioaren arriskupean daudela, eguneroko bizitzan erradiazioetatik babesteko gomendioak<\/p>\n<p>eskaini behar zaizkie. <a href=\"http:\/\/www.criirad.org\/actualites\/dossier2011\/japon_bis\/sommaire.html\">CRIIRAD<\/a> elkarteak salatua du: lan hau ez dutela ondo egin. Zergatik? Energia nuklearrari sinesgarritasunik ez kentzearren. Nuklearraren aldekoek aitortuko balute Fukushimako coriuma ingurumenean barreiatzen ari dela, eta azalduko balute materia kontrolaezin honek zer nolako arriskuak dauzkan, herritarrek berehala eskatuko lukete nuklearrak ixtea.\u00a0 Inbertsiogileei eta akziodunei aurre ez egiteagatik, jendeari egia ezkutatu behar diote. Horrela, \u201ccoriuma\u201d edo \u201cplutonioa\u201d bezalako hitzak tabu bihurtu dira (dagoenekoz ezabatu dituzte forum zientifiko batzuetatik).<\/p>\n<p>Hemendik aurrera irakurtzen baldin baduzu artikulu bat edo ikusten baduzu erreportaje bat Fukushimako hondamendiaz hitz horiek (coriuma eta plutonioa) erabiltzen ez dituena, badakizu denbora alferrik galtzen ari zarela. Benetako ikerketazko kazetaritzak ezingo ditu aipatu gabe utzi kutsadura iraunkor honen kausa eta ondorio hiltzaileak. Horretaz mintzo ez diren guztiak desinformazioa ari dira egiten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa. Japonian euri erradiazioduna ari du Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-521","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa. Japonian euri erradiazioduna ari du Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-05T08:51:36+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma\",\"datePublished\":\"2011-09-05T08:51:36+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/\"},\"wordCount\":974,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/\",\"name\":\"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-09-05T08:51:36+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/05\\\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe","og_description":"Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa. Japonian euri erradiazioduna ari du Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-09-05T08:51:36+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma","datePublished":"2011-09-05T08:51:36+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/"},"wordCount":974,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/","name":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-09-05T08:51:36+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/05\/japonian-euri-beltzak-salatzen-du-fukushimako-erreaktoreetako-coriuma\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/521","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=521"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/521\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=521"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=521"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=521"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}