{"id":992,"date":"2012-09-28T15:12:12","date_gmt":"2012-09-28T13:12:12","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/pello-zubiria\/?p=992"},"modified":"2012-09-28T15:12:12","modified_gmt":"2012-09-28T13:12:12","slug":"erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/","title":{"rendered":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)"},"content":{"rendered":"<p>Garaiotan <em>Vespa Velutina<\/em> liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, <em>Apis mellifera<\/em> erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa <em>Varroa destructor<\/em> akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain egoskor ale bakan batzuk beren elkarteen eta agintarien manuei men egin gabe erlauntzak inolako ezerekin tratatu gabe atxiki nahi dituztenak. Batzuek eta besteek irakurri beharko lituzkete ondoren datozen lerroak, erakusten dutenak zer dioen eboluzioaren zientziak gai honetaz. Erleak tratamendurik gabe zaintzeko erabakia intuizio ekologizale batetik askoz haratago doan esperientziak ere justifikatzen baitu.<!--more--><\/p>\n<p><strong>Akaro ikaragarria baretzeko<\/strong><br \/>\nVarroarekin bizitzeaz zenbait burutazio<br \/>\n[Jatorrizko titulua: <a href=\"http:\/\/holybeepress.com\/wp-content\/uploads\/2012\/04\/CATLEYFINAL.pdf\"><em>Taming the Mighty Mite: Some Thoughts on Living with Varroa<\/em><\/a>]<br \/>\nKefyn M. Catley, Ph.D.<br \/>\n2012ko martxoan<\/p>\n<p>Beti xomorro bila harriak irauliz edo lurrean aztarrika zebiltzan mutiko arraro haietakoa izana naiz ni. Liluratu egiten ninduen, eta gaur ere liluratzen nau, xomorroen mundu ezkutu eta gutxi ezagutuak. Biologiako irakaslea naiz Western Carolina Universityn, zeinetan eskola ematen baitut, besteren artean, armiarma eta beste artropodoen biologia ebolutiboaz. Erlezaina ere banaiz, <em>Varroa<\/em>ri ikuspuntu ezberdin batetik aurre egiten diodana; ikuspegi horixe partekatu nahi nuke zurekin artikulu honetan.<\/p>\n<p>Mutikoa nintzela Galesen, akordatzen naiz erleei buruz ahal nuen guztia arakatzen nuela (liburutegian urriak ziren gai honi buruzko liburuak) eta oraindik oso ondo oroitzen naiz benetako erlezain bat lehenbizikoz aurkitu nueneko zirrara. Denbora eman nuen haren erlategian (WBC [<em>William Broughton Carr<\/em> ereduko] kofoinez beteta gogoratzen dut); intrigatu ninduen hark \u201cerleen gainean zeukan botereak\u201d eta erlezaintzako parafernaliak erakarri. Ni akuilatu nahiz, kea emateko tresna zahar herdoildu bat oparitu zidan, altxor moduan jaso nuena. Tamalez, gurasoek ez zuten sustatu erleak (\u201cdenok hil arte ziztatzeko kapaz dira\u201d) etxe munizipal batzuetan edukitzeko asmoa. Urte asko geroago edukiko nituen nire lehen erleak Galesen, 1980etan. Harrez gero joan naizen edozein lekutan beti eduki ditut berriro erleak denbora asko baino lehen, 2007an Ipar-Mendebaldeko Carolinako mendietara iritsi nintzen arte.<\/p>\n<p>Esan beharrik ez dago gaur egun erleak jartzen dituen edonork luze baino lehen ikusiko duela burua erakusten <em>Varroa Destructor<\/em> (Anderson &amp; Trueman, 2000), izen bat nire hiztegian ez zegoena 1980ko urteetan. Duela lau urte berriro sartu nintzenean erleen munduan Buncombe konderriko erlezainen eskolan, garrantzia handia ematen zitzaion erlezainen <em>public enemy #1<\/em> denari eta hau borrokatzeko moduari. Baina kontsolatu ninduen entzutea gero eta jende gehiago, batez ere hemen mendiotan, baloratzen dutenak nolabait esateko \u201cerlezaintza naturala\u201d praktikatzea. Filosofia zabal honek bere baitan hartzen ditu kudeaketa teknika asko, hasiz eroso sentitzen direnetatik tratamendu kimiko \u201cgogorrak\u201d erabat baztertuz zenbait tratamendu \u201cnatural\u201d edo arinagoetan, hala nola olio esentzialak, azukre xehatua, eta abar\u2026 eta \u201cnaturari bere lana egiten utzi\u201d eta tratamendu oro baztertzen dutenetaraino. Ni azken hauen taldean sartzen naiz eta artikulu honekin eskaini nahi dizut nire arrazonamenduaren oinarrian dagoen zientziatik puska bat, gero zuk ondo informaturik hautatu dezazun nola kudeatu zureak.<\/p>\n<p>\u201cTratamendurik jarri gabe erleak galduko ditut?\u201d. Batzuk bai; zenbaitetan asko galtzea ezinbesteko ondorioa da akaro hobe bat eta erle hobea selekzionatzeko bidean. Galerak kontutan eduki behar dira kudeaketa plan batean. Azken hamar urteotan nagusiki zentratu gara akaroari aurre egiten dioten erleak [<em>mite resistant bees<\/em>, orijinalean] hazten: ezagunak zaizkigu <em>New Minnesota Hygienics<\/em>, erle Errusiarrak, <em>Suppression of Mite Reproduction<\/em> (SMR) ezaugarria, <em>Varroa Sensitive Hygiene<\/em> (VSH) ezaugarria. Baina ia inor ez da kontutan hartzen ari akaro hobe bat selekzionatzeko hautua.<\/p>\n<p>Hobeak esan nahi du <em>Varroa<\/em>ren barietate ez hain erasokorrak. Badaude bi dokumentu gezurtatu ezinezkoak azaltzen dutenak tratamendurik ez erabiltzeak ekarriko dituela erasokortasun gutxiagoko akaroak eta hobeto egokitutako erleak: Tom Seeleyren [erleen biologiaren ezagutzaile nagusietakoa gaur egun, ARGIAk \u201c<a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2291\/erleen-demokrazia-liderrik-gabea\/inprimatu\">Erleen demokrazia liderrik gabea<\/a>\u201d\u00a0 artikuluan aurkeztu zuenez] Arnot Foresten (NY) 2006an egindako ikerlana, zeinari ez baitzitzaion bere garaian eskaini merezi zuen arretarik; eta bestetik, Eki Afrikan 1997tik 2009ra oharkabean burututako esperimentu erreal bat Frazier eta besteek (2009) azaldu dutena. Gero itzuliko naiz bi adibideotara.<\/p>\n<p>Ikuspegi honen atzean zientziak zer dio? Akaroak, Varroa izan edo beste edozein, beti izango dira erleen ektoparasitoak. Beren lanerako arras ongi egokituak daude. Eta kontutan hartuz erleen ohiturak eta batik bat hauen eusoziabilitatea [eusociability] zenbait <em>taxon<\/em>ek [Wikipedia: <em>Taxona biologiako sailkapenean edo taxonomian, oinarrizko unitateetariko bakoitza da. Taxonak hierarkia baten arabera antolatzen dira erreinutik subespeziera. Taxon bakoitzak hainbat azpitaxon izan ohi ditu, normalean, bere azpiko hierarkia-mailan<\/em>] beti baliatuko da berentzako ia perfektuak diren baldintzez beren buruak babestu, elikatu eta ugaritzeko. Prozesu honetan, birusak baliatuko dira akaroen elikatzeko moduaz eta beren buruak sartuko dituzte transmisioaren <em>mix<\/em> horretan. Birusak dira erlezainentzako gero eta arazo garrantzizkoagoak eta kezka nagusietako bat. Baina birusek ere, bizidunak ez izan arren, funtzionatzen dute selekzio naturalaren muga berdintsuekin.<\/p>\n<p>Hasteko, erlezainok ulertu behar dugu akaroen izaera eta mundua. Biologia irakasten ari naizelarik, galdera hau pausatzen diet ikasleei: \u201cAkaroak ote dira araknido nagusiak [<em>ultimate<\/em> itzul daiteke \u201c<em>nagusi<\/em>\u201d moduan baina baita \u201c<em>jatorrizko<\/em>\u201c edo \u201c<em>lehenbiziko<\/em>\u201d moduan ere], edo are animalia nagusiak?\u201d. Egiazki horiek dira gehien eboluzionatu dutenetakoak eta lurreko lehen animaien artean zeuden. Devoniar berantiarrekoak dira ezagutzen ditugun akaro zaharrenak, duela 365 milioi urtekoak. Horien aldean erleak izan daitezke duela 10 milioi urtekoak. 40.000 espezie edukiz deskribatuta eta agian denetara milioia izanik, akaroek osatzen dute araknidoen 12 ordenetan zabalena (gainerakoak dira armiarmak, arrabioak, matxinsaltoak, eta abar). Horiek dira garrantzizkoenak ere, bai medikuntzaren ikuspegitik eta bai ekonomiarenetik.<br \/>\nOso habitat gutxi geratu dira akaroek usatu gabe (une honetan ez datorkit akordura bakar bat!): lurrean, ur gezetan, itsasoan, basamortuan, Antartidan (han bizirauteko gai diren bi animalia talde bakarretatik bat), iturri beroak, zure koltxoia\u2026 zure betazaletan ere bizi dira! Akaroak izan daitezke fitofago (landarejale), zoofago (bizkarroi eta ehiztari) edo saprofago (hondakinen jale). Ornodunen ileez edo odolez elikatzen direnek sarritan eritasun organismoak daramatzate soinean, hala nola espiroketa bakterioak,\u00a0 sukar iraunkorren eta Lyme eritasunaren eragileak. Beste batzuek, kaparrek, <em>chigger<\/em>rek [<em>trombiculidae<\/em>]\u00a0 eta azaleko akaroek sortzen dute ezkabia. Baina akaroen gehien-gehienak beren kasa bizi dira, ugari aurkitzen dira lurretan, orbeletan eta baita uretan ere. Lurrean aske bizi diren akaroak hil ala bizikoak dira lurraren emankortasuna mantentzeko, eta horiek gabe ez litzateke egongo gure erleek bazkatarako behar dituzten landarerik ere! Neurria ulertzeko, Howard Ensign Evansek bere <em>Life on a Little Known Planet<\/em> liburuan kalkulatu du Ingalaterrako akre bateko [0,4 hektarea] belardian 666.300.000 akaro bizi direla (gehienak oribatidoak).<\/p>\n<p>Guzti honetatik gorde beharreko mezua da akaroak direla planeta mugiarazten duen artropodoen armada izugarriaren osagai. Ez dira hemendik joango inolaz ere, ez dio axola zenbat milaka tona pestizida isurtzen diegun\u00a0 gainera. Beraz, hobe dugu akaroetara ohitzea eta aztertzea horiekin bizitzeko moduak.<\/p>\n<p>Erlezainontzako, \u201choriekin bizitzea\u201d epe luzera iraunkortasunez burutzeko modu bakarra da baldintza onenak osatzea selekzio naturalak lan egin dezan. Varroa ektoparasitoa da, erleen odol edo hemolinfaz elikatzen dena, ez da parasitoide bat, liztor parasitoa den bezala, zeinaren larbak elikatzen baitira beldar edo harrez eta beti beren ostalaria hiltzen dutenak. Varroak eboluzionatu du bere ostalaria EZ hiltzeko. Denbora eta baldintza egokiak utziz gero, erleen trakeako akaro aski benigno bihurtuko da, Hego eta Eki Afrikan ikusi den moduan. \u201cTratamendu \u201c orok eragina dauka sisteman eta ekilibriorako joera daukan prozesua mantsotzen edo erabat suntsitzen du. Epe laburrerako eta iraunkortasunik gabeko \u201ctxutea\u201d da pestizidak gainditzen dituen akaroa produzitzen duena eta (onenean ere) erlea konpromiso larrian jartzen duena. Prefosta, pestiziden ekoizleek sekulako ahaleginak eginten dituzte gu konbentzitzeko pestiziden balioaz, baina zientziak eta iragandako esperientziak besterik dioskute.<\/p>\n<p>Puzzlearen beste osagai inportante bat da ulertzea <em>Apis mellifera<\/em>, Mendebaldeko erlea, ez dela <em>Varroa destructor<\/em> akaroaren berezko ostalaria. <em>Varroa destructor<\/em>rek Asian du jatorria eta han <em>Apis cerana<\/em> erlearen (Ekialdeko edo Asiako erlearen) bizkarroi bizi da. <em>A. cerana<\/em> eta <em>Varroa<\/em> destructorrek elkarrekin egin dutenez eboluzioa denboraldi luze batean, haien arteko ostalari\/bizkarroi harremana egonkorra da, eta erlea nekez kaltetzen du akaroak. Baina <em>A. mellifera<\/em> koloniak eraman zirenean Asiara eta ostalari aldaketa gertatu, orduan azaldu zen zein mailataraino gerta daitezkeen suntsitzaileak akaroak. Ostalari aldaketa ez zen bat batean gertatu, agian 50-100 beharko zituen (Webster &amp; Delaplane, 2001). Ohikoa gertaera da patogeno\/parasito batek jauzi egiten duenean ostalari batetik bestera, oso erasokorra [<em>super-virulent<\/em>] bihurtzen dela, ostalari berriak ez dauzkalako naturalki garatutako defentsa edo estrategiak. Guk ahalegindu behar dugu iristen egoera batera non <em>Varroa destructor<\/em> izango baita Mendebaldeko erle <em>A. mellifera<\/em>ren ektoparasito aski benignoa.<br \/>\n.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":58,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-992","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-erlea"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Xehe\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-09-28T13:12:12+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@pellozubiria\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pello Zubiria\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Pello Zubiria\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"headline\":\"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)\",\"datePublished\":\"2012-09-28T13:12:12+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/\"},\"wordCount\":1304,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Erlea\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/\",\"name\":\"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-09-28T13:12:12+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/2012\\\/09\\\/28\\\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/\",\"name\":\"Xehe\",\"description\":\"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d\",\"name\":\"Pello Zubiria\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Pello Zubiria\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/pellozubiria\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/pello-zubiria\\\/author\\\/pello-zubiria\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe","og_description":"Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/","og_site_name":"Xehe","article_published_time":"2012-09-28T13:12:12+00:00","author":"Pello Zubiria","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@pellozubiria","twitter_misc":{"Written by":"Pello Zubiria","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/"},"author":{"name":"Pello Zubiria","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"headline":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)","datePublished":"2012-09-28T13:12:12+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/"},"wordCount":1304,"commentCount":0,"articleSection":["Erlea"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/","name":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1) - Xehe","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website"},"datePublished":"2012-09-28T13:12:12+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/2012\/09\/28\/erleak-zaindu-varroaren-kontrako-tratamendurik-gabe-1\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/","name":"Xehe","description":"Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/#\/schema\/person\/5fcae2dcaf5dc5e16af06712c4a3c62d","name":"Pello Zubiria","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/157e99ee576debf0e7c3e865b1e28637b42b50ef8bd3edf305d35ade8732ce7a?s=96&d=mm&r=g","caption":"Pello Zubiria"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/pellozubiria"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/author\/pello-zubiria\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/992","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/58"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=992"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/992\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=992"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=992"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/pello-zubiria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=992"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}