Komuneko paperean XXIII

argiablogak
0

Nahiago dut izan

berdea

arrosa beltz puntuekin

laranja argia, iluna, distiratsua

gorria

urdina orbain horiekin

beltza

beltza

beltza

Zuria izatea baino.

Gustatuko zaizkit edo ez

beldurtuko naute edo ez,

maiteko

loriatuko

gorrotatuko ditut edo ez.

Baina zuria dena

etxeko horma txuria bezala

inprimatu gabeko orria bezala

hutsik dago:

ez da ez hotza ez epela

ez kabroia ez laguna

ez lapurra ez eskuzabala

Ez da ezer: zuria bakarrik.

Herri honetan zuriegiak gara hori horrela ez dela konturatzeko.

Gureak hondartza zuriegiak direla ez konturatzeko.

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA