Poetika bat
Zer da poesia? Erantzun ugari daude, poetak beste, eta asteburu honetan berri bat aurkitu dut, Logroñon. Hona hemen Rafael Pérez Foncea-ren arrapostua, bere Los ojos grandes liburutik hartuta eta bat-batean itzulia:
Zer da poesia? Erantzun ugari daude, poetak beste, eta asteburu honetan berri bat aurkitu dut, Logroñon. Hona hemen Rafael Pérez Foncea-ren arrapostua, bere Los ojos grandes liburutik hartuta eta bat-batean itzulia:
Aste honetan Tabakalerako proiektu kulturalari bisita egin diot eta, besteak beste, Andrekale film-instalazioa ezagutu dut. Bai, Hernani dugu Donostialdeko (eta aurten, Europako) erreserba espirituala, eta hori pozgarria da, baina edukiaz aparte, eraikinak berak eta haren inguruko oroitzapenak harrapatu naute. Bere […]
Jatorrizko gazalak (edo ghazalak) Arabiako 7. mendean idatzi ziren, edo are lehenago. Beraz, gazala dugu Europako eta Ekialde Hurbileko forma poetikorik zaharrena, sonetoa baino askoz zaharragoa. Formari dagokionez, gazal bat bost distiko baino gehiagorekin osatzen da, elkarren arteko hari narratiborik […]
Aste honetako Lizardiren Baratzan W. B. Yeats antzerkigile eta poeta irlandarra izan dute hizpide Jose Luis Padronek eta bere kolaboratzaileek. Euskadi Irratiko saio horretan entzun daiteke Yeats-en ahotsa, baita hainbat poema euskaratuta ere. Tartean, Joseba Sarrionandiak eta Luigi Anselmik itzulitako […]
Ut pictura poiesis, nola irudian hala poesian, esaera klasikoak dioenez. Bere liburu berrian Juan Kruz Igerabidek moldatuta, ut pluvia poiesis: nola eurian hala poesian. “Aireko arte garaikidea” da euria Juan Kruzen begietan, eta arte handiz euria eta zahartzaroa elkarrekin margotzen […]
Zer egin oroitzapenekin? Zein leku dute gomutan? Nola baldintzatzen dute gure gaurko bizitza? Besteak beste, horrelako galderetan murgildu da Goizalde Landabaso bere poema liburuan (Babeserako kopia, Elkar, 2015). Hona hemen adibide gogoangarri bat:
Omiasaindu egunean ez naiz kanposantura joaten, baina santu guztien uda txiki honetan Jaizkibelera edo Onddira igoko nintzateke, edo Urbixara: hura, bai, zeruko bidea. Han, Oñatin, agian, Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearekin topo egingo genuen. Duela gutxi Sautrelan ikusi dugu, bere […]