Ez uki Tabacalera!

argiablogak
0

Gaur Sustatun leitu dut Luistxo Fernandezen mezua. Eta Tabacaleraz gomendio bat eta eskaera bi egiten zituen:
     Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi herritarrei argazkiak ateratzen, edozein komunikabideri uzten zaion bezala.

Aurrekoan idatzi nuen blog honetan erakusketa honi buruz: ikustera joan eta ez zitzaidala gustatu esanez. Gaur gehitu nahi dudana da ikustera joan eta gehien gustatu zitzaidan lanari atera nion argazkia, nahiz eta gero zaindariaren "fotos no" entzun behar izan nuen, "perros no" esaten den bezala. Koadroa ederra da baina alboko deposito horiek gabe asko galduko zuen, ez da ala?

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA