Babeserako kopiak eta Diogenes sindromea

proba1
0

Zer egin oroitzapenekin? Zein leku dute gomutan? Nola baldintzatzen dute gure gaurko bizitza? Besteak beste, horrelako galderetan murgildu da Goizalde Landabaso bere poema liburuan (Babeserako kopia, Elkar, 2015). Hona hemen adibide gogoangarri bat:

GELA BARRUAK

Izeko artista hark pailazo bi pintatu zizkidan umetan.
Gurasoek ohe aurreko horman eskegi zituzten.
Beldurgarriak ziren pailazoak.

Gauero
begi margotu haiek mehatxuz begiratzen zidaten.
Amets gaiztoekin oheratzen ikasi nuen.

Nerabezaroan
pailazoak hormatik kendu
eta kutxa batean ostendu nituen.

Urte asko geroago
gela hustuketan aurkitu ditut
izekoren bizitza ahitzen dagoen honetan.

Eta ez dakit zer egin pailazoekin.

Babeserako kopia azalaIzenburua abiapuntutzat hartuta, hitzaurre kitzikagarria egin dio liburuari Harkaitz Canok. Bertan dio: “Gailuei laga diegu oroitzapenak gordailutzearen erantzukizuna –argazkiak dira adibide behienena, baina ez bakarra–. jabetu gabe agian oroitzea ez dela pilatzea soilik, garunarekin lan egitea baizik, diskriminazio lan bat, bizipenak birziklatzearen artea, geronek aktiba eta desaktiba genezakeen neuronen arteko malabar zirkuitu bat: oroitzea ekintza da.” Ekintza horretan poesiak badu zer egin. Santiago Alba Ricok liburu gomendagarri batean dioen moduan,  itxuren ekologia bat ematen digu poesiak, bizi dugun mundu horri iraupena emanez.

Poeta selfish izan liteke (Mikel Lasak hala uste zuen, bederen) baina poema ezin da selfie bat izan. Honetan datza, Alba Ricoren arabera, argazki digitalaren arriskua:  “la fiebre de un registro total que degrada o anula la experiencia misma que se quiere registrar, hasta el punto de que, a fuerza de copiar y de considerar perdido lo que no hemos copiado, el doble se dobla a sí mismo en una imagen nunca vivida cuyo colofón paradójico es la experiencia oclusiva de un fotógrafo que se fotografía fotografiando (la de un dios que se deja mirar). Para no perder nada, conservamos sólo la facultad de conservar y el gesto de reproducirla uan y otra vez, interminablemente, en el vacío.”

Gure burua babesteko poemak behar ditugu, bai, baina Diogenesen sindrome digital batek jota bezala erori gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA