Islandia, euskara, kamisetak: zein da zure superpoterea?

proba1
0

Laurogeita hamarreko hamarkadan, gure fakultatean Erasmus zebilen Haukur Ástvaldsson lagunak erakutsi zidan islandieraz “Espainiarren hilketa” izena duen saga (Spánverjavígin), Islandiako ipar-mendebaldeko bere sorterrian gertatu zela esanez. 2012an saga horretan oinarritutako poema bat argitaratu zidaten Hitzen Uberan webguneko lagunek. Egun nire lagun Haukur AEBetan bizi da, eta duela gutxi honako selfie hau bidali dit. Benetako bikingo baten jarrera! Ikusi bezain pronto pentsatu dut ideia ona litzatekeela berau moldatzea, gurera egokitzea, honela gutxi gorabehera:

Egilea: Haukur Ástvaldsson
Egilea: Haukur Ástvaldsson

Euskaraz bizi naiz ni:
Zein da zure superpoterea?

Bilbon duela gutxi ospatu den T-festa antolatzen dutenen baimenarekin, gaurko prentsan jakin dugu Euskal Herriko kamiseta onenak Hernanin egiten direla; dagoeneko argazkia bidali diet Aiko-Maiko markaren sortzaileei, ideiak ematearren. Azken finean, euskararen erabilera gizarte auzia da, eta gizartearen zerbitzuan dagoen unibertsitate publiko batek lehentasuna eman beharko lioke. Ikuspuntu akademikotik, zeharkako elkarlana eskatzen duen gaia da, eta abagune berriak bilatu, gizarte berrikuntzaz. Eskolak badu garrantzia, baina erabileraren fenomenoa ulertzeko eskolatik kanpo gertatzen dena kontuan hartu beharko genuke: gazte kulturak, komunikabideak, aisialdia, ohiturak, erritualak, joera eta jarrera berriak, emozioak (#poziktibity izeneko azken kanpaina hori, kasu) etab. Moda ere bai. Kamisetak ere bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA