{"id":542,"date":"2011-09-18T09:52:03","date_gmt":"2011-09-18T07:52:03","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=542"},"modified":"2011-09-18T09:52:03","modified_gmt":"2011-09-18T07:52:03","slug":"corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/","title":{"rendered":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman"},"content":{"rendered":"<p>Hitz tabua da, Fukushimaz iritziak ematen dituzten milaka aditu eta  kalakarien arteko bakan batzuek aipatzen dutena. Askok ezagutuko ere ez  dute. \u201cCorium\u201d diozu?\u00a0 Zentral nuklearren jabe eta arduradunek badakite  zer den, baina isilaraztea hobetsi dute. Nola azaldu jendeari erregai  nuklear urtuek sortutako magma goriak kontrol barik darraiela?<br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p>Irakurle: jateko puska lehorra\u00a0 gerta dakizuke aste honetako Net  Hurbil. Beharrezkoa, ordea, Fukushiman zer gertatzen ari den eta batez  ere aurrerantzean zer pasa daitekeen ulertu nahi baduzu. Goazen  eskolara.<\/p>\n<p>Frantsesezko <em>Fukushima-over-blog<\/em> aberatsa idazten duen Pierre  Fetet-ek dioenez, \u201ccorium hitza tabu da TEPCOrentzako. Zergatik ez duen  sekula aipatzen munduan jazo den hondamendi nuklear handienaren  arduradunak? Argi eta garbi, horixe delako gizakiak inoiz sortu duen  materiarik arriskutsuena, ezin kontrolatuzko eta ezin kudeatuzko magma  bat, ondorio kalkula ezinak dakartzana\u201d.<\/p>\n<p>Corium hitza ingeles hiztunek sortu neologismoa da. Wikipedian azaltzen  da ingelesezko, alemanezko eta frantsesezko edizioetan, ez aldiz  gaztelaniazkoan edo euskarazkoan.\u00a0 Agian horregatik zenbait jendek  nahasten ditu coriuma eta kurioa (ingelesez curium, espainolez curio).  Kurioa gai ezagunagoa da, gaztetxotan ikasi genuen taula periodikoan 96.  zenbakia dauka eta plutonioaren manipulaziotik sortzen da. Coriuma  beste gauza da.<\/p>\n<p>Coriuma sortzen da istripu nuklearretan, erreaktoreen muinean \u2013core  ingelesez\u2013 elkarrekin nahastuta urtzen direnean erregai dauzkaten  uranioa eta plutonioa, eta erreaktore barruan ipinitako gainerako gaiak:  zirkonioa eta bestelako aleazioak, erregaiei eusteko barra eta beste  mekanismoak, erreaktorearen ontzia eginik dagoen altzairua bera,  errefrijerazioko hoditeria, eta abar.<\/p>\n<p>Naturan existitzen ez den gai berri hau sei alorretan da txit  muturrekoa: oso-oso ahalmen handiko, toxiko, erradioaktibo, bero, trinko  eta korrosiboa da.<\/p>\n<p>Fukushimako corium guztien\u00a0 artean daukaten ahalmena kalkulatzeko, hona  datua: urtu diren hiru erreaktoreek batuta 33 milioi pilula  erradioaktibo hatz baten lodierakoak zeuzkaten erregaitzat, eta  horietako bakoitzak tona bat ikatzek adina energia darama. Kontuak atera  zer nolako beroa dagoen hor pilatuta.<\/p>\n<p>Fusioan ari diren gaiok eten gabe gas eta aerosol arras toxikoak  isurtzen dituzte, haizeak oso urrun eraman ditzakeen partikulaz osatuak.  Izugarri erradioaktiboa ere bada ore hau, ezin zaio inor hurbildu  ingurura, segundo gutxitan hiltzeko arriskuan legoke eta.<\/p>\n<p>Corium hau txit bero dago. 2.500 gradu inguruan, 3.200etaraino  iritsiz.\u00a0 Konparaziorako, sumendi batek\u00a0 700-1.200 gradutan jaurtitzen  du laba. Bero horiekin coriumak inguruko dena urtzen eta desegiten du  bere saldatan, hormigoia ere bai. Txernobylgo zentralaren leherketak  sortu zuen coriuma \u201chotzean egonkortu\u201d fasera heltzeko 6-7 hilabete  behar izan ziren. Egia esan, \u201chotzean\u201d hori hitz egiteko modu bat da:  2004an, 18 urte beranduago, 1986an urtutako erregaiaren inguruan 36  gradu neurtzen ziren.<\/p>\n<p>Fukushiman coriumak sortu dira lautatik hiru erreaktoretan, ordu luzez  egoteagatik hoztu gabe. Hiruen artean 257 tona erregai zeuzkaten; Three  Mile Islandeko istripuan 20 tona ziren, Txernobylgoan 50-80.  Fukushimakoetako batean, gainera, plutonioa ere bazen. Tona guzti  horietatik zenbat atera dira ontzietatik? Bestelako zenbat material  gehiago bildu zaie urtuta? Non eta nola ari dira ore guzti horiek  irakiten?<\/p>\n<p><strong>Hoztu ezin den orea<\/strong><br \/>\nLaborategietan egindako simulazioek erakutsi dute Fukushimakoak bezala  erreaktoreak urik gabe geratu eta 6 ordura urtzen hasten zaiela barneko  muina, 7 orduren buruan ontziaren ipurdia desegina dago eta 14 ordu  pasatakoan\u00a0 zortzi metroko hormigoizko oinarria zeharkatu lezake.<\/p>\n<p>Pierre Fetetek bere laburpen argia idazteko erabili duen iturrietako  batean, Radioprotection Cirkus foro teknikoan, eztabaidatu da noraino  heldu ahal izan diren Fukushimako coriumak. Baliteke zentralak zorupean  daukan hutsune zabal batean hiruak elkartu izana, edo-eta horietako  batek edo batzuek hormigoi geruza osoa zulatu eta lur geologikoan barna  abantzatzen segitzea, edo bi-hiruren artean ore handia osatu ostean  berriro olagarroa bezala beso bereizietan banatu izana. Baina datuak  falta dira, ez TEPCOk eta ez Japoniako Gobernuak erakusten dituzte  dauzkatenak.<\/p>\n<p>Agian agintariek corium hitza bahitu dute ongi dakitelako hori inola  geldiarazterik ez daukatela. Magma gori horri gainetik ura jaurtitzea  alferrikako ahalegina da. Dagoenekoz zoruko hormigoian barnatuta ote  dago? Txernobylen sobietarrek zentralaren azpialdea zulatu eta bigarren  zoru lodi betonezkoa egin zuten \u2013milaka gizonen osasuna sakrifikatuz\u2013  coriuma lur geologikoan barnatu ez zedin, inguruko lur eta urak areago  kutsatuz. Zergatik ez ote dute gauza bera egin japoniarrek? TEPCO  dirurik gabe dagoelako? Ura dagoelako azpian? Ala dagoenezkoz  horretarako beranduegi delako?<\/p>\n<p>Arrisku handiak sortzen ditu corium kontrolaezinak. Leherketak eragin  ditzake, eten gabe hidrogenoa sortzen duelako. Dagoenekoz lehertu dira  lau eraikinak. Hori gutxi balitz, 4.ean erregai usatuak lurretik 20  metrora daude zintzilik, eta azpia lehertuko balitzaio&#8230; Eztandarik  gabe ere, coriumak hormigoizko zimenduak hondatu litzake.<\/p>\n<p>Baina bestelako leherketak ere eragin ditzake coriumak, lurrinezkoak.  Agian \u2013diote aditu batzuek beren hipotesietan\u2013 horregatik hustu zituzten  itsasora apirilaren 4an zentralaren sotoetako 11.500 tona ur erradiatu,  lurrindurik eztanda egingo zuten beldurrez. Hori hala balitz, esan  nahiko zuen coriumak hiru aste behar izan zituela erreaktoreen azpiko  hormigoi lodia zulatzeko, zorionez ez dela lurtutako ore guztia ontzitik  atera.<\/p>\n<p>Beste arrisku bat gehiago Fuku\u00adshimako coriumek: leherketa nuklearrena.  Hain zuzen, badira adituak uste dutenak hori jadanik gertatu dela 3.  eraikinean, uranioaz gain plutonioa \u2013MOX famatua, zehazki Frantziako  Marcoulen ekoizten dutena\u2013 zeukan hartan. Baina horrelakorik  jazotzekotan, bonba militarren aldean milioika aldiz txikiagoa  litzateke. Albiste onen bat behar zen.<\/p>\n<p>Bukatzeko, magma goritu horrek ura erabili lezake barnean daraman  erradioaktibitatea inguruetan barreiatzeko. Hori gerta liteke bai  lurpeko geruza freatikoetan aurkitutako urak edo bai itsasokoak  kutsatuz. Ez ahaztu hondartzatik 200 metrora daudela erreaktoreak. Azken  finean coriumak dakartzan txikizio guztiak arrisku nagusi honi daude  loturik, dozenaka urtez hoztu ezinik eta ondorioz kontrolatu gabe egongo  den saldak planeta osora barreiatuko dituela partikula erradiaktiboak.<\/p>\n<p>Honetan ere, coriumaren ezagutzan alegia, laborategi ari da suertatzen  Fukushima Daiichiko zentrala, hiru erreaktoreetako coriumak kontrolik  gabe lagata. Inongo laborategitan simulatu ezin izan dutenez, ondoko  urte luzeetan geu gure seme-alabekin izango gara esperimentuaren lekuko.  Eta akuri nagusiak, Japoniako herritarrak.<\/p>\n<p><strong>Argazki oina:<\/strong><br \/>\nInterneten coriumaren oso argazki gutxi aurkitzen dira, eta bitxia da,  laborategietan egin diren esperimentuen edo orain arte gertatutako  irudietan hartutako irudi asko egon behar dute hortik barrena&#8230; inoren  giltzapean. Frantziako Erradiazioekiko Segurtasun Institutuaren \u2013ISRN  frantsesezko sigletan\u2013 guneak erakusten du bideo bakarretakoa, 2009an  Vulcano esperimentuan grabatua: metal urtua gori daukan arragoa dirudi  ikusi batera. Bideoak ere oso urri dira; horietako batean Ex-sfk blogari  famatuak dauka hartuta Japoniako Ekonomia Ministerioaren simulazio  didaktiko bat, non erakusten den nola gertatzen den istripua. Gaur  horrelako materialak zentsuratuta daude Japonian. Lerroon ondoko irudia  Philipe Hillion-ek atera eta jarrita dauka sarean: horrela aurkitu zuen  1987an urtutako coriuma Txernobylgo sotoetan 2005ean, oraindik bero eta  erradiazioz gainezka.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/fukushima.over-blog.fr\/article-le-corium-de-fukushima-2-effets-et-dangers-81400782.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Artikuluaren iturri nagusia frantsesez.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.crisisenergetica.org\/article.php?story=20110912233505679\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eta bere itzulpena (\u201ccorium\u201d azkenean \u201ccorio\u201d itzuli dute, baina ez da ofiziala) gaztelaniaz.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Corium_%28nuclear_reactor%29\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u201cCorium\u201d ingelesezko Wikipedian.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.forum-rpcirkus.com\/t1924-le-corium\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Coriumari buruzko eztabaida Radioprotection Cirkus frantsesezko foroan.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.irsn.fr\/FR\/popup\/Pages\/Experience_Vulcano.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ikusi coriuma \u201clanean\u201d Frantziako Segurtasun Nuklearraren Erakundearen bide honetan.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.hilliontchernobyl.com\/2bgal\/disp_serie.php?id_album=12&amp;offset=27\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Txernobylgo zentralaren sotoetan nola zegoen coriuma 2005ean, argazkietan.<\/a><br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Ak9tYszoQlM&amp;feature=related\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fukushimakoa bezalako zentralean gertatu dena Japoniako gobernuak aspaldi aurrikusi bezala, frantsesezko tituluekin.<\/a><!--more--><!--more--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hitz tabua da, Fukushimaz iritziak ematen dituzten milaka aditu eta kalakarien arteko bakan batzuek aipatzen dutena. Askok ezagutuko ere ez dute. \u201cCorium\u201d diozu?\u00a0 Zentral nuklearren jabe eta arduradunek badakite zer den, baina isilaraztea hobetsi dute. Nola azaldu jendeari erregai nuklear urtuek sortutako magma goriak kontrol barik darraiela?<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-542","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hitz tabua da, Fukushimaz iritziak ematen dituzten milaka aditu eta kalakarien arteko bakan batzuek aipatzen dutena. Askok ezagutuko ere ez dute. \u201cCorium\u201d diozu?\u00a0 Zentral nuklearren jabe eta arduradunek badakite zer den, baina isilaraztea hobetsi dute. Nola azaldu jendeari erregai nuklear urtuek sortutako magma goriak kontrol barik darraiela?\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-18T07:52:03+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman\",\"datePublished\":\"2011-09-18T07:52:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/\"},\"wordCount\":1046,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/\",\"name\":\"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-09-18T07:52:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/18\\\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe","og_description":"Hitz tabua da, Fukushimaz iritziak ematen dituzten milaka aditu eta kalakarien arteko bakan batzuek aipatzen dutena. Askok ezagutuko ere ez dute. \u201cCorium\u201d diozu?\u00a0 Zentral nuklearren jabe eta arduradunek badakite zer den, baina isilaraztea hobetsi dute. Nola azaldu jendeari erregai nuklear urtuek sortutako magma goriak kontrol barik darraiela?","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-09-18T07:52:03+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman","datePublished":"2011-09-18T07:52:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/"},"wordCount":1046,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/","name":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-09-18T07:52:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/18\/corium-esatea-debekatuta-dago-fukushiman\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u2018Corium\u2019 esatea debekatuta dago Fukushiman"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/542","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=542"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/542\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=542"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=542"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=542"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}