Ur maran (1)

proba1
0
Argazkia: Ur mara
Txoriak askatu baino lehenago. Argazkia: Ur mara

Joan den larunbatean, Alkizako Ur mara museoan, Thoreauren txoriak aurkeztu genituen. Pasarte batzuk partekatu ondoren, José Ignacio Foronda editorekideak Emersonen entsegu batean topatutako poema bat irakurri zuen, J. L. García Martinek egindako bertsioan (jatorrizkoarekin batera, hemen paratu nuen).

Txakurrari so, Thoreauren hitzaren babesean. Argazkia: Ur mara

Gero Koldobika Jauregik eginiko Hitzaren babesari bisita egin genion: basoko txoriak entzuteko toki aparta!

Emersonen testua honela euskaratu dut, egun horretaz gogoratzeko:

Gauza guztiek jarduten dute
beren historia izkiriatzeko

harri koxkorrak eta planetak
beren itzala dute jarraika

menditik eroriko harkaitzak
idazten ditu
                          ibaiak nola
lurrean bere ibilbideak
animaliek beren hezurrak
ikatzean bere hilartitz soila
garoak eta arrainek dute

eta harean edo harrian
erorian ur tanta bakoitzak
eskultura bat zizelkatzen du

elurra edo zorua ukitu
eta zure oinak inprimatzen du
zure martxaren mapa sotila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA