Diskoak Kantuak Paisaiak
by proba1
  • Diskoak
  • Kantuak
  • Paisaiak

Baiona-Bilbao (1/2)

proba1
2015-08-03
1

Aurten oporretako bi aste ditut, eta lehenengoa 13 urteko J. semearekin eman berri dut: Ander Izagirreren gida erabiliz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostalde osoa oinez zeharkatu dugu, Baionako barran hasi eta Saturraraneko hondartzan bukatu. 7 egun, 6 camping, 20 kg guztira gure motxiletan eta hainbat ikasketa (esate baterako, pisu hori gehiegizkoa dela).

Lapurdiko kostaldea, Iger lurmuturrera doan bidetik
Lapurdiko kostaldea, Iger lurmuturrera doan bidetik

Hasteko, twitterreko lagunek ezagutarazi zidaten Imanolen kantua, Koldo Izagirreren koplekin hornitua:

Baionatik Bilbora
itsaso euskara
Baionatik Bilbora
galduak ez gara.

Euskaraz hitz egin dugu, gure artean eta jendearekin, batez ere Gipuzkoan. Baina zertaz? Paisaiaren neurri gizatiarraz, peak oil delakoaz, anime japoniarraz eta bideojokuak 8. artea izateko baldintzetaz. Ezer gutxi idatzi dut –bideak eta solasak ez didate betarik eman–, baina Jorge Riechmannen Autoconstrucción liburua irakurri dut, eta bertan dagoen poema bat itzuli:

Foto del día 03-08-15 a la(s) 07.01

100 kilometrotan badago zer esan eta –are garrantzitsuago– zer entzun. J.k gogoko duen musika hobeto ezagutzeko parada eman dit bideak, eta egia esan niri ere gustatu zait oraino ezagutzen ez nuen Glaukoma. Semeari mesedea itzuli diot, kantu honen erreferentziak ez baitzituen ezagutzen:

 

Kantuari esker Irungo Alardeaz ere hitz egin dugu, eta genero berdintasunaz, feminicidioa areagotu den aste batean. Izan ere, bi norabideko bidea da harremana. Abuztuaren erdian, bigarren zatia: Ondarroatik Bilboraino.

Gipuzkoako kostaldea, Mutrikotik Ondarruraino doan bidetik
Gipuzkoako kostaldea, Mutrikotik Ondarruraino doan bidetik
1 Iruzkin
    Animaliak | High Alaitasuna (e)k dio: Erantzun
    2015-08-06, 18:06

    […] astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

“Poesia (zubi bat) bertsolaritza”2015-07-25
Animaliak2015-08-06
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA