Kategoria: Paisaiak

Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen

0

Iaz Sautrelan eginiko elkarrizketaren amaieran, Hasier Etxeberriak galdetu zidan aurrera begira beste proiekturik ba al nuen. Erantzun nion, gutxi gorabehera, poesia gizarteratzeko lanetan jarraitzea gustatuko litzaidakeela, poesia elitista izan ez dadin. Eutsi diot egitasmoari?

Irakurri

Animaliak

0

Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko: Bi mendi dira, hain zuzen ere, bi mendi zure begien pare: Mendi bat animaliena da; beste hori, jainko-jainkosena. Eta bien arteko arana, gizakiena, itzaletan […]

Irakurri

Baiona-Bilbao (1/2)

1

Aurten oporretako bi aste ditut, eta lehenengoa 13 urteko J. semearekin eman berri dut: Ander Izagirreren gida erabiliz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostalde osoa oinez zeharkatu dugu, Baionako barran hasi eta Saturraraneko hondartzan bukatu. 7 egun, 6 camping, 20 kg guztira […]

Irakurri

Locus amoenus

0

Leku atsegina: denok daukagu baten bat. Eta euskal poeten artean, zein ederki jorratu duen Rikardo Arregi Diaz de Herediak gai hori, locus amoenus-ena. Lehen aipatu dut hemen bere “Leku atsegina”, poema bikaina. Orain beste bat dakart, “Autobusetik” (Bitan esan beharra, […]

Irakurri

Poesia gizarteratzeaz

0

49. Durangoko azokarako Berriak egindako liburuxka berezian, Itxaro Bordak argitu zigun zer esan nahi zuen bere azken poesia a-soziala dela zionean: “izan liteke ez duelako parte hartzen mugimendu sozial edo poesia sozial mugimenduan, parte hartu duelakoan eta abandonatu duelakoan taldea, […]

Irakurri

Neighbor Hernanin eta Donostian

0

Badago Hernanin toki berezi bat, Leoka labaderoa, non emakumeek arropa garbitzen zuten. Gaur egun, Emakumeentzako Jabetze Eskolei hasiera emateko, Leokan emanaldi bereziak antolatzen dituzte Hernaniko Udal Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak. Antzina emakumeen topaleku, lantoki eta kontutoki izan zen espazioan, […]

Irakurri

Asmakizuna

0

Uhartea erle bat da                                     Galizan Europako bekoki zimurtuan uhartea txoria da                                  gosetia kirrinki-karranka guri begira uhartea etxe bat da                                    beteta hippy guztiak akabatu zituzten-eta uhartea parkea da                    […]

Irakurri

Donostiako lau gabarrak, Ean

0

Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) […]

Irakurri

Piztutako etxean

0

Shinto da antzinako Japoniako erlijioa, naturarekiko sentsibilitatea erritualaren bidez azaltzen duena. Shintoak bizitzaz dihardu, dagoenaren etengabeko berritzeaz. Shintoaren arabera, ibai bat edo harkaitz bat “kami” izan litezke. Kami duen toki hori, naturako santutegi (himorogi) moduan soka batez eta egurrezko zurtoinetaz […]

Irakurri

Kaleidoskopia eta teleskopioa

0

  Otsailaren amaieran, Aurelia Arkotxak tokia eta data idatzi ditu (Lekunberri karrika 5, 1987-II-20), poematik postala edo argazkia aterako balitz bezala. Poema minimalista da, deskribapen hutsetan oinarritua, eta ez dago Japoniako haikuen estetikatik urrun. Arkotxaren lehenengo poesia liburuan aurkituko dugu, […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA