{"id":553,"date":"2011-09-25T11:40:32","date_gmt":"2011-09-25T09:40:32","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=553"},"modified":"2011-09-25T11:40:32","modified_gmt":"2011-09-25T09:40:32","slug":"anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/","title":{"rendered":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)"},"content":{"rendered":"<p>Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero  zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat  aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen  ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose  grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.<br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p><em>Berria <\/em>egunkariak lerroburu hauekin aurkeztu zuen Anna  Hazareren borroka joan den abuztuan: \u201cMilaka lagunek bat egin dute  Indian ustelkeriaren aurka hasitako protestekin. Anna Hazare  ekintzaileak kartzelan geratzea erabaki du, espetxetik irteteko baimena  badu ere\u201d. Gose grebaz erkideak mobilizatzen dituen lider zahar bat  Indian&#8230; Gandhi berri bat ote?<\/p>\n<p>Askok izendatu dute gisa horretan. Hazarek berak ere horretarako bidea  eman du: Indiaren aitapontekoa bezalatsu janzten da, Gandhiren  erretratuen aurrean azaltzen zaie argazkilariei&#8230; Eta Mahatmak  kolonizatzaile britainiarrak nola, Hazarek antzera samar dauzka  asaldaturik Delhiko aparatu politiko zaharkituak.<\/p>\n<p>2011 honetan bertan pare bat gose greba egin ditu, bata apirilean,  bigarrena abuztuan, mundu osoan fama eman diotenak. Indiaren garapen  ekonomikoa oztopatzen duen ustelkeria borrokatzeko ombudsman edo  ararteko berezia eskatzen du, plaza publikoan barau eginez. Gobernua  ahalegindu da karrikatik etxeratzen, Hazareren mezua ahultzeagatik,  baina espetxean giltzaperatu duenean, orduantxe egin die gaiak ihes  eskuetatik agintariei. Azkenean, gobernuak arartekoa onartu behar izan  du.<\/p>\n<p>Munduak uda honetan ezagutu du Hazare, baina indiarrek badute haren  agintzeko moduen berri aspaldidanik. Duela 74 urte Kisan Baburao Hazare  sortu zen, langile familia txiro batean. Ezin izan zuen ikasketarik  burutu eta mutikotatik ahal bezala bizimodua atera behar izan zuen,  tartean Mumbaiko karriketan loreak salduz.<\/p>\n<p>India eta Txinaren arteko gerrak harrapatuta, 1963an eraman zuten  soldadu. Armada ezin izan zuen berehalakoan laga, 1965ean India eta  Pakistanen arteko gerra piztu baitzen. 12 urte eta gero 1975ean  lizentziatu zuten. Militarren pentsio bat dauka irabazi bakartzat.  Ezkongabea izan da beti.<\/p>\n<p>Ralegan Siddhi izeneko bere sorlekura itzulita, miseriarik gorrienean  murgildutako herria aurkitu zuen, Indian hain ugari direnetako bat:  gosea, zorrak, basoak desegitearen ondorioz arazo ekologikoak,  kriminalitatea, alkoholismoa&#8230; Gazte talde bat bereganatuta,  herrigintzari heldu zion Hazarek.<\/p>\n<p>Alkohola debekatu zuten herrian, ostatu eta bestelako saltokiak  itxiaraziz. Inor harrapatzen bazuten edaten, zutoin bati lotu eta  zigorrez jotzen zuten. \u201cIndia baserritarra lurralde gogorra zen\u201d  erantzuten die Annak hertsikeria hura aurpegiratzen diotenei.<\/p>\n<p>Baina moralizaziotik harago \u2013tabakoa pipatzea ere debekatu zuten\u2013  herria biziberritzeko estrategia abiarazi zuten. 1980an hazien bankua  sortu zuten: laborari aberatsenek beren uzten zati txiki bana utzi behar  dute txiroenak ere hurrengo urtean zer ereina eduki dezan. Urtegi bat  eraiki zuten, erregadio sistema antolatu, egarri handiko ekoizpenak  \u2013azukre kanabera, esaterako\u2013 galarazi.<\/p>\n<p>Beste aldaketa asko ekarri zituen kasta ezberdinen integrazioan, haur eta gazteen hezkuntzan eta abar.<\/p>\n<p><strong>Komunikatzen nagusi<\/strong><\/p>\n<p>Ralegan Siddhiko ohituretan berrikuntza bat sartu zuen, gaurko Euskal  Herrian ere agian usatzeko modukoa: ezkontzako banketeekin herritarrak  bizitarako zorpetzen direnez, eztei kolektiboak, gastuak partekatzeko.  Gainera, Gandhiren filosofian oinarrituta, auzotarren biltzarra edo Gram  Sbha zabaldu zuen herrian bezala Maharashtra estatu osoan.<\/p>\n<p>1991n Hazarek Ustelkeriaren kontrako Mugimendua antolatu zuen  sorterrian, oihana kontrolatu behar zuten basozainen eta zura saltzen  zuten kontratisten arteko iruzurrak salatzeko. Herritik Maharashtra  estatura, eta hortik India osora zabaldu ziren lider berriaren  kanpainak, Hazareren fama abonatu duten gose greba, kartzelaldi,  manifestazio eta bestelakoak.<\/p>\n<p>Garia, garagarra, arroza eta bestelako laboreak alkohola egiteko  usatzearen kontra burututako kanpainaren ostean, 2011n ustelkeriaren  kontrakoari ekin dio. Lokpal edo ararteko berezi baten eske apirilaren  5ean gose greban sartu zen, Delhin. Laster 150 bildu zitzaizkion barau  egiteko. Beste aktibista ezagunek adostasuna erakutsi zuten eta Twitter  eta Facebook bidez sekulako oihartzuna eman zioten militante gazteagoek.  2011ko udaberria ez baitzen Magrebean soilik suertatu.<\/p>\n<p>Apirilaren 9an utzi zion barauari, gobernuak amore emanda. Baina  Hazarek abisatu zuen: \u201cBenetako borroka orain hasi da. Lan handia  daukagu legedi berria josten. Munduari erakutsi diogu elkar hartuta bost  egunez zer lortu dezakegun. Mugimendu honetako gazteria da itxaropen  ezaugarri\u201d.<\/p>\n<p>Ekainerako afera nahastu zen berriro. Ustelkeriaren kontrako mugimendua  ohartu zen gobernua luzapenetan zebilela, hitzez onartua egintza  bihurtu nahi ezean. Hazarek mehatxu egin zuen, abuztuaren 16an gose  grebari helduko ziola berriz. Mumbaiko 30.000 taxi gidariek hitz eman  zioten liderrari barauaren hasierarekin haiek greba egingo zutela.<\/p>\n<p>Gobernuak Hazareri debekaturik plazan barau egitea, abuztuaren 16a  heldu eta atxilotu egin zuten. Epaileak fidantzapean askatzea eskaini  zion eta Hazarek pagatzeari uko egin. Istiluak kalean. 1.300 atxilotu  gehiago. Albiste nagusia hedabide orotan. Oposizioko alderdi politikoak  protestan. Ordu gutxiren buruan, poliziak berak eskatuta, libre utzi  zuen jujeak.<\/p>\n<p>Milioika herritarrentzako Anna Hazarek ekarri du egitura politiko  zaharkitu ustelduetatik at diharduen lider karismatikoaren indarra.  Aldiz, arerio eta kritiko zorrotzik ez du falta. Badirudi inoiz berari  egin zaizkion ustelkeria salaketak erraz argitu dituela, ustelkeriak  baino kontuetan irregulartasunak baizik ez dizkiotela aurkitu.<\/p>\n<p>Serioagoak dira bestelako kritikak. Hazareri aurpegiratzen zaio,  esaterako, agindu duen lekuetan jokabide oso demokratikoa erakutsi ez  izana, hindu kastakoen balio, hizkera eta ikurrak erabiltzea, haragia  jatea debekatzea, Dalit eta bestelako tribu txikiagoekiko begirunerik  eza, eta abar.<\/p>\n<p>Arundhati Roy idazle eta ekintzaile altermundialista famatua dago  Hazare kritikatzen dutenen artean, uste baitu bere politika moralistekin  politikoei egurra eman bai baina bakean lagatzen dituela Indiako  milioika herritar baso eta lurrez desjabetzen ari diren konpainia  handiak, benetako agintariak.<\/p>\n<p>Gaur Anna Hazare bihurtu da lehen mailako gertakizun Indian. Mezuak  adina, hau zabaltzen laguntzen dioten komunikatzaileen lanak dauka  horren meritua. Telebista eta Internet barrutik ondo ezagutzen duten  profesional gazteak bildu zaizkio. Irudietan jokatzen direlakoan gaur  egungo iraultzak.<\/p>\n<p><strong>Argazki oina:<\/strong><\/p>\n<p>&#8216;Versatile Genie&#8217; blogak Internetez zabaldu duen irudiak poster bat  erakusten du,  Anna Hazare buru zela Bangalore hirian India  Ustelkeriaren Aurka mugimenduak maiatzean antolatu zuen bilkura-deia.  Testuek diote: \u201cIndia modernoko Gandhitarra. Ustelkeriaren kontrako  mugimenduaren mesiasa. Zatoz. Borrokatu ustelkeria\u201d. Delhiko Open  astekariak plazaratu duenez, apirileko mobilizazioetako agerpen  publikoetan Bharat Mata jainkosa hindua atzean zuela azaldu zen Hazare,  erlijio horretakoak ez diren askoren kexuak eraginez. Geroztik,  telebista, zinea, Facebook eta Twitter ondo ezagutzen dituzten  aholkulari gazteen gomendioz, Mahatma Gandhiren irudiaren ondoan  agertzen da beti, Indiaren aita biziberritua bailitzan. Kaleko lana  liderrak eginik, komunikazio taldeko militante gazteen gain doa etxean  geratu diren milioika indiarrei mezua helaraztea.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Anna_Hazare#Milk_production\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Anna Hazare ingelesezko Wikipedian<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-08-18\/016\/003\/milaka_lagunek_bat_egin_dute_indian_ustelkeriaren_aurka_hasitako_protestekin.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Berria egunkarian Hazareren abuztuko grebaren inguruan antolatu mugimenduaren albistea<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.annahazare.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Anna Hazareren gune pertsonala<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.indiaagainstcorruption.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">India Against Corruption mugimendua<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.newint.org\/columns\/2011\/09\/01\/interview-with-arundhati-roy\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Arundhaty Roi-rekin elkarrizketa New Internationalist aldizkarian<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.courrierinternational.com\/article\/2011\/09\/01\/anna-hazare-roi-de-la-com\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&#8220;Anna Hazare, roi de la com&#8221;, frantsesera ekarrita Delhiko Open aldizkariko artikulua<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/iacmumbai.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Mugimenduko talde lokal bat, Mumbaikoa<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-553","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-25T09:40:32+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)\",\"datePublished\":\"2011-09-25T09:40:32+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/\"},\"wordCount\":993,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/\",\"name\":\"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-09-25T09:40:32+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/09\\\/25\\\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe","og_description":"Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-09-25T09:40:32+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)","datePublished":"2011-09-25T09:40:32+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/"},"wordCount":993,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/","name":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil) - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-09-25T09:40:32+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/09\/25\/anna-hazarek-xxi-mendeko-gandhi-baten-itxura-dauka-net-hurbil\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka (Net Hurbil)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/553","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=553"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/553\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=553"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=553"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=553"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}