{"id":612,"date":"2011-11-13T11:33:16","date_gmt":"2011-11-13T09:33:16","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=612"},"modified":"2011-11-13T11:33:16","modified_gmt":"2011-11-13T09:33:16","slug":"emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/","title":{"rendered":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)"},"content":{"rendered":"<p>Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume  Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen  zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako  zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi  dute mugimendua.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nTokion, New Yorken, Parisen eta munduko beste zenbait hiritan  eserialdiak egin dituzte urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean.  Fran-tziakoak Sortir du Nucleaire sareak antolatu zituen, frantsesaz  gain bretoiez eta euskaraz \u2013oso zuzen!\u2013 idatzitako afitxarekin:  \u201cFukushimako emazteei gure elkartasun osoa Tokioko <em>sit-in<\/em>-ean\u201d.<\/p>\n<p>Mundu osoari elkartasun eskaria zabaldu diote Fukushimako 100  emakumeek. Hain esanekoak izateko fama duten japoniarrak gero eta  gehiago ari dira protesta egiten kalean, ikusi besterik ez dago  Interneten aurkitu daitezken bideo ugariak. Nekazariek azaltzen dute  haserrea, herritarrek beren gisan edo munduko talde ekologisten  laguntzekin erradioaktibitatea neurtu eta jakinarazten dute (agintarien  informazioak gezurtatuz)&#8230; eta orain amak mobilizatu dira.<\/p>\n<p><em>&#8220;No more Nuclear Power&#8221; 100 Women from Fukushima<\/em> bideoan  laburbildu dute beraien kezka. Hairo Action elkartean ari den Ruiko  Mutok esan du jendeak hartu behar duela arazo hau eskuetan, egoera  aldatzeko. Haurrak Erradiazioetatik Babesteko Fukushimako Taldekoa den  Sachiko Satok esan du: \u201cEzin ditugu haurrak salbatu handik atera-tzen ez  baditugu. Dagoenekoz ez zaigu sutan dagoen etxea axola, umeak salbatu  behar ditugu\u201d.<\/p>\n<p>Hurrengo irudietan Sato andrea mintzo da agintariekin egindako bilkura  batean. Fukushimako eskola bateko jolastokian hartutako lurra ekarri du.  Mahaian ipini eta geiger kontagailua hurbildu diotenean hau  erradioaktibitatea salatzen hasi da zarataka. \u201cOrduko 30 microSiervert  markatzen du, baina agintariek diote ez dela arriskutsua\u201d.<\/p>\n<p>Egun horietako eserialdietan bi eskari zehatz egin dituzte. Bata,  ku-tsatuta dauden lekuetatik haurrak ateratzea. Horretarako Gobernuak  familiak diruz eta azpiegituraz lagundu beharko lituzke, sorterritik  urrun bizileku berria antolatzeko. Gainerakoan, gurasoek beste inon  etxebizi-tza eta lana aurkitu ezean haurrak kutsaduraren preso gelditzen  dira.<\/p>\n<p>Bigarren eskaria da Japoniako zentral nuklear guztiak ixtea. Lehen  urratsa litzateke azken hilabeteetan itzalita daudenak berriro ez  abiaraztea. Irekitzear direnetakoa da Tomari 3 zentrala, Japoniako  iparraldean. Honek erregaitzat erabiliko du MOX famatua, plutonioa  daramana, berrikitan istripu hilgarria jasan duen Frantziako Marcoulen  produzitzen dena. Horregatik ere badauka halako oihartzuna Frantzian  Fukushimako 100 emakumeen borroka baketsuak.<\/p>\n<p>Baina haurrak ebakuatzeko bezain larria al da Fukushima hiriko eta oro  har probintziako \u2013eta inguruko beste eskualde batzuetako\u2013 ume eta  gaztetxoen egoera? Tantaka bederik azalduz doaz Fukushimak eragindako  erradiazioaren xehetasunak, hondamendia zenbaterainokoa izaten ari den  erakutsiz.<\/p>\n<p>Urrian ezagutu zen oraino Fukushimak airera eta itsasora isuri duten  erradiazioaren neurria: 137 zesiotan 27.100 terabecquerel, denetara  Txernobylgoak 1986an jaurti zuen guztiaren %74. Eta Fukushimako  erreaktoreek kutsatzen jarraitzen dute, erregaiz eta ondoko materialez  osatutako coriumek gori segitzen baitute.<\/p>\n<p>Mundu osoan barrreiatuko da erradiazioa, baina parte handi bat  Fukushima inguruetan erori denez hango partikulak barnatzen zaizkie  jendeei. Ahulenak diren umeen artean nabarmen antzematen dira ondorioak,  udatik ari dira gurasoak bezala mediku batzuk salatzen.<\/p>\n<p><strong>Immunitate sistemak ahulduta<\/strong><\/p>\n<p>Uztailaren 14an Japoniako Gure Planeta \u2013<em>OurPlanet-TV<\/em>\u2013  telebista kate independenteak ContAct programa berezia eskaini zien  Fukushima probintzian eta inguruko beste batzuetan erradioaktibitate  handiaren eraginpean bizi diren haurrei: \u201cErradiazioek sintoma berriak  eragiten dituzte: zer ari zaie gertatzen haurrei?\u201d. <em>Tokyobrowntabby <\/em>sinatzen  duen baten borondatezko lanari esker ingelesezko azpitituluekin ikus  daiteke 25 minutuko saioa urritik, azaro hasieran frantsesezkoak gehitu  dizkiote <em>Fukushima-over-blog<\/em>ekoek.<\/p>\n<p><em>ContAct<\/em>eko arduradunek aurretik ikusleei eskatua zien etxekoen  osasunean aldaketarik nabaritu baldin bazuten jakinarazteko. Bostehun  inguru gutun eta emailen bilduma erakutsi du saioaren aurkezleak.  Gonbidatu du Mika Noro andrea, Txernobylerako Zubia elkartearen burua.  Txernobyldik urtero haurrak atseden hartzera Japoniara eramaten  dituztenez, ondo ezagutzen zituen inguru kutsatuan bizi direnen  sintomak. Telebistan esan duenez, martxoaren 11ko istripuaren ondoren  berehala hasi zitzaizkien antzeko sintomen albisteak iristen. Haurrak  Erradiazioetatik Babesteko elkartea antolatu zutenean, udaberrian,  mediku talde bat jarri zuten jendearen kezkak argitzeko, urduri  zebiltzanak lasaitzeko, ezer baino gehigo. Baina uholdeka zetorkien  jendea osasun arazoak kontatuz; mediku boluntarioei egin behar izan  zieten dei. Bistakoa zen agintariek aitortu baino askoz erradiazio  handiagoa zegoela bazterretan.<\/p>\n<p><em>ContAct<\/em>ekoak izanak dira kon-tsulta horietako batzuetan.  Medikuek haurrei okozpean tiroideak handituta aurkitzen dizkiete,  gurasoek kontatzen diete umeak oso-oso ahul dauzkatela, eztarriko minez  sarri, sudurretik odol jario hasten direla edonoiz, beherakoak  dauzkatela behin eta berriro&#8230;<\/p>\n<p>Masamichi Nishio doktoreak, Hokkaidoko Kantzer Erakundeko buruak  aitortzen du kamera aurrean haurren sintoma horiek erradiazio dosi  apalen zantzu klinikoak direla. Garaia dela munduko agintariek kutsadura  mota hau aitortu eta kontutan hartzeko. Bitartean, erradiazio handia  erori den lekuetako ospitaleetan askotan medikuek ez diete  garran-tziarik ematen sintoma horiei, edo erradiazioen eraginen ezagutza  faltagatik, edo agintarien mendekuen beldur direlako. Aldiz, Mika Noro  eta bere taldeak herritarrei eskatzen diete ospitaletara jotzeko,  diagnostikoaren eta egindako frogen agiriak ondo gordetzeko,  etorkizunean garrantzizkoak izango direlako.<\/p>\n<p>Modua daukan askok dagoenekoz alde egin du Fukushima inguruetatik.  \u201cNahita joandakoak\u201d dira hizkera ofizialean, paraje haietan bizitzea  posible baita agintarien erabakiz. Mika Norok garbi zehaztu duenez,  Fukushima inguruetan dagoena baino erradioaktibitate gutxiagorekin herri  osoak ebakuatu ziren 1986an Txernobyl eskualdean.<\/p>\n<p>Fukushiman dirautenen bizimodua gogorra da. Haurrena batik bat. Edonora  joateko dosimetroa eraman behar dute aldean. Eguna nola datorren,  askotan ez daukate jolasera ere irteterik kanpora. Internetez ikusi  beharko dituzu.<\/p>\n<p><strong>Argazkiaren testua:<\/strong><\/p>\n<p>Green Act  erakundeak sarean laga duen irudi honetan emakume talde bat  ari da  sloganak oihukatzen Tokion, energia eta industria ministerioaren   atarian, azaroaren 3an. Aurrean daukate artilez osatutako haril  handia,  elkartasunaren ikurtzat. Fukushimako 100 Emakumeek egin deiari   erantzunez bildu dira, inguru kutsatuetatik haurrak azkar ebakuatzeko   eta zentral nuklearrak ixteko eskatzeko. Azaro hasieran antzeko   elkarretaratzeak egin dira munduko hiri askotan, hala nola New Yorken,   Parisen, Bretainiako Lannionen&#8230;<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; &#8220;<a href=\"http:\/\/dotsub.com\/view\/7c436e38-c8ec-4c83-b768-eab2d64179f0\">Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak<\/a>&#8221; bideoa, euskarazko azpitituluekin.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/groupes.sortirdunucleaire.org\/Appel-a-mobilisation-sit-in-et\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fukushimako emazteekin elkartasunean biltzeko deia Frantziako Sortir du Nucleaire mugimenduaren gunean<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=fnnloSF1ZqQ\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Greenpeaceren bideo honetan Fukushimako amek beren borroka baketsua esplikatu dute ingelesez<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=RMuqN0Pnz3c\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fukushimako 100 emakumeetako nagusienen hitzak bideo honetan, ingelesezko azpitituluekin<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.greenpeace.org.ar\/blog\/etiqueta\/energia-nuclear\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Emakumeen eserialdia gaztelaniaz Argentinako Greenpeacek kontatuta<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.ourplanet-tv.org\/?q=node\/287\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">OurPlanet-TVren gunea, ingelesezko atalean<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=RtLYproD6Zg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fukushimako haurrei buruzko bideoa frantsesez azpititulatuta<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=e_O2j_f43P4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bideo bera ingelesezko azpitituluekin<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Lotura leiho honetan\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/user\/tokyobrowntabby\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Obligaziorik gabe \u201cnahitara\u201d ebakuatu duten batzuen sentimendu nahasiak ingelesezko video honetan<\/a>.<br \/>\n&#8211; <a title=\"Webgunera lotura leiho berrian\" href=\"http:\/\/message.in.a.bottle.over-blog.com\/article-carnet-de-voyage-87627327.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fukushimako haurrez \u201cMessage in a bottle\u201d film dokumentala egiten ari denaren blog oso interesgarria<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[45],"tags":[],"class_list":["post-612","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-11-13T09:33:16+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)\",\"datePublished\":\"2011-11-13T09:33:16+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/\"},\"wordCount\":950,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/\",\"name\":\"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-11-13T09:33:16+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2011\\\/11\\\/13\\\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe","og_description":"Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2011-11-13T09:33:16+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)","datePublished":"2011-11-13T09:33:16+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/"},"wordCount":950,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/","name":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil) - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2011-11-13T09:33:16+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2011\/11\/13\/emakumeak-deika-japoniako-haurrak-salbatzeko-eskatuz-net-hurbil\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/612","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=612"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/612\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=612"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=612"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=612"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}