Eltxo ehiza

argiablogak
0

Udaberriko haize epelen emaitza ez da kalean soilik antzematen. Etxean ere ederki igertzen da, eta ez ederrean bakarrik. Eguzkiak gogor jotzen duen lekuetatik fruta eta ur botilak baztertzen ditugu, neguko maindire lodiek udako fresko arinei egiten diete leku, eta batez ere, eta honetara nentorren, eltxo eta euli prozesioa hasten da pasillo-geletan. Niri pertsonalki ez didate gehiegi molestatzen. Ez bada lotan nagoela. Ezin dezaket aguanta eltxo (sail) batek nire odoletik edan nahi duelako ateratzen duen hegaldi soinu suabe etenezina. Ez lidake inportako odol tanta bi zurrupatuko balizkidate, eta lo bakean utzi. Baina ez, ohetik jaiki eta eltxoek baino nazka gehiago ematen didan aparatu hauetako bat jarri behar izaten dut lo segitzeko, ez dira eta oso osasungarriak izango!

Horregatik jakin nahi dut:

  • non ezkutatzen diren eltxoak
  • eta eltxo ehizerako taktikak zein diren
0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA