{"id":538,"date":"2011-09-11T10:03:04","date_gmt":"2011-09-11T08:03:04","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=538"},"modified":"2011-09-11T10:03:04","modified_gmt":"2011-09-11T08:03:04","slug":"gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/","title":{"rendered":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak"},"content":{"rendered":"<p><em>Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak  gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak,  mirabeak, morroiak&#8230; Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean  dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik  diraute gainerako langileen eskubideetatik.<\/em><br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p>Etxeko laguntzaileen mirariak\u00a0 titulupean\u00a0 \u2013horrela euskaratu dezakegu libreki frantsesezko <em>Mirage des services \u00e0 la personne<\/em> \u2013 dossier aberatsa eskaini du <em>Le Monde Diplomatique<\/em> hilabetekariak. Aitzakiatzat hartu dute krisi garaiotan Parisko  gobernuak eta ezker frantsesaren zati handi batek etxez etxeko  laguntzaile lanetan ikusten dutela enplegu posible mordoa. Alegia,  senar-emazteak eguna etxetik kanpo pasatzen dutenei zerbitzatzen edo  zaharrak bezala gaixoak zaintzen.<\/p>\n<p>Munduan milioika dira familien zerbitzuan ari diren beharginak.  Dossierra ez da sartu enpresa eta instituzioen garbiketan ari diren  beste hainbeste milioika jendeen bizimoduan, joan den maiatzeko Net  Hurbil batean\u00a0 \u2013\u201cGarbiketa lanetan ari diren emakume ikusezin horiek\u201d\u2013  aipatu ziren haienetan, nahiz eta batzuen eta besteen arteko mugak  sarritan lausoak izan, batik bat gero eta gehiago direlako zerbitzu  horiek guztiak eskaintzen dituzten enpresak.<\/p>\n<p>\u201cErratza madarikazio\u201d artikulu nagusia Fran\u00e7ois Horn eta  Fran\u00e7ois-Xavier Devetter ekonomialariek idatzi dute; bigarren honek  Sandrine Rousseaurekin plazaratu berria du \u201cDu balai. Essai sur le  m\u00e9nage \u00e0 domicile et le retour de la domesticit\u00e9\u201d (Erratza. Saiakera  etxeko zerbitzu lanaz eta neskametzaren itzuleraz). Frantzian zerbitzari  lanak ehun urtean egin duen bilakabidea deskribatu dute, gurean gertatu  diren aldaketak ere argitzeko moduan.<\/p>\n<p>Frantzian bezala beste askotan 1920ko hamarkadan etxetik kanpo enplegua  zuten hiru emakumetik bat mirabe ari omen zen; milioi bat Frantzian,  kopuru handia 20 milioiko biztanleria aktiboaren barruan. Lehen mundu  gerran urritu ziren, neskak fabriketara eraman zituztenean lanera. Gero,  1929arekin berriro ugaritu, gero eta urrunagotik etorritako  baserritarrak gehienak. 1945 ostean, Portugal eta Espainiatik iritsi  ziren milaka neskame.<\/p>\n<p>1980tik aurrera berriro gutxitu ziren, baina azken hamarkadan  langabezia handitu eta betirakotzearekin ostera ugaritu dira etxeko  zerbitzuan aritzeko eskariak eta eskaintzak. Horri bi eratan erantzun  diete estatuek. Batzuek, Frantzia kasu, edo Europako iparrekoak,  saiatzen dira ekonomia arautuan sartzen, neskamea kontratatzen dutenei  zergak jaitsiz, eta beste. Aldiz, mediterranearretan, Italian, Espainian  eta Grezian, agintariek ezikusia egiten diote enplegu beltzen  ugaritzeari.<\/p>\n<p>Batera edo bestera, arau nagusia da etxeko zerbitzu lanak ahalik eta  gehien merkatzea. Frantzian, zergak gutxituz. Grezian albaniarrak eta  ukrainarrak ekarriz, Italian ukrainarrak eta errumaniarrak, Espainian  hegoamerikarrak. Ez da kasualitatea herrialde horietan immigrazioa  hainbeste feminizatu izana.<\/p>\n<p>Grezian, Italian eta Espainian, kanpotik ekarritako emakumeek egiten  dituzte estatu ahulegiek zaharrei eta ezinduei eskaintzen ez dizkieten  zerbitzuak. Europa aberatsagoan, berriz, etxeetako zerbitzu lanak ere  gero eta gehiago enpresa berezituek kontrolatzen dituzte, garbiketa  enpresetako obreroekin parekatuz.<\/p>\n<p><strong>Sindikatua? Zer den ez dakigu<\/strong><\/p>\n<p>Etxeko neskamea hartzean familia bat berdintasunik ezaren logikan  oinarritzen dela erakutsi dute Devetter eta Hornek: \u201cAnalisi  ekonomikorik klasikoenak erakusten du \u2018espezializazioaren\u2019 logika hau:  nire denbora libreak balio badu kualifikaziorik gabeko emakumeenak baino  gehiago, zergatik uko egin bere zerbitzuei?\u201d.<\/p>\n<p>Etxeko lanak ematen zaizkie talde azpiratuei, emakumeei edo\/eta  etorkinei. Historikoki itsusitzat jo diren beharrak burutu behar  dituzte, zikinari lotuak, edo zainketa aspergarri-pisuak.\u00a0 Ondo egiten  ez badira behintzat, ikusten ez diren lan \u201calferrikako\u201d horiek.<\/p>\n<p>Bestalde, horiek nork egina ez da falta. Maila apalagoan daudenak ez  daukatelako ikasketarik, esperientziarik, lagunduko dien ezagupiderik&#8230;  edo bertako nazionalitaterik. Andr\u00e9 Gorz batek aspaldi kritikatua zuen  zerbitzu sozialak garatzeko ordez gaizki ordaindutako enpleguak  sustatzen dituen contre-\u00e9conomie tertiaire hau: \u201cNeskame lanen garapenak  eskatzen du berdintasun sozialik eza handiagotzea, biztanleriaren zati  batek bereganatu ditzan jarduera ondo pagatuak eta beste partea makurtu  dadin zerbitzari lanera\u201d.<\/p>\n<p><em>Le Monde Diplomatique<\/em>n bertan Julien Brygo kazetariak \u201cManila,  Hong-Kong, Paris: Lanbidez mirabe\u201d artikuluan deskribatu du sehi  filipinarren kasua. Urtean ehun mila baino gehiago dira Filipinetatik  mundu osora partitzen direnak zerbitzari lanetara. Ferdinand Marcosen  garaian ekin ziolarik estatuak langileak atzerrira bidaltzeko  politikari, 1974an, geroztik Filipinetako ekonomiaren sostengu nagusi  bihurtu dira. Gaur 8 milioi eta erdi filipinar baino gehiago daude  munduan barreiatuta, hein handi batean emakumeak, hau da, populazioaren  %10, langileen %20 baino gehiago.<\/p>\n<p>Filipinarrak AEBetan,\u2008Kanadan eta Ekialde Hurbileko herrialdeetan ari  ohi dira, Saudi Arabian nagusiki. Kexurik, bilerarik eta grebarik  ezagutzen ez zaien morroi eta neskame filipinarrok entrenatzeko ehunka  akademia daude, urtero 100.000 ikaslez goiti biltzen dituztenak,  ikastera etxeetako garbiketan egiten, otorduak atontzen, haurrak  zaintzen, zaharrak artatzen, erosketak egiten&#8230; eta inguruko inork ahal  bada ohartu gabe bizirauten.<\/p>\n<p>Pierre Souchon kazetariak \u201cEtxeko zerbitzariak sindikatuetara  erakartzea, txindurri lana\u201d idatzi du. CGT eta CFDTn horretan ari diren  emakume sindikalistek \u2013gehienetan, industrian aritutakoak, fabriken  itxieragatik zerbitzuotara iritsi direnak \u2013 kontatu diote zein nekeza  den, kotizazioa proposatzetik hasita:\u2008nola eskatu hileko jornalaren %1  jartzea hain estu bizi direnei?<\/p>\n<p>Gaiari beste mutur batetik heldu dio Mona\u2008Chollet idazleak: \u201cScrupules  f\u00e9ministes\u201d. Estatistika honetatik abiatu da: emakumeak bataz beste  egunean gizonak baino bi ordu eta erdi gehiago ematen ditu etxeko  lanetan. Eta hona bitxikeria: biak lanean ari diren bikoteetan,  emakumeak lanorduak mugatzen baldin baditu edo amatasun atsedenaldi  luzea hartzen badu, etxeko lanen bere zatia handiagotzen du.<\/p>\n<p>Emakumea ere etxetik kanpo jornada osoz ari denean, ondo bizi diren  bikoteek lanok azpikontratatzeko joera dute. Sarkozyk dioenez:  \u201cTravailler plus pour gagner plus\u201d.\u2008Baina honek diferentziak handitzea  dakar, batzuek beren kualifikazioari zuku handiagoa atera ahal izateko  beste batzuk kontratatu behar dituztelako behar itsusi gaizki  ordainduetarako.<\/p>\n<p>Hona beste datu hau: kanpoko emakumea hartu duten etxeetan gizonezkoen  %18k pasatzen du aspiragailua eta, aldiz, dena bien artean partitzen  dutenen artean %40k. Mona Cholletek dioenez, \u201cgauza bat da bikote batean  bakea egotea, eta beste bat bake hori justua izatea\u201d.<\/p>\n<p><em>Argazki oina: Irudia irailaren 4an Londresen aterea dago eta Stronger Unions blogetik  hartua. Igandea izanik neskameek elkartzea posible duten egun bakarra,  Justice4Domestic-Workers sindikatuak bildu zituen Britainia Handiko  parlamentuaren aurrean, etorkinon lan baldintzak gogortzen dituen lege  berriaren kontra aldarri egiteko. \u201cLangileak gara. Ez itzuli  esklabotasunera\u201d dio pankartak. Alabaina, munduaren beste muturrean,  Manilako Abest akademian, emakume gazteak esklabutzarako entrenatzen  dituzte, Le Monde Diplomatiquek argitaratu duen hango eskuliburuan ageri  denez: \u201cEz negarrik egin; zure nagusiek ez dute hori maite, negarrak  zoritxarra dakarrelako. Ez eseri aulki eroso batean nagusiaren aurrean.  Izan apala; ez da beti erraza gure okerrez jabetzea, sarritan uste  dugulako arrazoi dugula. \u2008Nagusia kexu bada, zerbaitengatik izango da.  Egin zure lana inork eskatu aurretik\u201d.<\/em><\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.monde-diplomatique.fr\/2011\/09\/A\/20970\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gaiari buruzko dossierra <em>Le Monde Diplomatique<\/em> aldizkariaren gunean<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.monde-diplomatique.fr\/2011\/09\/CHOLLET\/20911\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Mona Chollet-en <em>Scrupules f\u00e9ministes<\/em><\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/lectures.revues.org\/1308\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fran\u00e7ois-Xavier Devetter eta Sandrine Rousseau-ren <em>Du balai. Essai sur le m\u00e9nage \u00e0 domicile et le retour de la domesticit\u00e9<\/em><\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.ofwguide.com\/article_item-525\/Housemaids-to-Supermaids-Soon--.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2006an Filipinetako presidente Gloria Arroyok esan zuen laster herrialde hark &#8220;superneskameak&#8221; esportatuko dituela<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.amazon.fr\/M%C3%A9tamorphoses-travail-Critique-raison-%C3%A9conomique\/dp\/2070315371\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Andr\u00e9 Gorz-en <em>Metamorphoses du travail<\/em> liburu zaharra<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.amazon.com\/Doing-Dirty-Work-Politics-Domestic\/dp\/1856497615\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bridget Andersonen <em>Doing the dirty work? The global politics of domestic labour<\/em> liburua<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.dtpm.fr\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Du Temps pour Moi (Neronentzako denbora) neskame agentzia<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"lotura leiho berri batean\" href=\"http:\/\/es.domesticworkerrights.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Etxeetako langileen mugimenduen mundu mailako sarea<\/a>.<\/p>\n<p>Aurreko Net Hurbilak:<\/p>\n<p>&#8211; 2011-09-04: <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/krisiaren-laugarren-urtea-eta-espainia-erreskate-atarian\">Krisiaren laugarren urtea eta Espainia erreskate atarian<\/a><br \/>\n&#8211; 2011-08-28: <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/nethurbil.php?id=41749\">Londres 2011-08: ekonomia izozten eta kaleak sutan<\/a><br \/>\n&#8211; 2011-07-24: <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/abuztua-izanagatik-fukushimak-ez-dizu-opor-egingo\">Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo<\/a><br \/>\n&#8211; 2011-07-17: <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea.php?id=41472\">Benetan hainbeste kostatu da botika garesti hori?<br \/>\n<\/a>&#8211; 2011-07-10: <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea.php?id=41401\">Zure pentsioa afrikarrei ostutako lurrek paga lezakete<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak, mirabeak, morroiak&#8230; Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik diraute gainerako langileen eskubideetatik.<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[40],"tags":[],"class_list":["post-538","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-net-hurbil"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak, mirabeak, morroiak&#8230; Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik diraute gainerako langileen eskubideetatik.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-11T08:03:04+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak\",\"datePublished\":\"2011-09-11T08:03:04+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/\"},\"wordCount\":1108,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Net Hurbil\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/\",\"name\":\"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-09-11T08:03:04+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/11\\\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe","og_description":"Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak, mirabeak, morroiak&#8230; Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik diraute gainerako langileen eskubideetatik.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-09-11T08:03:04+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak","datePublished":"2011-09-11T08:03:04+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/"},"wordCount":1108,"commentCount":0,"articleSection":["Net Hurbil"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/","name":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-09-11T08:03:04+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/11\/gaur-ere-mirabeak-gauak-laburrak-eta-egunak-luzeak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/538","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=538"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/538\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=538"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=538"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=538"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}