Zein zigor eman behar zaio lapurrari?

argiablogak
0

Lapurtzea delitu ote da? Baina zer da lapurtzea? Ez dagokigun zerbait hartzea? Esaterako, besteren etxera sartu eta hartzea telebista, frigoa eta pasilloko koadroren bat. Esaterako, disko bat kopiatzea. Hori ere lapurtzea da? Lapurtzea da haziendak egiten diguna?
Alberto Ladronen, eta ez Lapurraren, libururik ez nuen irakurrita orain arte. Olentzerok ekarri zidan azkenekoa eta irakurri berri dut. Segituan: Arotzaren eskuak.

Beldurrezko pelikulak eta liburuak ez zaizkit gustatzen. Askorik. Baina erregalatutako liburuari ezin ezetz esan eta tentsio punttuarekin gustura irakurri dut liburua. Erraz. Ba betikoa, liburua azpimarratu eta apuntez betea daukat baina inork nahiko balu irakurri, eskatu besterik ez du. Eta ikasleek esaten duten bezala liburu kritikak egiterakoan, nik liburu honi 0tik 10era 7,5 jarriko nioke.

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA